Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

sábado, 25 de abril de 2026

Iparraldetik bizikleta ibilbideak (I)

 Blogar berrekin eta ohartu naiz, azken 11 urte hauetan, egiten dudan kirola, aldatu egin dela, eta aldaketarik haundiena agian, bizikletan egiten ditudan itzulietan ikus daiteke... Ikaragarrizko miresmena diot iparraldean dauden errepide gogor eta bakartiei... 2017an eginen genuen erronka batean hasi nintzen bazter haietan barna, orduan GPSko trakik gabe, eta erran dezaket, dena ezagutzen ez badut ere, zoko aunitz ezagutzen ditudala, aunitzetan izenak ongi ez dakizkidan arren... Hori dela eta, ideia ona iruditu zait, egiten ditudan ibilbide desberdinak blogera ere ekartzea, norbaitek erabili nahi izanen balitu... Akaso, Europan zehar egindako ibilbide batzu ere ekartzen joanen naiz...


Gaurko ibilbidea honakoa izan da

Izpegi Arnostegi Eiharalarretik Irei Munhoa Izpegi





Doneztebetik atera eta Izpegi igo dut lehenik, handik Donibane Garazira, eta Donibane Garazin Eiheralarre eta Esterenzubira doan errepidea hartu dut, Eiheralarretik Arnostegira igotzeko... 

Hona hemen altimetria


Jarraitu beharreko bidea ez da oso zaila, Eiheralarre pasa zubi bat ikusiko dugu, zubia gurutzatu eta goruntz doan errepidea hartuko dugu, lehen lau kilometroak izugarri gogorrak dira, errepidea oso egoera onean dago, eta garapen egoki batekin merezi duen portua da.. Laugarren kilometroan Donibane Garazitik datorren errepidearekin bat eginen dugu, eta bertatik jarraituko dugu, erromes artean, lehenik Elursaro gaina eta geroago Arnostegiko lepora ailegatzeko... Beillurtitik pasatzen diren bideekin batera, bide gogorrena dela erran daiteke...


Bertatik Azpegi aldera jeitsiko gara, eta bertan Donibane Garazirantz itzuliko gara, Esterenzubira iritsi arte... Igotzeko bide ona den arren, jeisteko kontu haundiarekin ibiliko gara, errepidea ez baitago egoera oso onean. Esterenzubira iristean, frontoi bat ikusiko dugu, eta bertan ezker hartuko dugu berehala eskuin hartzeko.. Malda itzel batek eginen digu ongi etorria, eta maldekin jarraituko dugu igoera guzian... Hona hemen altimetria:




Bertatik egoera onean dagoen errepide batetik Eihalarrea itzuliko gara, berriz Donibane Garazira itzultzeko.. Donibane Garazin Arnegirako bide nagusia hartuko dugu, eta 4-5 kilometrora eskuin hartuko dugu Onzorone aldera... Berez bidegurutze askoko mendate batean sartuko gara, eta bertan komenigarria izanen da, traka eramatea.... Hona hemen altimetria:


Bertatik Baigorrira jaitsi , Izpegi berriz igo, eta itxera!


miércoles, 22 de abril de 2026

Luchon Doneztebe 2023

 Aintzinetik erran nuen bezala, blog hau nire garai bateko Iron maneko bidea isladatzeko balio bazuen ere, bloga utziz geroztik egindakoak, poliki poliki blogera igotzeko asmoa daukat... Gaur 2023an Xorokorekin batera egindako Luchon Doneztebearen kronika jarriko dut. Berez Miguik ere parte hartu behar bazuen ere, Peyresurdeko gainetik Aubisquerarte egin zuen gurekin... Aubisquen euria hasi zuen, eta hortik Baigorriraino busti antzean ibili ginen, tarteka zaparrada potenteak janez gainera...


Aurtengo ekainan berriro Luchon Bayona egin behar dudala eta, une polita izan daiteke, egun hortako argazki eta bideoak honat ekartzeko.


Hauxe da Facebookean jarritako kronikatxoa 

2023ko ekainak 3, hirugarrenez Luchom ta Doneztebe bizikletaz elkartzeko, tartean Peyresurd, Aspin, Tourmalet, Soulor, Aubisque, Ahüzki ta Izpegi.. Goizeko 5:45etan abiatu ginen Luchondik, eguraldi txarraren beldurrez baina euria hasi arte ez geratzeko asmoz. Tenperatura freskoen laguntzaz eta haizea gehienean alde genuela ohartu orduko Tourmaleten ginen, han langar piskat izan arren Soulor idorretik pasatzea lortu genuen baina Aubisquen euria nahiko fuerte ari zuen baina Larunseraino jarraitzea erabaki nuen...
Han bazkaldu arropaz aldatu, eta ateri zegoela ikusirik jarraitzea erabaki genuen. Olororonen sekulako erauntsi eta ekaitzak hartu gintuen, baina Zuberoarantz ateri zegoela eta jarraitzea erabaki... Ahuskitik Baigorrira berriz ere euripean, baina kasik egina zegoen, beraz Izpegi pasa eta gaueko 9etarako Donezteben ginen Jon Marichalar Echenique eta ni. Bizikletan 13 ordu ta 19 minutu, 310 km ta 6200 desnibel positibo, oso gustura eta holako bertze batean pentsatzen...
Eskerrik beroenak Iñigo Arregui ta Miguiri, horiek gabe ezinezkoa izanen baitzen, eta baita Erreka Kirol Elkartea ri!!










Stravako esteka

martes, 21 de abril de 2026

Berako Mendi Maratoi Erdia 2026

 Goizean erran dudan bezala, ez nintzen nere onenean, Manttaleraino iaz baino 3minutu hobe eta pulsua kontrolatzen joan naiz, baina beitira hasi, eta lehendik justo nuen kuadrizepsak aski erran du, bestearekin batera, 200 metro ere ez nituen eginen beheraka.. Disgustoarekin, baina egin nezakeen onena egin dudalakoan...Ea deus ez den..


Honako paragrafoa nire facebukean idatzi nuen 2015eko Berako Mendi Maratoiko kronika gisa... Orduan Manttaleko jeitsieran agur erran behar izan nion frogari..


Aurten egoera piskat hobea zen, iaz hasi nintzen piskat korrika egiten, eta aurten entrenamendu egituratuago batzuekin nabil, eta egia erran hobe ikusten nuen nire burua... Zirkuitua aldatu zuten aurten, eta jendeak 10 minutu edo gehiagoko lana izanen genuela zioen...


Deskargako asteak gogor egiten zaizkidan arren, hura ere pasa zen eta goizeko 9 terdietan prest ginen irteerarako. Manta termikoa eta txaketa eskatzen ziguten , eta nik eraman ez nuenez, nahiko atzean atera behar izan nuen... Frogarako litro erdiko bi ur pote nituen isotonikoarekin, 60 g karbohidrato, gehi barrita eta gel bat...


Atera bezain laisiter ikusi nuen egun ona izan zitekeela, Berako karriketatik oso arin eta eroso, eta lehendabiziko maldetan dena korrika eta jendea pasaz... Manttaleraino ahal zen tokietan jendea pasatzen joan, eta esfortzua kontrolatuz Manttalera ailegatu nintzen... Jeitsieran asko ez galtzeko intentzioz eta indartsu sentintzen nintzenez fuerte bota nintzen, eta 2015eko egoera berean ikusi nuen nire burua...  Mina, ikaragarrizko mina bi kuadrizepsetan, eta halabeharrez geratu beharra. Hor bukatzea ezinezkotzat ikusten nuen, oinez ere ezin nintzen ibili eta 16 km falta ziren... Halabeharrez, anbulantzia Ibardinen zegoen eta, 3 bat minutu geldirik egon eta gero, oinez eta trostan abiatu nintzen... Ibardineko zelaigunean, korrika kasi minik gabe egin nezakeela ikusi nuen, beste lasterketa bat hasi zen... Goraka ahal nuen fuerteena joaten nintzen, eta malda behera gogorrenetan, esku frenoa ongi sartuta... 



Aurten Landagaitarako bidea desberdina genuen, eta poliki poliki gero eta hobeki sentitzen joan nintzen, goraka aitzakirik gabe, beheraka nahi baino polikiago... Larun ttiki eta Laruneko gailurrak bota eta gero, ideia argia zen, beheraka gorde helmugara iritsi ahal izateko... Nire sorpresarako lehen malda behera gogorrak pasa eta gero, eta behin Landagaitara iritsita, ohartu nintzen ,indarrez ongi nengoela korrika gustura egiteko moduan, beraz goran pasa ninduten asko harrapatu eta pasatzeko gai izan nintzen...


Behin Berara iritsita, sorpresazko azken repetxoa, eta helmuga... 2 ordu 22 minutu, zirkuitu zaharrarekin alderatuz 10' kende behar zaizkiola komentatzen zuen jendeak, beraz, oso oso gustora... Kuadrizepseko arazoak bi azalpen izan ditzazke, bata transizioa sobera gogor hartu nuela, bigarrena, oraindik entreno eta lehiaketa gehiago behar ditudala...Beraz eta laburbilduz, pozik egoteko moduan, 108 garrena sartu nintzen eta iazko karreran postu hortan sartu zenak 2 ordu eta 10 minutuko denbora egin zuen, beraz helburua beteta, orain entrenoekin jarraitzera, heldu diren helburei aurre egiteko...


Sailkapena



Stravako jarduera

lunes, 20 de abril de 2026

Urteak pasa dira.. 11!!

 11 urteren ondotik, blogean idazteko txirrinta etorri zait, blogak gauza bat ekarri zuen, kirolari buruzko hausnarketa desberdinen gordeleku izatea zen, hasiera batean iron manekoa, 2015ean idazteari utzi nion, eta aurten berriz Berako Mendiko Maratoi erdira apuntatu nintzen, eta ikusi nuen 2014ean egindako kronikek, informazio nahiko eman zidatela, beraz, pentsatu nuen, zergatik ez?


Euskara hutsean izanen da oraingoan, argi baitaukat irakurle aunitz ez ditudala izanen... Kronika desberdinekin hasi aurretik, 11 urte hauetan egindakoak zerrendatuko ditut, lehiaketak alde batera utzita , bloga ere alde batera utzi nuen, baina lehiatu ez arren, geldirik ez gara egon.. 

Bertzalde, instagram eta facebukeko oroitzapenetan kronikaren batekin topo eginez gero, hona ekarriko dut...

Urte hauetan gehienbat erronka desberdinetan ibili izan naiz, iparraldeko errepideetatik nire burua galtzen, eskiari gustoa hartzen, eta gehienbat lasterkaldia utzia izan dut alde batera...

Hona, urte hauetan egindako zenbait erronken zerrenda:

Everest zirkularra 2017an

2 Luchon Doneztebe

Luchon Bayona bat

Jaca Val Louron 

Izabako triatloi txuria (honek ekarri zidan korrika berriz hasteko aitzakia)

BIG erronka, hortan nabil eta hortan ibiliko naiz...

Ea poliki poliki erronka eta ibilbide guzi horien kronika egiten joaten naizen...