Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

lunes, 10 de septiembre de 2012

Donibane lohitzune, kronika. Half San Juan de Luz cronica.

Lehendabiziko iron man erdia, lehendabiziko errepideko triatloia (Saloukoa akitu ez nuenez, hura ez dut kontutan hartzen), eta iparraldean egiten nuen lehendabiziko lasterketa... Azken faktore hau ergelkeria dirudi, baina gauzak aunitz aldatzen ahal ditu..

Bezperan bizikleta bertan utzi eta dortsalak hartzean, triatloi honen gauza berezi batez ohartu nintzen, itsasotik bizikletarako tokira, 500 bat metroko tartea genuen, eta noski, ortotzik egiteko distantzi handiegia iruditzen zitzaidan, hondartzan uzteko zapatilla zahar batzu ekartzea ideia ona iruditu zitzaidan.. Bezperan joan izanaren alde ona!

Egunean bertan denborarekin Donibanera joan eta dena prest jartzen saiatu nintzen, zergatik agobiatzen ote naiz hainbertze transizioko gauzak prestatzen? Neoprenoa jarri eta irteera baino orduerdi lehenago hondartzan nintzen, han sartu aintzinetik zapatillak leku on batean utzi nituen, beroketarako dena prest..



Uretan sartu eta 5 minutuko saio lasaia egin nuen, ura ezin obea zegoen, lasaia eta tenperatura egokiarekin. Irteera baino 5 minutu lehenago irteera puntuan jarri nintzen. Aintzinetik 1800 metroko igeri saioa genuen, hiruki formako 900 metroko eremuari 2 bira eman behar genizkiolarik. Golpeak eta ekiditzeko, atzean eta ezkerrean jarri nintzen. Irteerako bozinazoa jo bezala uretara salto egin nuen, poliki sartu nintzen uretara, eta lasai antzean hasi nintzen igerian. Ez nuen aunitz gozatu igerian, nahiko fuerte hasi ginen, golpe aunitz, eta ur asko irentsi nuen, honek geratzen zen lasterketa guzia markatu zuelarik... Saloukoarekin konparatuz estres nahiko izan nuen, eta lehendabiziko itzulia bukatu eta ura ukitzean, uf, hori zorabio eta aire falta..
Bigarren itzulian gauzak ez ziren hobeki joan, ur trago andana, eta uretatik ateratzeko gogo itzelak... Tripako minak, batere gozatzen ez nuela alegia... Uretatik atera, dutxa hartu, eta zapatila zaharrak jarri transiziora iristeko. Lasterketa osoko unerik txarrenetariko bat, zorabiatuta, goitika botatzeko gogoekin... Transizioara ailegatu eta bizikletarekin ateratzeko prest nintzela, minutu bateko atsedenaldia hartu nuen, ea gorputzaldi txarrari buelta emateko gauza nintzen.  Bizikletara igo, gel bat hartu, tripak kexa agertzen ziren arren eta akoplatzen hasi naiz. 90 km aintzinetik, lehen 30ak ezagunak, gerokoak ez... Ematen zuen zelaia izanen zela, baina Ainhoako repetxora ailegatu, eta dena gora behera bat bertzerik ez da.. Hasieran oso indartsu sentitu nintzen arren, erran beharra daukat froga luzea egin zitzaidala, tripak ez nituen sobera santu, eta repetxo luzeetan eta pultso altuetan ez nintzen sobera ongi sentitzen... Hala ere 31ko media ateratzea lortu nuen, baina sentsazioak orohar ez ziren batere onak, tripetako minak fuerte jotzen ninduen... Bizikletan 2 ordu eta 52 minutu eta gero, t-2 ra iritsi nintzen..
 Transizio oso azkarra egin nuen eta lasterka hasi nintzen. 21 kilometroko lana aintzinetik, gorputzaldiz ongi, baina tripetako mina latza.. Gainera Salouko esperientziaz oroituz, botellin bat eramateko zinturoia hartzea erabaki nuen... Lasterka hasi eta berehala, pultsoz oso altu nindoala ikusi nuen, egun guzian zehar bezala, eta lehendabiziko kilometroa egin baino lehenago, oinez hasi behar izan nuen tripako minak jota.. Lehendabiziko bueltan askotan errepikatu zen sekuentzia izan zen hori, 2 kilometro baino guttiago lasterka egin, eta oinez hasi behar.. Oinez hasita tripak lasaitzean berriro ere lasterka, baina gaizki... Gauzak lasai hartzea erabaki nuen ea tripak bere tokira etortzen ziren. Lehendabiziko buelta bukatu nuenean ordu bete neraman lasterka, eta familiaren ondotik pasatzean, botellina eramateko neukan gerrikoa han uztea erabaki nuen, ordutik aintzina errekuperazioa etorri zen, tripako minak kontrolpean eduki nituen, eta bapatean lasterka gustora hasi nintzen, abituallamientotan baino ez nintzen gelditzen, batean koka kola, bestean ura.. Oraindik ez nuen guztiz sinisten eta badaezpadaere guzia ez ematea erabaki nuen, hori bai, 5 kilometroren faltan, fuerteago hasi nintzen.. Polita da holako froga bat fuerte bukatzearen sentsazioa, eta azkeneko kilometroetan aunitz gozatu nuen.. Pentsatu bigarren buelta lehendabizikoa baino 10 minutu lehenago egin nuela... Konturako orduko bukatzen ari nintzen.. 5 ordu eta 24 minutu, 86. sailkapenean, denboraldiz kanpo egina izateko, gustora geratzeko moduan..
Badirudi Salouko lesioa atzenduta dagoela, beroari ere ongi egin nion aurre ongi hidratatu eta antolakuntzak jarritako dutxak ongi baliatuz. Karrerako tramo batzuetan, parte hartzeaz damutu banintzen ere, aunitz sufritzen ari nintzen, eta iron man distantziarako oso feed back txarra edukitzen ari nintzen, azkenean esperientzia positibo eta baliotsua izan zen, bertze pausu bat, helmuga hurbilago dago!

Bukatzeko erran Bixente Igartzabal lesakarra iron man distantzian gailendu zela, eta blog honen bitartez, zorionik beroenak..

Primer medio iron man, primer triatlon en carretera (como el de Salou no lo acabé no lo tengo en cuenta), y primer triatlón que realizaba en iparralde... este último factor, que parece una tonteria, suele cambiar mucho las cosas..

Cuando el vispera deje la bici, comprobé una de las cosas especiales de este triatlón, los 500 o más metros que separan la playa del box de las bicis... Me parecía una distancia excesiva para acerla descalzo, y me pareció una buena idea utilizar unas zapatillas viejas para dejarlas en la playa... Algo bueno de haber ido el vispera...

El mismo día llegué con tiempo a la prueba, para ir dejando todo listo, por qué me agobiaré tanto preparando las cosas para las transiciones? Me puse el neopreno, y media hora antes de la salida, ya estaba en la playa, para hacer un buen calentamiento..

Me metí en el agua y realicé un calentamiento suave de unos 5 minutos.., el agua estaba en calma y la temperatura era óptima. 5 minutos antés me coloqué en el punto de salida. 1800 metros por delante, teniendo que dar dos vueltas a un triangulo de 900 metros. Para intentar nadar tranquilamente me coloqué bastante atras y en la zona izquierda. Sonó el bocinzazo, y me metí en el agua, intentando nadar tranquilo. No disfruté nada nadando, muchos golpes, muchos tragos de agua, siendo estos tragos los que luego marcarían el resto de la carrera... Comparando con Salou nadé con mucho estres, cuando salí del agua al acabar la primera vuelta, uf, que mareo y falta de aire...

En la segunda vuelta de la natación, las cosas no mejoraron demasiado, cantidad de tragos de agua, y unas ganas inmensas de salir del agua... El dolor de tripas no me ayudaba para nada... Salir del agua, ducharme, colocarme las viejas zapatillas para llegar a la transición. Una de las peores parte de toda la carrera, mareado, y en medio de unas arcadas terribles.. Llegué a la transición preparé todo para salir, pero decidí tomarme un respiro, a ver si mejoraba un poco... Cuando me subí a la bici, tomé un gel, y me acoplé. 90 kms por delante, los primeros 30 conocidos, los otros no.. Al principio parecía que iba a ser llano, luego se vio que no.. Aunque al principio me encontré bien, a estas alturas de temporada no estamos para muchos trotes, y la prueba se me hizo un poco larga, el dolor de tripas tampoco ayudaba demasiado.. Aún asi, saque una aceptable media de 31 por hora.. Acabé la bici después de 2 horas y 52 minutos de pedaleo, y llegué a la T-2..

Realicé una transición muy rápida y comenzó la media maratón. 21 kilometros por delante, buenas sensaciones, exceptuando el dolor intenso de tripas... Además, acordandome de la deshidratación de Salou, me coloqué un cinturón de hidratación... Al empezar a correr, comprobé que el pulso lo tenía muy alto, como durante todo el día, y antes de haber completado el primer kilometro, ya estaba caminando por culpa de un intenso dolor de tripas.. Esta misma secuencia se repitió constantemente durante toda la primera vuelta, correr menos de 2 kilometros, y tener que parar aquejado de un gran dolor de tripas... Decidí tomarme las cosas con calma a ver si con el paso de los kilometros acababa encontrandome bien... Cuando acabé la primera vuelta, decidí quitarme el cinturón, el hecho de que este no me apretase hizo que a partir de ese momento el dolor de tripas practicamente desapareciese, llevaba una hora de carrera y de repente me encontraba estupendamente, parando solo en los avituallamientos, en una agua, en la otra coca cola... Todavia no me lo creía del todo, asi que no apreté, pero a falta de 5 kilometros decidí darlo todo... Es bonito acabar una prueba como esta con buenas sensaciones.., disfrutando de los últimos kilometros.. La segunda vuelta la hice 10 minutos mejor que la primera.. Terminé en un tiempo de 5 horas 24 minutos y el 86 en la clasificación, para estar fuera de temporada, esta bastante bien..

Parece ser que la lesión de Salou ya esta olvidada, afronté bien el calor, hidratandome adecuadamente y aprovechando bien las duchas puestas por la organización. En algunos tramos de la carrera, me arrepentí de haber tomado la salida, ya que estaba sufriendo mucho, y el feed back para el iron man no estaba siendo nada bueno, pero al final la esperiencia resultó positiva y valiosa. Otro paso, y la meta esta más cerca!
 Para acabar, resaltar en triunfo en la distancia Iron man del lesarra Bixente Igarzabal. Desde este blog, enhorabuena maquina! Un placer haber compartido algún metro de la carrera contigo...

Pulsometroaren grafika.  Grafica del pulsometro.

Multisport 08.09.2012 10:09

RESULTADOS HALF-EMAITZAK


No hay comentarios:

Publicar un comentario