Urteko hirugarren trail lasterketa egin nuen joan den larunbatean Otsagin. 30 kilometro Iratiko basoan barrena, 22 kilometroan Orira iristeko kilometro bertikala, 2000 desnibel metatua..
Inoiz ez nuen holako froga luzerik egin, baina egia da inoiz ez nuela ere holako prestakuntza onik eraman... Goizeko 9 terdietan zen irteera , piska bat berotu eta gero, irteera puntuan nengoen, nahiko aurrean... Neguan eskiatzen ibiltzen naizen tokietatik abiatzen ginen, irteera eman eta egun ona nuela ikusi nuen, erraz jarraitzen nuen taldea, ahal zenean jendea pasatuz, eta pultsua kontrolatuz, ohartu orduko laugarren kilometroa eta lehen gailurra botaria genuen...
Abodiko mendizerran ongi ikusten nuen nire burua, baina aldaparik gogorrena jeisten ari ginela, berriz ere, Berako Maratoi Erdian agertutako izterreko minak agertu ziren... Min horiek erabat baldintzatu zuten karrera hura, orduan lesionatuta nengoela pentsatzen nuen eta... Orain ordea, banekien ia ziurrenik zangoak bere onera etorriko zirela... 10 12k pasako ninduten, baina ikusi nuen behin zelaira iritsita gero eta hobekiago nihoala... Iratiko etxeetan lasterketaren bigarren erdia hasten zen, desnibel gehieneko tokia, eta aldapa gogorretan erraz nihoala ikusi nuen, jendea pasa eta pasa, eta kilometro bertikala hasi aurretiko jeitsieran, minik ez nuen somatu..
Kilometro bertikalean topera igo nuen, eta azken kilometroa luze egin bazitzaidan ere, jendea pasa eta pasa ibili nintzen.. Gailurrean baten batek lehen hamarren ingurumari horretan egonen ote nintzen zioen ikusten ari zen jendeak, ez nuen sobera sinisten baina beheraka ahalik eta postu guttien galtzea zen helburua... Inork ez ninduen aurreratu, eta nik bat aurreratu nuen, ohartu orduko helmuga... 3 ordu 34 minutu, 4 ordutik jeistea helburua nuen, beraz oso oso pozik... Hurrengo ezustekoa 11garren eta bigarren beteranoa... Nork erranen zidan!

No hay comentarios:
Publicar un comentario