Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

miércoles, 31 de julio de 2013

Rotheko bideoa - Bideo Roth

Rothen bizitako guzia denbora luzez itzaliko ez bada ere, helmugan sartzearen sentsatzioa itzaliko ez bada ere, nolabaiteko gogorapena izan nahi nuen, eta hango dena nahiko merkantilizatua dagoenez, erosi behar izan dut bideoa.. Bizikletako eta igeriketako imajinak ez dira sobera onak, baina helmugan sartzearen bideoek, merezi merezi dute... Ea zuei zer iruditzen zaizuen..


Si bien lo vivido en Roth tardará mucho tiempo en olvidarse, al igual que la sensación de entrar en meta, quería tener un recuerdo palpable de aquel momento, y como Roth en si esta bastante mercantilizado, he tenido que pasar por el aro y comprarme el vídeo.. Los vídeos de la natación y la bici no son nada del otro mundo, pero las tomas de entrada en meta sí que merecen la pena... A ver que os parecen..

lunes, 29 de julio de 2013

Lasterketen kronikak - Cronicas carreras

 Post batean nire lasterketa guzien kronikak biltzea pentsatu dut.. Batzu nire blogean daude zintzilikatuta, besteak Errekaren blogean.. Errekaren blogean daudenak, erdaraz edo euskaraz egonen dira, eta ez elebiz, blog honetakoak bezala... Kronika zaharragoak topatuz gero, zintzilakatuko ditut..

He pensado colgar todas las cronicas de mis carreras en un post... Algunas, las más nuevas estan en mi blog.. Las más antiguas en el blog del Erreka...Las que esten en el blog del Erreka, estarán o en castellano o en euskera, y no en bilingüe.. Si encuentro alguna más antigua, la colgaré en este blog..

2015

Altriman 2015
Zarautz 2015
Medio Iron Man de Iruñea

2014

Behobia 2014
Luchon Bayona 2014
Lekeitioko triatloia
Zarauzko triatloia
Pax Avant
Cicloturista Pamplona
Berako mendi maratoi erdia 2014-Media de montaña de Bera 2014
Arangureneko duatloia - Duatlon Aranguren

 2013

Behobia 2013
15ko Klasika
3 Hondartzetako krosa - Cross de las 3 playas
Half Donibane Lohitzune
Ironman Roth lehen zatia- Primera parte Ironman Roth
Ironman Roth bigarren zatia-Segunda parte Ironman Roth
Ironman Roth hirugarren zatia-Tercera parte Ironman Roth
Half Aritzaleku
Rompepiernas
Berako mendi maratoi erdia-Media maraton montaña Bera
Isabako triatloi txuria (erreleboak)-Triatlon blanco Isaba (Relevos)

2012

Behobia 2012
New york (parte 1)
New York (parte 2)
Triatlon cross de Mendigorria
Half Donibane Lohitzune
Larra-Larrau 2012
Triatlon cross Ultzama
La Indurain 2012
Talaia bidea 2012
Extreme man Salou 2012


2011

Maraton Donosti 2011
La Indurain 2011
Irati Xtrem 2011
Puertos Ribagorza 2011
Duatlon Egües
Triatlon blanco de Isaba
Tour de Mt-Blanc 2011

2010

La Indurain 2010
Doneztebe-Tourmalet 2010
Tour de Flandes cicloturista 2010
Larra-Larrau 2010

2009

La Indurain 2009
Irati Xtrem 2009
Lagos de Covadonga 2009
 Larra-Larrau 2009
Quebrantahuesos 2009
Luchon-Doneztebe (1)
Luchon-Doneztebe (2)
Luchon-Doneztebe (3)

2008

Larra-Larrau 2008
Luchon-Bayona 2008

2007

Tour de Flandes cicloturista 2007

Rotherako bideaak utzitako datuak - Datos recogidos en el camino a Roth

Kronikak luzeak joan zirenez, post honetan Rotherako prestakuntzan iragandako 30 asteek utzitako datuak jarriko ditut, noski hemen datu numerikoak baino ez dira agertuko, bidean zehar bizitako momentu on eta txarrak, onak gehiago egia erran, blogean zehar jartzen saiatu naiz.. Hona hemen bada, 30 asteko bide horrek utzitako datuak:

Denbora orotara: 398 ordu eta 7 minutu
Distantzia orotara: 8212 kilometro.
Aste bakoitzean egindako denboraren media: 13 ordu eta 16 minutu
Aste bakoitzean egindako distantziaren media: 274 kilometro.

Denbora orotara bizikletan: 223 ordu eta 32 minutu.
Distantzia orotara: 6455 kilometro.
Aste bakoitzean egindako denboraren media: 7 ordu eta 27 minutu.
Aste bakoitzean egindako distantziaren media: 215 kilometro

Denbora orotara lasterka: 98 ordu eta 52 minutu.
Distantzia orotara: 1262 kilometro
Aste bakoitzean egindako denboraren media: 3 ordu eta 17 minutu
Aste bakoitzean egindako distantziaren media: 42 kilometro

Denbora orotara igerian: 42 ordu eta 37 minutu
Distantzia orotara: 121 kilometro
Aste bakoitzean egindako denboraren media: Ordu bat eta 25 minutu.
Aste bakoitzean egindako distantziaren media: 4 kilometro

Denbora orotara rodilloan: 20 ordu eta 17 minutu
Distantzia rodilloan (B-kollean egindakoa bakarrik) : 342 kilometro

Denbora mendian: 3 ordu 22 minutu
Denbora fondoko eskia egiten: 5 ordu eta 45 minutu.

Denbora piskat iragan dela ikusirik, entrenamendu plana ona izan dela uste dut, sasoi puntu onarekin iritsi nintzen Rothera, eta entrenamendua egin ahal izateko orohar eguraldiak gutti lagundu badu ere, gehienbat maiatza aldean, bizikletako nire marka hoberenak hautsi egin ditut, eta lasterka lehendabiziko aldiz, lasterkari sentitu naiz.. Lesioek orohar errespetatu egin naute, eta atsedenaldiak ongi planifikatuz, entrenamenduetan doiketa egokiak eginez.., helburua lortu ahal izan dut... Datorren urterako hobetu beharrekoan igeriketaren afera dago, argi dago hobetzen ari ez naizela, joan den urtean nirekin batera zebiltzan taldekideak denbora askozaz hobeak egiten ari dira, eta horko entrenamenduak birmoldatu beharko ditudala zihur nago... Teknika gehiago sartu, serieak... Zoritxarrez ia gehienetan igeriketako entrenamenduak bakarrik egin behar izaten ditut, eta bai,  guttiago nekatzen banaiz ere, erritmo hobean igeri egiteko kapaza izan behar naiz, distantzia motzagoko triatloietan lehiakorrago izan nahi badut..

Atzoko Gazteizko Ironmana ikusita oraindik pozago nago nik Rothen egindako lasterketarekin, badakit momentu txarrak burutik ezabatzeko buruak lan eskerga egin ohi duela, baina nire buruan ia ez daude momentu txarrik, eta lasterketaz asko gozatu izana baino ez daukat gogoan...

Bukatzeko, zorionik beroenak Gorka, Ibai, Mikel, Fernando eta Javi taldekideei, beraien ametsa lortu baizuten atzo Gazteizen.. Baita ere blog honen jarraitzailea den Tertziori, eta ia herrikide dudan Ugaitz Garderi ere.. Zuei atzo animoak ematen, inbidia pasa nuela erran behar dut... ZORIONAK!

Como las crónicas del iron man ya fueron lo suficientemente largas, en este post iré poniendo los datos de entrenamiento que han las 30 semanas de preparación para el IM de Roth..  Solamente aparecerán datos numéricos, para ver los momentos buenos y malos vividos durante la preparación, os invito a que repaseis los posts antiguos... Estos son los datos dejados en esas 30 semanas:

Tiempo en total: 398 horas y 7 minutos.
Distancia en total: 8212 kilómetros
Media del tiempo realizado en cada semana: 13 horas y 16 minutos.
Media del recorrido realizado en cada semana: 274 kilómetros.

Tiempo en total en bici: 223 horas y 32 minutos.
Distancia en total: 6455 kilómetros.
Media del tiempo realizado en cada semana: 7 horas y 27 minutos.
Media de la distancia recorrida en cada semana: 215 kilómetros.

Tiempo en total corriendo: 98 horas y 52 minutos
Distancia en total: 1262 kilómetros.
Media del tiempo realizado cada semana: 3 horas y 17 minutos.
Media de la distancia recorrida en cada semana: 42 kilómetros.

Tiempo en total nadando: 42 horas y 37 minutos.
Distancia en total: 121 kilómetros.
Media del tiempo realizado en cada semana: 1 hora y 25 minutos.
Distancia media recorrida en cada semana: 4 kilometros.

Tiempo en total en el rodillo: 20 horas y 17 minutos.
Distancia en el rodillo (Solo en B-kool): 342 kilómetros.

Tiempo en la montaña: 3 horas y 22 minutos.
Tiempo en ski de fondo: 5 horas y 45 minutos.

Viendolo desde la perspectiva que da el paso del tiempo, y comparandolo con la preparación para Salou, pienso que la preparación ha sido buena, y que llegué en buena forma a Roth... A pesar que para entrenar el tiempo no haya acompañado (sobre todo en mayo y en junio), hemos mejorado mejores marcas con la bicicleta, y por primera vez, corriendo me he llegado a sentir corredor.. Las lesiones me han respetado, y respetando los tiempos de descanso, y ajustando lo entrenamientos a las sensaciones , he conseguido el objetivo... Para el año que viene, y como aspecto a mejorar, se queda la natación, esta claro que no estoy mejorando nada, compañeros que el año pasado andaban conmigo, ahora me sacan un mundo, por lo que habrá que cambiar los entrenos de natación... Más técnica, más series.. Desafortunadamente casi todos los entrenos de la natación los hago solo, y a pesar de que he conseguido no cansarme tanto, debo conseguir un mejor ritmo, para intentar ser un poco más competitivo en los triatlones más cortos...

Después de estar ayer viendo el Ironman de Gazteiz, todavía estoy más contento con el resultado conseguido en Roth.. Se perfectamente que la mente borra los momentos malos, y por eso me gusta escribir las crónicas en caliente, pero apenas consigo recordar momentos malos de Roth.. Solo recuerdo haber disfrutado mucho...

Para acabar felicitar a los compañeros de equipo Gorka, Ibai, Mikel, Fernado y Javi, por conseguir ser finishers en Vitoria.. También al lector del blog Tertzio (espero tu crónica), y a Ugaitz, casi vecino y compañero en algunos entrenos, menos de los que me gustaría, ... No os lo vais a creer pero pasé envidia viendoos competir... ZORIONAK!

viernes, 26 de julio de 2013

Poliki poliki martxan - En marcha poco a poco

Ia bi aste pasa dira gargero Rothen finisher izatea lortu nuenetik.. Lehendabiziko astean igeriketako saiotxo batzu baino ez nituen egin, bertze dena, atsedena eta atsedena... Aste bateko atsedenaren ondoren baina, gorputza martxa eskatzen hasi zen.. Lasterketalditxo batzu erori dira aste honetan, eta gorputza ia errekuperatua dagoela uste dut...

Bizikletan ere hasi naiz poliki poliki, Bizkaiko txokoak ezagutzen, eta Errekako txirrindulariekin urtero Pirinio aldian bizikletan egiten dudan egonalditxoarekin gozatzen..Polita, ederra.. da Errekako txirrindulari sekzioa poliki poliki martxan jartzen ari dela ikustea... 8 izan ginen atzo giro ezin hobean Aspin eta Tourmalet mendateak igo genituenak, eta zihur nago heldu den urtean gehiago izanen garela... Hona hemen argazkitxo batzu..



Bertzalde animo bero bat blog honetatik igande honetan Gazteizen Ironmanaren erronka jokatu behar duten ezagun eta taldekide guziei: Ibai, Javi, Mikel, Ugaitz, Tertzio... Animo, lasterketaz disfrutatu eta zorterik onena!

Han pasado casi 2 semanas desde que conseguí ser finisher en Roth.. En la primera semana únicamente alguna sesión aislada de natación hizo que no se me olvidase el hecho de que era triatleta... Pero después de una semana de parón, el cuerpo empezó a pedir marcha... Han caído algunas carreras a pie, donde me he encontrado muy bien, pienso que el cuerpo esta prácticamente recuperado..

En bici también han caído un par de salidas, conociendo la Bizkaia profunda, y la salida anual al Pirineo, que este año ha sido con la inmejorable compañía de mis compañeros del Erreka... Es muy bonito ver como poco a poco la sección del Erreka se va consolidando, y como cada vez somos más los que le damos a esto de la bici en el pueblo.. 8 fuimos ayer los que en un ambiente inmejorable subimos los colosos de Tourmalet y el Aspin, y estoy seguro de que el año que viene seremos todavía más... 



Para acabar muchos ánimos a los compañeros y amigos que este domingo se enfrentarán al Iron man de Vitoria: Ibai, Javi, Mikel, Ugaitz, Tertzio.. Animo, disfrutad de la carrera, y la mejor de las suertes!

domingo, 21 de julio de 2013

Challenge Roth kronika (3) - Crónica Challenge Roth (3)

Rotheko maratoia buelta bateko joan etorria bezala defini dezakegu, T2tik hasi eta 4 kilometro egiten genituen kanaleraino, handik 9 kilometro Gewerbegeblet izeneko herri batetaraino, buelta herriko bidegurutzeraino, handik beheruntz bertzer herri bateriano, 32 kilometroan edo buelta hartu, bidegurutzera iritsi, eta berriro Rothera itzultzeko... Ibilbide gehiena pistatik, eta hornidura puntuak 2 kilometrotatik behin..

Maratoia hasieran 6 ordu eta 50 minutu inguru nituen erabiliak, beraz analisi azkar bat egin nuen, 10 ordutik behera jeistea ezinezkoa zen, 4:20 ingurura lasterka egitea eskatzen baizuen... 10 ordu terdiko langa botatzeko berriz, maratoia 3 ordu eta 40 minututan egin beharra neukan, posiblea zen, baina nire lehen IM-a zen eta helburu errealistago bat jarri nion nire buruari, 11 ordutik jeistea... Horretarako maratoi osoa lasterka egin beharra nuen, 4 ordu eta 10 minutu izanen nituelako, eta hornidura puntu guzietan gelditu eginen nintzen... Jateko estrategia ere aldatuko nuen, jada ez nuen 40 minututik behin gela edo barrita janen, hornidura puntuetan ura eta koka kola hartuko nituen, eta maratoi erdian edo gel bat...

Lehendabiziko pausuak nahiko gogorrak izan ziren, baina esponja batekin aurpegia garbitu eta freskatu ondotik, gauzak desberdin ikusten nituen... Hasita zen bukaeraren hasiera, eta rutinaren barnean sartu nintzen, 2 kilometro laister egin, hornidura puntura iritsi, eta han oinez hasi, esponjarekin aurpegia eta besoak garbitu, ura eta kola edan, hornidura bukatu arte oinez segi, eta berriro lasterka hasi.. Holako 21 lasterkalditxo egin beharrak nituela erraten nion behin eta berriz nire buruari.. Jarrera oso kontserbadorea zen, 140 pultsazio inguruan laster egiteko ideia nuen, beti ere 145etik pasa gabe...Zazpigarren kilometroan Fran Teruel taldekidearekin gurutzatzen naiz lehen aldiz, erritmo oso ona darama, eta 10 ordutik jeitsiko duela ematen du.. Nik  berriz, 5 minutu 10 inguruan edo eginen nuen korrika, eta oinez egiten nituen metroekin, lehen 10 milakoa 53 minutu eta 26 segundutan bota nuen, nahiko ongi ari nintzen laisterka eta 2 kilometrotako rutina honek erraz egiten zuen aintzina segitzea.. Bertzalde kanalaren gehiena erdi itzaletan zegon, denbora guzian lasterkariak nituen inguruan, hornidura puntutan animazio ona zen, eta kanalean ere jende franko zegoen, DANKE!

viernes, 19 de julio de 2013

Challenge Roth kronika (2) - Cronica Challenge Roth (2)

Goizeko 7ak eta 25, gure taldekoen irteera ematen da, Rotheko igeriketak ez du inolako misteriorik, lehenago erran bezala irteera eskalonatuak, eta ibilbidea, erraza, irteera puntutik zubi batetarantz dena zuzen, 1400 metro egin arte, 1400 metroko luze bat alegia, gero 1900 metro, irteera puntutik 500 metro haratago alegia, eta han buelta hartu eta 500 metro uretatik ateratzeko... 1900 metrotako igerileku batean joan etorria alegia.. Entrenamenduaren azken asteetan igerilekuan neoprenoarekin saio batzu egin nituen, eta ordu bat eta 10 minututan ibiltzen nintzen 3800ak egiteko, baina gero badakit orientazioarekin gaizki ibiltzen naizela... Sergioren estrategia lehen 200 metroak topera egitea zen, gero zango on batzu hartzeko, nerea erabat desberdina, ahalik eta guttien gastatu eta ahalik eta ur guttien edan..
Lortu beharreko lehen helburua
Pentsatu bezala hasten naiz igerian, lasai eta agobiatu gabe, hala ere, ez naiz eroso sentitzen, zuzen joan nahi dut, baina nahigabe okertu egiten naiz.. Nire okertzeko joeraren eraginez, golpeak ere hartzen ditut, marka da, horren jende guttirekin golpeak hartu behar izatea... Saiatzen naiz lasai joaten, saiatzen naiz brazada luzatzen, baina nahi eta ezina.. Gero buruarendako ona izanen ez zen bertze gauza bat gertatu zitzaidan, nire ondoan tipo bat zihoan, momentu guzian nire parean zihoan, eta BULAR estiloan ari zen! Nire lagun Inigo Mangado etorri zitzaidan burura... Halako igerilaria parean izateak morala piskat ukitzen zidan, azkarrago joaten nintzen, gibelean utzi, baina berriro ere ondoan neukan! Nahiko luze egin zitzaidan lehendabiziko joana, burua ateratzen nuen aldiro, zubia oso urrun zegoen... Azkenean lortu nuen zubira iritsi eta itzulia egitera... Bueltako itzulia luzeagoa izan arren, burua ateratzean helmuga ikusi ikusten zen, eta beraz, motzago egin zitzaidan... Buruarekin piska bat jokatzeko, hirunaka ere arnasa hartzen hasi nintzen tarteka, monotonia alde batera utzi nahiean... Noizbehinka bular estiloko igerilaria, edo bularrean zihoan bertze bat, jakin ezazu! Irteera puntura iristerakoan piska bat estutzea pentsatzen dut, badakit 1000 metro baino ez direla gelditzen, eta lasaiago joanen naiz.. Ur pixkat edan dut eta horrekin ez nago lasai, baina hobeki sentitzen naiz... Itzulerako bolla hartzen dudanean, dena eginda dagoela pentsatzen dut, eta azkeneko 500etan piska bat estutzen dut.. Burua eskuinalderantz ateratzen dut, eta hara non ikusten dudan Laura kanal bazterrean animoak eman eta argazkiak ateratzen... Behin zubia pasata, orduan bai, dena egina dago, azken 100 metroak, boluntarioak daude guri uretatik ateratzen laguntzeko, pentsatzen dut zenbat denbora ote zuten uretan sartuta... Nere alemaniar eskasarekin "danke" erraten diet eta uretatik atera naiz.. Lehen sektorea eginda, uretatik atera naiz... Denbora Ordu bat 17 minutu eta 53 segundu , 1797. postua..  Agian piskat hobe egin nezakeen, baina tira ur irekietan egindako nire denboren inguruan dagoela onartu behar...
Uretatik ateratzen

jueves, 18 de julio de 2013

Challenge Roth Kronika (1) - Cronica Challenge Roth (1)

Ideia aunitz, emozio aunitz, denbora aunitz, azken finean gauza aunitz ditudala idazteko, beraz, blog honetako irakurleei pazientzia eskatzen dizuet.. Hasieratik hasiko naiz, ez frogaren hasieratik, Ironmanaren erronka nondik sortu zenekoa kontatzen baizik.. Bizikletan Kubara egin beharreko bidaia batengatik hasi nintzen bezala, Ironmana egin nahieko erronka 2010 urtean hasi zen Alpeetara bizikletan ibiltzera eginiko bidaia batean... Egun aunitzetan pilatutako nekea baretzeko Embrunmana ikustera hurbildu ginen Izoard mendatera... Garai hartan triatloia erabat ezezaguna zen niretako, lehenengoak pasa zirenean, Marcel Zamora haundia buru.. Haien sasoia, haien planta... Poliki poliki baina atzerago zeudenak pasatzen hasi ziren, eta hor hasi zen erronka sortzen... Horiek ahal badute, nik zergatik ez? Edo hobeki erranda, horiek ahal badute, nik ere bai!

Hortik aurrekoa blog honen hasierako post batean idatzi nuen, maratoia, Salou eta bertako erretiratzea, eta bertze hainbat.. Hola, joan den urtean, Rotheko Challengera apuntatzeko ideia sortu zen, eta blog honetako irakurleek argi ikusi ahal izan duzue, bertara iristeko egin izan dudan bidea..

Hola joan den asteko asteazkenean abiatu eta iritsi ginen Alemianara, Laura neskalaguna, Amaia bere laguna eta Javi bere mutillaguna, Luka beraien 9 hilabetetako umetxoa eta ni neu... Asteazken eta ortzegunean turismoa egiten ibili ginen gehienbat, nik burua igandeko lasterketan nuela onartu behar badut ere.. Ortziralean igeriketako sektorea eginen genuen kanalean igeri egin nahi nuen, eta 9ak arte soilik igeri egitea posible zenez, goiz ernatu ginen... Hala ere, ez genuen kanala garaiz topatu, eta igeri egin gabe geratu nintzen... Jarraian Rothera joan eta helmuga zegoen tokian feria, ikaragarria, ikusi eta gero, dorsalak hartu genituen... Ez zen han arazorik egon, eta Nurenbergera itzuli ginen..

Helburua lortuta, Iron mana eginda! - Objetivo conseguido, soy un Ironman!

Kaixo eta barkamenak lehendabizi blog hau jarraitzen duzuen deneri.. Azken txanparen prestaketak tarteko batetik, eta Alemanian idazteko nuen ezintasuna bestetik, ezin izan baitut blogean nahi adina idatzi... Atzo iritsi nintzen Alemaniatik, eta poliki poliki blogean idazten hasiko naiz, gauza aunitz ditut errateko, baina oraindik nire emaitzaren berri izan ez duzuenendako, IRON MAN bat naiz... Ondorengo postetan gehiago sakonduko dut, erran bezala gauza aunitz baititut idazteko...

Helmugan sartzen-Entrada a meta
En primer lugar pedir disculpas a los seguidores de este blog...Entre los preparativos de última hora, y la dificultad de escribir desde Alemania, no he podido actualizar el blog... Ayer llegué desde Alemania, y poco a poco iré escribiendo en el blog, ya que tengo mucho que escribir, pero para los que no habéis tenido noticias mías a través de facebook, soy un IRON MAN... En los siguientes post, iré profundizando, ya que como he dicho, tengo mucho que escribir...

martes, 2 de julio de 2013

Azken bi asteetan gaude! - Estamos en las 2 últimas semanas..

Ezinezkoa zirudien abenduan entrenamenduekin hasi nintzenean, baina iritsi da, bi aste baino guttiago falta dira gargero... Beraz entrenamendu motzak, eta gehienbat atsedena da orain tokatzen ari zaidana...  Azkeneko postean Aritzaleku triatloiaz hitz egin nuen, eta bertan oso gustora egon banintzen ere kosta zitzaidan buelta ematea... Hurrengo astean entrenamenduak ongi hasi baziren ere, nagia eta nekea haundia zen, eta bolumena jaitsi behar izan nuen... Nahiko aste txarra joan zen, eguraldia eta nekea medio, apenas entrenatu nuen eta... Igandera nahiko burumakur iritsi nintzen, eta Doneztebeko Herri Krosean ateratzea ere dudatan neukan..

Zorionez bertan izandako sentsazioak oso onak izan ziren, eta hein batean bederen, aste osoan izandako sentsazio txarrak uxatu ziren.. 28 minutu eta 10 segundutan egin nituen ibilbideko 7.400 metroak, joan den urtean baino bi minutu hobe, eta 3:50 minutu kilometroko erritmoan... Baina horretaz gain, sentsazioekin geratu nintzen, denbora osoan nire erritmoa kontrolpean izan bainuen, eta herriko korrikalariengandik ez nintzen oso aparte ibili... Lehendabiziko aldiz ikusi nuen nire lasterkako maila igo zela...
Doneztebeko krosean
Berez kargako azken astea izan behar zena, karga guttikoa izan bazen ere, errekuperatzeko bederen balio izan zidan... 28 astea nahiko ongi joan zen, planifikatutako bolumen jeitsierarekin erraz egin nituen entrenamenduak, igerian nahiko nagi egon banintzen ere...

Azken txanpa honetan dena dira dudak, dena beldur.. Gehiegi atseden hartzearen beldur, nonbaitere agertzen den molestia txikiaren beldur, guttiegi atseden hartzearen beldur, arazo mekaniko edo logistiko bat izatearen beldur...uff..

Zuen baimenarekin bloga barrenak ustutzeko erabiliko dut aste honetan zehar..jeje!

Parecía imposible cuando empecé con el plan de entrenamientos alla por septiembre, pero ya ha llegado, faltan menos de dos semanas... Por lo tanto ahora tocan entrenamientos tranquilos y cortos, y mucho descanso y recuperación... En el último post hablé sobre el triatlón de Aritzaleku, donde a pesar de competir bien, me costó una barbaridad recuperar... A pesar de que la semana posterior empezó bien, el cansancio y la pereza era grande, por lo que decidí bajar el volumen.. La semana fue bastante mala, entre que el tiempo era malo, y el cansacio estaba ahí, la que debió ser la última semana de carga intensa, estaba siendo una semana de quiero y no puedo... Al domingo llegué bajo de moral, incluso sin ganas de participar en el Cross que tan bien organiza el CD Erreka en Doneztebe..

Afortunadamente salí, y las sensaciones fueron muy buenas, dejando un poco aparcadas las malas sensaciones de toda la semana... 28 minutos y 10 segundos, para 7400 metros, 2 minutos mejor que el año pasado y correindo a 3:50 el kilometro, lo cual para mi esta muy bien... Pero además de esto me quedé con las sensaciones, todo el rato tuve el ritmo bajo control, y no anduve muy lejos de los corredores del pueblo.. Igual fue la primera vez donde de verdad comprobé que mi nivel de carrera ha mejorado...
Doneztebeko krosean
Lo que en principio iba a ser la última semana de carga, se convirtió en una semana de descarga, pero bueno, por lo menós algo recuperamos...  La semana 28 fue bastante bien, con la bajada de volumen planificada, fue bastante fácil sacar los entrenos adelante, a pesar de tener mucha pereza para la natación...

En esta parte final, todo son dudas, todo miedos... Miedo a descansar demasiado, miedo a cualquier leve molestia que aparezca en cualquier parte, miedo a descansar de menos, miedo a cualquier problema mecánico o logístico... uff..

Con vuestro permiso utilizaré el blog como desahogo durante esta semana...