Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

martes, 16 de junio de 2015

Zarautzko triatloia 2015 - Triatlón Zarautz 2015

Denboraldiko beste helburu bat aurrez aurre agertu zitzaigun joan den larunbatean... Ikaragarrizko luxua da etxetik horren hurbil holako triatloi batean parte hartzeko aukera izatea..Iruñeako triatloia eta gero, Hondarribiko triatloian parte hartu nuen, eta hortik aintzina, Altrimanerako entreno luzeak sartzen ibili izan naiz.. Ekainako lehen 15 egunetan, ez dut igerian egin ahal izan, Izabako igerilekua itxita zegoen eta.. Horrela, azken astea lasaiago hartu eta gero, Sergio Morate taldekidea eta biok Zarautzen parte hartzeko prest ginen. Aintzinetik, 2'9 km igerian, 81 kilometro bizikletan eta 20 kilometro lasterka. Helburua, joan den urteko 5 ordu eta 3 minutuak hobetu, eta ahal izanez gero, 5 ordutik jaistea. Boxeetako gauza guziak prest utzi eta gero, autobusa hartu eta Getarirantz abiatu ginen.

Zarautztik Getarirako bidean, triatloi hau desberdin egiten duen faktore bat ikusi zen, itsaso zabalean egiten da igeri, eta noski, denak, itsasora begira ginen.. Zirudienez, itsasoa nahiko bare zegoen, baina joan den urtean ez bezala, itsasgora 3retan izanen zen, beraz, batetik metro gehiago egin beharko genituen, eta bestetik badian sartzean, itsasbehera hasita egonen zenez, korrontea apur bat kontra izanen genuen. Bestetik oraindik eguraldiak laguntzen bazuen ere, arratsalderako eguraldi txarra emana zegoen, bustiko ginela ematen zuen... Hirukiko lagunekin berriketan egon eta gero, ezagun asko agurtu eta gero, uretan sartzeko tenorea iritsi zen, piskat berotzeko, uraren tenperaturarekin aitzakirik ez.  Egia erran holako giroa emana zegoelarik, ez irtetzeko tentazioak ere izanak nituen, baina, Zarautz Zarautz da.. Ohartu orduko, ordua iritsi zen, irteerarako prest ginen.. Aurretik 2900 metro, itsasoa, arnasa sakon hartu eta lanera..


Oso oso lasai hasi nintzen igerian, indarrak gordetzen, eta ura ez iresten saiatzen.. Joan den urtean ez bezala, ez nintzen batere urduri sentitzen, eta ohartu orduko lehendabiziko bolla pasata nuen.. Lehen bollatik bigarrenerako bidean, nire ustez igerian ongi egin nuen, baina oraindik konfidantza falta zait bakarrik gelditzen naizenean, nire ibilbideari eusten.. Nahiko ongi norabideratzen naizela iruditzen zait, baina hala ere, bakarrik gelditzean, berriz taldera sartzen naiz, gero taldeak nire norabidearen antzekoa hartzen duelarik... Hondarribin gertatu zitzaidan, eta Zarautzen ere bai...Bigarren bollara iristean, ia eginda zegoela pentsatu nuen, eta ez , ez zegoen egina.. Zarautz aurrean nuen, hurbil ikusten nuen, baina gogorra egiten zitzaidan aurrera egitea, ondoko area ikusten zen, gutxi falta zen, baina ez nintzen iristen... Nahiko fustrantea izan zen.. Hemen ere, konejoarena egin nuen, zuzenean hondartzara joan beharrean, diagonalean joan bainintzen irteerara..  Azkenean nahiko kostata, eta nahi gabe tragotxo batzu eginda, uretatik atera nintzen, denbora 53 minutu eta 22 segundu, joan den urtean baina dexente gehiago, 5 minutu... Uff, marka hobetzea kostako zait ba.. Bajoi antzeko bat eman zidan horrek, igerilekuan nire markak zeoze hobetu direla ikusten dut, baina gero lasterketetan hori ez da ageri... Transizioa nahiko azkar egin nuen, eta mangitorik ez hartzea erabaki nuen, mallot lehor bat jarri, eta bizikletara..



Bizikletan deskantsatua nengoen, joan den urtean ez bezala, (Pax Avantetik nentorren), eta bestetik Miguik utzitako gurpilak pinoi bat gehiago ematen zidan zelaiunetan estutzeko..  Jendea pasa eta pasa ari nintzen, pena beheraka bustita zegoela eta poliki joan behar nuela, normalean baino polikiago alegia... Ohartu orduko lehen itzulia eginan nuen, zangoetatik ongi, tripak piska bat kexatzen ziren, baina tira, banihoan.. Bigarren itzulian sekulako euri jasa erori zitzaigun gainera, tarteka hor zer egiten nuen galdetzen nion nire buruari.. Zarautzetik bigarren aldian pasa, eta Aia aldera, joan den urtekoarekin konparatuz, erraz ari nintzen, kilometroak erraz erortzen ari ziren, animatua nengoen Aiarako.

Aia ere nahiko erraz igo nuen, jendea pasa eta pasa ari nintzen, sentsazio onak ziren, kezka bakarra zutitzean gurpilak irrist egiten zuela, baina bestelakoan arazo gehiegirik gabe. Jeitsiera ere poliki, eta Txurruka joan den urtean baino askozaz ere hobeki, gozatzen ari nintzen. 2 ordu 35 minututan bukatua nuen bizikletako sekzioa, gozatzen. Orain etxeko goxotasunean, akaso gehiago estutu nezakeela pentsatzen dut, baina orohar gustora. Bizikletan joan den urtean baino  minutu bat azkarrago atera zitzaidan, joan den urteko denboretan nengoen, eta joan den urtean korrika pintxatu nuela banekien, beraz,.


Lasterka hasi eta berehala, bizikletan izan nituen tripako minak hortxe zeuden, baina hala ere, erraz nenbilen lasterka, 4 terditik behera erortzen ziren kilometro guziak, baina tripako minak gero eta haundiagoak ziren.. Hola 3 geldialdi egin behar izan nituen itzuli bakoitzean, baina hala eta guztiz ere iazko marka 12 minututan hobetu nuen lasterka, gustora aritzen nintzen geldialdia egin eta gero, eta hala 4 ordu 56 minutu eta 45 segunduetan triatloia bukatuta nuen.. Helburua lortuta, 5 ordutik behera egin nuen, baina hala eta guztiz ere ez nintzen erabat gustora gelditu. Korrika minik gabe egin nezakeen denborarekin, igeriketa hobeagorekin, bizikletan akaso gehiago estutuz.. Ez dakit, denbora ona atera zitzaidan, baina erabat pozik ez nintzen geratu...



Orain buru belarri Altrimanari begira jarriko naiz, hura beste asuntu bat izanen da, 3800 metro igerian, 200 inguru bizikletan 5000 metroko desnibelarekin eta maratoia, hau ere desnibel nahikorekin, Helburua bat eta bakarra, bukatzea, oso, oso gogorra eginen zait, entrenoekin ongi ari naiz, eta kargako aste bat baino ez zait geratzen, gero karga poliki poliki jaisten joanen gara, hara ahalik eta osoen iristeko. Egia errateko, errespetoa ezezik beldurra ere ematen dit holako batean sartzeak, baina tira, ea uztailaren 11an helmugan egotea lortzen dudan...



El pasado sábado, llegó uno de los principales objetivos de la temporada... La verdad es que es un verdadero lujo tener un triatlón de esta categoría tan cerca de casa.. Después del Half de Pamplona, participé en el sprint de Hondarribia. y a partir de ahí he estado metiendo largas sesiones de cara al Altriman. En los primeros 15 días de junio no he podido nadar porque la piscina de Isaba estaba cerrada. De esta manera, después de una semana de descarga, mi compañero de equipo Sergio Morate y yo estábamos listos para Zarautz... Por delante teníamos 2'9 kilómetros nadando, 81 en bici, y 20 corriendo. Objetivo a priori, mejorar las 5 horas y 3 minutos del año pasado, y a ser posible bajar de las 5 horas. Después de dejar todo el material en boxes, nos encaminamos hacia la Getaria.

De camino a Getaria, comprobamos por qué este triatlón es tan diferente, se nada en mar abierto, y claro, todo el autobus no hacía sino mirar al mar. Por lo que decían el mar estaba plano, pero a diferencia del año pasado, la marea alta era estaba prevista para las 3 de la tarde, por lo cual, primero deberíamos de nadar más metros que el año pasado, y por otra parte, para cuando yo llegase a la bahía, la marea estaría bajando, por lo cual, tendría la corriente en contra.. Por otro lado, y si bien todavía el tiempo acompañaba, para la tarde se pronosticaba mucha lluvia, estabamos condenados a mojarnos... Después de estar hablando con amigos del Hiruki, saludar a muchos conocidos, llegó el momento de meterse en el agua para calentar un poco, el agua estaba muy buena.. Viendo el parte del tiempo, estaba tentado de no salir, pero Zarautz es Zarautz. Para cuando nos quisimos dar cuenta, hora de salida... Por delante 2900 metros, respirar hondo y al tajo. 


Empecé a nadar tranquilo, guardando fuerzas, e intentando no tragar agua.. A diferencia del año pasado, no estaba nada nervioso, y enseguida llegué a la primera bolla. De la primera a la segunda bolla, nadé bien, pero no tengo suficiente confianza para mantener un rumbo, y a la que me veo solo, nado metros de más para meterme en algún grupo, para luego ver que el grupo se dirige hacia donde yo venía.. Me pasó en Hondarribi, y me ha pasado en Zarautz.. Cuando llegué a la segunda bolla, pensé que ya estaba todo hecho, y no, faltaba mucho. Zarautz estaba enfrente, pero se me hacía muy difícil avanzar.. Mucha fustración.. Ademas volvía a nadar metros de más.. Después de mucho esfuerzo, llegué a la orilla, 53 minutos 22 segundos y en boxes, bastante peor tiempo que el año pasado, 5 minutos más.. Uff, costará mejorar el tiempo del año pasado.. El tiempo en la natación me dio un pequeño bajón, en piscina he mejorado mis marcas, pero luego no se refleja en las carreras... La transición fue bastante rápida, mallot para ciclismo, y sin manguitos a la bici...




En la bici estaba descansado, mejor que el año pasado, ya que el año pasado venía de la Pax Avant, y por otro lado porque Migui me había dejado sus ruedas con un piñon del 12, sobre los de 13 que tenía montado yo, lo cual me daba ventaja para el llano... Fue un constante pasar gente, pero en las bajadas la carretera estaba mojada, por lo que tocaba andar suave y sin arriesgar. Sin darme cuenta cae la primera vuelta, muy bien de piernas, pero molestias en el estomago... En la segunda vuelta nos cayó una gran tromba de agua, por lo que a ratos me preguntaba que andaba haciendo allí.. A la segunda pasada por Zarautz, y a por Aia, iba fácil, los kilómetros caían, estaba animado de cara a Aia..

Aia se subió bastante fácil, mejor que el año pasado fijo, pasando gente, buenas sensaciones, pero la rueda patinaba al ponerme de pie... Menos mal que la rueda de Migui tenía un 27 de urgencia, y lo pude subir sentado.  La bajada con mucho cuidado, y Txurruka gozando. En dos horas y 35 minutos estaba de vuelta, había disfrutado de la bici. Ahora y viéndolo en diferido, pienso que podía haber apretado más, pero bueno. En bici me salió un minuto más rápido que el año pasado, estaba en los tiempos del año pasado, teniendo en cuenta que el año pasado pinché pero bien...


Empecé a correr, y las molestias estomacales estaban ahí, pero corría fácil, bajando holgadamente de los 4 y medio por kilómetro, pero las tripas se quejaban cada vez más.. Al final tuve que hacer 3 paradas, una por vuelta, pero aún así mejoré mi tiempo en 12 minutos, después de cada parada, corría muy bien, y así entré en meta en un tiempo de 4 horas 56 minutos y 45 segundos.. Objetivo cumplido, bajé de las 5 horas, pero aún y así, no me quedé satisfecho. Habiendo nadado mejor, corriendo sin dolores y apretando un poco más en bici.. El tiempo que hice era bueno a priori, pero no me quedé satisfecho..


Ahora el siguiente reto ya esta llamando a la puerta, el Altriman. Aquello será otra historia, 3800 metros de natación, 200 kilómetros en bici con 5000 metros de desnivel, y la maratón con bastante desnivel también.. El único objetivo será acabar, será muy muy duro, estoy entrenando bien y solo me queda una semana de carga, y luego iremos bajando poco a poco, para llegar a tope al 11 de julio. Más que respeto siento miedo por meterme en una de estas, pero bueno, espero llegar a meta..