Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

martes, 4 de noviembre de 2014

Derrigorrezko geldialdiaren ondotik, Bilbao.. - Después de parón obligado, Bilbao..


Lehendabizikoz barkamena eskatu beharrean nago, ekainetik ez baitut deus idatzi blogean, tartean zenbait gauza gertatu dira.. Oporretatik bueltan buru belarri hasi nintzen Larra-Larrauaren prestaketetan, poliki poliki forma hartzen hasia nintzen, eta lasterketarako Nepalen egindako egonaldiak ongi egin zidala ikusten ari nintzen. Zoritxarrez orduan orain arte izandako bizikleta erorketarik gogorrena izan nuen, Tourmalet jeisten ari nintzela, lainopean, eta arriskurik gabeko (nik hori uste nuen) zuzengune batean, ardi bat atera eta lurra jo nuen, ezkerreko eskuko behatz lodia hautsi eta eskuineko sorbaldan subluxazio bat... Izan zitekenerako ezer gutxi gertatu zen, bizikleta txatarrara, eta nik zirujiazko interbentzio bat, horrek dakarrenarekin, inmobilizazioa, reabilitazioa..

Horrela geratu zen Orbea..
Eskua.
Abuztuaren 26an operatu ninduten, erori eta astebetera, eta guztira 14 egun egin nituen deus egin gabe... Iraila hasieran, lasterka hasi nintzen, eta negargarria zen, 5 min/kma behera ez bainintzen gauza... Erorketa aintzinetik Donostiako maratoia neukan burutan, 3 ordutik jeistea helburu, baina hori dena bertan behera gelditu zen... Agobiatu gabe lasterka egiten jarraitzea izan zen hartu nuen erabakia, ahal izanez gero Behobia eginen nuen, baina presiorik gabe..

Astetik astera kilometroak eginez joan nintzen, eta kalitatezko entrenorik apenas egin banuen ere, kilometro asko pilatu nituen... Urriaren erdialdean Bilboko Maratoi Erdia egiteko aukera suertatu zen, bolumena banuen, intentsitatea apenas, baina frogatzeko leku polita izan zitekeen... Ordu terditik behera bukatu nahi nuen lasterketa, eta burua hotz atera nintzen... Lehen kilometroa 4:48an pasa nuen, irteeran izandako tapoien ondorioz, eta gero guttigorabehera 4:17tik behera egon banintzen ere, azkenean 1:30:40ko denbora egin nuen..  Joan den urteko erritmoetatik nahiko urruti,  baina nahiko kontent iraila hasieran nuen maila ikusita... Orduan Behobiarako hilabete falta zen, beraz, joan den urteko marka hobetzeko horren urrun ez negoela ikusi nuen.. 3 asteak pasa dira, ikusiko dugu..

Media Maraton Bilbao

Lo primero pedir disculpas por haber tenido abandonado el blog, concretamente desde junio... En todo este tiempo, han pasado bastantes cosas... De vuelta de las vacaciones en Nepal, me puse a entrenar fuerte para hacer una buena Larrau, sin dejar de lado la carrera...  De Nepal, vine bastante fuerte, y estaban saliendo unos entrenamientos bastante buenos... Desgraciadamente, en ese momento tuve la caída más fuerte que he tenido hasta ahora con la bici.. Cuando estaba descendiendo el Tourmalet, bajo la niebla, y en mi opinión sin peligro, una oveja cruzó la carretera, no pude esquivarla y besé el suelo.. resultado, rotura del dedo pulgar de la mano izquierda, y subluxación en el hombro derecho... poco para lo que pudo ser.. La bici para chatarra, y yo con necesidad  de intervención quirurjica en el dedo, con todo lo que ello conlleva, inmovilización, rehabilitación... 


El 26 de agosto, me operaron, una semana después de mi caída, en total habría estado 2-3 semanas completamente quieto...  A primeros de septiembre me puse a correr, con un resultado penoso, correr a 5 el kilómetro ,era una químera... Antes de la caída el objetivo era la maratón de Donosti, el sub 3 un sueño, pero todo eso se fue al garete... Decidí seguir corriendo sin agobiarme demasiado, e intentado llegar lo mejor posible a la Behobia, sin presión...

De semana a semana fui acumulando kilómetros... A mediados de octubre surgió la posibilidad de participar en la media maratón de Bilbao, había entrenado bastante volumen, pero poca intensidad, pero era un buen sitio para probar... La intención era bajar de hora y media, pero saliendo con cabeza.. El primer kilómetro lo pasé a 4:48 por los constantes tapones.. A partir de ahí bastante bien, pero al final el tiempo se me fue a 1:30:40... Lejos de los ritmos del año pasado, pero contento, viendo el nivel que tenía en septiembre... Faltaba 1 mes para la Behobia, así que empecé a plantearme el mejorar la marca del año pasado... Han pasado las 3 semanas, a ver...

No hay comentarios:

Publicar un comentario