Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

jueves, 13 de diciembre de 2012

Hastera goaz.. Empezamos...

7 hilabete, hain urrun, hain gertu.. 7 hilabeteren buruan bide gogor baten bukaeran egonen naiz, bukatu izanen dira entrenamendu gogorrak eta Rotheko irteera puntuan egonen naiz, entrenamenduan zehar landatutako fruituak jasotzeko prest, eta joan den urtean Salouen itxita utzi gabeko borobila ixteko... Astelenean 30 astetako prestaketari buru belarri ekinen diot, eta bidea ekin aintzinetik bidean zehar ahalik eta arazo guttien izateko neurriak hartzen ari naiz...

Aintzineko post batean jarri nuen, batetik kirol podologo batekin  egon nintzen, azkenaldian korrika mina sentitzen nuela eta, ahal bezala horri soluzioa emateko... Atzo iritsi zitzaizkidan plantillak etxera, eta oraindik Izaban banago ere, asteburuan probatuko ditut.. Bestetik eta lehendabiziko aldiz, holako batean sartu aintzinetik mediku froga bat egin dut, batetik osasun arazoak ekiditzeko, eta bestetik entrenamenduak hobeki planifikatzeko.

Aurtengo honetan joan den urtean eginiko akatsik ez nuke egin nahi, eta sentsazioen arabera dohiketa gehiago sartuko dizkiot programaketari... Bertzalde lasterketa gehiagotan parte hartzeko asmoa dut, bai triatloi lasterketetan, bai martxa zikloturistetan, eta baita mendi lasterketa baten batean ere... Ikusiko da..

Mediku frogan ateratako datuak ez dira ikusgarriak izan, eta azken hilabete geldi honetan galdutakoa agerian geratu da... Baina tira 30 aste hauetan poliki poliki irabazitako kiloak galdu eta sentsazioak berreskuratuko ote ditut...

Chalenge Roth, Solarberg
7 meses, tan cerca, tan lejos... De aquí a 7 meses estaré al final de un duro camino, habrán acabado las agotadoras sesiones de entrenamiento, y estaré en la linea de salida de Roth, preparado para recoger los frutos de 7 meses de entrenamiento, y de paso para cerrar el circulo que quedo abierto en Salou el año pasado... El lunes empezaré la preparación de 30 semanas, y para intentar evitar el mayor número de problemas, he intentado tomar todas las medidas posibles...

En un post anterior ya mencioné que estuve con un podologo deportivo, intentando buscar 1 solución a los problemas que he tenido últimamente con la carrera... Parece ser que mi pierna izquierda no pisa como es debido, y que por ello me ha puesto unas plantillas... Ayer llegaron a mi casa de Doneztebe, y las probaré el fin de semana.. Por otra parte y por primera vez, me hice una prueba de esfuerzo, para evitar problemas de salud, y por otra para planificar mejor el entrenamiento...

Este año no quiero caer en los errores del año pasado, y realizaré más ajustes en los entrenamientos planificados, guiandome por mis sensaciones... También quiero participar en más competiciones, bien de triatlón, bien marchas cicloturistas, bien alguna carrera de montaña... Ya se verá..

Los datos obtenidos en las pruebas médicas no han sido espectacules, quedando bien reflejado la parada casi total del último mes... Pero bueno, tengo 30 semanas, para perder los kilos ganados y recuperar las sensaciones....

martes, 4 de diciembre de 2012

Azaroko hilabetearen laburpena-Resumen mes de noviembre

Bueno, bloga denbora batez geldirik mantendu eta gero, azaroaren laburpenarekin ekingo diot bloga eguneratzeari... Oraindik transizio bete betean sartuta nago, Behobiaz geroztik gogoa sortu bezala bakarrik egin dut kirola, eta gehien lotu nauena igeriketa izan da, oraindik teknikako ikastarora joaten jarraitzen baitut.. Hona hemen ateratako datuak:
Kilometroak bizikletan: 459  Egunak bizikletan: 9
Kilometroak lasterka:  76,5   Egunak lasterka: 5
Kilometroak igeri: 7,3           Egunak igeri: 4
Gimnasioko saioak: 3

Ikusten denez bizikletako karga piska bat igo da joan den hilabetearekin konparatuz, eta igeriketakoa eta korrikakoa jeitsi. Izan ere lehendabiziko bi asteetan ez nuen igerian egin New Yorkeko bidaia tarteko, eta lasterka azken bi asteetan ia ere ez, deskantsoari lotu bainatzaio buru belarri.

Bestalde hilabete honetan ere abenduan hasiko den prestakuntzarako oinarriak ipintzen joan izan naiz, batetik lasterka izan ohi ditudan arazoak konpontzearren pisadaren azterketa bat egin dut kirol podologo batekin, plantillak jarri behar izan dizkidate, ezkerrarekin oso zuzen zapaltzen ez nuelako, eta bestetik bigarren eskuko ahuntz bizikleta bat erosi dut, Rothen baliagarria izanen zaidalakoan... Ikusiko dugu... 2 astetan prestakuntzaren barruan egonen naiz!!

lunes, 12 de noviembre de 2012

Behobia 2012. Bukatu da denboraldia. Behobia 2012, se acabó la temporada...

Joan da Behobia, joan da... Azken momenturarte ez nuen erabaki parte hartzea, ortziralean oraindik kuadrizepsetan oinazeak nituen eta... Larunbatean ez nuen batere minik eta Doneztebeko batzuekin solastu eta gero joatea erabaki nuen... Aurtengo helburua sobera ez sufritzea eta lasterketa disfrutatzea zen, baina joder, eguna iritsi eta helburua aldatu dut, helburu berria, ordu terditik jeisten saiatzea... Joan den urtean tripetatik sufritu eta, dortsal txuriarekin jendearekin erdi "borrokan" ibili eta gero, egin nezakeela pentsatzen nuen.

sábado, 10 de noviembre de 2012

New York ezinezko amodio baten histora (II)-New York, historia de un amor imposible (II)

Aintzineko postean Zentral Parkean sartzen utzi genuen.. Sekulako giroa zegoen bertan, milaka eta milaka lasterkari, batzu itzuli bat emateko prest, bertze batzu bi itzuli egiteko... Helmuga eta helmugako marra jarrita zeuden, eta hasierako argazki batzu eta gero, lasterka hasi nintzen. Helburua, nire polarrak maratoiko azken metroa erregistratu arte ez geratzea. Hasiera batean hoteleko bertze jende batekin egiteko asmoa nuen, baina polikiegi zihoaztenez, nire martxa hartzea erabaki nuen. 4 itzuli nituen aintzinetik eta ohiko maratoietan izan ohi diren arazoetaz gain bertze batzuei ere aurre egin behar nien. Batetik nekea etortzen zenerako motibazio eza, bestetik maratoi tipiko batek ematen dituen zerbitzu guztien falta, entrenamendu edo prestakuntza urri bat eta bukatzeko maratoiari behar bezala aurre egiteko aproximazio falta (bezperan turismo egiten paseo haundia + behar bezalako jan eza).

Behar bezalako aproximazio eza hori segidan agertuarazi zen, pultsoa baxuetan ezin nuen ia korrikarik egin, eta behar bezalako erritmo bat ere ezin nuen hartu... Honetaz gain ibilbidea ez zen batere erraxa, oso oso gorabeheratsua eta ia tarte zelairik gabe... Lehendabiziko itzulian giroa oso ona zen, jende aunitz baitzegoen lasterka, herrialde guzietatik New Yorkera lasterka egitera etorriak... Maratoi pirata honetan holako giroa bazegoen, ez dut pentsatu nahi maratoi ofizialean izan behar dena zein izanen den... Lehendabiziko buelta ia ohartu gabe egin nuen, baina gerora piskat ordainduko nuen akatsa egin nuen, izan ere, ur horniduraren faltaren beldurrez, ez nuen ia urik edan, eta itzuli honen bukaeran ikusi nuen, New Yorktar aunitz hurbildu zirela Central Parkera maratoi pirata egiten ari ginenei ahal zutenean laguntzera, bai ura nola gelak eta janaria ematen.

viernes, 9 de noviembre de 2012

New York ezinezko amodio baten historia-New York historia de un amor imposible

Pasa da egun bat New Yorketik bueltatu nintzenetik, eta poliki poliki itzultzen ari gara egunerokotasunera... Alde batetik gogoak baditut post honen bitartez piska bat barruak hustutzeko, baina bertzetik ikaragarrizko pereza ere ematen dit bertan bizitutakoa kontatzeak... Bloga jarraitu duzuenak badakizue, maratoia prestatzen pasatutako gorabehera guziak, lesioak, buruhausteak... Pertsonalki ezagutzen nautenek ere badakite, joan den urtean bi asteren faltan New Yorkera joan gabe geratu nintzela, arazo "burokratiko" batzu tarteko... New Yorkeko maratoiarako saria tokatu izana izan zen lasterka serio hasteko arrazoi nagusia, eta hortik sortu zen Iron mana egin nezakenaren asmo eta ametsa... Argi dago hasierako puntu bat markatu zuela nire kirol bizitzan, baina bi gauza desberdin tarteko, ezin izan dut maratoi horretako borobila itxi... Aurtengoa gertatu eta gero, borobila itxi behar dela pentsatu dut, batetik antolakuntzak edo bertako agintariek gurekin jolastu zutelako, eta bestetik, azaroro holako gauzetan sartzeko hilabete oso txarra delako..

Hasierako hausnarketa egin eta gero, maratoian bizi izandakoaren kronika  eginen dut.. Ortziralean 50 minutuko rodaje oso lasai egin genuen hara joandako denok, oso oso esperientzia polita izan zen New York bezalako hiri batean laster egitea. Times Squaretik atera, Central Parkera joan, han bostgarren etorbidetik igo, eta bertatik 47enera jeitsi ginen, bertatik hotelera itzultzeko... San Patrizioren katedrala, Rockefeler zentroa,... toki ikusgarriak eta sentsazio onekin lasterka, minik gabe peroneoetan jarritako mediei esker... Bertatik feriara joan ginen dorsalak hartzera. Han ikusten da New Yorkeko maratoiaren haunditasuna, goizeko 11ak izanen ziren, eta ikustekoa zen bertan zegoen jendetza, dorsala hartzeko zain... 3000 lagun edo erraz, eta ilara gero eta haundiagoa bihurtzen ari zen.. Dena itzel antolatuta zegoen, eta nahiko azkar aritu ziren dorsalak banatu eta kamisetak banatzeko. Dorsala hartu genuen, eta orduan argi ikusi genuen lasterketa eginen zela...

miércoles, 7 de noviembre de 2012

Urriko laburpena-Resumen mes octubre

Urriko hilabetea ere joan da, honako datuak atera direlarik:

Kilometroak bizikletan: 240 kilometro. Egunak bizikletan: 4
Kilometroak lasterka: 150 kilometro. Egunak lasterka:14.
Kilometroak igeri: 11 kilometro. Egunak igerian: 7.
Gimsioan: 5 egun.

Hilabete hau ere, denboraldiz kanpoko hilabete tipikoa izan da, bizikletan ez naiz ia ibili eta gehienbat lasterka ibili naiz maratoiari begira. Hori bai, entrenamendu maiztasun nahiko altua atera bazait ere, entrenamendu saioen bolumen eta intentsitatea baxuegia izan da maratoiari behar bezala aurre egiteko... Hau horrela gertatzearen arrazoia, hilabete osoan zehar izan ditudan molestia eta minak izan dira, peroneoa ez zenean, tibiala, eta bestela piramidala... Igerian ere nahiko hilabete ona atera da, ia astero bi entrenamendu egiteko gauza izan bainaiz, astelehenetan egiten dudan teknika ikastaroa dela eta... Azaroa ere pilak kargatzeko hilabetea izanen da, deskantsatu, errekuperatu eta abenduari (eta iron manerako prestakuntzari) ilusio eta gogoz lepo aurre egiteko.

Maratoiaren kronika bihar edo horrela idatziko dut...

Ya ha pasado también el mes de octubre, y estos son los datos que han salido:

Kilometros en bici: 240 km. Días con la bici: 4
Kilometros corriendo: 150 kms. Días corriendo: 14
Kilometros nadando: 11 kms. Días nadando: 7
Gimnasio: 5 días

Este mes también ha sido un típoco mes de fuera de temporada, donde casi no he salido con la bici, y sobre todo he intentado correr de cara a la maratón. La frecuencia de entrenamiento me ha salido bastante alta, pero no así el volumen ni la intesidad, teniendo en cuenta que el objetivo final era la maratón... La razón de esto han sido las continuas molestias que he venido arrastrando durante todo el mes en el piramidal, tibial y peroneo derechos... Nadando ha salido un mes bastante decente, consiguiendo entrenar dos veces por semana, aprovechando el cursillo de técnica de los lunes... El mes de noviembre será un mes para cargar pilas, descansar y recuperarnos, para llegar a diciembre ( y al inicio de preparación del Iron man) con las ilusiones y las ganas intactas. 

La cronica de la maratón la escribiré mañana si puedo.


miércoles, 31 de octubre de 2012

New York prebia- Previa New York

Bueno iritsi da egun haundiaren bezpera eguna, oraindik 3 egun falta badira ere... Izan ere, bihar ordu hauetan New Yorken egonen naiz, dena behar bezala ateratzen bada noski.. Ikusiko zenuten albistegi guzietan nola han dagoen egoera ez den batere xamurra, gaur arteraino irtetzekoak ziren hegaldi guziak bertan behera geratu dira, baina dirudienez, nirea bederen ateratzeko moduan egonen da...

Kirol planoari begiratuta, sentsazio kontrajarriekin nago... Entrenamendu saio dexenteko batzu egin ditut, baina bertze batzuetan mina dela eta geratu behar izan dut.. Fisioarekin sesioa izan dut gaur, eta eskuineko zangoan tibiala eta piramidala ikutuak ditut, piramidalak korrikakoan ez dit molestatzen, baina tibialak gerra nahiko eman izan dit azkenean... Honen arabera egonen da igandean garaipen edo porrota, tibialak errespetatzen banau, bukatzeko moduan ikusten dut nire burua, mina gogorra egiten bada....

Entrenamendu maila ikusita helburua era duinean bukatzea baino ez da izanen, lasterketa honek ematen dituen aukera guziak aprobetxatu, gozatu eta memorian ahal bezain oroitzapen gehien sartu. Salouen erdi lesionatuta 30 kilometro egin nituen lasterka bizikletan 180 egin eta gero, beraz, pentsamendu positiobak eta aintzina!

Bueno pues ya ha llegado el víspera del gran día, aunque todavía falten 3 días... Mañana a estas horas, estaré en New York, si todo transcurre como esta previsto... Ya habreis visto que la situación en la Gran Manzana no es de lo más alentadora, habiéndose suspendido todos los vuelos previstos para hoy, pero por lo que parece, nuestro vuelo no tendrá problemas en llegar a New York...

Centrándonos exclusivamente en el plano deportivo, estoy con sensaciones contrapuestas... Algunos entrenamientos sí que han ido bien, pero también me ha pasado el tener que interrumpir el entrenamiento por dolores diversos... Hoy he tenido la última sesión con el fisio, y en la pierna derecha tengo problemas tanto en el tibial como en el piramidal...El piramidal no me molesta al correr, pero el dolor del tibial se hace insoportable... De esto dependerá el éxito o fracaso de cara al domingo, si el tibial me respeta, tengo muchos boletos para acabar, sino...

Viendo el nivel de los entrenamientos realizados, el único objetivo será acabar de forma digna, aprovechando todas las oportunidades de disfrute que da esta carrera, gozar e intentar retener en la retina cuantos más detalles mejor..  En Salou estando lesionado fui capaz de hacer 30 kilometros corriendo después de haber hecho 180 en bici, así que pensamientos positivos, y adelante!


Entrenamendu maila ikusita helburua era duinean bukatzea baino ez da izanen, lasterketa honek ematen dituen aukera guziak aprobetxatu, gozatu eta memorian ahal bezain oroitzapen gehien sartu. Salouen erdi lesionatuta 30 kilometro egin nituen lasterka bizikletan 180 egin eta gero, beraz, pentsamendu positiobak eta aintzina!

jueves, 25 de octubre de 2012

Aintzinetik egin duzun guztia beroketa baino ez da izanen-Todo lo realizado anteriormente no será sino un calentamiento

Izenburutzat erabili dudan esaldia da New Yorkeko maratoiak daukan lema edo esaldi propioa. Froga horretan irteera emateko 10 egun baino ez falta diren honetan, Maratoi honen ibilbidea eta historia azalduko dizkizuet, zueri azaltzearekin batera, frogarako ni ere girotzen joanen naizelarik. Gezurra badirudi ere, New Yorkeko maratoiaren historia ez da horren zaharra, lehena 1970. urtean ospatu zen, eta kasu hartan Central Parkean bueltaka ibili ziren froga bukatu zuten 55 lagunek, irteeran 127 lagun ziren, eta dolar bat ordaindu zuten inskripzio gisa. 6 urte geroago New Yorkeko 5 distritoak (Broonx, Brooklyn, Manhattan, Queens eta State Island) batzeko ideia plazaratu zen. Inork guttik sinisten zuen proiektu horretan, eta 2000 lagunek eman parte hartu zuten. 42 urte igaro dira dagoneneko, eta joan den urtean 47000 lagunek lortu zuten helmugara iristea, aurreinskripzioan 275000 lagunek izena eman zutelarik... Ikaragarria beraz, frogak izan duen bilakaera, gaur egun "Maratoi" hitza entzun, eta jende aunitzek Verranzonoko zubitik ematen den irteera izaten baitu buruan.

Irteera State Islandetik izaten da, eta Berranzano zubia pasa eta gero, Brooklyn era pasatzen gara. Zubiaren erdia goraka bada ere, beheraka eta Brooklyn...Lehendabiziko zatia nahiko erraza dela erraten dute, 21 kilometrora iritsi arte, bertan Pulasky zubia dagoelarik. 25. kilometroan Queensboro zubia zeharkatu eta Manhattanen sartzen da maratoia. Bertan lehendabiziko abenidatik 5 kilometro egiten dira, eta diotenez, froga mental nahiko gogorra da, kale oso zabal eta luzea baita. 30 en kilometroan Harlem eta Broonx-en sartzen gara, gero 5. abenidara eta handik Zentral Park zeharkatu eta helmuga...

Lesioek errespetatuko ote naute?

La frase que he utilizado como titulo es el lema del Maratón de New York. A dia de hoy faltan menos de 10 días para la maratón, os contaré brevemente la historia de dicho maratón, asi como su recorrido, para de esa manera irme motivandome poco a poco. Aunque parezca mentira, la historia del Maratón de New York, no es tan antigua como pueda parecer. La primera edición se celebró en 1970, y en aquella edición consistió en dar vueltas a Central Park hasta completar la distancia. Solo acabaron 55 personas de las 127 inscritas, siendo el precio de inscripción de un dolor. A los 6 años, se propuso la idea de unir los 5 distritos de New York (Bronx, Brooklyn, Manhattan, Queens y State Island). Poca gente confió en la viabilidad de la idea, y solo 2000 personas tomaron la salida. 42 años han pasado ya desde aquella primera edeción en Central Park, y el año pasado 47000 personas cruzaron la meta, mientras que 275.000 personas hicieron la preinscripción... Increible el desarrollo que ha tenido la prueba llegando al punto de identificar la palabra "Maratón" a miles de atletas cruzando el puente de Verranzano.

La salida se da desde el State Island, y después de cruzar el punte de Berranzano, Brooklyn. Dicen que la primera parte de la carrera es bastante favorable, hasta llegar al kilometro 21, donde se sube el puente Pulasky. En el kilometro 25 cruzamos el puente Queesboro, para entrar en la primera avenida de Manhattan. Después de 5 kilometros por la Primera Avenida, luego Harlem y el Broonx, luego las 5. Avenida y desde ahi cruzar Central Park y meta...

¿Me respetarán las lesiones?

domingo, 21 de octubre de 2012

2 aste baino ez. Solo 2 semanas

2 aste bakarrik geratzen dira, 14 egun baino guttiago, New Yorkeko maratoiari aurre egiteko data iritsi dadin. Pesimista nago, azken aste honetan gauzak erabat okertu zaizkit eta.. Urriko lehen 2 asteak nahiko onak joan ziren, astero 4 entrenamendu dezente egin izan nituen, joan den igandean ordu terdiko rodajea ere eginez... Baina egun horretatik aintzinera, dena oker joan zait, orkatilan ateratako min batek ordu erdi bakarrik laster egiten uzten dit, hortik aintzinera mina jasangaitza egiten zaidalako... Mina orkatilatik gorago etortzen zait, eta sintomen arabera tendinitisa edo periostitisa dela pentsatzen dut.. Horrekin aski ez balitz iron manean agertutako ipurmasaileko minak ere agertu zaizkit, lasterka molestatzen ez badu ere... Bihar arratsaldean fisioarekin ordua dut, eta momentuz izotza eta antiinflamatorioekin minarik ez daukat, baina maratoia izanen dut arerio, eta entrenamendu eskasa eta mina ez dira horri aurre egiteko modu hoberenak...
Solo quedan 2 semanas, menos de 14 días para hacer frente a todo un Marathon en New York.. Soy bastante pesimista, ya que en esta última semana se me han complicado muchísimo las cosas... Las 2 primeras semanas de octubre fueron bastante buenas, acumulando 4 días de de entrenos en cada semana y culminando con un rodaje de hora y media el domingo la semana pasada. Las sensaciones eran buenas, pero al empezar a entrenar esta semana, todo ha ido mal, ya que ha aparecido un dolor en el tobillo, que me impide correr más de media hora seguida, ya que el dolor se hace insoportable. El dolor se localiza un poco por encima del tobillo derecho, y por los sintomas pienso que puede ser o una tendinitis o una periostitis... Si con esto no fuese suficiente, han vuelto a aparecer las molestias en el gluteo que tenía durante el iron man, y que habían remitido. Esta última molestia de momento no se manifiesta cuando corro... Mañana a la tarde tengo hora con el fisio, de momento reposo absoluto, hielo y antiinflamatorios, y el dolor no molesta, pero tengo a un maratón como rival, y el poco entrenamiento realizado y el dolor no son las formas más adecuadas de hacerle frente...

miércoles, 10 de octubre de 2012

Martxan poliki poliki-Poco a poco en marcha

Sarrera motza izanen da gaurkoa, gauza gutti ditut eta errateko.. Garrantzitsuena, azken bi asteetan fundamentozko entrenoak ateratzen ari direla lasterka, eta gaurko entrenamendua, aspaldiko partez minik gabe egindako lehendabizikoa izan dela! Ordu bete mendian lasterka, udazken koloreetaz gozatzen, arin, eta minik gabe... Ordu ta laurdeneko rodajeak egin izan ditut, asteburu honetan ordu terdikoak eginen ditut, eta bi asteren faltan 2 ordukoren bat egiteko asmoa dut, beti erritmo lasaiean eta gorputzari kasu eginez... 25 EGUN BAINO EZ!

La de hoy será una entrada corta, ya que tengo pocas cosas que decir... La más importante comentaros en las 2 últimas semanas han ido saliendo unos entrenos bastante decentes de carrera, por fin, después de mucho tiempo hoy he corrido sin dolor ninguno, 1 hora corriendo por monte, disfrutando de los colores de otoño, ligero, a gusto... He ido haciendo rojdajes de 1hora-1 hora y cuarto, esta semana alargaré hasta rodajes de hora y media y la semana que viene hasta rodajes de 2 horas, siempre escuchando al cuerpo y a ritmos tranquilos... QUEDAN 25 DÍAS!

sábado, 6 de octubre de 2012

Irakurketa berriak-Nuevas lecturas..


Maratoia prestatzen ari banaiz ere, ez da atzendu behar transizio periodoan bete betean sartuta nagola, entrenamendu intensoak alde batetara utziak, eta lasterkako saioak kenduta, besteetan bolumena ere baxu mantenduz... Epe honetan igeriketako teknika lantzeko asmoa dut, eta horretarako Hirukik antolatutako teknika ikastaroetan izena eman dut (horretaz bertze post batean solastuko naiz), baina bada landu beharreko beste alderdi bat, motibazio eta ezagutzena. Izan ere, bizi osoan gauzak ikasi eta ezagutza berritzea bezain garrantzitsua da, ezagutza berri horiek aplikatzeko motibazioa bilatzea ere... Horretarako kirol gaiak dituzten liburuak irakurtzen ditut, urte osoan zehar, baina bereziki urte saio honetan. Joan den urtean, Atletas de hierro, Nancy Clarken "Nutrición del deportista" eta Kilian Jorneten "Correr o morir" irakurri banituen, aste honetan iritsi zaizkit eskatutako azken liburuak.

La biblia del triatleta   


Nacidos para correr
Irakurtzen ditudanean komentatuko dizkizuet, eta irakurrita badituzue erran zuen iritzia!

Si bien estoy inmerso en la preparación de una maratón, no hay que olvidar que la temporada se encuentra en pleno periodo de transición, dejados de lado los entrenamientos intensos, y exceptuando los entrenos de carrera a pie, también manteniendo bajo el volumen en el resto de modalidades. Durante este periodo tengo intención de trabajar la técnica de natación, para lo cual me he apuntado a un cursillo organizado por Hiruki (del cursillo hablaré en otro post). De todas maneras considero que existe otro factor que también hay que trabajar, el del conocimiento y la motivación. Me parece tan importante estar en una busqueda cosntante de conocimiento para mejorar, como el buscar la motivación suficiente para aplicar dichos entrenamientos... Para ellos suelo anualmente algunos libros sobre temática deportiva, y si el año pasado fueron "Atletas de hierro", "La nutrición del deportista" de Nancy Clark y "Correr o morir" de Kilian Jornet, esta semana me han llegado los dos últimos libros "La biblia del triatleta" y "Nacidos para correr".

Cuando los lea los comentaré brevemente, y si alguién los tiene leidos, agradecería que lo comentaseís!

martes, 2 de octubre de 2012

Iraileko hilabetearen laburpena-Resumen mes de septiembre

Iraileko hilabetea joan da, eta hauek dira utzi dizkidan datuak:

Kilometroak bizikletan: 466 km                     Egunak bizikletan: 8
Kilometroak lasterka:  56 km                        Egunak lasterka: 6
Kilometroak igeri: 5                                      Egunak igerian: 4

Lasterketak: Larra-Larrau luzea, Donibane Lohitzuneko iron man erdia eta Mendigorriako triatloi krosa.

Ikus daitekeenez denboraldiz kanpoko hilabete tipikoa izan da, bolumen nahiko gutxirekin. Normala izanen zen, hilabete barru maratoi bat egiteko asmoa ez banu... Lesioa tarteko ia ez naiz lasteraka atera, baina alde ona ikusita, gaur egunean ia ia ez daukat minik, eta datorren bi asteetan entrenamendu dexenteak egiteko idea daukat.. Ea zer gertatzen den... Bizikletan ere gutti atera naiz, eta Izabako igerilekua itxita egon dela kontutan hartuz, nahikoa egin dugu.

Ya ha pasado el mes de septiembre, y estos son los datos que ha traido consigo:

Kilometros en bici: 466                          Días en bici: 8
Kilometros corriendo: 56                       Días corriendo: 6
Kilometros a nado: 5                             Días nadando: 4

Competiciones: Larra-Larrau larga, Media iron man de San Juan de Luz y triatlón cross de Mendigorria.

Como se ve ha sido un mes típico de fin de temporada, con un volumen bastante bajo. Todo resultaría normal si no fuese porque de aqui a un mes tengo una maratón esperando... Por culpa de la lesión de rodilla no he podido entrenar con la continuidad deseada, pero viendo el lado positivo hoy casi no tengo dolor, asi que espero poder hacer unas dos semanas de entrenamiento más decente.. A ver que pasa... En bicicleta también he andado un poco, y nadando, pués teniendo en cuenta que la piscina de Isaba ha estado cerrada, bastante hemos hecho.

jueves, 27 de septiembre de 2012

Mata de Haya

Mata de Hayan berpiztu naiz, Belaguako portua hasten den tokian dagoen pagadi eder-eder batean... Gaur lanera bizikletan joan naiz, eta atsekabetua nintzen belauneko mina desagertu ez, areagotu zelako... Bazkalondoan Beñat pisukideak Mata de Hayara lasterka egitera joateko plana proposatu du, eta joan den urtean orkatileko mina han joan zitzaidanez, probatzea erabaki dut... Azkenean ordu beteko saioa ateara da, paraje ikaragarri polit batean, pista eta basoa tartekatuz... Hasiera hasieratik mina nabaritu badut arren, eusteko gauza izan naiz, eta inportanteagoa, behin bukatuta, belaunan hasieran izandakoa baina min ttikiagoa izan da, norbaitek esplikazio zientifikoa emanen al dio?Oraindik subidoiarekin nago!
Mata de Hayarako sarrera
He resucitado en la Mata de Haya, en un precioso hayedo situado al inicio del puerto de Belagua. Hoy he empezado el día acudiendo en bicicleta a trabajar, el bajón ha sido grande al ver que el dolor no solo remitir, sino había aumentado... Después de comer mi compañero de piso Beñat ha propuesto el plan de ir a correr a la Mata de Haya, y como el año pasado allá fue donde se me curó un dolor que tuve en el tobillo, he decidido ir... Ha salido una hora de carrera continua, en un entorno envidiable y bonito, alternando pista y bosque puro y duro... Al principio el dolor era constante, pero se ha aguantado bastante bien, y lo que es lo más importante, el dolor al acabar era menor que el que tenía antes de empezar, ¿Alguién podría darle una explicación científica? ¡Todavía me dura el subidón!

 Resultado del entrenamiento 27.09.2012 16:57

miércoles, 26 de septiembre de 2012

Astebete geldirik / Una semana parado

Bizikletan piskat serio hasi nintzenetik, ez, aintzinetik gimnasiora astean hirutan joateko ohitura hartu nuenetik, ez nuen holakorik bizitu.. Noski atseden tarteak hartu hartu nituen, baina nekeza egiten zait astebete jarraian deus egin gabe egon naizenekoa oroitzea... Maratoiko prestaketa peto petoa behar zuenak, basamortuko trabesia bihurtu da, belauneko mina dela medio... Helburu nagusia Rotheko iron mana denez, mina erabat desagertu arte deus ez egiteko erabakia hartu dut, eta kostata, aunitz kostata bada ere, momentuz betetzen ari naiz... Erabat sendatuko ote naizen, eta New Yorkekoa egiteko kapaza izanen ote naizen, horiek dira kezka iturri ditudanak... Gaur manifestazioan oinez joanda mina sentitu dudanean, gauzak hagitz beltz ikusi ditut, orain ere beltz ikusten ditudalarik..


Desde que empecé a darle un poco en serio a la bici, o siendo sinceros desque que empecé a ir 3 días por semana al gimnasio, no recuerdo una semana en la cual mi actividad física haya sido 0... Si que ha habido periodos de descanso, pero nunca parones totales... Lo que debería ser una preparación en cuerpo y alma hacia la maratón de Nueva York, se esta convirtiendo en una travesia del desierto, por culpa del dolor de rodilla. El objetivo principal sigue siendo Roth, por lo que hasta que el dolor no desaparezca del todo, no voy a entrenar (ni en bici, ni corriendo). La incertidumbre de si me recuperare, y de si seré capaz de acabar en New York me esta afectando mucho, muchas dudas.. Hoy cuando caminando por la manifestación, mi rodilla se ha quejado en forma de dolor he visto las cosas negras, tan negras como las que estoy viendo ahora...

sábado, 22 de septiembre de 2012

Atseden behartua / Descanso obligado

Atzo ortzirala, belauneko minak jarraitzen zuela ikusirik, fisioarengana bisita egin nuen.. Haren diagnostikoak hasieran beldur haundi eman zidan, dirudienez, belaunako kartilagoa ukituta neukan. Izan ere, basto internoa gainkargatua neukan, eta horrek belauna piskat desplazatzea ekarri zidan... Makurrena pentsatzen ari nintzen, masajea hagitz mingarria izan zen, baina saioa bukatzean, poliki poliki lasterka jarraitzen ahal nuela erran zidan, hori bai, entrenamenduak luzaketa eta izotzarekin tartekatuz.. Hala ere, eta errebestak direla aprobetxatuz, atsedena luzatu eginen dut... Uste dut New Yorken aunitz sufrituko dudala..

Ayer viernes, y viendo que el dolor en la rodilla continuaba decidí pedir hora para el fisio. Su diagnostico inicial  me dió mucho miedo, tengo tocado el cartilago de la rodilla. La razón de era una sobrecarga en el vasto interno, que había hecho que la rodilla se me desplazase un poco, lo justo para irritar al cartilago.. Estaba pensando lo peor, el masaje fue dolorosísimo, pero al acabar me dijo que podía seguir corriendo, teniendo especial cuidado con la recuperación, estiramientos y hielo.. Como este fin de semana son las refiestas, alargaremos el descanso.. Me parece que sufriré mucho en la maratón de New York.

martes, 18 de septiembre de 2012

Bajoi moment-Momento bajón..

Belauneako arazoak tarteko, atzo lasterka egitera atera eta errenka etxera itzuli beharra..., nolabaiteko bajoian egotea ekarri dit.. Gaur antiinflamatorio eta izotza izan dira nire entreno lagunak, luzaketekin batera... Holakoetan ona izaten da motibatzeko zerbait bilatzea.. Bideo pare bat:

CHALLENGE ROTH



Por culpa de unas molestias en la rodilla izquieda, ayer tuve que llegar cojeando a casa después de un entreno de carrera. Todo ello ha hecho que el día de hoy haya sido un día de bajón.. Hoy los antiinflamatorios, hielo y estiramientos han sido mis compañeros de entrenamiento.. En días como hoy viene bien motivarse con algo: Un par de videos:

MARATON NEW YORK 




lunes, 17 de septiembre de 2012

Mendigorriako triatloi krosa- Triatlon cross de Mendigorria

Irailaren erdialdea, triatloi denboraldiaren bukaera nafarroan, Mendigorrian triatloi krossa antolatzen zen lehendabiziko aldiz, eta eguraldi ona ematen zutenez, parte hartzera animatu nintzen. Bestalde laguna dudan Bilboko Javik froga honetan triatloietan debuta egiteko asmoa agertu zuen, eta biok joan ginen elkarrekin Mendigorria aldera. Froga ez zen sobera luzea, 700 metro igeria Arga ibaian, 15 kilometro Mendigorriko kanpiñaren inguruan dauden pistetan, eta 3 kilometro lasterka, kanpiñatik irten herrira igo eta buelta. Denbora aunitzekin iritsi ginen eta dena prestatzen hasi ginen lasterketarako. Ura hotza zegoenez, neoprenoa baimenduta zegoela erran ziguten, guztira 21 triatloilari aterako ginen froga luzean, eta bertze hainbertze froga motzean (hauek igerian 200 metro eginen zituzten uretan). Uretara sartzeko baimenaren zain ginela, Javiri betaurrekoak apurtu zitzaizkion, eta betaurreko gehiagoren faltan, motzean atearako zela erabaki zuen, epaileekin hitz egin eta gero..

Javi eta ni irteerarako prest..


Uretara, sartu, eta uf, ura hotza zegoen.. Lehendabiziko aldia zen ibaian holako lasterketa batean igeri egiten nuela.. Irteera eman, eta fuerte hasi nintzen igerian lasterketa motza zelako.. Nahiko ongi ibili nintzen, bidean gehiegi galdu gabe, eta 12 minututan edo uretatik kanpo nintzen..

Nerbioak, prisak eta batez ere ohitura faltak oso oso transizio txarra egitea ekarri zuten. Guttienez Donibane Lohitzunekoan bezain gaizki, baina gainera hau froga motza zenez, denbora gehiegi galdu nuen, nire kalkuluen arabera, minutu bat bederen... Bizikletan hasi nintzenean oso pultsu altua nuen, baina tira, jende aunitz aurreratu nuen, eta egia erran disfrutatu ere bai...

46 minutuko bizikletaldiaren ondotik, oraingoan bai, transizio nahiko dezentea egin eta lasterka hasi ginen. Distantzia motza izan arren, zirkuitua hagitz gogorra zen, kriston maldak, rato guzian topera joan arren, lasterketako partzialik hoberena egin zuen triatleta batek aintzindu ninduen, elizatik kanpirainoko bueltako bidea aldapa bera zen, eta irteera eman eta ordu eta 15 minutu eta gero, helmugara iritsi nintzen... Hamargarren sailkapenean, hori bai hogeitabatetik... Orokorrean hagitz gustora. Hala ere oraindik eguneko txapeldun haundiena iristeko falta zen, Javi, bere lehendabiziko triatloia bukatzeko sentsazio ezin hobea dastatzen ari zen, aunitz sufritu zuen bizikletan, baita lasterka ere (bera surfista da), baina bukatzea lortu zuen.. Egia erran bere satisfakzio eta poztasuna ikusita, enbidia piskat ere pasa nuen... Zorionak Javi!
Mediados de septiembre, final de la temporada de triatlones en navarra, se organizaba en el primer triatlon cross de Mendigorria, y como daban buen tiempo, me anime a participar. Mi amigo Javi de Bilbao, se animó a debutar en un triatlon,asi que los dos nos acercamos a Mendigorria La prueba no era demasiado larga, 700 metros de natación en el río Arga, 15 kms de mountain bike en las pistas de alrededor del Camping, y 3 kms corriendo, saliendo desde el camping para subir al pueblo y volver por el mismo camino. Llegamos con tiemo de sobra, y fuimos preparando todo para la salida. Al estar el agua fria, el uso de neopreno estaba permitido. En total saldríamos 21 triatlletas en la prueba larga, y otros tantos en la distancia popular, que constaba solo de 200 metros de natación. Cuando estabamos esperando a que nos diesen el permiso para entrar en el agua, Javi rompió sus gafas, y como no tenía otras, decidió salir en la distancia corta, de acuerdo con los jueces.

Entramos en el agua, y la verdad es que estaba fria. Era la primera vez que nadaba en río en una carrera de este tipo.. Dieron la salida, y salí bastante fuerte viendo que el recorrido era corto...Nadé bastante bien, sin perderme demasiado, y en 12 minutos había salido del agua.

Nervios, prisas, y sobre todo la falta de costumbre hizo que hicese una transición muy muy mala. Por lo menos tan mala como en San Juan de Luz, pero al ser esta una prueba más corta, perdí demasiado tiempo, por lo menos un minuto... Cuando empecé con la bici, iba muy ahogado, pero bueno, pasé a bastante gente, y también disfruté..

Después de 46 minutos de bicicleta, ahora sí, hicé una transición decente. A pesar de que la distancia era corta, había mucho desnivel.. A pesar de ir todo el rato a tope, me pasó el trialeta que hizo el mejor parcial de la carrera a pie.. Desde la iglesia el camino a vuelta era todo descendente, y en una hora 15 minutos estaba llegando a la meta.. Decimo en la clasificación, eso sí, de 21... En general muy contento. Pero todavía quedaba por llegar el campeón del dí, pienso que ni el que llegó primero sintió la satisfacción que sintió el... Javi, estaba disfrutando de la sensacion dulce de acabar su primer triatlón, sufrió mucho en bici, también en la carrera (el es surfista), pero consiguió acabar. A decir verdad, viendo su satisfacción y felicidad, sentí un poco de envidia. Zorionak Javi!

Datos del pulsometro/ Pulsometroaren datuak: Multisport 15.09.2012 16:18
Clasificaciones Triatlon cross MEndigorria

jueves, 13 de septiembre de 2012

Aste lasaia doa- La semana va tranquila..

Iron man erdia egin eta gero, aste oso lasaia doa entrenamenduen aldetik, ongi errekuperatzea oso oso garrantzitsua delako, eta denboraldia ere luze xamarra izaten ari delako... Izan ere, ezkerreko belaunean mina sentitu izan dut lasterka egin ditudan azkeneko entrenamenduetan, eta maratoiari buru belarri hasi aintzinetik, atseden hartzea egoki iruditu zait. Bestalde maratoian egin asmo dudan entrenamendua lasaiagoa izanen da, urte osoko entrenamendu karga aunitz somatzen baita.  Aste honetan bizikleta buelta lasai bat eta gimnasioko sesio bat bertzerik ez dut egin, eta gaur izan da belauneko minik gabe ernatu naizen lehendabiziko eguna, berez lasterka egiteko asmoa nuen, baina eguraldi txarra tarteko, atseden hartzea erabaki dut...Gimnasiora joan eta luzaketa saio fuerte bat eginen dut, errekuperaketa hobetzearren... Larunbatean Mendigorrian triatloi motza!

Después de haber realizado el medio iron man, la semana esta siendo muy muy tranquilo en lo que a entrenamientos se refiere, por un lado porque la recuperación es muy importante, y por otro, porque la temporada se esta haciendo larga... En los últimos entrenamientos de running, he sentido dolor en la rodilla izquierda, por lo que he decidido descansar adecuadamente antés de ponerme con la maratón. Por otra parte el entrenamiento de la maratón será más suave, ya que la carga de entrenamientos de todo el año se va notando y bastante... Esta semana solo he hecho una vuelta tranquila en bicicleta y una sesión de gimnasio, y hoy ha sido el primer día en el que me he despertado sin ningún dolor en la rodilla... En principio tocaba correr, pero viendo que el tiempo no acompaña, y que la fatiga todavía no se ha ido del todo, he decidido descansar... Ire al gimnasio y realizaré una fuerte sesión de estiramientos, para acelerar en lo posible la recuperación... El sábado toca el triatlon cross de Mendigorria!

lunes, 10 de septiembre de 2012

Donibane lohitzune, kronika. Half San Juan de Luz cronica.

Lehendabiziko iron man erdia, lehendabiziko errepideko triatloia (Saloukoa akitu ez nuenez, hura ez dut kontutan hartzen), eta iparraldean egiten nuen lehendabiziko lasterketa... Azken faktore hau ergelkeria dirudi, baina gauzak aunitz aldatzen ahal ditu..

Bezperan bizikleta bertan utzi eta dortsalak hartzean, triatloi honen gauza berezi batez ohartu nintzen, itsasotik bizikletarako tokira, 500 bat metroko tartea genuen, eta noski, ortotzik egiteko distantzi handiegia iruditzen zitzaidan, hondartzan uzteko zapatilla zahar batzu ekartzea ideia ona iruditu zitzaidan.. Bezperan joan izanaren alde ona!

Egunean bertan denborarekin Donibanera joan eta dena prest jartzen saiatu nintzen, zergatik agobiatzen ote naiz hainbertze transizioko gauzak prestatzen? Neoprenoa jarri eta irteera baino orduerdi lehenago hondartzan nintzen, han sartu aintzinetik zapatillak leku on batean utzi nituen, beroketarako dena prest..

domingo, 9 de septiembre de 2012

Donibane Lohitzuneko Iron man Erdia- Media Iron man San Juan de Luz 2012

Bukatuta! Laburki erranda, uretan ur aunitz edan eta gero, maratoi erdian tripetatik oso oso gaizki, lehendabiziko itzulian batik bat..., bigarren itzulian tripak hobetu eta gozatu nuen lasterka, orokorrean sentsazio onak, denborarekin kronika luzeago bat jarriko dut..

Conseguido! Resumiendo, en el agua tragué mucha agua, lo cual hizo que durante toda la carrera anduviese con las tripas muy muy justas... Lo acusé principalmente en la primera vuelta de la media maratón, parando abundantemente... En la segunda vuelta mejoré terminando con buenas sensaciones.. Más tarde haré una cronica más extensa...

jueves, 6 de septiembre de 2012

Previo 1/2 Iron man San juan de luz/ Donibane Lohitzuneko iron man erdiaren prebia

Larunbat honetan Donibane Lohitzuneko iron man erdia egitekoa naiz, hau izanen delarik aurtengo denboraldian eginen dudan triatloi luzeetan azkena. Saloukoan kale egin eta gero, burutik pasa zitzaidan Donibane Lohitzunen eginen zen Iron manarekin saiatzea, baina entrenatzeko gogo gutxi nituenez, azkenean iron man erdia egiteko asmoa hartu nuen. Igeriketa nahiko utzia daukadan arren, bizikletan nahiko ongi ikusten naiz eta lasterka berriki berhasia banaiz ere, pentsatzen dut maratoi erdia egiteko gauza izanen naizela. Dirudienez eguraldi ona emana dago, eta beraz gozatzeko gauza izanen naizela pentsatzen dut. Etxetik nahiko hurbil egina denez, ezagun eta familiaren babesa ere izanen dut...Pega bakarra ezkerreko belaunean azkenaldian agertzen ari zaidan mina izanen da, triatloi guzietan erdi lesionatua atera behar ote naiz ba?


Este sábado se celebra en San Juan de Luz, con lo cual pondré punto final a los triatlone de larga distancia por esta temporada. Después de no poder acabar en Salou, se me pasó por la cabeza el probar suerte en el iron man de San Juan de Luz, pero como las ganas de entrenar no acompañaron, decidí intentarlo con el medio iron man. La natación la tengo bastante apartada, en la bici estoy andando bastante bien, y aunque la carrera la he retomado hace no demasiado tiempo, pienso que podré acabar el medio maratón. Por lo visto el tiempo va a acompañar, por lo que espero disfrutar de la carrera, además de que siendo cerca de casa, contaré con el apoyo de familares y amigos... La única pega que tengo es que en los últimos entrenos me ha ido apareciendo un dolor en la rodilla izquierda.. Tendré que salir medio lesionado a todos los triatlones?

Igeriketako ibilbidea/Recorrido natación: Igeriketa/Natacion
Bizikletako ibilbidea/Recorrido ciclismo:  Bizikleta/ Ciclismo
Lasterketarko ibilbidea/Recorrido carrera: Lasterka/Carrera

DONIBANE LOHITZUNEKO EGURALDIA.EL TIEMPO EN SAN JUAN DE LUZ. 

martes, 4 de septiembre de 2012

Iron Manerako prestakuntza-Preparación Iron man

Post honetan, Rotheraino iristeko egin planifikatzen ari naizen egutegia jarriko dut, dakizuenez, froga 2013ko uztailaren 13an ospatzen da, beraz oraindik denbora geratzen da, prestaketa espezifikoan sartzeko... Hori dela eta, eta Larra-Larrau pasa eta gero, nire entrenoak korrikara enfokatuko dira gehienbat, New Yorkeko maratoian gozatzeko helburuarekin. Tarte honetan bizikletan eta igerian ere ibiliko naiz noski, baina gehienbat deskargako aste eta egunetan sartuko ditut sesio hauek eta noski ez dira ez oso gogorrak ezta oso luzeak izanen. Behobia egin ostean, deskarga eta atseden aktiboko 6 bat aste izanen ditut, abenduaren 17ra pilak kargatuta, eta gogo eta ilusio osoarekin iron manaren prestakuntza espezifikoko partera iristeko. 30 astetako lana izanen dut aintzinetik, baina horretaz denbora iristean solastuko gara..

En este post, hablaré sobre la planificación que estoy preparando para llegar al Iron man de Roth, que se celebra el 13 de julio del 2013, como veis todavía queda tiempo para entrar en la preparación específica... Por esta razón, y una vez pasada la Larra-Larrau, enfocaré principálmente mi preparación a los entrenos de carrera a pie, con el objetivo de llegar en una forma que me permita gozar del maratón de New York en toda su extensión. Tampoco tengo intención de dejar aparcada la bicicleta y la natación, pero estos entrenos los meteré como parte de sesiones de descarga, por lo que serán sesiones suaves y no muy largas. Una vez vuelto de New York y realizada la Behobia dispondré de 6 semanas de descarga y descanso activo, para llegar al 17 de diciembre con las pilas completamente cargadas de ilusión y ganas para afrontar las 30 semanas de preparación específica. De dicha preparación hablaremos cuando corresponda..

sábado, 1 de septiembre de 2012

Larra-Larrau 2012

Joan den urtean parte hartu ezinik gelditu eta gero, aurten berriro ere Larra-Larrauko martxa luzera apuntatu nintzen, hartara udan fundamento piskatekin entrenatuko nuelakoan... Hala ere uda beste modu batetara atera da, eta nahi baino entrenamendu guttiagorekin agertu naiz Izaba aldean. Azken orduraino dudatan egon nintzen martxan parte hartu edo ez pentsatzen.. Kontrako faktoreak, eguraldi hotza emana zegoen, Izaban lanean hasi gabe joan beharra nuen, forma ez zen behar bezalakoa... Alde, aspaldi elkarrekin bizikletan ibili gabeko Iñaki Gurrutxaga joatekoa zela eta Izaban lanean ibilitako jende aunitzekin egoteko gogoa nuela.. Azkenean aldekoak irabazi eta ttak, agertu beharrean izan nintzen, hotza bai, baina eguraldi ona ematen zutelako.

Atzo dorsala hartu, Izaban lo egin eta gaurko erronkarako prest

viernes, 31 de agosto de 2012

Bidearen hasiera markatuz / Marcando el inicio del camino

Irakurtzen nauzuen aunitzek jakinen duzue bide berri honen hasierara nola iritsi naizen.. Hala ere blogari hasiera txukuna ematearren, honeraino nola iritsi naizeneko laburpen ttiki bat egitea egoki deritzot.
Ikasketak akitu eta bi urtetar hasi nintzen poliki poliki iraupeneko kirolei gustoa hartzen, dakizuenez karreterazko txirrindularekin hasi nintzen gargero aski urrun dagoen 2006 urte batean.. Orduan dena zen erronka, dena berri.. Hasieratik erronka bila hasi eta hola Indurain luzea, Larra-Larrau luzea, Quebranta.. izan nituen helburu. Horiek lortuta eta erronka bila segi behar horrek, distantzia luzea probatzera bultza ninduen, hartara Luchon-Bayona, Luchon-Doneztebe, Doneztebe Tourmalet Mt Blankeko tourra..

Denborarekin baina, txirrindulan bakarrik ibiltze horrek bide berrietan ibili ezina ekartzen zuela pentsatzen hasi nintzen, eta joan den urtean bideak  poliki zabaltzeko asmoa hartu, eta duatloiren bat egin nuen. Horrek animatuta Behobia eta maratoia erronka jartzea ekarri zuen, eta maratoia eginda, IRON MANA, zergatik ez? Entrenoak ongi joan ziren, igeriketako entrenoetan gozatzera iritsi arte, baina data baina 4 aste lehenago, lesionatu eta, Iron mana maratoiko hogeitamargarren kilometroan utzi beharra ekarri zuen. Ekainan 3-a izan zen hura, uda nora ezean pasa dut, helburu finko batek ematen duen irmotasunik gabe, kosta egin zait entrenatzea...

jueves, 30 de agosto de 2012

Ongi etorriak

Blog honen bidez, datorren urtean egin behar dudan Rotheko Iron manaren prestaketan izandako hausnarketak jarriko ditut, aurten Salouko iron manean egindako saikeran, izandako pentsamoldeak kanpoan geratu eta gero.. 3 hilabete nahi eta ezinean ibili eta gero, aste honetan berriro egin beharreko erronka baten aintzinean sentitzen den sabeleko mina etorri zait.. irrikan nago berriz helburu bati begira entrenatzen hasteko, eta nola ez, uztailak 13an Rotheko enparantzan bukatuko den bidea jendearekin elkarbanatzeko.. Ez dakizue ze garrantzitsua den bidean zehar jendea zure inguruan dagoela sentiaraztea..

Mediante este blog, os mantendre informados sobre los entrenamientos y reflexiones que me vengan mientras preparo el Iron man de Roth del 2013.. Después de mi abandono en Salou, me quede con la pena de no haber escrito nada durante la preparación, por lo que este año me he propuesto dejarlo todo escrito. Estos 3 últimos meses han sido un quiero y no puedo, pero esta semana he vuelto a sentir el hormigueo en el estomago ante un reto.. estoy deseando ponerme a entrenar y como no, compartir con la gente el camino que espero acabe el 13 de julio en la plaza de Roth.. No sabeis lo importante que es sentir que tienes a gente que te sigue, mientras recorres este duro camino..