Blogar berrekin eta ohartu naiz, azken 11 urte hauetan, egiten dudan kirola, aldatu egin dela, eta aldaketarik haundiena agian, bizikletan egiten ditudan itzulietan ikus daiteke... Ikaragarrizko miresmena diot iparraldean dauden errepide gogor eta bakartiei... 2017an eginen genuen erronka batean hasi nintzen bazter haietan barna, orduan GPSko trakik gabe, eta erran dezaket, dena ezagutzen ez badut ere, zoko aunitz ezagutzen ditudala, aunitzetan izenak ongi ez dakizkidan arren... Hori dela eta, ideia ona iruditu zait, egiten ditudan ibilbide desberdinak blogera ere ekartzea, norbaitek erabili nahi izanen balitu... Akaso, Europan zehar egindako ibilbide batzu ere ekartzen joanen naiz...
Gaurko ibilbidea honakoa izan da
Izpegi Arnostegi Eiharalarretik Irei Munhoa Izpegi
Doneztebetik atera eta Izpegi igo dut lehenik, handik Donibane Garazira, eta Donibane Garazin Eiheralarre eta Esterenzubira doan errepidea hartu dut, Eiheralarretik Arnostegira igotzeko...
Hona hemen altimetria
Bertatik Azpegi aldera jeitsiko gara, eta bertan Donibane Garazirantz itzuliko gara, Esterenzubira iritsi arte... Igotzeko bide ona den arren, jeisteko kontu haundiarekin ibiliko gara, errepidea ez baitago egoera oso onean. Esterenzubira iristean, frontoi bat ikusiko dugu, eta bertan ezker hartuko dugu berehala eskuin hartzeko.. Malda itzel batek eginen digu ongi etorria, eta maldekin jarraituko dugu igoera guzian... Hona hemen altimetria:
Bertatik egoera onean dagoen errepide batetik Eihalarrea itzuliko gara, berriz Donibane Garazira itzultzeko.. Donibane Garazin Arnegirako bide nagusia hartuko dugu, eta 4-5 kilometrora eskuin hartuko dugu Onzorone aldera... Berez bidegurutze askoko mendate batean sartuko gara, eta bertan komenigarria izanen da, traka eramatea.... Hona hemen altimetria:
Bertatik Baigorrira jaitsi , Izpegi berriz igo, eta itxera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario