Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

lunes, 8 de junio de 2026

Irati trail 2026

 Urteko hirugarren trail lasterketa egin nuen joan den larunbatean Otsagin. 30 kilometro Iratiko basoan barrena, 22 kilometroan Orira iristeko kilometro bertikala, 2000 desnibel metatua..


Inoiz ez nuen holako froga luzerik egin, baina egia da inoiz ez nuela ere holako prestakuntza onik eraman... Goizeko 9 terdietan zen irteera , piska bat berotu eta gero, irteera puntuan nengoen, nahiko aurrean... Neguan eskiatzen ibiltzen naizen tokietatik abiatzen ginen, irteera eman eta egun ona nuela ikusi nuen, erraz jarraitzen nuen taldea, ahal zenean jendea pasatuz, eta pultsua kontrolatuz, ohartu orduko laugarren kilometroa eta lehen gailurra botaria genuen... 


Abodiko mendizerran ongi ikusten nuen nire burua, baina aldaparik gogorrena jeisten ari ginela, berriz ere, Berako Maratoi Erdian agertutako izterreko minak agertu ziren... Min horiek erabat baldintzatu zuten karrera hura, orduan lesionatuta nengoela pentsatzen nuen eta... Orain ordea, banekien ia ziurrenik zangoak bere onera etorriko zirela... 10 12k pasako ninduten, baina ikusi nuen behin zelaira iritsita gero eta hobekiago nihoala... Iratiko etxeetan lasterketaren bigarren erdia hasten zen, desnibel gehieneko tokia, eta aldapa gogorretan erraz nihoala ikusi nuen, jendea pasa eta pasa, eta kilometro bertikala hasi aurretiko jeitsieran, minik ez nuen somatu..


Kilometro bertikalean topera igo nuen, eta azken kilometroa luze egin bazitzaidan ere, jendea pasa eta pasa ibili nintzen.. Gailurrean baten batek lehen hamarren ingurumari horretan egonen ote nintzen zioen ikusten ari zen jendeak, ez nuen sobera sinisten baina beheraka ahalik eta postu guttien galtzea zen helburua... Inork ez ninduen aurreratu, eta nik bat aurreratu nuen, ohartu orduko helmuga... 3 ordu 34 minutu, 4 ordutik jeistea helburua nuen, beraz oso oso pozik... Hurrengo ezustekoa 11garren eta bigarren beteranoa... Nork erranen zidan!







miércoles, 13 de mayo de 2026

Berroetako mendi maratoi erdia 2026

 Joan den igandean, Berroetako mendi maratoi erdia egin nuen... Kariño berezia diot lasterketa horri, joan den urtean bertan eman bainuen mendi lasterketetarako itzulera... Berakoa egin eta gero konfidantzarekin nengoen, entrenoak ongi ateratzen ari ziren, eta joan den urteko emaitza hobetzeko esperantzarekin nengoen...

Aste osoan zehar euria egina zuela eta, lohiaren beldurrez nengoen, eta zapatila berezi batzuk eskatu ere eskatu nituen, baina tamalez ez ziren iritsi. Irteera goizeko 9etan eman zen, eta jendea topera atera zen, holako erritmoetan ez naiz eroso sentitzen, eta nirea hartu eta ahal nuenetan jendea aurreratzen joan nintzen... Berako sensazio antzekoak ziren, erraz nihoan eta ahal nuen tokietan jendea pasatzen joan nintzen.. 4. kilometroan zegoen malda kozkorrean, talde bateko burua hartu nuen, eta talde horrekin egin nuen Saiorainoko bidea... Beherantz ziren tarte ttikietan ez oso eroso sentitu arren, goraka berriz taldea eustea lortzen nuen.. Iaz baino 10' lehenago Saioan ginen.. Okolineko bajadan batek alde egin bazigun ere, besteei eustea lortu nuen, Okolineko igoerari esker..

Hortik behera dena edo ia dena beheraka zen, eta iazko esperientzia txarra oso burutan nuen... Taldeari basoraino ere heltzea lortu banuen ere, hor alde egin zidaten denek. Dena den iaz baino hobeki ikusten nuen nire burua, eta atzetik batek bakarrik harrapatu ninduela ikusteak, konfidantza eman zidan piskat...

Korrika egiten ahal zen lekuetan arin ikusten nuen nire burua, eta aldapa gora ia denak korrika egitea lortu nuen, beraz pozik.. Ohartu orduko helmuga, 2:18:03, iaz baina ordu laurden hobe, beraz oso oso pozik..




Berroetako mendi lasterketa

sábado, 25 de abril de 2026

Iparraldetik bizikleta ibilbideak (I)

 Blogar berrekin eta ohartu naiz, azken 11 urte hauetan, egiten dudan kirola, aldatu egin dela, eta aldaketarik haundiena agian, bizikletan egiten ditudan itzulietan ikus daiteke... Ikaragarrizko miresmena diot iparraldean dauden errepide gogor eta bakartiei... 2017an eginen genuen erronka batean hasi nintzen bazter haietan barna, orduan GPSko trakik gabe, eta erran dezaket, dena ezagutzen ez badut ere, zoko aunitz ezagutzen ditudala, aunitzetan izenak ongi ez dakizkidan arren... Hori dela eta, ideia ona iruditu zait, egiten ditudan ibilbide desberdinak blogera ere ekartzea, norbaitek erabili nahi izanen balitu... Akaso, Europan zehar egindako ibilbide batzu ere ekartzen joanen naiz...


Gaurko ibilbidea honakoa izan da

Izpegi Arnostegi Eiharalarretik Irei Munhoa Izpegi





Doneztebetik atera eta Izpegi igo dut lehenik, handik Donibane Garazira, eta Donibane Garazin Eiheralarre eta Esterenzubira doan errepidea hartu dut, Eiheralarretik Arnostegira igotzeko... 

Hona hemen altimetria


Jarraitu beharreko bidea ez da oso zaila, Eiheralarre pasa zubi bat ikusiko dugu, zubia gurutzatu eta goruntz doan errepidea hartuko dugu, lehen lau kilometroak izugarri gogorrak dira, errepidea oso egoera onean dago, eta garapen egoki batekin merezi duen portua da.. Laugarren kilometroan Donibane Garazitik datorren errepidearekin bat eginen dugu, eta bertatik jarraituko dugu, erromes artean, lehenik Elursaro gaina eta geroago Arnostegiko lepora ailegatzeko... Beillurtitik pasatzen diren bideekin batera, bide gogorrena dela erran daiteke...


Bertatik Azpegi aldera jeitsiko gara, eta bertan Donibane Garazirantz itzuliko gara, Esterenzubira iritsi arte... Igotzeko bide ona den arren, jeisteko kontu haundiarekin ibiliko gara, errepidea ez baitago egoera oso onean. Esterenzubira iristean, frontoi bat ikusiko dugu, eta bertan ezker hartuko dugu berehala eskuin hartzeko.. Malda itzel batek eginen digu ongi etorria, eta maldekin jarraituko dugu igoera guzian... Hona hemen altimetria:




Bertatik egoera onean dagoen errepide batetik Eihalarrea itzuliko gara, berriz Donibane Garazira itzultzeko.. Donibane Garazin Arnegirako bide nagusia hartuko dugu, eta 4-5 kilometrora eskuin hartuko dugu Onzorone aldera... Berez bidegurutze askoko mendate batean sartuko gara, eta bertan komenigarria izanen da, traka eramatea.... Hona hemen altimetria:


Bertatik Baigorrira jaitsi , Izpegi berriz igo, eta itxera!


miércoles, 22 de abril de 2026

Luchon Doneztebe 2023

 Aintzinetik erran nuen bezala, blog hau nire garai bateko Iron maneko bidea isladatzeko balio bazuen ere, bloga utziz geroztik egindakoak, poliki poliki blogera igotzeko asmoa daukat... Gaur 2023an Xorokorekin batera egindako Luchon Doneztebearen kronika jarriko dut. Berez Miguik ere parte hartu behar bazuen ere, Peyresurdeko gainetik Aubisquerarte egin zuen gurekin... Aubisquen euria hasi zuen, eta hortik Baigorriraino busti antzean ibili ginen, tarteka zaparrada potenteak janez gainera...


Aurtengo ekainan berriro Luchon Bayona egin behar dudala eta, une polita izan daiteke, egun hortako argazki eta bideoak honat ekartzeko.


Hauxe da Facebookean jarritako kronikatxoa 

2023ko ekainak 3, hirugarrenez Luchom ta Doneztebe bizikletaz elkartzeko, tartean Peyresurd, Aspin, Tourmalet, Soulor, Aubisque, Ahüzki ta Izpegi.. Goizeko 5:45etan abiatu ginen Luchondik, eguraldi txarraren beldurrez baina euria hasi arte ez geratzeko asmoz. Tenperatura freskoen laguntzaz eta haizea gehienean alde genuela ohartu orduko Tourmaleten ginen, han langar piskat izan arren Soulor idorretik pasatzea lortu genuen baina Aubisquen euria nahiko fuerte ari zuen baina Larunseraino jarraitzea erabaki nuen...
Han bazkaldu arropaz aldatu, eta ateri zegoela ikusirik jarraitzea erabaki genuen. Olororonen sekulako erauntsi eta ekaitzak hartu gintuen, baina Zuberoarantz ateri zegoela eta jarraitzea erabaki... Ahuskitik Baigorrira berriz ere euripean, baina kasik egina zegoen, beraz Izpegi pasa eta gaueko 9etarako Donezteben ginen Jon Marichalar Echenique eta ni. Bizikletan 13 ordu ta 19 minutu, 310 km ta 6200 desnibel positibo, oso gustura eta holako bertze batean pentsatzen...
Eskerrik beroenak Iñigo Arregui ta Miguiri, horiek gabe ezinezkoa izanen baitzen, eta baita Erreka Kirol Elkartea ri!!










Stravako esteka

martes, 21 de abril de 2026

Berako Mendi Maratoi Erdia 2026

 Goizean erran dudan bezala, ez nintzen nere onenean, Manttaleraino iaz baino 3minutu hobe eta pulsua kontrolatzen joan naiz, baina beitira hasi, eta lehendik justo nuen kuadrizepsak aski erran du, bestearekin batera, 200 metro ere ez nituen eginen beheraka.. Disgustoarekin, baina egin nezakeen onena egin dudalakoan...Ea deus ez den..


Honako paragrafoa nire facebukean idatzi nuen 2015eko Berako Mendi Maratoiko kronika gisa... Orduan Manttaleko jeitsieran agur erran behar izan nion frogari..


Aurten egoera piskat hobea zen, iaz hasi nintzen piskat korrika egiten, eta aurten entrenamendu egituratuago batzuekin nabil, eta egia erran hobe ikusten nuen nire burua... Zirkuitua aldatu zuten aurten, eta jendeak 10 minutu edo gehiagoko lana izanen genuela zioen...


Deskargako asteak gogor egiten zaizkidan arren, hura ere pasa zen eta goizeko 9 terdietan prest ginen irteerarako. Manta termikoa eta txaketa eskatzen ziguten , eta nik eraman ez nuenez, nahiko atzean atera behar izan nuen... Frogarako litro erdiko bi ur pote nituen isotonikoarekin, 60 g karbohidrato, gehi barrita eta gel bat...


Atera bezain laisiter ikusi nuen egun ona izan zitekeela, Berako karriketatik oso arin eta eroso, eta lehendabiziko maldetan dena korrika eta jendea pasaz... Manttaleraino ahal zen tokietan jendea pasatzen joan, eta esfortzua kontrolatuz Manttalera ailegatu nintzen... Jeitsieran asko ez galtzeko intentzioz eta indartsu sentintzen nintzenez fuerte bota nintzen, eta 2015eko egoera berean ikusi nuen nire burua...  Mina, ikaragarrizko mina bi kuadrizepsetan, eta halabeharrez geratu beharra. Hor bukatzea ezinezkotzat ikusten nuen, oinez ere ezin nintzen ibili eta 16 km falta ziren... Halabeharrez, anbulantzia Ibardinen zegoen eta, 3 bat minutu geldirik egon eta gero, oinez eta trostan abiatu nintzen... Ibardineko zelaigunean, korrika kasi minik gabe egin nezakeela ikusi nuen, beste lasterketa bat hasi zen... Goraka ahal nuen fuerteena joaten nintzen, eta malda behera gogorrenetan, esku frenoa ongi sartuta... 



Aurten Landagaitarako bidea desberdina genuen, eta poliki poliki gero eta hobeki sentitzen joan nintzen, goraka aitzakirik gabe, beheraka nahi baino polikiago... Larun ttiki eta Laruneko gailurrak bota eta gero, ideia argia zen, beheraka gorde helmugara iritsi ahal izateko... Nire sorpresarako lehen malda behera gogorrak pasa eta gero, eta behin Landagaitara iritsita, ohartu nintzen ,indarrez ongi nengoela korrika gustura egiteko moduan, beraz goran pasa ninduten asko harrapatu eta pasatzeko gai izan nintzen...


Behin Berara iritsita, sorpresazko azken repetxoa, eta helmuga... 2 ordu 22 minutu, zirkuitu zaharrarekin alderatuz 10' kende behar zaizkiola komentatzen zuen jendeak, beraz, oso oso gustora... Kuadrizepseko arazoak bi azalpen izan ditzazke, bata transizioa sobera gogor hartu nuela, bigarrena, oraindik entreno eta lehiaketa gehiago behar ditudala...Beraz eta laburbilduz, pozik egoteko moduan, 108 garrena sartu nintzen eta iazko karreran postu hortan sartu zenak 2 ordu eta 10 minutuko denbora egin zuen, beraz helburua beteta, orain entrenoekin jarraitzera, heldu diren helburei aurre egiteko...


Sailkapena



Stravako jarduera

lunes, 20 de abril de 2026

Urteak pasa dira.. 11!!

 11 urteren ondotik, blogean idazteko txirrinta etorri zait, blogak gauza bat ekarri zuen, kirolari buruzko hausnarketa desberdinen gordeleku izatea zen, hasiera batean iron manekoa, 2015ean idazteari utzi nion, eta aurten berriz Berako Mendiko Maratoi erdira apuntatu nintzen, eta ikusi nuen 2014ean egindako kronikek, informazio nahiko eman zidatela, beraz, pentsatu nuen, zergatik ez?


Euskara hutsean izanen da oraingoan, argi baitaukat irakurle aunitz ez ditudala izanen... Kronika desberdinekin hasi aurretik, 11 urte hauetan egindakoak zerrendatuko ditut, lehiaketak alde batera utzita , bloga ere alde batera utzi nuen, baina lehiatu ez arren, geldirik ez gara egon.. 

Bertzalde, instagram eta facebukeko oroitzapenetan kronikaren batekin topo eginez gero, hona ekarriko dut...

Urte hauetan gehienbat erronka desberdinetan ibili izan naiz, iparraldeko errepideetatik nire burua galtzen, eskiari gustoa hartzen, eta gehienbat lasterkaldia utzia izan dut alde batera...

Hona, urte hauetan egindako zenbait erronken zerrenda:

Everest zirkularra 2017an

2 Luchon Doneztebe

Luchon Bayona bat

Jaca Val Louron 

Izabako triatloi txuria (honek ekarri zidan korrika berriz hasteko aitzakia)

BIG erronka, hortan nabil eta hortan ibiliko naiz...

Ea poliki poliki erronka eta ibilbide guzi horien kronika egiten joaten naizen...

lunes, 9 de noviembre de 2015

Behobia 2015, beroa, beroa, beroa - Behobia 2015 calor calor calor

Urtero bezala azaroko bigarren igandea iritsi zen, eta hori Behobiatik hurbil bizi eta kirola egiten dugunontzat gauza bat erran nahi du... Egun horretan Behobiatik jende uholdea Donostiarantz ateratzen da, alboan bertze jende uholde batek lagundurik gainera...

Aurtengo denboraldian, Altrimana eta gero, gogoekin bukatu nuen, korrikaldiak alde batera utzi eta bizikletari eman nion batik bat, tartean Alpeetara egindako bidaia.. Asmoa Larra-Larrau egitea zen, eta gero korrika poliki poliki hastea... Larrau bertan behera gelditu zen, eta hola, lehendik piska bat ibilia banengoen ere, hortxe hasi zen aurtengo Behobiarako prestaketa...

Intentsitatea igotzea tokatzen zen egunetan, denboraldiko karga asko somatzen zen, eta kostatu egiten zen holako entrenamenduak aintzinera ateratzea. Tartean bakarrik lasterketa bat egin nuen, Donostiako 10 kilometroko klasika, bertan 38'30" marka lortu nuen, oso pozik geratu nintzen, eta egindako entrenoak ikusita ordu bat eta 20 minutuko marka botatzea zen helburua... Eta hola eguna iritsi zen..

Aste osoan iragarrita zegoen bezala beroa egiten zuen Behobian, bero sapa, Doneztebetik aterata zeuden 10 graduak espejismo bat baizik ez zen.. Ekipotik Iñigo Arregi, Ibai Berregi, Urko Loiarte, Jokin Apezetxea, Xabier Bañares, Alfredo Telletxea, Jon Maritxalar, Bixente Ibarra, Ugaitz Garde, Endika Eugi.. talde haundia dudik gabe...
Ekipoko batzu

Karrera hasi aintzineko kafean, lehen ezustekoa, goizean dena ongi prestatuta utzi nuela uste banuen, hara non ohartzen naizen pulsometroko banda ahaztuta nuela... Karrera guztietan pulsometroarekin lehiatzen naiz, eta horri gabe ez dakit nola moldatuko naizen... Hala ere, buelta nahiko ongi ematen diot, eta beroketa on baten ondotik, Xabi eta ni prest gaude berdeen kajoian lasterketari hasiera emateko.. Beroa bai, baina badakit joan den urtean baino hobeki nagoela, beraz, 1:20eko erbiaren ondoan jarriko naiz, eta ea noraino eusteko gai naizen...

Hasi eta berehala ohartzen naiz eguna ez dela egokia, ez daukat pulsometrorik, baina erritmoa azkarra da, eta sentsazio onak 2 kilometro arte bakarrik irauten dute. Zintzurra berehala lehor lehor egina, Bentetako aldapetan zangoak gogor,, Hala ere lehen 5 milakoa 19'48" botatzen dut, iaz baina hobe, eta helburuaren azpitik..

Gaintxurizketa hasi bezala ikusten dut eguna ez dela izanen, pulsometrorik gabe joateak erritmoa moteltzea ekartzen dit, gehiegi ez estutzearen beldurrarengatik... Gaintxurizketa iaz baina polikiago pasatzen dut, baina oraindik ere helburuarekin jarraitzea erabakiaz, beheraka estutzen dut, kilometro azkar batzu botatzen ditut. Berriro zelaigunera iristean, hor ikusten dut zangoetan indarrik gabe geratu naizela, sentsazioak ez dira batere onak... Hamargarren kilometroa 40'55"tan erortzen da, joan den urtean baino hobe bai, baina 1:20tik jeistea ezinezkoa izanen dela ikusten dut..

Oreretara sartuta erritmoa jeitsi beharrean aurkitzen naiz, zangoak ez doaz, eta joan den urtean frenatu behar nintzen tokietan, korrika segitzeko buruari fuerte egin beharrean nago... Kaputxinosen ia oinez hasten naiz, baina lasterka pasatzea lortzen dut... 15. kilometroa ordu bat 2' eta 17"-tan pasa dut. Dagoeneko joan den urteko markatik gora, eta Mirakruz oraindik pasa behar dut...

Hornidura puntuan geratu beharrean nago, ura ongi edateko, eta Mirakruz gora hasten naiz,.. Ia ia geldirik noa, baina nere harridurarako gora indarrekin iritsiko naizela ikusten dut.. Gora iritsi eta beheraka ongi noala ohartzen naiz, azken 3 kilometroak 3:42, 4:05 eta 3:53tan erortzen dira, eta hola helmugara ordu bat 23 minutu 45"tan pasatzen dut..

Helmugara iritsita ez nago pozik egindako lanarekin, helburutik ia 4 minututara geratzen naiz, eta gainera nire markarik onena ez dut hobetu... Lehen aldia da hori Behobian gertatzen zaidala.. Gerora analisi hotzagoa egin nuen. Denbora minutu eta pikon txarragoa izan arren, 500 postu egin ditut aurrera, beraz edalontzia erdi beteta ikusi beharko dut... Duda hor egonen da, 1:20tik jeisteko gai ote naizen edo... Duda geratuko zait, gaizki sentitzean hanka gehiegi altxa ote nuen, azken 3 kilometroak ikusita gehienbat..

Karrera bukatu eta gero, ekipokoekin gargero tradizio bihurtu den bainua...
Pulsometroaren datuak: Pulsometroaren datuak

Bukatzeko doluminik haundienak atzo kirola egiten bizia galdu zuen familiaren sendiarendako, benetan gorputz txarra geratzen da holako gauzak gertatzen direnean.. GOIAN BEGO

Como todos los años, una vez más llegó el segundo domingo de noviembre, y eso para los que vivimos cerca de Behobia y hacemos deporte solo significa una cosa... Ese día una marea de gente une corriendo Behobia y Donostia, y esa gente nunca se sentirá sola porque otra marea de gente estará a su lado animando..

En este temporada, después del Altriman, terminé con ganas, dejé a un lado los entrenamientos de correr, y me centré en la bici... Después de un viaje a los Alpes, el plan era empezar a correr poco a poco, y una vez pasada la Larrau, centrarme en los entrenamientos de correr...  Después de suspender la Larrau, tocaba empezar con los entrenos de cara a la Behobia...

En los días que tocaba subir la intensidad, notaba que la carga acumulada de todo el año, por lo que costaba mucho sacar adelante esos entrenamientos...  Solo realicé un entreno de prueba, los 10 kilómetros de Donostia, conseguí una mp de 38'30"... Fue un subidón bastante grande, por lo que me anime a intentar una marca de 1:20 en la Behobia... Y así, entrenamiento tras entrenamiento , llegó el día...

Como estaban anunciando durante toda la semana salió un día muy caluroso, los 10 grados que había en Doneztebe por la mañana no eran más que un espejismo. Desde el equipo  salimos Iñigo Arregi, Ibai Berregi, Urko Loiarte, Jokin Apezetxea, Xabier Bañares, Alfredo Telletxea, Jon Maritxalar, Bixente Ibarra, Ugaitz Garde, Endika Eugi.. Un gran equipo que duda cabe
Varios del equipo
En el cafe previo a la carrera, primera sorpresa desagradable, se me ha olvidado la banda del pulsómetro, a pesar de dejar todo preparado desde la mañana... En todas las carreras y entrenamientos utilizo el pulsómetro, y sabía que me iba a sentir ciego.. De todas maneras, la suerte esta echada, y así, después de un buen calentamiento, Xabi y yo estamos preparados para salir en el cajón de lo verdes. Me coloco cerca de la liebre de 1:20, y a ver hasta donde aguanto...

Nada más empezar se ve que el día será duro, no llevo la banda, pero el ritmo es rápido, pero las buenas sensaciones solo duran 2 kilómetros. La garganta enseguida esta seca, las piernas duras.. A pesar de todo el primer 5 mil cae en 19' 48", mejor que el año pasado, y por debajo del objetivo...

Nada más empezar Gaintxurizketa compruebo que no será el día, no llevo pulsometro, no quiero pasarme, así que intento regular, pero las sensaciones son malas... El paso por Gaintxurizketa es peor que el del año pasado, pero para abajo voy bien, así que sigo manteniendo las esperanzas... Al llegar al llano, vuelta a la realidad, las piernas no van, las sensaciones no son buenas... El kilómetro 10 cae en 40'55", mejor que el año pasado, pero veo que con estas sensaciones no caerá el muro de 1:20...

Una vez en Rentería , me veo obligado a bajar el ritmo, las piernas no van, y donde el año que viene me iba frenando, tengo que pelear para no parar a andar...  En Capuchinos casi paro a andar, pero consigo superarlo.. El kilómetro 15 cae en una hora 2 minutos y 17 segundos.  Por encima de la marca del año pasado, y todavía queda Miracruz...

En el punto de avituallamiento, me tengo que detener, para beber agua. Cuando empiezo a subir Miracruz, voy casi caminando, pero al llegar arriba, me veo fuerte, y consigo hacer los 3 últimos kilómetros en 3:42, 4:05 y 3:53, llegando a meta en 1:23:45...

Una vez en meta, no estoy conforme con el resultado, me he quedado a casi 4 minutos del objetivo, y encima no he mejorado la marca del año pasado... Es la primera Behobia en la que me pasa eso.. Por la tarde vino el análisis más frio, a pesar de que el tiempo fue minuto y pico peor, mejoré 500 puestos en la general... La duda será si con una temperatura agradable podría haber aspirado al sub 1:20... Por otra parte el hecho de hacer esos 3 últimos kilómetros me queda la duda de si levante demasiado el pie cuando empecé a sentirme mal...

Después de acabar la carrera, el tradicional baño de todos los años...
Datos del pulsómetro: Pulsometroaren datuak

Para acabar, mi más sincero pésame para la familia del atleta fallecido haciendo deporte... De verdad que se nos queda mal cuerpo cuando pasan estas cosas..  GOIAN BEGO