Goizean erran dudan bezala, ez nintzen nere onenean, Manttaleraino iaz baino 3minutu hobe eta pulsua kontrolatzen joan naiz, baina beitira hasi, eta lehendik justo nuen kuadrizepsak aski erran du, bestearekin batera, 200 metro ere ez nituen eginen beheraka.. Disgustoarekin, baina egin nezakeen onena egin dudalakoan...Ea deus ez den..
Honako paragrafoa nire facebukean idatzi nuen 2015eko Berako Mendi Maratoiko kronika gisa... Orduan Manttaleko jeitsieran agur erran behar izan nion frogari..
Aurten egoera piskat hobea zen, iaz hasi nintzen piskat korrika egiten, eta aurten entrenamendu egituratuago batzuekin nabil, eta egia erran hobe ikusten nuen nire burua... Zirkuitua aldatu zuten aurten, eta jendeak 10 minutu edo gehiagoko lana izanen genuela zioen...
Deskargako asteak gogor egiten zaizkidan arren, hura ere pasa zen eta goizeko 9 terdietan prest ginen irteerarako. Manta termikoa eta txaketa eskatzen ziguten , eta nik eraman ez nuenez, nahiko atzean atera behar izan nuen... Frogarako litro erdiko bi ur pote nituen isotonikoarekin, 60 g karbohidrato, gehi barrita eta gel bat...
Atera bezain laisiter ikusi nuen egun ona izan zitekeela, Berako karriketatik oso arin eta eroso, eta lehendabiziko maldetan dena korrika eta jendea pasaz... Manttaleraino ahal zen tokietan jendea pasatzen joan, eta esfortzua kontrolatuz Manttalera ailegatu nintzen... Jeitsieran asko ez galtzeko intentzioz eta indartsu sentintzen nintzenez fuerte bota nintzen, eta 2015eko egoera berean ikusi nuen nire burua... Mina, ikaragarrizko mina bi kuadrizepsetan, eta halabeharrez geratu beharra. Hor bukatzea ezinezkotzat ikusten nuen, oinez ere ezin nintzen ibili eta 16 km falta ziren... Halabeharrez, anbulantzia Ibardinen zegoen eta, 3 bat minutu geldirik egon eta gero, oinez eta trostan abiatu nintzen... Ibardineko zelaigunean, korrika kasi minik gabe egin nezakeela ikusi nuen, beste lasterketa bat hasi zen... Goraka ahal nuen fuerteena joaten nintzen, eta malda behera gogorrenetan, esku frenoa ongi sartuta...
Aurten Landagaitarako bidea desberdina genuen, eta poliki poliki gero eta hobeki sentitzen joan nintzen, goraka aitzakirik gabe, beheraka nahi baino polikiago... Larun ttiki eta Laruneko gailurrak bota eta gero, ideia argia zen, beheraka gorde helmugara iritsi ahal izateko... Nire sorpresarako lehen malda behera gogorrak pasa eta gero, eta behin Landagaitara iritsita, ohartu nintzen ,indarrez ongi nengoela korrika gustura egiteko moduan, beraz goran pasa ninduten asko harrapatu eta pasatzeko gai izan nintzen...
Behin Berara iritsita, sorpresazko azken repetxoa, eta helmuga... 2 ordu 22 minutu, zirkuitu zaharrarekin alderatuz 10' kende behar zaizkiola komentatzen zuen jendeak, beraz, oso oso gustora... Kuadrizepseko arazoak bi azalpen izan ditzazke, bata transizioa sobera gogor hartu nuela, bigarrena, oraindik entreno eta lehiaketa gehiago behar ditudala...Beraz eta laburbilduz, pozik egoteko moduan, 108 garrena sartu nintzen eta iazko karreran postu hortan sartu zenak 2 ordu eta 10 minutuko denbora egin zuen, beraz helburua beteta, orain entrenoekin jarraitzera, heldu diren helburei aurre egiteko...
No hay comentarios:
Publicar un comentario