Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

lunes, 10 de noviembre de 2014

Behobia 2014, aurten bai - Behobia 2014, por fin.


Aurten bai, noizbattere atera behar zuen, eta atera da nere buruarekin gustora utzi nauen Behobia.. Egia errateko, buru belarri prestatu dudan bakarra izan da, bizikletarekin izandako istripuak, bizikleta alde batera uztera derrigortu nau, egia erranda bestela ez nituen entrenamendu horiek eginen, bizikleta eginen nuen, edo igeri.. Bestela operatu aurretik oso oso ongi ikusten nuen nire burua, baina operazioa eta gero izandako geldialdiak, a ze miseriak 5etik behera ibiltzeko... Oso ilun zegoen Behobian marka on bat egiteko helburua, baina, tira, poliki-poliki karga igotzen joan, eta oso ongi iritsi naizela aitortu beharrean nago...

Zerura begira ari ginela iritsi ginen Behobiara Doneztebetik joandako 7 taldekideak, norberak bere helburuekin, Santik Ordu bat eta 10 minutuko langa bota nahi zuen, Alfredo eta Iñigok Xabi lagundu nahi zuten 1:20tik ahalik eta hurbilen utziz, ni berriz behingoan dorsal berdea nahi nuen, Jokinek lasterketa kontrolpean izan nahi zuen eta Javik, oso atzean ateragatik ere, koloredun dorsala nahi zuen heldu den urterako.. Hotz piskat, aukeran, baina tira, kafe bat hartu, argazkia atera, eta beroketa...

Doneztebeko grupeta

Beroketa on bat egin eta gero, dagokigun kajoin jarri ginen, berdeen gibeletik aterako zen lehendabiziko talde gorrian.. Nik argi nuen, pulsoa kontrolatzen aterako nintzen, behar baino gehiago estutu gabe, Bilboko maratoi erdian egin nuen bezala, helburua 1:25etik jeistea. Irteera eman bezala, Alfredo eta Iñigo bere lana ezin hobeki egiten hasten dira, Xabi beraien atzetik jarri zen, eta nik nere harridurarako, pulsotik pasa gabe, beraien atzean joateko gauza naiz... Urko zubitarra ere gurekin doa, eta oso erraz erortzen dira lehendabiziko kilometro hauek.. Ez dut zebatu nahi, eta argi daukat, erritmo gogorregia izanez gero, neria hartuko dudala, 5en kilometroan piska bat alde egin zidaten, baina oraindik hor nengoen... 20´04".. Piskat kezkatzen naiz, oso azkarra baita erritmoa niretako, baina errez nihoanez... Berriro ere taldean sartzen naiz bajadan pisko bat estutuz, baina Gaintxurizketa hasi bezala, berriro alde egite didate... Nik burua hotz, urrutisko ikusten nituen, baina bistan... Nahiko erraz gainditu nuen Gaintxurizketa, eta ziztu bizian beheraka joan nintzen... Ibilbide berrian sartzen ginen, eta nire ustetan hobea da ibilbide hau; aintzinetik bajada on bat genuen, eta deskantsatzen nuen bitartean, Gaintxurizketan galdutakoa berreskuratzen saiatzen naiz.. 10 milakoa botatzen dut, 41'10".. Ongi, oso ongi... Ta oraindik fresko... Oreretako kilometro lauetan, nere bura frenatzen joaten naiz, oraindik asko geratzen da, eta ez dut nahi dena pikutara igorri... Orereta atzean utzi eta aldapa, gogorra, lehen aldiz nire burua sufritzen ikusten dut, 7  geratzen dira, beldurra ere sartzen zait, baina gora iritsita berriro erritmo onak har ditzazkedala ohartzen naiz.. Ohartu orduko 15.kilometroa ere erortzen da, 1:01´44", indarrez nahiko justu, baina erlojuari begira eta 1:22ko denboran noala ohartzen naiz, eutsi, eutsi.. Mirakruzen berriz ere guruzbidea, ezin gustora igo, pulsua altu eta sentsazio txarrak, baina nire harridurarako, beheraka hasi, eta erraz noala ohartzen naiz, eutsi, eutsi.. 2 kilometro faltan, Doneztebeko grupeta 100 metrora dudala ikusten dut, uste baino hobeki ari naiz, eta kilometro terdiren faltan harrapatzen ditut.. Hasieran beraiekin joateko pentsamoldea pasatzen zait burutik, baina azken zuzengunean sartuta, estutzea erabakitzen dut, indarrak ditut, eta denak xahutu nahi ditut.. Iñigo ohartu egiten da, eta aurrean jartzen zait erritmoa markatuz, uf, a ze sufrimendua..
Iñigo tiraka
 Ez zen helmuga nik nahi izan nuenerako iritsi, baina azkenean, 1:22'31", oso oso gustora, nire marka 3 minutuz hobetzen, eta aurten bai, lasterketa une oro kontrolpean izanda.. Erori eta gero egindako entrenamendu guziek bere fruitua eman dute, eta honetan hasi nintzen momentutik korrikalaritzat izan dut nire burua, bizikleta alde batera utziaz.. Santik dioen bezala, pena horretarako bizikletaz erori behar izana..

Grupetakoek ere, markekin gustora gelditu ziren, Santik 1:10:03, Xabik 1:22, Jokinek 1:30 eta Javik 1:42.. Bertzalde Alfredok eta Iñigok sekulako lana egin zuten sekulakoa.. Triatloia alde batera ez uzteko, Kontxan bainutxo bat hartu genuen..

Tradizioa ote?

Bestalde, hona hemen pulsometroak utzitako datuak: Behobia 2014 datuak

Bukatzeko erran, lasterketa  honetan brooks zapatilak eta polar V800 erabili nituela, eta oso oso pozik emandako emaitzekin.. Hemendik aintzin, zeinek daki, akaso Donostiko Maratoia, akaso atsedenaldia,.. Ea nola errekuperatzeko gauza garen...



Por fin,  algún día tenía que pasar, y ya salió una Behobia con la que me quedé contento.. A decir verdad, es la única que ha tenido preparación exclusiva, ya que debido al accidente que tuve con la bici,  me he visto obligado a centrarme en la carrera a pie, cosa que de otro modo no pasaría, me gusta demasiado la bici... Por otro lado, antes de la caída, tenía un punto muy bueno, que se fue al traste debido a la recuperación post operación, llegando a sufrir muchísimo para mantenerme a 5 el kilómetro.. El objetivo de mejorar marca en la Behobia se veía muy difícil, pero siendo cuidadoso con el aumento progresivo de la carga, conseguí, un buen punto de forma.

El viaje a Behobia lo hicimos mirando al cielo, los 7 del Erreka, cada uno con su propio objetivo, Santi intentar bajar de hora 10, Iñigo y Alfredo ayudar en lo posible a Xabi para que se acercase a hora veinte, yo buscando de una vez por todas el dorsal verde, Jokin buscaba una carrera donde el controlase todo el tiempo, y Javi, a pesar de salir muy atrás, buscaba conseguir un dorsal de colores... A pesar de que hacía un poco de frío, el tiempo acompañaba, así que un cafe, foto, y a calentar...

La grupeta de Doneztebe

Después de hacer un buen calentamiento, nos colocamos en el cajón que nos correspondía, el primer grupo rojo... La cosa estaba clara, cabeza fría y a controlar el ritmo sin perder de vista el pulsómetro, sin apretar más de la cuenta, igual que en Bilbao, y objetivo, 1:25 para abajo. En cuanto dieron la sálida, Iñigo y Alfredo se pusieron a trabajar para Xabi, y para mi sorpresa, era capaz de aguantarles, sin pasarme de pulso.. Urko, se nos junta, de manera que estos primeros kilómetros caen sin que nos demos cuenta... No me quiero cebar, y tengo claro que a la menor dificultad, levantaré el pie, y cogeré mi ritmo. En el kilómetro 5 se me fueron un poco en un repecho, pero todavía los tengo a la vista.. 20'04".. Me preocupo un poco, ya que considero que a lo mejor me estoy pasando, pero me ciño al plan, voy fácil... Aprieto un poco y consigo engancharme en la bajada, pero en cuanto empieza Gaintxurizketa, se me van.. Cabeza fría, estaban lejos pero a la vista... Sin darme cuenta cayó Gaintxurizketa, y me lancé para abajo.. Entrabamos en el nuevo recorrido, en mi opinión y a posteriori, mejor que el antiguo, a la vez que voy recuperando el aliento, trato de mejorar el tiempo perdido en Gaintxu... Cae el 10 mil, 41'10".. Bien, muy muy bien... Y fresco.. En los kilómetros llanos de Rentería voy frenándome, queda mucho, y no quiero echar a perder lo conseguido hasta ahora... Dejamos atrás Rentería, y nos enfrentámos a Capuchinos, dura cuesta, donde por primera vez toca sufrir... Afortunádamente, una vez coronado, el buen ritmo vuelve.. Cae el 15, 1:01'44", justo de fuerzas, pero miro al reloj y compruebo que pese a Miracruz, voy a ritmo de hora 22, aguanta, aguanta... En Miracruz, una vez más, toca sufrir, no hay fuerzas, pulso disparado, y malas sensaciones, pero una vez más, comienzo a bajar, y la cosa va, aguanta, aguanta.. A falta de 2kilómetros veo que la grupeta de Doneztebe esta a unos 100 metros,  voy mejor de lo esperado, los pillo a falta de uno y medio.. En un principio pienso en acoplarme a ellos y entrar juntos, pero al llegar a recta de meta, me vengo arriba y trato de cambiar... Iñigo se da cuenta y se pone a marcarme el último mil.., uf, que manera de sufrir...
Iñigo tirando
Los últimos metros se hicieron eternos, pero al final 1:22'31", muy muy agusto, mejorando la anterior marca en 3 minutos, y por fin, controlando en todo momento la situación.. Todos los entrenos hechos después de la caída han dado sus frutos, y por primera vez me he llegado a sentir corredor, dejando a un lado la bici.. Eso sí, y como bien apunta Santi, he tenido que sufrir una caída muy fuerte...

Los de la grupeta, también satisfechos con los tiempos, Santi, 1:10:03, Xabi 1:22, Jokin 1:30 y Javi 1:42.. Destacar también el magnifico trabajo de Alfredo e Iñigo... Para no dejar el triatlón de lado, toco baño en la Concha...

Nueva tradición?

Datos del pulsómetroBehobia 2014 datuak

Para acabar señalar que las zapatillas Brooks se portaron fenomenal, y el pulsómetro V800 fue de gran ayuda para ver a que distancia me encontraba del 1:25.. A partir de ahora, a ver, acaso Maradonosti, acaso descanso... A ver como vamos recuperando...


martes, 4 de noviembre de 2014

Derrigorrezko geldialdiaren ondotik, Bilbao.. - Después de parón obligado, Bilbao..


Lehendabizikoz barkamena eskatu beharrean nago, ekainetik ez baitut deus idatzi blogean, tartean zenbait gauza gertatu dira.. Oporretatik bueltan buru belarri hasi nintzen Larra-Larrauaren prestaketetan, poliki poliki forma hartzen hasia nintzen, eta lasterketarako Nepalen egindako egonaldiak ongi egin zidala ikusten ari nintzen. Zoritxarrez orduan orain arte izandako bizikleta erorketarik gogorrena izan nuen, Tourmalet jeisten ari nintzela, lainopean, eta arriskurik gabeko (nik hori uste nuen) zuzengune batean, ardi bat atera eta lurra jo nuen, ezkerreko eskuko behatz lodia hautsi eta eskuineko sorbaldan subluxazio bat... Izan zitekenerako ezer gutxi gertatu zen, bizikleta txatarrara, eta nik zirujiazko interbentzio bat, horrek dakarrenarekin, inmobilizazioa, reabilitazioa..

Horrela geratu zen Orbea..
Eskua.
Abuztuaren 26an operatu ninduten, erori eta astebetera, eta guztira 14 egun egin nituen deus egin gabe... Iraila hasieran, lasterka hasi nintzen, eta negargarria zen, 5 min/kma behera ez bainintzen gauza... Erorketa aintzinetik Donostiako maratoia neukan burutan, 3 ordutik jeistea helburu, baina hori dena bertan behera gelditu zen... Agobiatu gabe lasterka egiten jarraitzea izan zen hartu nuen erabakia, ahal izanez gero Behobia eginen nuen, baina presiorik gabe..

Astetik astera kilometroak eginez joan nintzen, eta kalitatezko entrenorik apenas egin banuen ere, kilometro asko pilatu nituen... Urriaren erdialdean Bilboko Maratoi Erdia egiteko aukera suertatu zen, bolumena banuen, intentsitatea apenas, baina frogatzeko leku polita izan zitekeen... Ordu terditik behera bukatu nahi nuen lasterketa, eta burua hotz atera nintzen... Lehen kilometroa 4:48an pasa nuen, irteeran izandako tapoien ondorioz, eta gero guttigorabehera 4:17tik behera egon banintzen ere, azkenean 1:30:40ko denbora egin nuen..  Joan den urteko erritmoetatik nahiko urruti,  baina nahiko kontent iraila hasieran nuen maila ikusita... Orduan Behobiarako hilabete falta zen, beraz, joan den urteko marka hobetzeko horren urrun ez negoela ikusi nuen.. 3 asteak pasa dira, ikusiko dugu..

Media Maraton Bilbao

Lo primero pedir disculpas por haber tenido abandonado el blog, concretamente desde junio... En todo este tiempo, han pasado bastantes cosas... De vuelta de las vacaciones en Nepal, me puse a entrenar fuerte para hacer una buena Larrau, sin dejar de lado la carrera...  De Nepal, vine bastante fuerte, y estaban saliendo unos entrenamientos bastante buenos... Desgraciadamente, en ese momento tuve la caída más fuerte que he tenido hasta ahora con la bici.. Cuando estaba descendiendo el Tourmalet, bajo la niebla, y en mi opinión sin peligro, una oveja cruzó la carretera, no pude esquivarla y besé el suelo.. resultado, rotura del dedo pulgar de la mano izquierda, y subluxación en el hombro derecho... poco para lo que pudo ser.. La bici para chatarra, y yo con necesidad  de intervención quirurjica en el dedo, con todo lo que ello conlleva, inmovilización, rehabilitación... 


El 26 de agosto, me operaron, una semana después de mi caída, en total habría estado 2-3 semanas completamente quieto...  A primeros de septiembre me puse a correr, con un resultado penoso, correr a 5 el kilómetro ,era una químera... Antes de la caída el objetivo era la maratón de Donosti, el sub 3 un sueño, pero todo eso se fue al garete... Decidí seguir corriendo sin agobiarme demasiado, e intentado llegar lo mejor posible a la Behobia, sin presión...

De semana a semana fui acumulando kilómetros... A mediados de octubre surgió la posibilidad de participar en la media maratón de Bilbao, había entrenado bastante volumen, pero poca intensidad, pero era un buen sitio para probar... La intención era bajar de hora y media, pero saliendo con cabeza.. El primer kilómetro lo pasé a 4:48 por los constantes tapones.. A partir de ahí bastante bien, pero al final el tiempo se me fue a 1:30:40... Lejos de los ritmos del año pasado, pero contento, viendo el nivel que tenía en septiembre... Faltaba 1 mes para la Behobia, así que empecé a plantearme el mejorar la marca del año pasado... Han pasado las 3 semanas, a ver...

martes, 1 de julio de 2014

Luchon Bayona 2014

Urteko helbururik zailenetako izanen zena, Luchon Bayona, 320 kilometro, 5200 metroko desnibela, Tour usaieko paraje eta mendateak, eta 2008an izandako sentsazio txar txarrak ahazteko gogoa ere bai... Denboraldi hasieran asko ginen Luchonera joateko intentzioarekin ginenak, baina lana, entrenamendu arazoak zirela medio, azkenean ia bakarrik geratu nintzen... Azken orduan, Urzainki eta Uztarrotzeko bi txirrindulariekin parte hartzeko erabakia hartu nuen. Ez nuen 2008an bezala froga prestatu, baina 6 urtetako eskarmentua nire alde zegoen.. Eguraldiak egunaren azken zatian euria egin zezakeela zioen, beraz beldurra ere bagenuen, euriak oso azkar harrapatuz bustitzeko gogo gutti baikenuen denok... Bezperan afari eder eta atsegin bat egin ostean, lotara.

Goizeko 6 terdietan zen irteera, baina gosaltzen denbora gehiegi eman genuen, eta azken orduko despiste batzuengatik 7ak 10 guttitan atera ginen... Hiruek beldurra genion Larunstik Baionarako zelaiari, Irungo tropeltxoarekin solastu ginen elkarrekin egiteko, baina, hoiek puntual puntual atera zirenez, trenak ihes egin zigun... Aitor gure txoferrak furgona Luzen utziko zuen, eta Tourmalet igota gure bila joanen zen, ordurarte autosufizientzia..jeje!

Poliki poliki, eta prisik gabe, lehenengo aldapa igotzen hasi ginen, Peyresurde, 14 kilometro 950 metro gainditzeko.. Pulsoa 160tik pasa gabe, hizketan eta jendea pasaz, poliki poliki goraka joan ginen... ordu bat eta 5 minututan gailurra... Neke sentsaziorik gabe, fresko, behar den bezala, txalekoa lotu, eta beheraka. Gustora jaitsi nuen, Pablo eta Katxapleiren atzetik, jeitsieran erorketa bat ikusi genuen, gorputzaldi txarra utzi ziguna.. Taldetxo batean Arreura iritsi ginen, kasi oharkabean..

Eta eguneko bigarrena, Aspin, 12 kilometro 800 metro gainditzeko. Berriz ere, solasaldian, eta jendea pasaz, poliki poliki goraka, pulsu baxuan, 51 minutuz goian, eguneko bigarren sellatua, lehena Luchonen zen, eta lehen abituallamientoa ere... Bizkotxoa, txokolatea, koka kola, eta hara non ikusten ditudan Irungoak irteteko prest, Larunsen elkarrekin joateko geratu ginen, nahiz eta beraiek ez zuten bazkaltzera gelditzeko asmorik, guk bai ordea, baina tira, Soulorren azkarxigo atera eta denbora emanen zigula kalkulatzen genuen... Oraindik ere sentsazioak oso onak ziren, zangoetan min piskat sentitzen nuen tarteka, baina tira gehiegi ere ez ninduen kezkatzen.. Garrantzitsuena orain jatea eta edatea zen, pulsoz bajo ibiltzea, paisaietaz gozatzen jarraitzea, izan ere, eguraldi ederra zegoen Pirinioan...

Jeitsiera bukatuta, San Marie de Campanetik erronka, eguneko gogorrena zenbakietan bederen, Tourmalet, 18 kilometro 1300 metro gainditzeko... Ordurako beroa ere egiten zuen, eta nahiko bixi hasi baginen ere, erditik aurrera hanka altxa genuen, oraindik asko geratzen zen, eta ez zuen zentzurik presaka ibiltzeak... Berriz ere, hizketaldi atseginean, eta jaisten zen ur emariari erreparatuz, gailurra, ordu eta 22 minututan. 75 kilometro bakarrik eginak genituen, kontuak egiten hasi, 4 ordu eta laurden pasa ziren irteeratik, eta oraindik 245 kilometro falta zitzaizkigun, hobe horretan ez pentsatzea, aurrera! Bigarren sellatua jaitsieran zegoen, han pateko bokata bat jan, edan, sellatu eta beheraka abiatu ginen.. Ikaragarria duela urte bat Bareges inguruan urak egindako triskantza, oraindik ageri agerian dago... Luzetik erreleboka, Arguelesera, Luzen Aitorri arropa utzi eta gero... Eguneko laugarrena, Solour-Aubisque, hemen hasi zen nire guruzbidea duela 6 urte..
30 kilometro aurretik..
Soulor gora
Igotzen hasi eta berehala Irungo tropelak harrapatu gintuen, eta ia Arrens arte elkarrekin joan ginen, han kide bat itxoitera geratu baitziren, helburua, Larunsera bazkaltzeko denborarekin iristea zen, hartara gero zelaian denak elkarrekin joateko.. Soulor gora, Katxaplei sufritzen hasi eta bere erritmoa hartu zuen, Pablo oso fuerte zegoen, eta itxoin zidalako bestela bakarrik joanen zen, eta erraz gainera... Portua gogorra izan arren, laugarrena izateak oraindik gogorrago bihurtzen du, ez zen nik nahi nuenerako gailurra iritsi, baina iritsi zen, sellatu, jan, estresik gabe disfrutatu, eta azken kolpetxoa, Littorreko zirkua pasaz, Aubiskeko gaina irabazi, eman!
Deskantsoan
Aubiskerantz abiatu ginenean, eguraldi aldaketa zetorrela antzematen zen, haizea zakar altxa zen, eta kontra jotzen zigun gainera.. Tenperatura ere jeitsi zen, eta beraz bustiko ginela zioten parteek arrazoi izanen zutela ikusten zen, gauza zen Baionatik ahalik eta gertuen bustitzen hasi nahi genuela... Katxak aurretik ekin zion Aubiske igotzeari, ordurako nahiko ikututa zegoen eta, Aitor berriz, Larunsen zain zegon, bazkaria prest, guk Irungo trena pasa aurretik jateko aukera izateko... Aubiske oso ongi igo nuen, nekea bai, baina sentsazioak ez ziren duela 6 urtekoak, ezta hurrik ere, sentsazioak onak ziren. 7 ordu terdi eskasetan, Aubiske jeisten hasi ginen, hasieran kontuz, haizea zakar baizebilen..
Aubiske gora

Jaitsiera egin eta gero, Laruns aurretik han zegoen Aitor, bazkaria prest zuela.. Katxak eta Pablok ikaragarrizko arroz entsalada prestatu zuten, errepideari arreta kendu gabe, jan genuen, Irungo trenaren zain.. Hiruoi oso ongi etorri zitzaigun geldiunea, indarrak berreskuratu genituen, eta ordu laurden geldirik egon ondoren, Irungoak ikustean, beraiekin abiatu ginen Euskal Herri aldera...Ikaragarria zen, 20ko taldetxoa egonen ginen, eta binaka jarrita erreleboka bikain joan ginen gainera, solasaldi atseginean, eta erritmo onean... Ohartu gabe, Oloron, eta ohartu orduko Aramits, Lanne.. Erronkaritik hurbil.. Euskal Herrira sartu behar genuen une berean euria hasi zuen, fuerte gainera, ekaitza. Irungoek Atharratzen geratzeko asmoa zutenez, beraien geldialdia hor egitea erabaki zuten, berriz ere jan, deskantsatu, piskat itxoin eta aurrera.
Lannen, ekaitzatik ihesi
Karretera bustia zegon, euri piskat ari zuen, baina errepideko ura epela zegoen, ez zuela hotzik egiten alegia... Euskal Herrian sartu, eta ekaitza atzean utzi genuen, berriz ere eguraldi ona, 209 kilometro eginak genituen, 111 bakarrik falta ziren. Handik Maulerarte lehenagoko rutina iguala, tokatzen zenean erreleboa eman, eta tarteka zerbait jan.. Maule atzean utzi eta gero eguneko azken mendaterantz joan ginen, Oskitzeko gaina, 5 kilometro 359 metro gainditzeko. Duela 6 urte, 30koarekin igo behar izan nuen Oskitz, oraingoan berriz, aunitzez errazago igo nuen, gargero nekea somatzen zen, zangoetako mina batez ere, baina goraka gindoazen. Oskitzen bakoitzak bere erritmoa hartu zuen, eta hor Xabi sunbildarra eta Pablo uztarroztarra aurrera joan ziren. Oskitzeko gainan azkeneko abituallamientoa, eta azkenaurreko seilatua.73 kilometro helmugara iristeko, nahiko osorik, geratzen ziren repetxoei errespetoa bai, baina beldurrik ez.
Taldetxoa
Duela 6 urteko oroitzapenek Oskitzetik helmugarako repetxoak Larrauren pare jartzen zuten, baina ez zen horrenbesterako izan, erreleboka ez ginen zelaian bezala joan, baina orohar ongi joan ginen. Repetxoetan erritmoa jeisten zen inor geratu ez zedin. Haizeak oso gogor jotzen zuen kontra, kasik Oloronetik horrela izan zen, eta 30 kilometro edo falta zirenean berriz ere euria fuerte hasi zuen... Hala ere nahiko arraroa zen, euria hasi, geratu, karretera lehortu eta berriz hasten baizen.. Azkeneko repetxoa pasa eta gero, denak erreka ikusteko irrikitan geunden, eta halako batean, hara, erreka eskuinaldean..
Helmuga usaitzen
Baionako kaleetan zehar egindako buelta amaigabe baten ondoren, heldu ginen helmugara.. Zerbait jan, jokaldia komentatu eta argazkia atera genuen Irungoekin batera... Oso jator portatu ziren denak gurekin, beraien grupetako kide bagina bezala tratatu gintuzten, eta gure ibilera asko goxatu ere bai... Azkenean 14 ordu eta 8 minutu behar izan genituen, geldialdi nahiko egin genituen, baina merezi izan zuen, bizirik iritsi baikinen helmugara.
Katxa faltan..
Dutxa hartu zerbait jan, eta etxera.. Duela 6 urtetako oroitzapen txarrak ezabatu nituen, eta oso gustora egin nuen ibilaldi osoa.. Bestalde oso ongi konpondu ginen Katxa, Pablo eta ni. Ikaragarrizko lana egin zuen Aitorrek, beti gure zai, beti laguntzeko prest. Bestalde eskerrik beroenak ere Irungo Txirrindulariei, grupeta osoari eta baita Martiarena anaiei ere, grupetakoak bagina bezala lagundu ziguten eta.. Eskerrikasko Asierri ere argazkiengatik.
Pulsometroaren datuak: Luchon Bayona 28.06.2014 06:46
Avituallamiento final

Llegó uno de los objetivos más duros del año, la Luchon Bayona, 320 kilómetros, 5200 metros de desnivel, paisajes y puertos con aroma de Tour, y por supuesto muchas ganas de quitarme de encima las malas sensaciones de hace 6 años... A principios de temporada eramos muchos los que teníamos la intención de ir a Luchon, pero al final por problemas laborales, de entrenamiento.. casi me quede solo.. A última hora me junte con Katxa de Urzainki y Pablo de Uztarroz... No había preparado la prueba tan bien como en el 2008, pero el escarmiento de 6 años de entrenamiento jugaba a mi favor.. Los partes metereológicos decían que nos llovería a última hora, lo cual hacía que tuviésemos miedo, ya que a nadie nos apetecía mojarnos lejos de Baiona.. El víspera, después de una agradable cena, a la cama. 

A las 6 y media de la mañana era la salida, pero nos entretuvimos demasiado en el desayuno, y unos despistes de última hora hicieron que saliésemos a las 7 menos 10.. Todos teníamos miedo al llano de después de Laruns, habíamos hablado el víspera con la grupeta  de Irun para hacer ese tramo juntos, pero ellos salieron puntuales, y nosotros no, de momento se nos escapaba el tren.. Aitor, que haría de chofer, llevaría la furgoneta hasta Luz, subiría el Tourmalet, e iría a nuestro encuentro, hasta entonces, autosuficiencia...jeje!

Poco a poco, y sin prisas, empezamos a superar el primer puerto del día, el Peyresurd, 14 kilómetros para superar 950 metros de desnivel.. Pulso bajo, siempre sin pasar de 160, hablando y pasando gente, poco a poco fuimos para arriba.. En una hora y 5 minutos ya habíamos coronado... Iba fresco, me ate el chaleco, y para abajo. Baje a gusto, detrás de Pablo y de Katxa. En el descenso vimos una caída con mala pinta. que nos dejo a los 3 con mal cuerpo.. Casi sin darnos cuenta, y en un grupico majo, llegamos a Arreau...

Llegaba el segundo del día, Aspin, 12 kilómetros para vencer 800 metros de desnivel. Una vez más, de charla, pasando gente, y con pulso bajo, llegamos a la cima, 51 minutos, y el segundo sellado, ya que el primero lo hicimos en Luchon... Bizcocho, chocolate, coca cola y ahí aparecen los de Irun, que están apunto de retomar la marcha, quedamos con ellos en que intentaríamos estar juntos en Laruns, , el problema era que ellos no iban a parar a comer, pero bueno, intentaríamos adelantarnos un poco en Soulor, para que nos diera tiempo.. Todavía las sensaciones eran buenas, y aunque tenía un poco de dolor en las piernas, era una cosa que no me preocupaba demasiado... Lo importante ahora era comer y beber bien, rodar bajo de pulso, seguir gozando con los paisajes, y es que el Pirineo estaba espectacular. 

Una vez acabada la bajada, en San Marie de Campan empezaba el reto más duro del día, Tourmalet, 18 kilómetros para superar 1300 metros de desnivel.. Para entonces el calor era ya grande, y a pesar de que empezamos a subir bastante fuerte, a partir de la mitad levantamos un poco el pie, no tenía sentido andar con prisas.. De nuevo volvió la charleta, mirando la cantidad de regaticas que caían por el monte, y cima, en una hora y 22 minutos. Solo habíamos hecho 75 kilómetros, haciendo cuentas todavía restaban 245, llevábamos 4 horas y cuarto desde la salida. El segundo sellado estaba en la bajada, parar, sellar, comer un bocata de pate, beber, sellar, y para abajo.. Increíble el destrozo que había hecho el río un año antes en Bareges... Desde Luz, a relevos llegamos a Argueles, después de darle la ropa sobrante a Aitor en Luz.. El cuarto del día aguardaba, Soulor-Aubisque, aquí empezó mi calvario hace 6 años..
30 kilómetros por delante...
Subiendo el Soulor
Nada más empezar a subir, y la grupeta de Irun nos alcanzó, y hasta Arrens fuimos juntos.. Allí se quedaron a esperar a un rezagado de su grupo.. Nosotros intentaríamos llegar a Laruns con tiempo suficiente para comer, para afrontar todos juntos el resto de la jornada. Subiendo este puerto, Katxa empezó a sufrir, y subió a su ritmo, Pablo en cambio iba sin cadena, y no se fue solo porque le dio por esperme, porque por piernas... El puerto es duro, pero el hecho de que sea el cuarto, lo convierte en aún más duro, no llegó la cima para cuando quise, sellar, comer, disfrutar sin estres, y a por el último golpe, pasar el circo de Littor, superar la cima del Aubisque, a por ello!
Descansando
Cuando nos encaminamos al Aubisque, enseguida empezamos a comprobar que se acercaba un cambio bastante brusco de tiempo, el viento se levantaba bruscamente, dándonos de frente... La temperatura también se hizo más agradable, y ya se empezó a ver, que los partes iban a acertar, ahora el caso era que empezase a llover lo más cerca posible de Baiona.. Katxa iba justo, así que salió un poco antes que nosotros, mientras Aitor se adelantó con la furgo hasta Laruns para prepararnos la comida, para así estar comidos antes de que llegase el tren de Irun... El Aubisque lo subí bien, estaba cansado, pero las sensaciones eran mucho mejores que las de hace 6 años, en 7 horas y media escasas, habíamos vencido al circulo de la muerte...
Aubiske gora

Una vez hecha la bajada, ahí estaba Aitor, justo antes de Laruns, con la comida preparada... Katxa y Aitor habían preparado una increíble ensalada de arroz, sin perder de vista la carretera, y esperando al tren de Irun, comimos el arroz... A los 3 nos vino de maravilla esa parada, recuperamos fuerza, y después de 15 minutos, reemprendimos la marcha hacia Euskal Herria con la grupeta de los de Irun.. Sería un grupo de unos 20, en el cual nos organizamos en parejas de 2, para tirar. El ritmo era cómodo, y los kilómetros pasaban bastante rápido... Sin darnos cuenta, Oloron, y enseguida Aramits, Lanne, cerca de Roncal, y con el Arlas a la vista...En el mismo momento en el cual íbamos a entrar en Euskal Herria empezó a llover fuerte, con truenos y todo.. Como los de Irun tenían pensado parar en Atharratze, decidimos hacer la parada con ellos en Lanne. Descanso, esperar a que amainase un poco, y para adelante..
En Lanne, escapando de la tormenta
La carretera estaba húmeda, ya que seguía lloviendo un poco, pero el agua que salpicaba no era para nada fría.. Una vez entrados en Euskal Herria, dejamos atrás la tormenta, y de nuevo dejó de llover, llevábamos 209 kilómetros, nos quedaban 111. Desde ahí hasta Maule. idéntica rutina, relevar cuando tocaba, y comer y beber... Cuando dejamos atrás Maule, nos dirigimos hacia el último puerto de la jornada, Oskitz, 5 kilómetros para subir 359 metros. Hace 6 años lo subí con el 30, este año lo subí mejor, y aunque el cansancio estaba ahí, el puerto se subió.. Cada uno cogió su ritmo y Xabi de Sunbilla y Pablo se fueron para adelante. Último avituallamiento, penúltimo sellado, faltaban 73 kilómetros, estábamos bastante enteros, y aunque había respeto a los repechos que nos quedaban, miedo ninguno. 
Grupeta
En mis recuerdos de  la anterior participación, los repechos que van desde Oskitz hasta meta, parecían ser mismísimos Larrau, pero esta vez no fue para tanto. Si bien es cierto que los relevos se resintieron mucho, en general fuimos bien. En los repechos se intentaba regular para que nadie se quedase... El aire pegaba fuerte en contra, casi desde Oloron, y a falta de 30, empezó a llover muy fuerte.. De todas maneras, tan pronto caía un gran chaparrón, como que paraba, y la carretera volvía a estar seca.. Después de pasar el último repecho, todos estábamos deseando que apareciese el río a la derecha, y de repente, el río...
Oliendo a meta
Después de un paseo casi interminable por la calles de Baiona, llegamos a meta... Comimos algo, comentar la jugada, y nos sacamos la foto junto con los Irungo.. La verdad es que se comportaron perfectamente con nosotros, como si fuésemos de su misma grupeta, y nos ayudaron una barbaridad.. Al final 14 horas y 8 minutos después de salir de Luchon, llegamos a Baiona, hicimos bastantes paradas, pero mereció la pena, ya que hizo que llegásemos enteros..
Faltaba Katxa
Una ducha, comer algo, y a casa... Había conseguido enterrar las malas sensaciones de hace 6 años.. Además Katxa, Pablo y yo nos arreglamos muy bien. Destacar también el increíble trabajo de Aitor, siempre dispuesto a echar una mano. Dar las gracias a toda la grupeta de Irungo Txirrindulariak, destacando a los hermanos Martiarena, ya que nos trataron igual que si fuésemos uno de ellos.. Gracias a Asier por las fotos.
Datos del pulsometro Luchon Bayona 28.06.2014 06:46

Avituallamiento final

lunes, 30 de junio de 2014

Lekeitioko triatloia - Triatlon de Lekeitio

Ekainak 21 larunbatean, Lekeitioko triatloi sprintean parte hartu nuen, nire lehendabiziko triatloi sprinta izanen zena... Distantzia ertaineko triatloi batzu eginak ditut, ironmana ere bai, baina errepideko triatloi motzetan ez nuen inoiz parte hartu.

Ekipoko nahikok eman genuen izena, Alberto, Iñigo, Mangado anai arrebak, Samuel, Endika eta nik neuk. Dena boxetan zuzen jarri ondoren, hondartzara hurbildu ginen igeriketa sekzioari aurre egiteko.
Ekipazo!
Igeriketako sekzioaz ez zuen misterio askorik, bi bolla ezkerra utzi behar genituen, gero hondartzara itzultzeko... Bozinazoa entzun eta gero, igerian hastera, erritmo gogorra, golpeak, agobioa... Ez nago ohituta holako igeriketa intensoa egitera.. Bolletako momento batzuetan nahiko agobiatuta egon nintzen, baina beno, pasa zen, 13 minutu eta 2 segundu eta gero, boxeetan sartu nintzen.. Hor hanka sartze haundi xamarra izan nuen, ez bainuen bizikleta topatzen, horrek transizio oso txarra egitea ekarri zuen, minutu bat eta 40 segundu..

Bizikletako sekzioa ezagutzen nuela konturatu nintzen, eta topera egin nuen, beste batekin erreleboka eta beti taldeak harrapatu eta atzean uzten.. Zarautztik nahiko ongi errekuperatu nuela ikusi nuen, gustora ibili nintzen, transizio txarrak beste talde bat hartzeko aukera galduarazi bazidan ere.. Igeriketan ez nuen disfrutatu, baina bizikletan oso gustora ari nintzen. Azkenean 39 minutu 38 segundu..

Bizikletan

Bigarren transizio hau ere ez zen aski ona izan, oraingoan pasillo onean sartu banintzen ere, dorsalaren pegatina haizeak mugitu zuen, eta denbora galdu nuen, gainera zapatillak ez zitzaizkidan azkar sartu, en fin, hobetu beharrekoa...

Lasterka hasi nintzenean, sentsazioak onak ziren, erraz nihoan, lehendabiziko erdia aldapa gora zen, eta haraino kostatzen bazen ere, aguantatzen nuen, nirekin lasterka hasi zirenetatik batzu aurrera jo zuten, baina gehienen aintzinetik segitzen nuen, eta jendea harrapatzen ere bai.. Itzulerakoan ere asko disfrutatu nuen, eta 18 minutu eta 55 segundotan helmuga... Orotara ordu bat 11 minutu eta 35 segundu, 109garrena..


Oso gustora orotara egindako lasterketarekin, gainera horren triatleta onak gertutik ikustea...uf polita! Alderdi positiboa, holako lasterketa esplosiboetan disfrutatu ahal dudala ikusi nuen.., gehienbat bizikleta eta lasterka. Alderdi negatiboa, transizioak hobeki prestatu behar ditut, ez egin beharreko sekuentzia, baizik boxeak behar bezala ikastea, denborarik ez galtzeko...

Sailkapenak
Pulsometroaren datuak

El pasado 21 de junio, participé en el triatlón de Lekeitio sprint, mi primer triatlón de distancia sprint... He hecho algunas carreras de media distancia, el Iron Man, pero nunca había participado en triatlones de distancia sprint en carretera.

Fuimos bastantes los que nos apuntamos del equipo, Alberto, Iñigo, los hermanos Mangado, Samuel, Endika y yo mismo... Después de dejar todo listo en boxes, partimos hacia la playa.
Ekipazo!
La sección de natación no tenía mucho misterio, dejábamos 2 bollas a la izquierda, para regresar a la playa.. Después de escuchar el bocinazo, al tajo, ritmo fuerte, golpes, agobio... No estoy acostumbrado a estas intensidades... En algunos momentos me sentí realmente agobiado, pero bueno, pasó, después de 13 minutos y 2 segundos estaba entrando en boxes. Ahí me equivoqué, no encontraba la bici, ya que me había equivocado de calle, lo cual hizo que mi transición fuera bastante mala, un minuto y 40 segundos...

Al empezar con la bici, me di cuenta que conocía el recorrido, por lo que fui a tope desde el principio, a relevos con otro triatleta, y venga pasar gente.. Había recuperado bastante bien desde Zarautz, iba a gusto. Me dio pena porque de haber hecho una transición mejor, podría haber cogido un mejor grupo, pero al contrario que nadando, en la bici disfruté mucho.. Al final 39 minutos y 38 segundos..

En bici

La segunda transición tampoco fue buena, esta vez acerté con el pasillo, pero el viento había girado la pegatina del dorsal, la zapatilla no me entraba, en fin, que perdí tiempo, aspecto a mejorar..

Cuando empecé a correr, las sensaciones eran buenas, la primera mitad era cuesta arriba, y a pesar de que costaba mucho, se aguantaba. Algunos de los que empezaron a correr conmigo se me fueron, pero en general aguanté bastante bien.. La vuelta fue mucho mejor, y en 18 minutos y 55 segundos entraba en meta... En total 1 hora 11 minutos y 35 segundos, el 109...


En general me quedé muy satisfecho con la carrera realizada, además el hecho de ver de cerca a tan buenos triatletas motiva y mucho... Como aspecto positivo vi que podía disfrutar en pruebas tan explosivas, sobre todo en bici y corriendo. Como aspecto negativo, tengo que mejorar en las transiciones, no en la secuencia, sino en visualizar bien el box, no perder tanto tiempo...

Sailkapenak
Pulsometroaren datuak

martes, 17 de junio de 2014

Zarauzko triatloia 2014 - Triatlon Zarautz 2014

Joan den larunbatean, aurtengo triatloi helburu nagusienetakoan parte hartu nuen, ospe haundia duen Zarauzko triatloira joan nintzen.. Beldur aunitz ematen zidan traitloi honek, gehienbat igeriketako sekzioak, korteak nahiko beldur ematen zidan, itsaso zabalean igeri egiteak... Motibazioa, bertan egoten den giro ona, bizikletako ibilbide polit bat, jende ona hurbiletik ikusteko aukera...

Larubatean goizean goiz etxetik atera eta bidean bazkaldu ondoren, 11 terdietarako edo Zarautzen nintzen... Boxetako sarreran arazorik ez, eta nire lekua topatu eta memorizatu ostean, jantziko nuen arropa erabaki nuen, bizikletan ez erretzeko mallota gainetik, bizikleta galtzerdirik gabe, eta lasterkaldia galtzerdiekin... Tarteka itsasoari begiratzen nion, batzuk lasaia zegoela erran arren, ipar haizea nahiko zakar zebilen, eta berez lagungarri izanen zen arren, itsasoa mugitua zegoen..
Boxeetako ikuspegia, Getaria urrunean
Dena prest utzi eta gero, hamaika aldiz edo aseguratuko nintzen, autobusa hartzera joan nintzen, Hirukiko Javier Elizari taldekide ohiarekin joan nintzen, eta nahiko kezkatuta begiratzen genion, itsasoari... Lagungarria izan zen taldekide ohiekin igarotako denbora hori, lasaigarria, denek erraten zidaten lasai egoteko, ordu bateko langa botako nuela, eta uretatik aterako nintzela.. Ordubete egon ginen Getarian zain, Hirukiko taldekide ohiak, Aritz, Fernando, Ibai, Javier... , benetan hizketaldi aberasgarria, aupa Hiruki! Neskak ordubitan ateratzen ziren, eta beraien irteera ikusi eta gero beroketa egiteko uretan sartu nintzen, ura ez sobera hotza, eta nahiko erraz igeri egin nuen... Nahiko atzean jarri nintzen, eta irteerara eman bezain azkar, uretan sartu eta hanka on batzu bilatzen hasi nintzen, hori zen nire salbazioa...
Irteera
Horren gutti entrenatua egoteko, oso gustora egin nuen igeri... Rothekin konparatuz erraz nihoan, taldearen erdian atera nintzen, eta beti aurpegi aurrean burbuilak izateko intentzioarekin ekin nion igeriari, aurrekoa Donostira bazioan, ni atzetik... Ohartu orduko lehendabiziko bolla pasa genuen, erraz nihoan arnasketari dagokionean, erraz besoetatik, eta itsaso zabalean egoteko, lasai, ni izateko sobera lasai... Helburua hasierakoa, beti norbaiten ondoan igeri egitea, sobera okertzeko arriskua ekidituz.. Denbora bat igerian naramala, bigarren bolla ikusten ez nuela eta kezkatzen hasi nintzen, itsasoa pikatu xamarra zegoen, eta ez nuen asmatzen bigarren bolla hori ikusten, baina tira, taldearen erdian nihoanez, aurrekoekin fidatzea baino ez zitzaidan geratzen... Ohartu orduko, eta nik uste nuena baino azkarrago, Zarautzeko hondartza bistan nuen, ez nituen ez bigarren bolla ez, pasa beharreko bi bollak ikusten, baina hondartzan zegoen arkua ikusten nuen gargero, eta poliki poliki, hondartzako fondoa ere ikusgai nuen, gutxi falta zitzaidanaren seinale... Orokorrean, oso igerialdi lasai, golperik gabekoa, eta ia urik irentsi gabe, perfekziotik hurbil (nire igeriketako maila kontutan hartuta noski).. Hanka jartzeko moduan nengoela ikustean, erlojura begiratu eta 46 minutu ikustean ohartzen naiz zerbait alde genuela,korrontea, haizea,marea..., oso denbora ona da neretako, eta boxeetara 48 minututan iristen naiz, kortea baino 12 minutu lehenago..
Uretatik ateratzen
Boxeetako kalea ongi lokalizatuta baneukan ere, eta kalea asmatu arren, ezin nuen bizikleta topatu, gainera ez nintzen ongi gogoratzen nire dorsalaren zenbakiarekin, eta besoko marka borratuta zegoen... Total, karrikatik barrena 2 joan etorri egin nituela bizikleta topatu orduko... Hortik aintzina, nahiko transizio azkarra egin nuen, neoprenoa kendu, mallota, kaskoa, dorsala eta zapatillak jarri eta bizikletara... Zapatillak bizikletan jarrita izan banitu hobe izanen zela konturatu nintzen, maldan gora zelako transizio gunea, eta irristatu egiten zuen... Behin bizikleta hartuta, Meagaseko lehen itzulia, topera eta plater haundian egin nuen, jendea pasa eta pasa, nire segmentuan nengoen... Pax Avanteko esfortzutik zangoak erabat errekuperatuta ez banituen ere, nahiko ongi joan zitzaizkidan bizikletako segmentuko lehen bi itzuliak.. Zarauztik Meagas pasata Zumaiarantz joaten ginen, gero Zumaiatik kostako errepidetik Zarautza itzultzeko.. Nahiko ibilbide erraza zen, eta tarteka haizeak traba piskat egiten bazuen ere, gustora ibili nintzen, 34 media eutsiz, posizio asko errekuperatuz, eta bakarra galduz...
Hirugarren bueltan Zarauztik Oriora joaten ginen, eta igoeratxo hori ere oso erraz genuen, oraindik zangoek indarra zutenaren seinale... Aiarako bidegurutzea hartuta, eta Aiako aldapa hasita, hasi nintzen ikusten indarrak faltan nituela, igo igo nuen, baina gargero ez nuen freskotasunik, eta hasierako zatian gehiegi eman ote nionaren beldur nintzen... Aiako jeitsiera, ahal bezala errekuperatu eta jateko baliatu nuen, baina alarmak piztuta nituen, oraindik korrikaldia falta zen... Txurrukako aldapa ez nuen ezagutzen, eta oso gogorra egin zitzaidan egia errateko, azken itzuli honek bizikletako zatia piskat gazitu zuela pentsatzen dut...Handik dena beheraka zen, eta edan eta zangoak piskat lasaitu nituen azkeneko txanparako, 20 kilometroko korrikaldia, 5 kilometroko lau itzuli...

Transizio nahiko ona egin nuen, galtzerdiak eta zapatillak jantzi, mallota kendu, eta korrika hasi nintzen, ordu bat eta 35 minutu nituen, 5 orduko langa botatzeko... Entrenamenduetan erritmo azkarragoko transizioak egina nintzen, eta beraz eginen nuelakoan nengoen, baina lasterka hasi eta berehala konturatu nintzen, erraza zirudiena, zaila izanen zela bukaeran... Lasterka hasi eta berehala, erritmo oso motelan baino ezin nuela konturatu nintzen, 156ko pultsoa ezin nuen pasa, zangoak astunak nituen, eta gainera, lehendabiziko kilometrotik, bareak fuerte eraso zidan... 3 kilometrorako oinez metro batzu egin behar izan nituen, arnasa ere hartu ezin bainuen, bareak ematen zidan minaren kulpaz... Piska bat oinez egin eta gero, berriro lasterka hasten nintzen, eta bueno, uzten zidan... Konstante hau, itzuli guzietan gertatzen zen, 2-3 kilometro egiten nituen minik gabe, baina barea agertzean, berriz oinez hastera behartzen ninduen... Poliki poliki, helmugarako sarrera emanen zidan pulsera arroxaren jabe egiten joan nintzen, lehenik pulsera bat, gero bestea, gero bestea, eta azkeneko itzulian sartuta nengoen... Ezinezkoa zen gargero 5 ordutik jeistea, azken 3ak 4 minutu kilometrora egin behar nituen, eta gaur Rothen ez bezala, nahiko justo akitzen ari nintzen... Azken pulsera hartu, Zarauzko kale estuetatik azken buelta egin, eta jendez osatutako pasillo batetik helmugara sartu nintzen, honako hontan azken 400etan baino ezin izan nuen erritmo aldaketa egin... 5 ordu 3 minutu eta 28 segundu, niretako denbora ona, baina 5 ordutik jaitsi ez izanaren penarekin...
Helmuga
Ondorioak: Positiboekin hasiko naiz: Itsasoko zeharkaldiari nion beldurra kontutan hartuta, oso esperientzia positiboa izan da Zarauzko igeriketa froga.. Duela bi urte egin nuen lehen igeriketa saioa ur irekietan, eta garai hartan Zarauzkoa egitea ametsa ia ezinezkoa zen neretako... Gainera, ia sufritu gabe, eta gozatzen egin nuen, beraz, gehiago ezin eska. Bizikletaren lehen zatia ere ona izan zen.

Negatiboak berriz bi, bizikletako eremu gogorrean nire maila ez nuen eman, harritzekoa izan zen, zelaian jende andana pasatzen nuen bitartean, Meagas eta Oriora dihoan aldapan jendea pasatzen nuen bitartean, nola gero Aian eta Txurrukan, apenas norbait pasatzen nuen... Ez zen garapenen arazoa izan, azalpen bat, Pax Avanteko ongi errekuperatu ez izana, hasieran gehiegi eman izana... ez dakit.. Lasterka ere ez nuen nirea eman, eta 5 minutu kilometroko azpitik ibili banintzen ere, ez nuen entrenamenduetako maila eman... Aurten lasterka freskoago ikusten nuen nire burua, baina freskotasun hori, Zarautzen ez zen agertu.. Ea asteburu honetan Lekeition, froga motzago batean, agertzen den..

Bukatzeko, antolakuntza eta Zarauzko herria zoriondu.. Oso triatloi polita eta ongi antolatua egiten dute, ikaragarriko giroa dago, eta une oro ongi zainduta sentitzen duzu zure burua, errepikatuko dugu...

Pulsometroaren datuak: Zarauzko triatloia

El pasado sábado, participé en uno de los objetivos en cuanto a triatlón se refiere de este año, el afamado Triatlon de Zarautz...  Me daba mucho miedo este triatlon, sobre todo el segmento de la natación, el hecho de nadar en mar abierto... La motivación me la daba el buen ambiente que suele haber allí, el circuito ciclista, y el hecho de competir con gente de calidad...

El sábado por la mañana salimos temprano de casa, y después de comer por el camino, para las 11 y media estaba en Zarautz... Ningún problema para acceder a boxes, y después de encontrar mi sitio, decidí que la bici la haría con mallot para evitar posibles quemaduras, y que los calcetines solo me los pondría en la carrera a pie, cuando ya el pie estaría seco... De vez en cuando le echaba una mirada al mar, que a pesar de que decían que estaba en calma, yo lo encontraba algo picado a causa del viento de norte...
Panorámica desde boxes, a lo lejos, Getaria
Después de dejarlo todo preparado, y de revisarlo al menos 5 veces, me dirigí al autobús que nos llevaría a Getaria... Allí coincidí con mi excompañero del Hiruki Javier Elizari.. Ambos mirábamos con preocupación al mar... Fue de mucha ayuda el tiempo que pasé con los excompañeros, ayudó a que se me pasara la gran preocupación que tenía con el segmento de agua, ya que todos me insistían una y otra vez, en que no tendría problemas en salir del agua...En Getaria estuvimos una hora esperando a la salida, los Hirukis Aritz, Fernando, Ibai, Javier, Tirapu... una hora muy entretenida y provechosa, AUPA HIRUKI! Las chicas salían a las 2, y cuando estas salieron , entré al agua para calentar, el agua no estaba muy fria, y esas primeras sensaciones fueron muy buenas... Me coloqué bastante atrás y en el medio, y nada más darse la salida, me dediqué a buscar unos buenos pies, unos pies que fuesen mi salvación...
Sálida
Para haber entrenado tan poco, nade muy muy agusto... En comparación con la natación de Roth, aquí iba muy fácil, salí en la mitad del grupo, y nadé con la intención de que siempre hubiesen burbujas delante de mi cara, si el de adelante iba hasta Donosti, yo iría por detrás... Para cuando me quise dar cuenta ya había pasado por la primera bolla, respiraba con mucha calma, bien de brazos, y para estar nadando en mar abierto, iba relajado, demasiado relajado para ser yo... El objetivo seguía siendo el mismo, siempre nadar cerca de alguien, para perderme... Cuando ya llevaba un tiempo nadando, me preocupaba el hecho de que la segunda bolla no aparecía, el mar estaba un poco picado, y no conseguía ver la bolla, pero bueno, como iba en la mitad de un grupo, pensaba que todos no nos habríamos perdido, había que fiarse... Para cuando me quise dar cuenta, y antes de lo que me esperaba, tenía a la vista la playa de Zarautz, no veía ni la segunda bolla, ni las dos que nos debían de servir de pasillo, pero si que conseguía ver el arco que estaba en la playa. Poco a poco, también se iba vislumbrando el fondo de la playa, señal de que el segmento de la natación se estaba acabando...En general fue una natación muy tranquila, sin apenas golpes, y sin apenas beber agua.. Bastante cerca de la perfección, teniendo en cuenta mi nivel.,.. Cuando consideré que podía poner el pie en el suelo, me puse a caminar, y miré al reloj, al ver los 46 minutos, me dí cuenta, que algo tuvimos a favor, o la corriente, o la marea, o el viento... Se trataba de un muy bien tiempo, al principio tenía miedo de si sería capaz de salir del agua en corte, y entro en boxes con un tiempo de 48 minutos, 12 minutos antes del corte...
Saliendo del agua
Si bien tenía bien localizada mi ubicación en boxes, y a pesar que acerté con la calle, no podía encontrar mi bici, no me acordaba de mi dorsal, y la marca de brazo la tenía borrada... Total que tuve que hacer una par de idas y venidas por el medio de la calle de mi box, buscando la bici, hasta que la vi... A partir de ahí la transición fue bastante rápida, quitarme el neopreno, colocarme el mallot, el casco, el dorsal y las zapatillas, y a la bici... Habría sido mejor colocar las zapatillas en la bici, porque la salida era en cuesta, y me patinaba con las calas.. Una vez encima de la bici, el primer paso por Meagas, a tope y con el plato grande, venga pasar gente, estaba en mi segmento... A pesar de que las piernas no las tenía del todo recuperadas después de la Pax Avant, en las 2 primeras vueltas las sensaciones fueron buenas... Ibamos de Zarautz hacia Zumaia pasando por Meagas, para luego volver a Zarautz por la carretera de la costa... Era un recorrido bastante fácil, y a pesar de que a veces el viento molestase un poco, rodaba a gusto, manteniendo una media de 34 por hora, recuperando muchas posiciones, y solo siendo pasado por una persona...
En la tercera vuelta, íbamos desde Zarautz hacia Orio, esa subida también la hice muy fácil, señal de que las piernas todavía tenían gas... Cuando cogimos el cruce hacia Aia, y otra vez empezamos a subir, me di cuenta que las fuerzas me iban abandonando. Subir lo pude subir, pero ya las sensaciones no eran las de antes, no tenía ninguna frescura, empecé a pensar que quizás había forzado demasiado en la primera parte... Después de aprovechar la bajada de Aia para intentar recuperar algo, comiendo y tomándomelo con calma, las alarmas estaban encendidas, y todavía faltaba la carrera...  Todavía faltaba el alto de Txurruka, alto que no conocía, y que se me hizo bastante duro. Esto hizo que las sensaciones finales de la bici no fuesen del todo buenas... A partir de ahí, bajada hacia Zarautz, comer, beber, relajar las piernas para el último segmento. 20 kilómetros de carrera, 4 vueltas de 5 kilómetros...

La transición esta vez fue bastante decente, ponerme los calcetines y las zapatillas, quitarme el mallot, y empecé a correr; tenía una hora y 35 minutos para bajar de las 5 horas... En los entrenamientos había hecho transiciones a ritmos más rápidos, por lo que parecía factible, pero nada más empezar a correr, lo que parecía fácil se convirtió en muy difícil. No podía pasar de las 156 pulsaciones, solo podía correr a ritmos lentos, y para colmo, desde el primer kilómetro empecé a sufrir un fuerte dolor debido al flato... Para el kilómetro 3 me vi obligado a caminar, ya que el dolor era muy grande al respirar... Después de caminar un poco, volvía a correr, y bueno, por lo menos podía correr.. Esta constante se fue repitiendo en todas las vueltas, cada 2-3 kilómetros me veía obligado a parar a caminar.. Poco a poco, me fui ganando la pulsera rosa que me abriría las puertas de la meta, primero una pulsera, luego otra, luego otra, y ya estaba metido en la última vuelta... Era prácticamente imposible bajar de las 5 horas, ya que estaba obligado a correr los últimos 3 kilómetros a 4 el kilómetro, y en Zarautz, al contrario que en Roth, no había reservas para cambiar al final.... Recoger la última pulsera, pasar por las calles estrechas de Zarautz por última vez, y en medio de un pasillo formado por la gente, entré en meta, con un cambio de apenas 400 metros (siendo generoso).. 5 horas 3 minutos y 28 segundos, para mi buen tiempo, pero siempre con la pena de no bajar de las 5 horas...
Helmuga
Conclusiones: Empezaré por las positivas. Teniendo en cuenta el miedo que le tenía a la natación, fue una experiencia muy positiva... Solo hace 2 años que hice mi primera natación en aguas abiertas, y en aquella época una travesía como la de Zarautz, no entraba ni en el mejor de mis sueños... Además apenas sufrí, por lo tanto no se puede pedir más... La primera parte de la bici también fue buena.

En cuanto a las conclusiones negativas, dos , en la parte dura del segmento de la bici, no dí la talla, mientras que en el llano no dejaba de pasar gente, en las subidas de Meagas y alto de Orio no dejaba de pasar gente, pero en Aia y en Txurruka, apenas conseguía pasar a nadie... No fue cosa de los desarrollos, no haber recuperado bien de la Pax, haberle dado demasiado al principio? No se... Corriendo tampoco fui capaz de sacar los ritmos que saco en los entrenamientos, a pesar de que corrí por debajo de los 5 minutos el kilómetro... Este año me veía más fresco corriendo, pero esa frescura no salio en Zarautz.. A ver si este fin de semana en Lekeitio, en una prueba más corta, vuelve la chispa.

Para acabar, felicitar a la organización y al pueblo de Zarautz.. Se trata de un triatlón muy bien organizado y bonito, increíble el ambiente, y en todo momento te sientes mimado y cuidado, repetiremos...

Datos del pulsometroZarauzko triatloia


lunes, 9 de junio de 2014

Pax Avant, Christophenak egiten - Pax Avant, emulando a Christophe

Atzo Izaban, Orbeak antolatzen duen Pax Avant martxa ospatu zen. Martxa honen ezaugarri nagusia, luzera eta batez ere gainditu beharreko desnibela dira. Aste honetan bertan ibilbidea aldatu beharrean aurkitu zen antolakuntza, eta hola, Laza, Larrau, Issarbe (Santa Engrazia, Souscous), Soudet Aretetik, berriro Issarbe (oraingoan soilik Souscousetik), eta Pierre de St Martin Aretetik igo eta gero buelta Izabara... Azkenean 200 kilometro eta 5500 metro desnibel gutti gora behera... Beroa ere sapa egin zuen... Hasi aintzinetik motibazio bat bilatu nuen, Pax Avant da, Camile Extremarekin batera, Izaban antolatzen diren kirol ihardueretatik egin gabe dudan bakarra, beraz helburua argi zegoen, martxa luzea bukatu behar nuen, erdiko martxara salto egiteko egon zitezkeen tentazioak gaindituz...

Goizeko 8 eta laurdenetan ateratzen ginen martxa luzea egin behar genuenak, eta ordurako ez zen batere hotzik Izaban.. Nahiko atzean atera banintzen ere, ibilbidea ezagutzeak, eta hasieratik goraka izateak, lehen postuetara iritsi ahal izan nuen, Lazako gogorra hasi aurretik... Laza nahiko fuerte igo bazen ere, gurpilean lehen taldeari eutsi nion... Jaitsiera ere ezagutzen nuenez, ez nuen taldea galdu, baina behin Larrau hasita, nire erritmoa hartzea erabaki nuen, martxa oso luzea eta gogorra zen.. Igoera erraz egin nuen, jendea aurreratuz, batzu martxa luzekoak ziren, besteak ertaineakoak, gustora ari nintzen... Hori bai aurreratzen ari zinela zure taldekoa zen edo ez ez jakiteak ez zuen laguntzen, baina tira..

Larrau pasa eta gero, martxa honetan beldurrik haundiena ematen zidaten tramoetara, jeitsierak.. Beroa ari zuen, beraz ez nuen aunitz frenatu nahi, llantak sobera ez berotu eta ez zulatzeko... Gainera haizea ere zakar zebilen, eta bakarren batek susto ederrak hartu zittun.. Justo Erroymendira iristean, Santi eta Ana aintzindu nituen, elkarri piskat animatu eta beheraka abiatu nintzen.. Nahiko erlajaturik egin nuen jeitsiera, eta behin Laugibarrera iritsita, erreleboka hasi nintzen beste batekin, errelebo fuerteak, sentsazio onak... Soudet igotzen hasi ginenean, tiraka zihoana joaten utzi nuen, zerbait jan, eta beste baten zain geratu nintzen... Beste baten gurpila hartu, eta plater haundian joan nintzen Santa Engraziko herriraino, bertan haste baitzen portuaren gogorrena, hirugarren platera sartu, eta mantso mantso goruntza abiatu nintzen... Inorekin ez nintzen zebatzen, eta 165 eko langa pasa gabe, goruntza joan nintzen.. Beroa ordurako haundia zen, baina oraindik ez gero izanen zen bezain itogarria..

Souscouseko bidegurutzera iritsita, penditza ez zen horren gogorra, eta beraz, Issarberako gaineruntz nahiko lasai abiatu nintzen.. Behin gaina harrapatuta, abituallamientoan geratu nintzen, botellinak bete,  kola lata bat edan, zerbait jan, eta beheraka.. Beheraka hasi bezala, atzeko gurpila frenatzean soinu arraro bat egiten zuela ohartu nintzen.. Eta abituallamientoa baino bi kilometro beherago, leherketa bat entzun, eta banekien zer zetorren, gibeleko gurpila lehertu nuen... Pintxazoak konpontzeko aparra bota nion, haizea eman, baina alferrik zen.. Segidan antolakuntzako kotxe bat gelditu eta laguntza eskeini zidan, baina ez zuten ez tubular ez gurpilik... Areteraino kotxean jeisteko eskeintza egin zidaten, baina, ez nuen onartu, horrek martxa behar bezala ez bukatzea zekarren... Momentu horretan Eugene Crhistophen historia etorri zitzaidan burura, ezagutzen ez duzuenendako, bere historia osoa: Eugene Christophe Christophek bere bizikletaren horkilla hautsi zuen 1913ko Tourrean, lider eta irabazteko hautagai nagusia zela, eta oinez egin behar izan zuen San Marie de Campan arteko bidea... Nik alderantziz egin behar izan nuen, 2 kilometro edo izanen ziren, igo beharrekoak, eta hura zen martxa akitzeko nuen aukera bakarra, beraz, zapatillak eskuan hartu, eta goraka igo nintzen abituallamiento gunera iritsi arte... Bertara iristean, zortea izan nuen, azkeneko gurpila niri eman baizidaten... Ikaragarria zen martxa honetarako Orbeak jarritako hornidura mekanikoa, pila bat gurpil zeuden hornidura puntu bakoitzean... Gurpil berria montatu eta gero, berriro beheraka abiatu nintzen... 40 minutu galdu nituen, baina gaitzerdi, froga akitzeko moduan nengoen berriz..

Galdutako denbora berreskuratu nahi nuen, eta energia aunitz gastatu nuen Issarbetik Areteraino, taldeak pasa eta bakarrik joaten, indartsu nengoen.. Areteko herria atzean utzi eta gero ere, fuerte jarraitu nuen, eta portua ere fuerte hasi nuen... jan edanetan deskuidatu nintzela ikusiko nuen beranduago, izan ere, pajara antzeko bat harrapatu nuen azkeneko kilometroetan... Portuaren erdialdean berriro Santi eta Ana aurreratu nituen, oraindik ongi nihoan, baina martxako momentu txarrenak, Labayseko bidegurutzea harrapatu arte pasa nituen... Hustuta nihoan 150 pulsazioko langa pasa ezinik, beroak itota...  Tentazio latzak izan nituen, luzea bertan behera utzi, eta erdikora pasatzeko.. Tentazioei aurre egin nien baina, eta Soudeteko gaineko abituallamientoan denbora franko eman eta gero, berriz bukle osoa egiteari ekin nion...

Aurpegi ona, gorputzaldi txarra
Arete gora pasatako miseriek, mentalitatea aldatzeko pausua hartzera eraman ninduten, ez nuen indarrik alferrik xahutuko, eta helburu bakarra, bukatzea izanen zen... Goraka nire antzera zebilen Zumaiar batekin juntatu, eta harekin igo nuen Issarbe, gainean 5 lagun ginen, eta jeitsiera mantso egin eta gero, elkarrekin Aretera joanen ginela adostu genuen... Areten beste geldialditxo bat, ura edan, freskatu, eta goraka hasi ginen.. Zumaiarra eta biok bakarrik joan ginen, harritzekoa bada ere, bigarren igoera hau ia lehenengoaren erritmo igualean egin nuen, kasu honetan hasierako zatia askozaz polikiago egin banuen ere... Nahiko energia justoarekin eta utzi zidaten gurpilak 27koa zuela eskertuz, Soudeteko gainean nintzen.. Bertan 5 minutuko atsedenalditsoa hartu, eta gailurreruntz...
Azken txanpa
Gailurra harrapatuta, ibilbide oso ezagunean nintzen, eta somatu zen, haizea kontra bagenuen ere, abituallamientoan sartutako azken kaloriek, energia eman zidaten, eta bertatik Izabara ziztu bizian jeitsi ginen.. Hasieran bi baldin baginen ere, harrapatu gintuen pertsonekin 10eko taldetxoan edo sartu ginen Izaban... Ibilbidea ezaguna zenez, topera eta dena sartuta joan nintzen, eta taldekoek aurrean sartzen utzi ninduten, sarritan ikusten ez den jarrera txalogarria...

Azkenean 203 kilometro (nik lau gehiago egin nituen matxura konpontzeko), eta desnibel haundia.. Ikaragarri ongi antolatutako martxa bat, ahal izanez gero bederen errepikatuko dudana... Zorionik beroenak Izabako herriari, eta Orbeari ere..

Pulsometroaren datuak: Pax Avant 07.06.2014 08:16

Orain errekuperatzea tokatzen da, datorren astean Zarautz tokatzen zaigu eta...


Ayer en Isaba, se celebró la marcha de cicloturista de la Pax Avant.. La principal característica de esta marcha es la longitud, y sobretodo el desnivel a superar... Esta semana, la organización se vió obligada a cambiar el recorrido, quedando este en, Laza, Larrau, Issarbe (por Santa Engracia, vía Souscous, Soudet desde Arete, Issarbe pero solo desde Souscous, para volver a Arette y subir hasta la Piedra de San Martin para bajar de nuevo a Isaba... Al final 200 kilómetros y 5500 metros aproximados de desnivel... Un calor sofocante... Antes de empezar me di cuenta que junto con la Camille Extreme, es la única prueba deportiva que se celebra en Isaba, y en la que yo no había tomado parte, ya tenía una motivación para superar la tentación de no dejarme caer a Isaba una vez llegado a Soudet, y lanzarme a subir 2 veces a Arette..

Los que ibamos a hacer la marcha larga salíamos a las 8 y cuarto, y ya para esa hora la temperatura era muy agradable... A pesar de salir bastante atrás, el hecho de que la carretera tiraba para arriba, y de que conocía la carretera, hizo que para cuando empezó lo duro de Laza, ya estaba con los de adelante... Laza se subió bastante fuerte, pero pude aguantar con esa grupeta.. Como la bajada también la conocía, pude aguantar con el grupo, pero al empezar Larrau, decidí coger mi ritmo, quedaba mucho... En la subida, a pesar de ir fácil, iba adelantando a mucha gente, algunos de la larga, otros de la mediana... El hecho de no saber si un grupo adelantado era de la larga o de la corta, no ayudaba en exceso, pero bueno...

Una vez pasado Larrau, llegamos al tramo donde flojeo y lo paso mal, las bajadas... Hacía mucho calor, por lo que no quería frenar demasiado, para no calentar demasiado las llantas... Además el aire pegaba fuerte, y ya nos dio bastantes sustos... Justo al llegar a Erroymendi adelante a Santi y a Ana, charlé un poco con ellos, y me lancé hacia abajo.. Bajé bastante relajado, y una vez llegado a Laugibar empecé a relevar fuerte con uno de la media que venía de un pinchazo... fueron relevos duros, las sensaciones eran buenas... Cuando empezamos a subir hacia Soudet, lo deje ir para comer tranquilamente. Cuando pasó otro que iba fuerte, me puse a su rueda, y con el me fui hasta Santa Engracia, una vez llegado al pueblo, y donde empezaba lo duro, metí el tercer plato, y poco a poco fui para arriba... No me cebaba con nadie, y sin pasar de 165 pulsaciones, iba para arriba... Para entonces el calor era grande, pero no tan agobiante como sería luego...

Cuando llegamos al cruce de Souscous, la pendiente disminuía bastante, y por lo tanto, aproveche para recuperar el aire...Una vez coronado, decidí parar en el avituallamiento, hacía calor, y quería comer y beber comida fresca...Cuando empecé a bajar escuché un solido raro en la rueda trasera al frenar, 2 kilómetros más abajo, mi tubular trasero reventaba... A pesar de poner la espuma antipinchazos, el pinchazo no se arregló... Enseguida paró un coche de apoyo mecánico, pero no disponían ni de ruedas ni de tubulares... Me ofrecieron bajar en coche hasta Arette para reparar allá, pero preferí subir andando hasta el avituallamiento de Issarbe para intentar que allí me solucionasen el problema, el abandono esta más que presente... En ese momento me vino a la cabeza la historia de Eugene Christophe, para los que no conocéis su historia deciros, que cuando tenía ganado el tour de 1913 rompió su horquilla en la bajada a Tourmalet, y tuvo que bajar andando hasta San Marie de Campan, su historia completa aquí:  Eugene Christophe. Yo tuve que hacerlo al revés, tuve que subir 2 kilómetros cuesta arriba hasta el avituallamiento, era la única manera que veía de acabar la marcha, así que me descalce y para arriba... Al llegar tuve suerte, y me dejaron la última rueda que tenían disponible... Increíble el nivel de asistencia mecánica de la marcha, un montón de ruedas en cada punto de avituallamiento... Después de montar la nueva rueda, me lancé de nuevo hacia abajo... Había perdido 40 minutos, pero bueno, volvía a estar en condiciones de acabar...

Quería recuperar el tiempo perdido, y gasté muchas energías entre Issarbe y Arette, pasaba a grupos y me iba solo, tenía fuerza... Una vez dejado el pueblo de Arette, seguí fuerte, empezando el puerto muy fuerte... Luego descubriría que entre los calentones de después del pinchazo, y que descuidé un poco el comer y el beber, la pájara estaba servida para el último tramo del puerto.. A mediados de puerto, volví a adelantar a Santi y Ana, todavía iba bien, pero a partir de ese punto y hasta el cruce de Labays, viví los peores momentos de toda la marcha... Apenas lograba pasar de las 150 pulsaciones, acalorado.. Tuve muchas tentaciones para dejar la larga, y tirarme a por la mediana... Al final pude darle la vuelta, y después de una parada bastante grande, me lancé hacia Santa Engracia, para encarar de nuevo el bucle...
Buena cara, mal cuerpo
Después de todas las miserias pasadas en la primera subida a Arete, decidí cambiar la mentalidad, no gastaría nada en balde, el objetivo sería acabar... Subiendo Issarbe me junté con uno de Zumaia que andaba parecido, arriba eramos 5 y decidimos que nos reagruparíamos camino a Arette para hacer camino juntos.. En Arette paramos bastante rato, bebimos agua fría, y nos decidimos a encarar la última dificultad del día.. Una vez empezó lo duro, el chico de Zumaia y yo nos fuimos para arriba, ya para mi sorpresa descubrí que esta segunda subida estaba siendo parecida a la primera, a pesar de que en la primera parte, fui mucho más despacio... Con poca energía y agradeciendo el 27 que tenía la rueda que me dejaron, llegué a Soudet... Parada de 5 minutos, y hacia la cumbre... .
Último arreón
Una vez conseguida la cima, entraba en territorio conocido, y se notó, a pesar de que el viento soplaba fuerte de cara, y las últimas calorías que me metí en el avituallamiento me dieron la suficiente energía para apretar al final... Al principio eramos solo 2, pero fuimos cogiendo a gente, llegando a entrar unos 10 en meta... Como el recorrido era conocido, fui a tope, y los del grupo me dejaron entrar el primero, un gesto que no se repite muy a menudo...

Al final me salieron 203 kilómetros (tuve que hacer 4 de propina para arreglar el pinchazo), y mucho desnivel... Una marcha muy bien organizada, en la cual, y a ser posible, repetiré... Enhorabuena al pueblo de Isaba y también a Orbea...

Datos del pulsometro: Pax Avant 07.06.2014 08:16

Ahora a recuperar, y la semana que viene a Zarautz...

martes, 27 de mayo de 2014

Cicloturista Pamplona

Joan den larunbatean, Cicloturista Pamplona delako martxa zikloturistan hartu nuen parte. Hirugarren urtea da martxa hau antolatzen dela, baina aintzineko bi urteetan ezin izan nuen parte hartu, ironmanerako prestakuntzan buru belarri sartuta bainegoen... Beraz aurten hain ongi antolatuta dagoen froga honetara lehen aldiz parte hartu nuen... Ekipoan ere aunitz ginen hara bertaratutakoak, luzean Migui, Iñigo, Julen eta ni, eta motzean Mikel, Rafa, Alfredo, Magaña, Mikel Telletxea, Ibai eta  Ana, duela urte batzu pentsagaitza izanen zen, horrenbertze lagun holako froga batean juntatzea...
Ekipoko kide batzu

Aste osoan gutti, oso gutti entrenatu arren, zangoak ez nituen oso ongi, beraz ez nintzen oso zihur aurkitzen... Gainera joan den urteko neutralizatuan Migui erori zela banekien, eta beraz, neutralizatuan lasai joateko erabakia hartu nuen... Nerbio askoko tramoa izan zen, txirrindulari asko, rotondak, neutralizatua, denek aintzinean joan nahi... enfin.. Ohartu orduko eta susto haundirik gabe, kilometro zerora iritsi, eta Etxauri bidean jarri ginen, posizio batzu errekuperatzen saiatu banintzen ere, Etxauri nahiko atzean hasi nuen.. Dagoeneko zangoak oso gaizki ez nituela ikusi nuen, eta aintzinerat jo nuen.. Talde aunitz aintzindu nituen, eta igoera nahiko polita egin nuelakoan nago, baina lehendabizikoak urrun zeuden gargero.. Koronatu ostean, taldetxo txiki bat ginen, eta tiratzen ongi jardun baginen ere, atzetik talde haundiago bat zetorrela ikustean, jendea geratu egin zen..
Etxauri gora, atzetik aurrera
Hortik aurrera, oso erraz joan nintzen talde horretan, jendeak ikusten zuen portuak ez zirela taldea hausteko modukoak, eta San Migelerako gordeka ari ginen denak... Bitartean noski, aurreko taldeak gero eta denbora gehiago atera zigun... Tramo honetan gertatu zen Migiren pintxazoa, ez dauka gizajoak zorte onik martxa honetan, bi aldiz pintxatu zuen gainera, eta halabeharrean, motzera joan.. Lezaunen batzuk taldea piskat luzatzen ahalegindu ziren, baina babesean denok nahiko erraz joaten ginen.. Lizarragako azken kilometroan piska bat estutzea erabaki nuen, hartara jeitsiera errazago egiteko, ideia ona izan zen, hartara agobio gehiegirik gabe, taldea ez galtzeko moduan jeitsi nuen eta...
San Migel goiti
Ohartu gabe, San Migel hasieran ginen, astebete lehenago igoa nuenez, ezagutzen nuen, eta beraz, topera igo nuen, gustora, zangoek laguntzen zutela ikusita.., astebete baino 4 minutu lehenago igo izanak ere gustora utzi ninduen, gainera, nire taldekoen artean oso oso aurrean igo nuenez, lasaitasuna ematen zidan, zeozer jatera gelditu, eta jeitsiera lasai antzean egiteko... 2 minutuko geldialditxoaren ondotik, bakarrik jaisten hasi nintzen, eta beste 5ek Baraibar parean harrapatu ninduten... Lekunberrira iristerako 8ko taldetxo bat ginen, elkarrekin oso ongi konpondu ginenak.. Estrategia argia, aldapa gora denak elkarrekin gero zelaian erreleboka joateko... Hola Beruete eta Musgitz pasa genituen, eta Markalaina iristean beste talde batek harrapatu gintuen... Handik ziztu bizian Iruñeara, Iruñeatik pasatzerakoan zenbait rato txar pasa, eta helmuga... Froga polita, metro bat zelairik gabea, eta oso ongi antolatua... Zerbait txarra erratekotan, eta hemen antolakuntzak bate errurik ez du, aunitzetan jendeak hiri barnean hartzen dituen arriskuak..

 5 ordu eta 44 minutu nire pulsometroaren arabera, eta 5 ordu 29 antolakuntzak emandakoaren arabera... Pultsu oso baxua atera zitzaidan gisa honetako froga izateko, baina tira, oso entrenamendu ona izan zen Luchonerako...

Pulsometroaren datuak: Cicloturista Pamplona 24.05.2014 08:03

El pasado sábado participé en la marcha Cicloturista Pamplona. Era la tercera vez que se organizaba dicha marcha, pero en las 2 anteriores estaba metido de lleno en la preparación de los iron man... Por lo tanto iba a ser la primera vez que iba a participar en esta prueba tan bien organizada... En el equipo fuimos muchos los que participamos, en la larga, Migui, Iñigo, Julen y yo, y en la corta Mikel, Rafa, Alfredo, Magaña, Mikel Telletxea, Ibai y Ana; hace unos años sería impensable que tanta gente nos juntásemos en una prueba como esta...
Algunos miembros del equipo
A pesar de que durante toda la semana entrene poco, muy poco, las piernas no las tenía del todo bien, por lo que no me encontraba del todo seguro.. Además en la salida neutralizada del año pasado Migui se fue al suelo, por lo tanto, decidí salir con calma.. Fue un tramo de muchos nervios, muchos ciclistas, rotondas, neutralizada, todos quieren ir adelante...en fin.. Sin darnos cuenta, llegamos al kilómetro 0, enfilando hacia Etxauri... Ahí, y a pesar de que intenté remontar un poco, me toco empezar Etxauri demasiado atrás... No me encontré del todo mal, y tire para adelante... Adelante a mucha gente, y pienso que hice una subida bastante buena, pero los primeros ya se me habían ido.. Después de coronar se hizo un grupico donde nos arreglamos bastante bien, hasta que por detrás entro otro grupo muy grande, y la cosa se paró mucho...
Subiendo Etxauri, de atrás a adelante
A partir de ese punto, fuí muy fácil en ese grupo, la gente veía que los puertos no eran capaces de romper los grupos, y la gente guardaba para San Miguel.. Mientras tanto el grupo de adelante se nos alejaba más y más... En este tramo paso el pinchazo de Migui, el pobre no tiene suerte en esta marcha, al pinchar 2 veces se vio obligado a irse hacia la corta...En Lezaun algunos estiraron el grupo, pero a rueda se iba muy fácil...En los últimos kilómetros de Lizarraga decidí estirar un poco el grupo, para coronar adelante, y descender sin agobios, cosa que así sucedió..
Subiendo San Miguel
Sin darnos cuenta estábamos en el inicio de San Migel, como lo había subido una semana antes, decidí subirlo a tope, a gusto, viendo que las piernas ayudaban, conseguí subirlo 4 minutos antes que la otra vez, ademas coroné entre los primeros de mi grupo, por lo que pude parar tranquilamente en el avituallamiento, y empezar a bajar sin apuros... Después de 2 minutos de parada, empecé a bajar en solitario, hasta que un grupo me cogió justo en Baraibar... Cuando llegamos a Lekunberri eramos un grupico de 8, los cuales nos arreglamos bastante bien... La estrategia era clara, iríamos todos juntos para arriba, para luego seguir relevando en llano.. De esta manera pasamos Beruete y Musgitz, hasta que llegando a Markalain nos pilló otro grupo por detrás... Desde allí, a toda velocidad hacia Pamplona, atravesando Pamplona algún que otro susto, y meta... Prueba muy bonita y recomendable, y muy bien organizada... Por decir algo negativo, y aquí la organización poco puede hacer, las situaciones de peligro que muchas veces provoca la gente en la misma ciudad..

 5 horas y 44 minutos según mi pulsometro, y 5 horas y 29 según la organización.. El pulso bastante bajo para una prueba así, pero bueno, muy buen entrenamiento para la Luchon...

Datos del pulsometro: Cicloturista Pamplona 24.05.2014 08:03