Joan den igandean, Berroetako mendi maratoi erdia egin nuen... Kariño berezia diot lasterketa horri, joan den urtean bertan eman bainuen mendi lasterketetarako itzulera... Berakoa egin eta gero konfidantzarekin nengoen, entrenoak ongi ateratzen ari ziren, eta joan den urteko emaitza hobetzeko esperantzarekin nengoen...
Aste osoan zehar euria egina zuela eta, lohiaren beldurrez nengoen, eta zapatila berezi batzuk eskatu ere eskatu nituen, baina tamalez ez ziren iritsi. Irteera goizeko 9etan eman zen, eta jendea topera atera zen, holako erritmoetan ez naiz eroso sentitzen, eta nirea hartu eta ahal nuenetan jendea aurreratzen joan nintzen... Berako sensazio antzekoak ziren, erraz nihoan eta ahal nuen tokietan jendea pasatzen joan nintzen.. 4. kilometroan zegoen malda kozkorrean, talde bateko burua hartu nuen, eta talde horrekin egin nuen Saiorainoko bidea... Beherantz ziren tarte ttikietan ez oso eroso sentitu arren, goraka berriz taldea eustea lortzen nuen.. Iaz baino 10' lehenago Saioan ginen.. Okolineko bajadan batek alde egin bazigun ere, besteei eustea lortu nuen, Okolineko igoerari esker..
Hortik behera dena edo ia dena beheraka zen, eta iazko esperientzia txarra oso burutan nuen... Taldeari basoraino ere heltzea lortu banuen ere, hor alde egin zidaten denek. Dena den iaz baino hobeki ikusten nuen nire burua, eta atzetik batek bakarrik harrapatu ninduela ikusteak, konfidantza eman zidan piskat...
Korrika egiten ahal zen lekuetan arin ikusten nuen nire burua, eta aldapa gora ia denak korrika egitea lortu nuen, beraz pozik.. Ohartu orduko helmuga, 2:18:03, iaz baina ordu laurden hobe, beraz oso oso pozik..
No hay comentarios:
Publicar un comentario