Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

miércoles, 22 de julio de 2015

Altriman 2015 kronika - Cronica Altriman 2015.

Aste bete pasa da Les Anglesen ospatutako triatloia egin eta gero, ez naiz urruti ibiliko triatloietan hasi nintzenez gerotik egin dudan gauzarik gogorrena izan dela... Antzinetik 3800 metro igerian, 200 kilometro bizikletan, 5200 metroko desnibelarekin eta 700 metroko desnibel positiboaa zuen maratoia... Gauza oso ongi joanda ere, 15 ordu beharko nituen kasurik hoberenean, eta txarrenean... hobe horretan ez pentsatzea... Entrenamenduekin gustora nengoen, eta konfidantzaz ongi nengoen lasterketari aurre egiteko... Eguraldia ere lagun izanen genuela ematen zuen, beraz dena nire esku zegoen..

Ostiralean dorsalak hartu ondoren, txarla teknikora joan nintzen, eta bertan lasterketaren xehetasunak argi utzi zizkiguten.. Lasterketaren gogortasunaren berri eman, hornidura puntuak non egonen ziren erran.. Goiz afaldu, eta goiz ohera, festa hastera doa..

Goizeko 3rak nik nahi baino lehenago etori ziren, 3 ordu eskaseko loa baino ez nuen egin, baina tira.. Hornidura punta indibidualetarako poltsak prestatu, baita arropa guziak ere, bezperatik ia lan gehienak eginak zeuden, beraz.. Font Romeutik Matemaleko lakura ordu erdiko bidea zegoen, nahiko urduri nengoen, oraindik oso ilun zegoen. 4ak eta kuartotan boxeetan nintzen, ikustekoa zen bertan zegoen giroa, denak frotalarekin dena ahalik eta hobekien dena prestatzen... Momentu batzuetan nire lehendabizko triatloia zela ematen zuen, beti zerbait ahazten zitzaidanaren sentsazioa, urduritasuna... oso rato txarra.. Ohartu orduko neoprenoa jazten ari nintzen, 15 minutu eskas falta ziren, eta dena prest zegoela zihurtatu eta gero, irteerara joan nintzen...

Irteerarako prest

LEHEN IRTEERA

video



Youtuben Altrimaneko irteera asko ikusiak nituen, baina egia errateko bertatik bertarakoa polita eta zirraragarriagoa izan zen... Egun zoragarria argitzear zegoen, eta mendiek osatzen zuten ortzimugan, argitasuna aurreikusi zitekeen...  Besterik gabe, bozinazoak jo zuen, eta lakuaren beste aldean zegoen argi baterantz igerian hasi ginen. Golpetik nerbio guziak alde batera gelditu ziren, hainbertze itxaron nuen eguna iritsi zen, eta sufrituz disfrutatzeko momentua iritsi zen... Igeriketa tramite bat besterik ez zen, ahalik eta gutxien gastatuz uretatik irtetea zen helburua, eta hola, taldetxo baten sartu eta errez aurreraz joan nintzen.. Ohartu orduko lehen bolla erori zen, dagoeneko egun argia zen, ura epela zegoen, gustora nengoen, bigarren bolla ere ohartu orduko agertu zen, gustora ari nintzen, baina orduan...


5' egonen dira bi argazkien artean
Bezperatik bileta teknikoan erran ziguten nahiko ohikoa zela lakuaren gainean lainoa sartzea, eta sartuz gero bigarren plan bat zeukatela, oso arriskutsua zelako lainopean igeri egitea.. Burua eskuinalderantz ateratzean, lainoa lakurantz nola sartzen zen ikusten hasi nintzen.. Talde batean erdian lasai ederrean igeri egitetik, nere burua lainoaren erdian bakar bakarrik ikustera pasa nintzen. Gainontzekoak nire inguruan egonen ziren, bai, baina ezin nituen ikusi.. Hala ere urduri ez nintzen jarri, eta aurrerantz igeri egiten segi nuen, tarteka burua ateratzen nuen, eta ez nuen bi metrotara ikusten. Halako batean, aurrez aurre tupust egin nuen beste igerilari batekin, bietako bat erabat oker zihoan, eta aukerak zeuden ni neu izateko... Momentu horretan piska bat urduritu nintzen egia errateko. eta hortik aurrera sarriago ateratzen nuen burua nolabaitere orientatzeko asmoarekin... Bat batean lakuaren ertza ez, baina atzean zeuden mendiak ikusi nituen, eta nolabaitere norabide zuzenean nihoala ikusi nuen, ordurako entzuna nuen lasterketa bertan behera gelditua zela, eta denei uretatik ateratzeko deia egiten zigutela. 43 minututan ateratzea lortu nuen, azken zatian asko bular estiloan egin nuela eta nere maila ikusita, pozik, baina bertzalde, lasterketa bertan behera geratua zegoela entzunda, amorru piska batekin ere. Epaileek eta antolakuntzak, boxeetara igorri gintuzten, bakoitza bere lekuan eseri behar genuen, hartara denak onik atera ginela zihurtatzeko. Kanpoan hotza egiten zuen eta hola egon ginen, denak uretatik atera eta boxeetara ekarri zituzten arte (10 bat lakuaren beste aldetik atera ziren). Tarte hori ia ordubetekoa izan zen, neoprenoa jantzita izan arren, hotza pasatzen hasia nintzen, eta nire burua lasterketatik kanpora zegoen, ez genekien zer gertatuko zen...
Botaketa

Antolakuntzak denak boxeetan ginela zihurtatu zuenean, bi aukera jarri zituen mahai gainean, ez zegoen igeriketa berriz egiteko aukerarik, ezta ere, igeriketa 1900 metrotan uzterik, gargero trafikoarekin arazoak izanen zituztekoko, eta beraz, 750 metroko igeriketa edo kilometro bateko lasterketa uzten dizkigute aukera bezala. Nire harridurarako kilometro bateko aukerak irabazi zuen, horrek oraindik karreratik gehiago atera ninduen, benetan ez nuen ulertzen 3800 metro igeri egitera joan zen jendeak nola bozkatzen ahal zuen 1000 metroko oinezko lasterketaren alde... 10 minutu eman zizkiguten aldatzeko, nire burua erabat kanpoan zegoen, txirrindulariz jazten hasi nintzen...

BIGARREN IRTEERA.

Lasterketa hasteko kilometro bateko lasterkaldia jarri ziguten, helburua igeriketako berdina, ahalik eta gutxien gastatzea. Hola , oso poliki hasi nintzen laster egiten, ia azkenetan, eta tartean komunetik pasatuz, 12 minutu eta 54 segundutan egin nituen, azkenean 2 kilometro izan ziren. Transizioa ere oso oso lasai egin nuen, eta orain bai, alferreko betelan hau eta gero , berriro lasterketa hasten zen, nire segmentua, bizikleta... Gozatzera.
T-1 geldoa

Atera bezala Llosako mendatea genuen aurretik, lehen portu suzesioa, Col de Quellane, hau plato haundian igo nuen 145 -150 ko pulso tartean, jendea pasa eta pasa, gustora, Quellane jeisten hasi gabe, Coll de Llose igotzen hasi ginen, hau berez, piska bat gogorragoa zen, baina nahiko motza. Sentsazioak ezin hobeak ziren, jendea pasa eta pasa ari nintzen, eta hola lehen jeitsierara iritsi ginen. Bezperan erran ziguten jeitsiera hau oso gaizki zegoela, beraz oso lasai jeitsi nuen, jendeak aurreratzen ninduen, baina, gauza luzea zen, eta ez nuen deus irabazten arriskatzen. Jeitsiera luze bat eta gero, Col de Creu igotzen hasi ginen, hasieran portu lasaia zen, baina bukaeran aldapa nahiko pikoak bazituen... Paisaia ikaragarri polita zen, eta aldapa gora berriz ere, jendea pasa eta pasa ari nintzen. Col de Creu igo eta gero, berriz Matemalera jeitsi ginen, handik kilometro batzu nahiko zelaia zen, eta Pailleheres portu mitikora hurbiltzen hasi ginen.

Pailheresera hurbiltzeko beste portu ttiki bat igo behar genuen, gero jeitsi eta Pailheres hasten zen, egun honetan igoko genuen mendaterik ezagunena. 14 kilometro %8ra, portu hasmentan hornidura puntu pertsonala zegoen, bertan gelditu, nire barritak hartu, eta botellinak bete ostean, goraka abiatu nintzen, lehen kortea erraz pasa nuen, 50 minutu azkarrago, eta nahiko erraz nihoan... 70 kilometro eroriak ziren gargero, eta Pailheresekin hasi ginen. Hemen ere gordetzen joan arren, jendea pasatzen segi nuen, baina lehendabiziko aldiz, bizikletan piska bat sufritzen hasi nintzen, portu gogorra zen, eta beroa gargero nahiko itogarria zen... Gailurra igo eta gero, berriro ere jeitsiera, kasu honetan azkarra eta errepide onarekin.. Aix les Thermeseraino jeitsi aurretik, hurrengo portuarekin hasi ginen, Chioluko gaina, 5 kilometro %7'5era... Ordurako jendea pasatzen banuen ere, dagoeneko karrera nahiko egonkortua zegoen. Jeitsiera hau eta gero, kilometro askotan zehar, nahiko errepide ona eta zelaia genuen aurretik, beraz, jan edan, eta kilometroak nola erortzen ziren ikusi. Asko jeitsi eta gero 2 kilometro %11ra igo behar genituen, berriro ere zelaigune batetara igotzeko. Handik aurrera gorabeheraz betetako kilometro asko, eta jeitsiera luze bat eta gero, bigarren hornidura puntu pertsonalera... Hornidura puntuak 20 kilometrotik behin edo horrela egonen ziren, baina antolakuntzak poltsa pertsonalak uzteko bi puntu utzi zituen, bigarren honetan pasta taper bat utzia nuen, eta 10 bat minutuz taperra jatera gelditu nintzen. Antolakuntzaren arabera, 145 kilometrotik aintzina gogorrena falta zen, nire pulsometroak arrazoia baino ez zion ematen antolakuntzari, 145 kilometrotan 3000 metro eskas igoak genituen, eta beraz, 55 kilometrotan gainontzeko 2000koak igo behar genituen, dagoeneko burua eta gorputza ez zeuden nahi bezain fresko, baina, tira, aintzina!
Azken aldapa gogorra

Gavareleko gainarekin hasi ginen, hasieran zelai xamarra, baina gero %10etik gora, gogorra egiten ari zen, zinez gogorra... Gailurreraino azken 4 kilmetroak %6ra ziren, eta hau igo eta gero, jeitsiera luze bati aurre egin genion.. Banekien txarrena orain iritsiko zela, %12tik gorako 3 kilometro igo behar genituen, garapen arinena sartu, eta poliki poliki goiti, bertatik Pailhereseko bidera iristen ginen, baina aurretik jeitsi genuen aldapa orain igo egin behar genuen, Formigueres aldera.. Bertatik transizio eremura haizea alde genuen, beharrik, dagoeneko nahiko nekatuta nengoen, eta oraindik maratoia falta zen, uff maratoia...
T-2

Transiziora 8 ordu eta 43 minutu eta gero iritsi nintzen, 34. partziala, jeitsierak egin nituen bezala, pasta jatera geldituta eta pulsua kontrolatzen egin nuela kontutan hartuta, oso gustora. Transizioa oso lasai egin nuen, nire gorputzak erraten zidanari entzuten, fisikoki ez nengoen gaizki, baina tripetatik bai, azken barrita eta gelak oso justu jan nituen, eta beraz hori inkognita bat zen. Arropaz erabat aldatu nintzen, eta 8 minutu eta gero, lasterka hasi nintzen. Helburua Rothen antzekoa, hornidura puntuetara lasterka iritsi, eta bertan piska bat atseden hartu. Boxeetatik 4 kilometroko joan etorri egin behar genuen lehendabizi, 2 kilometrotik behin hornidura puntuak zeuden, eta 3. kilometrotik laugarrenera, aldapa gora nahiko haundia zegoen. Lehen 8 kilometroak eroriak ziren, koka kolak eta urak edaten nituen, eta ahal izanez gero solidoa, baina argi geratzen ari zen, tripek arazoak emanen zizkidatela... Boxeetatik pasa eta gero, lau kilometro genituen herriraino, hasieran piskat goraka eta azkenean aldapa gogorrarekin. Herriraino lasterka iritsi nintzen, baina oso oso ukituta nengoen.. Banekien hortik 3 kilometro oso gogor genituela aurretik, eta lehen aldapa ikusi nuenean, oinez hasi behar izan nuen. Bajoi psikologiko nahiko gogorra izan zen, 12. kilometroan oinez hasi behar izatera, bai, aldapa oso gogorra zen, baina, zerbait ez zen ongi ateratzen ari.. 15. kilometrorarte ia dena oinez egin behar izan nuen, aldapa gora zenean bederen. 15. kilometroan 3 kilometroko gorabehera genuen, Balcereko lakurarte, eta hemen gorputzari piskat buelta eman nion, eta berriz lasterka hasi nintzen. 18. kilometroan berriro herrirantzako buelta egin genuen, ordurako urdaila oso gaizki nuen, kriston tripetako mina, eta baita zintzurrekoa ere, jateko batere gogorik ez, eta maratoi erdia aintzinetik...  Erritmoa jeitsi egin nuen, baina korrika segitu nuen, herriraino nolabaitere jeitsi nintzen, eta herritik boxeetara ere hala nola, baina banekien jan ezean azken kilometroak oso oso luzeak izanen zirela. Hola 28. kilometroan erabaki bat hartu nuen, bai, lasterka egiteko kapaza nintzen, baina hornidura puntuan janari andana hartu, eta ia kilometro terdi oinez egin nituen, gorputzari digestioa behar bezala egiteko beta utziz.
Justo justo
Hola 30 kilometroa iritsi nintzen, nire indarrekin konfidantza gehiegi izan, eta boxeetatik pasatzean ez nuela frontala hartu ohartu nintzen, oraindik argi natural nahiko zegoen, baina oinez jarraituz gero, gaba etorriko zen, eta frontalik ezean, deskalifikatua izateko arriskua bazegoen... Nahigabe, nire burua estutzeko motiboa topatu nuen, eta nagiari kontra eginez, korrika hasi nintzen, berriz ere bakarrik hornidura puntuta geldituz... Kostatzen ari zen, baina gargero kontua atzeraka zegoen, eta helmuga gero eta hurbilago.. 32. kilometroko aldapa pasa, eta orain bai, 10 kilometroko itzulizko bidea nuen berriro herriraino..  Aurretik jandakoa poliki poliki odolera iristen joanen zen, edo helmuga hurbil izatearen sentsazioa izanen zen, baina gero eta hobeki ari nintzen korrika. Boxeetatik pasatzean, banekien ez nuela frontalaren beharrik izanen, baina badaezpada, hartu egin nuen.. Boxeetatik herriraino lau kilometro ziren, azkena oso gogorra, baina beno, helmugaren usaiarekin, dena lasterka egitea lortu nuen.., behin herriraino iritsita, azken 200 metroak zelaiak ziren, subidoia, emozioa, harritzekoa da gorputza hain ahituta edukitzean helmugara iristeak emozioetan izaten duen eragina, agian horregatik engantxatzen da horrenbertze jende distantzia luzeko triatloietara..



14 ordu eta 2 minutu eta helmuga, helburua lortuta, 47. postua, uste baino askozaz hobe. Hilabetetako entrenamenduek emaitza izan zuten, beste post batean agian entrenamendu horiei buruz hitze eginen dut... Eskerrik beroenak Laurari, nire familiari (hilabete hauetan izan duten pazientziarengatik), Erreka triko taldekideei (entrenamenduetan emandako laguntzagatik), Iñigori (bere tratamenduek lesioak aurreikusten laguntzeagatik, eta orohar bide honetan lagundu didaten deneri..

Pulsometroaren datuak

Emaitzak

Ha pasado una semana desde que realice el Iron man celebrado en la localidad de Les Angles, y puedo decir que es lo más duro que he realizado desde que comencé con los triatlones.. Por delante, 3800 metros de natación, 200 kilómetros de bicicleta con 5200 metros de desnivel, y una maratón de 700 metros positivos... Aunque la cosa fuese muy bien, me harían falta alrededor de 15 horas, y en el peor de los casos, bueno, mejor ni pensar en eso... Estaba contento con los entrenamientos realizados, y pleno de confianza.. El tiempo parecía que iba a ser bueno, todo estaba en mi mano....

El viernes una vez recogidos los dorsales, acudí a la charla técnica, donde nos dejaron bastante claras los pormenores de la carrera. Nos contaron los tramos peligrosos, duros, donde estaban los avituallamientos, en fin, que fue provechoso. Cenar temprano, y temprano para la cama, la fiesta iba a empezar...

Las 3 de la mañana llegaron más pronto de lo que a mi me habría gustado, solo había conseguido dormir 3 horas, pero bueno.. Termine de preparar las bolsas de avituallamiento personal, la ropa, y hacia la salida. Desde Font Romeu al lago de Matemale habría como una media hora, estaba bastante nervioso, y quería llegar con tiempo, todavía estaba muy oscuro... A las cuatro y cuarto ya estaba en boxes, increíble el ambiente que allí se respiraba, intentando preparar todo en la más completa oscuridad con la ayuda de los frontales... En algunos momentos parecía que era mi primer triatlón, siempre con la sensación de olvidarme de algo, nervios, un rato muy malo.. Menos mal que entre Laura y Javi consiguieron tranquilizarme. Para cuando me di cuenta estaba poniendome el neopreno, faltaban 15 minutos y me dirigí hacia la salida...

Organizando en la oscuridad.

PRIMERA SALIDA

video


En youtube había visto muchas salidas del Altriman distancia ironman, pero tengo que decir que vivirla en directo no tiene nada que ver, y efectivamente, es mucho más emocionante... En el horizonte empezaba a clarear lo que iba a ser un precioso día.. Sin mucho preámbulo y con los acordes de Europe, dieron el bocinazo de salida, y empezamos a nadar hacía una luz que alumbraba al otro lado del lago. De golpe desaparecieron todos los nervios, había llegado el día que durante tanto tiempo había esperado, había llegado el momento de disfrutar sufriendo... La natación no dejaba de ser un tramite, había que salir intentando gastar lo menos posible, y para hacerlo posible, me metí en un grupo donde iba muy fácil a pies, disfrutando.. Para cuando me quise dar cuenta la primera boya había caido, para entonces había amanecido, el agua estaba templada, estaba disfrutando.. La segunda boya también caía con facilidad, el día era perfecto, pero entonces...


Entre las 2 fotos no habrá 2 minutos
El víspera en la reunión técnica, casi de pasada, comentaron que era bastante habitual que entrase la niebla sobre el lago, y que en el caso de que entrase, existía un plan B, ya que la natación se volvería imposible por la nula visibilidad. Al respirar hacia la derecha una vez pasada la segunda boya, ví como un banco de niebla enorme se acercaba hacia el lago... De estar tranquilamente instalado en la mitad de un grupo y nadando tranquilamente me encontré a estar completamente solo, obviamente los compañeros estaban cerca, pero no los podía ver... De todas maneras conseguí mantener la calma, y seguí nadando hacia lo que yo creía que era la salida, no conseguía ver más allá de los 2 metros... De repente me choqué contra un nadador que venía en dirección contraria, ahí empecé a ponerme nervioso, ya que era obvio que uno de los 2 iba al revés... Sacaba constantemente la cabeza para intentar orientarme , pero era inútil. De repente pude vislumbrar los montes que estaban encima de Les Angles, iba en dirección correcta. Para entonces había oido por megafonía que la carrera estaba suspendida y que debíamos salir del agua. Conseguí salir en 43 minutos, teniendo en cuenta que desde que entro la niebla casi nade más a braza que a crawl, estaba bastante satisfecho, pero a la vez frustrado por la suspensión de la carrera. Los jueces y la organización nos hicieron ir a boxes a sentarnos en nuestro sitio, para cerciorarse de que todos habíamos conseguido salir del agua. Fuera hacía frío, pero así estuvimos hasta que todo el mundo hubo salido del agua (10 triatletas aparecieron al otro lado del lago y hubo que traerlos). En total estuvimos parados alrededor de una hora, a pesar de tener puesto el neopreno, estaba pasando mucho frío,y mi cabeza empezaba a estar fuera de la competición... 

Cuando la organización se aseguró de que todos habíamos salido del agua, nos ofrecieron dos oportunidades diferentes; no se podían nadar los 1900 metros que nos restaban, porque tendrían problemas con los horarios de tráfico, y como opción ofrecen o nadar 750 metros o correr un kilómetro, a decidir en votación a mano alzada. Para  mi asombro, gana la opción de la carrera de 1 kilómetro, esto hizo que mi cabeza se saliese todavía más de la carrera, no entiendo como gente que ha ido a nadar 3800 metros se conforma con correr un kilómetro... Nos dieron 10 minutos para cambiarnos, con la mente completamente fuera de carrera, empecé a vestirme de ciclista...

SEGUNDA SALIDA

Para empezar, nos pusieron una carrera a pie de un kilómetro, mi objetivo sería el mismo que en la natación, intentar gastar lo menos posible. Empecé muy despacio, de los últimos, y haciendo una parada en el baño, acabé lo que finalmente fueron 2 kilómetros en 12 minutos y 54 segundos. La transición la hice muy muy tranquilo, y ahora sí, después de estos 2 kilómetros de relleno, empezaba, o volvía a empezar lo bueno, mi segmento, la bicicleta... A gozar.
T-1

Nada más arrancar teníamos el Col de Llosa, pero justo antes subíamos hasta el Col de Quellane, este primero lo subí a plato, controlando el pulso entre 145-150 pulsaciones, y venga pasar gente. Nada más coronar el puerto empalmábamos con el de Llosa, este era un poco más duro, pero no era largo. La sensaciones eran muy buenas, estaba venga pasar gente, y llegó la primera bajada. En la víspera nos avisaron de que la bajada estaba peligrosa, así que me lo tome con calma, la gente me adelantaba, en mi opinión tomando riesgos innecesarios, pero bueno, el día era largo, no merecía la pena arriesgar. Después de una larga bajada, empezamos a subir el Col de Creu, al principio era un puerto muy llevable, pero luego ya tenía algunas rampas por encima del 10..  Los paisajes eran impresionantes, y de nuevo estaba venga adelantar posiciones, después de coronar el Col de Creu, de nuevo pasábamos por Matemale. Ahora teníamos unos kilómetros llanos, de camino al puerto de Pailheres, el puerto mítico de la marcha.

Antes de empezar a subir Pailheres, debíamos subir un pequeño puerto, luego un largo descenso, y comenzaba Pailheres, el puerto más conocido de la carrera. 14 kilómetros al 8% de media, y al inicio, el avituallamiento personal. Parada , coger la comida, y marcha, el corte estaba superado por 50 minutos, y ya habían caído 70 kilómetros, y todavía iba fácil. Ascendí Pailheres guardando, pero la verdad es que se empezó a sufrir un poco, el puerto era duro, y hacía calor.. Una vez coronado y reavituallado, descenso. Esta vez la carretera era muy buena, así que bajé un poco más rápido. Antes de bajar hasta Aix Les Thermes, empezamos con el siguiente puerto, el puerto de Chiola, 5 kilómetros al 7,5%.. A partir de este puerto, sí que pasaba gente, pero no tanto como hasta ahora, ya que la carrera estaba bastante bien situada. Una vez coronado, una bajada larga, y un llaneo tirando para abajo bastante largo también... Aprovechar para comer y beber, y disfrutar mientras caían los kilómetros. Después de bajar mucho, nos metieron por una tachuela de 2 kilómetros al 11%, para llegar a una meseta. A partir de ahí muchos kilómetros de sube y baja, y segundo avituallamiento personal. Tenía preparado un tapper de pasta, así que durante 10 minutos me dediqué a comer la pasta.  La organización había avisado de que el Altriman empezaba a partir de ahora, kilómetro 145, mi pulsómetro no hacía sino darle la razón a la organización, ya que llevábamos 3000 metros de desnivel, y nos quedaban otros 2000. La cabeza y el cuerpo ya no estaban tan frescos, pero bueno, había que seguir!
Ultima rampa dura

Empezábamos a subir el coll de Gavarel, al principio muy suave, pero luego a mas del 10%, se estaba haciendo muy duro... Los últimos kilómetros eran al 6%, y después de coronar, largo descenso... Sabía que quedaba lo peor, 3 kilómetros a más del 12%, meter todo el desarrollo, y poco a poco para arriba. De ahí llegábamos a la carretera que llevaba a Pailheres, pero esta vez la cogíamos  cuesta arriba, para regresar a Formigueres... Desde el descenso de este puerto a la transición el aire pegaba de culo, menos mal, el cansancio se notaba, y todavía faltaba la maratón...uff...
T-2

A la transición llegué después de 8 horas y 43 minutos de bicicleta. ·El parcial fue el 34, para ver como hice las bajadas, teniendo en cuenta que paré a comer pasta, y que estuve todo momento controlando el pulso, muy agusto. La transición la hice muy tranquilo, intentando hacer un balance de daños, físicamente no estaba mal, pero sí de las tripas, me costó mucho comer las últimas barritas y geles, por lo tanto era una incógnita como iba a responder...  Me cambié completamente de ropa, y después de 8 minutos empecé a correr. El objetivo era similar al de Roth, correr entre puesto de avituallamiento y puesto de avituallamiento, y parar a comer y a beber en estos, que estaban situados cada 2 kilómetros más o menos. Desde boxes teníamos que realizar una ida y vuelta de 8 4 kilómetros, todo llano exceptuando el kilómetro 3 al 4, que era para arriba. Volví a boxes y ya habían caído los primeros 8 kilómetros, en cada avituallamiento bebía agua y coca cola, y algo de sólido, pero estaba claro que las tripas no funcionaban bien y que me darían problemas...Después de dejar boxes, teníamos unos 4 kilómetros hasta el pueblo, al principio ligéramente hacia arriba, y el último kilómetro duro de verdad, conseguí llegar al pueblo corriendo, pero para entonces estaba muy muy tocado.  Sabía que de allí había 3 kilómetros muy duros, pero cuando ví la primera rampa seria, me vine abajo, y tuve que subirla caminando. A partir de ahí, y con un dolor de estomago terrible, los siguientes 3 kilómetros, los hice caminando, exceptuando algún tramo llano. A partir del kilómetro 15 hicimos 3 kilómetros de sube y baja, donde conseguí volver a correr, pero las sensaciones eran malísimas, me estaba vaciando. Al llegar al lago de Balcere, nos dimos la vuelta para desandar el camino hasta el pueblo, a pesar de que era bajada tuve que parar un par de veces aquejado de las tripas... Fue un momento clave, había pasado la media maratón, incluso conseguí volver a boxes, pero todo lo que ingería me sentaba mal, por lo que cada vez comía menos.. A un ritmo muy bajo llegué a boxes, kilómetro 28, y tome la decisión de realizar 2 kilómetros andando, y comiendo, para conseguir darle la vuelta a la situación, confiando que caminando mi cuerpo podría asimilar los nutrientes que necesitaría para llegar a meta...
Sufriendo
De esta manera, llegué al kilómetro 30, que en este caso no sería muro, porque ya me había chocado con el hace tiempo. Me había confiado demasiado y al paso de boxes, no había cogido el frontal, todavía quedaban horas de luz, pero estaba claro que si caminaba, la noche se me echaría encima, y si eso pasaba, y estaba sin frontal, estaría descalificado.. De esta forma completamente involuntaria, encontré una manera de autoexigírme, olvidarme de las malas sensaciones y continuar corriendo, parando solo en los avituallamientos. Incluso la cuesta del kilómetro 33 cayó corriendo, por lo que el subidón fue importante.  Estaba costando, pero la cuenta era hacia atrás, cada vez quedaba menos, cada vez estaba más cerca, 10, 9 ... Poco a poco fuí recuperando las energías, la meta estaba cada vez más cerca, y cada vez corría mejor, el bache , que había sido largo, había pasado. Al pasar por última vez por boxes, sabía que no necesitaría de frotal, pero por si acaso lo cogí...Desde boxes a meta quedaban solo 4 kilómetros, el último muy duro, pero los últimos 200 metros eran para abajo, subidón, emoción, es increíble la explosión de sentimientos que se da al acabar una prueba y poner tan al límite tu cuerpo, será por eso que engancha tanto la larga distancia...


14 horas y 2 minutos, meta, objetivo cumplido, el puesto 47, mejor de lo que esperaba. El resultado de meses de entrenamiento, que a lo mejor reflejaré más adelante en otro post... Muchas gracias a Laura, a mi familia (tremenda paciencia), los compañeros del Erreka tri (primer ironman del equipo), a Iñigo por sus cuidados, Javi, Amaia, Luka y Maren (estos me aguantaron los últimos días, que igual son los peores), y en general a todos los que me han ayudado en este camino...



Datos pulsometro

Resultados