Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

viernes, 6 de diciembre de 2013

Denboraldi berria, egutegia, dudak - Nueva temporada, calendario dudak..

Dudak, eta ez ze lasterketa egitearen inguruan, horiek urteroko dudak izanen ziren, denboraldia nola enfokatu baizik.. Bi enfoke mota ditut burutan, biek bere alde on eta txarrekin, eta deziditu ezinik nabil..

Batetik joan den urteko denboraldiaren antzeko dago, alegia uztaila hasieran ironman bat egin, gero atsedena hartu eta Behobia prestatzeko, indarra izanez gero, maratoia egiteko... Gazteizko Ironmana nuen buruan, baina ez nuen oraindik apuntatu nahi, eta kanpoan gelditu naiz.. Orduan atzo bertze reto, bertze amets bat etorri zitzaidan burura, Altrimana, berriz ere egiteko kapaza izanen ote naizen dudatan jarriko luken erronka latza, tentagarria, mugak bilatzearena, urte osoa zerbaiten gibeletik egotearena, eta apuntatzearena atzeratu daiteken lasterketa bat azken finean...

Alde txarrak, berriro ere, eta hirugarren urtea jarraian izanen zen, urte oso bat data baten menpe jartzea, berriro ere holako erronka gogor batek markatzen dituen planifikazio, stress, duda, neke... pairatzea... Eta berriro ere, sarritan gozagarri diren froga aunitz alde batera utzi behar izatea... Dudak..

Bigarrena denboraldia erreto ttikiagotan zatitzea izanen zen, duatloiak, triatloi motzak, ironman erdiak, bizikleta martxak, mendi lasterketak... Jendearekin, kirolarekin gehiago disfrutatu, helburu finko batek ematen dituen agobioak ahaztu, abiadura,txispa errekuperatu... Alde on ugari, bai, baina beste urteetan zegoen epika punturik gabe.. Dudak..

Zer diozue?

Dudas, y no por saber en que carreras participar, esas dudas son las de todos los años, sino dudas en acertar como enfocar la temporada... Tengo 2 enfoques completamente diferentes en mente, la 2 con sus lados positivos y los negativos.., y aqui ando no poder decidirme...

Por un lado esta mantener el mismo esquema de la temporada pasada, es decir competir en un Ironman a principios de julio, luego descansar de cara a la Behobia, y a ser posible, preparar la maratón... Tenía pensado participar en el Iron de Gazteiz, pero no quería comprometerme con tanto tiempo, y se han agotado los dorsales... Ayer se me encendió la chispa de otro reto, el Altriman, una vez más un reto que pondría en duda el mismo hecho de ser capaz de acabarla, tentador, el hecho de buscar el límite, perseguir una meta durante todo el año, y un reto en el que me podría apuntar a última hora...

Pero también tiene su lado malo, sería el tercer año seguido donde todo giraría en torno a un reto, una planificación, el estrés de seguirla, dudas, cansancio... Y también el hecho de tener que dejar de lado muchas pruebas apetecibles, y muchas horas solo...

La segunda opción sería la de dividir la temporada en diferentes retos pequeños, duatlones, triatlones cortos, medios iron mans, marchas de bici, carreras de montaña.. Disfrutar de la gente, olvidar los agobios de un objetivo fijo, recuperar la chispa, la velocidad.. Muchos lados positivos, pero, sin la épica de otros años... Dudas... Dudas..

Vosotros que decis?

jueves, 21 de noviembre de 2013

Descanso - Atsedena

Bukatu da aurtengo denboraldia, denboraldia bikaintzat hartu beharko nuke, izan ere, helburu nagusia lortu nuen eta azken bi urteetan ametsa izan nuen helburua lortu nuen, IRON MAN izatea lortu nuen... Egun horretara iristeko bidea nahiko ona izan zen, gozatu nuen..

Bigarren zatian baina ez dut nahi adina gozatu, eta Donibane Lohitzunen lasterketa txukuna egin banuen ere, Behobiarako hurbilketa ez da nahi eta espero nuen bezala atera.. Lasterka bakarrik ari naizenean lesionatu ohi naiz, eta horri soluzio eman beharra diot..

Orain hilabetako atsedena hartuko dut.. Gogoa dudanean bakarrik aterako naiz bizikletarekin, lasterka ez dut eginen, igeri piska bat... Baina gehianbat indar ariketak egin nahi ditut, hartara datorren denboraldirako lesioak ekiditeko... Hilabeteko deskansoa izanen da, gorputza nahiko nekatua somatzen dut, eta eskertuko dit atsedena...

Bestalde dena behar bezala jarri, podologoari bertze bisita bat, medikuarekin esfortzu froga...

Se acabó la temporada actual, temporada que debería de calificar como extraordinaria, ya que se consiguió el objetivo principal de la temporada, y la meta que llevaba buscando durante 2 años, conseguí ser un IRON MAN... Todo el camino para conseguir esa meta fue satisfactorio, disfrute mucho...

Pero a decir verdad, en la segunda parte de la temporada, y a pesar de hacer una carrera bastante buena en San Juan de Luz, no llegué a disfrutar, y la preparación a la Behobia no salió como tenía planeado... Cuando entrenó fuerte la carrera, acabo por lesionarme, y tengo que encontrarle solución a eso...

Ahora me tomaré un descanso de un mes... Solo saldré con la bici cuando me apetetezca, con el tiempo que esta haciendo apetece poco.., no correré, y empezaré a nadar suave suave... Pero sobre todo trabajaré ejercicios de fuerza, para intentar no lesioanarme tanto la temporada que viene... Será un parentesis de un mes o así, tanto físico como mental, noto el cuerpo bastante cansado, y pienso que agradecerá un poco de descanso..

Por otra parte el objetivo será poner todo lo mejor posible cara a la temporada que viene, visita al podologo, prueba de esfuerzo con el médico... 

lunes, 11 de noviembre de 2013

Behobia-Donosti 2013

Zapore gazi-gozoa utzi dit atzo egindako Behobia-Donostiak... Batetik ortzirala eta larunbatean lasterka pausu bat ezin egin nuela ikusita, emaitza on bezala har dezaket, baina bertzetik, lasterketaren kontrola erabat galdu nuen 13. km inguruan, eta ordu bat eta 25 minutuko helburu errealak alde egin zidan... Haizea kontra izan genuela erraten ahal dut, joan den urteko marka 4 minututan hobetu dudala, gauza aunitz, azken 3 asteetan kalitatezko entreno bat ere egin ez dudala ere bai, baina horrek ez dit zapore txarra burutik kentzen...

Hasieratik has gaitezen, Doneztebetik 5 joan ginen kotxe batean, azken orduan Santik lesioarengatik parte ez hartzea erabaki zuen eta, pena, egia denen artean fuerteena bera baitzen... Iñigo, Santiren dorsalarekin aterako zen, Eduardo dorsal morearekin aterako zen, Alfredo, Jokin eta hirurok gorrien lehendabiziko kajoian aterako ginen, Alfredok atzerago atera eta niri laguntzeko erabakia hartu zuelako... Kalitatezko erbia! Ezagun aunitzekin solastu eta gero, irteerara joan ginen bertan beroketa akitzeko... Beroketan lasterka ia minik gabe egiten ahal nuela ikusi nuen, beraz lasai atera nintzen..

Ordu eta 25 erbiaren atzean jarri ginen eta, ohartu ginenerako irteera eman ziguten... Segidan dudak etorri ziren, errazegi nihoan, eta erbia poliki zihoala iruditzen zitzaidan.. Alfredok. lasai eguna txarra zela, eta erbiaren gibeletik Lezora ailegatuz gero, han emanen geniola.. Ados.. Zelaian metro batzu hartzen genizkion taldeari, eta aldapa gora harrapatzen gintuzten.. Erbia zelaian poliki ibiltzen bazen ere, ia erritmo berdinean igotzen zituen aldapak.. Ohartu orduko Irun atzean utzi genuen eta lehen 5 milakoa bota, 21:05... Sentsazio onak, lasterketa kontrolpean, pulso altua baina nahiko eroso... 1 20 koa ez genuen botako, baina 1:25ekoaren barnean ginen... Handik beherako jeitsialdian piskat estutu genuen Gaintxurizketan taldeari eusteko gauza ikusten ez banuen nire burua ikusten.. Gaintxurizketa goiti, Alfredoren lana itzela izan zen, IKARAGARRIA.. erritmo on batean eta denbora osoan tiraka joan zela, gaina pasa genuen.. Han zegoen ere Santi laguna, bere lesio eta guzi jendea animatzen, gainera niretako propio arropa idorra eraman zuen, bertan erretiratu beharrean aurkitzen banintzen ere... Eskerrikasko Santi! Erbiaren taldeak harrapatzen gintuen une berdinean gaina harrapatu genuen... Alfredok argi zuen, Pasaiararte taldearen arrimoan.. Erraz nihoan, lehendabiziko aldiz Lezo aldeko repetxeoak erraz igotzen nituen, gozatzen ari nintzen... 10 milakoa 42:46 minututan pasa genuen, ordu eta 25etik jeisteko baino 16 segundu gehiago, baina lekua bazegoen, lasai eta konfidantzarekin nintzen, gozatzen... Lezorainoko bajada azkar egin genuen, ikusten zen, erbia azkartzen hasi zela...

Kaian sartu ginen, eta 12 kilometroan edo, gorputzak aski erran zuen... Bapateko gauza izan zen, nire gorputza erbiaren atzetik frenatzen joatetik, erabat hustua egotera pasa nintzen, zangoetan ez nuen indarrik, ezin nuen erritmoa eutsi... Poliki poliki erbia guk atzean utzi behar genuen tokian, erbiak gu utzitzen hasi zen.. Golpe psikologiko gogorra, egurrezko zangoak nituen, ezin nuen gustora lasterka egin... 15 kilometrokoa ordu bat 3 minutu eta 46 segundutan.. Ordu eta 25koaren mugan, baina hustuta eta psikologikoki ukituta.. Kaiatik atera eta Mirakruz bidean zonbie bat nintzen, eta Mirakruzen Alfredorengatik ez balitz, gelditu eginen nintzen.. Nahiko penagarri baina irabazi nuen gaina, eta handik Donostira fuerte joanda, oraindik 25ekoa botako genuen, baina hilda nihoan... Aldapa berak piskat errekuperatu ninduen, baina berriro zelaian kolperik gabe nintzen, Alfredoren erreguei ezin nien kasu egin, ezin nuen azkarrago joan, eta azken zuzengunean sartuta, hurakana kontra... Nahi eta ezina, hori izan zen azken kilometroa.. Alfredok, eutsi helburua hor duzula, arkua hor dago, eman.. Eta nik, ezinean... Ahal bezala helmuga pasa genun, 1:25' 41"..

Nire markari 4 minutu jan banizkion ere, nire buruarekin ez nintzen batera gustora... Huts egin nuen, eta Alfredoren lan bikaina ez nuen baliatu, eta dorsal berdea ez nuen lortu... Guttitan izanen dut horren erbi onaren laguntza izateko aukera... Agian estrategia nutrizional txarra hartu nuen, gel bat hartu behar nuen irteeran, ez dakit...Alde positiboa erakutsi nahi zidan Alfredok, bezperan lasterka egiteko gauza ez nintzela, 3 astetan ez nuela ongi entrenatu, eguraldia txarra zela.. bai baina ez... Hori bai nire pesimismoa aunitz arindu zuen Alfredo eta biok Kontxan hartutako bainuak.. Kontxan nire bizitzan egindako lehen bainua atzo bezalako egun batean...ONA!

Donezbetik joandakoak orohar sentsazio gazi gozoarekin geratu ginen, entrenamendu eta bertze lasterketetan emandako maila ez baikenuen erakutsi... Hori bai, Jokin eta biok gure marka hobetu genuen, Eduardo oso hurbil geratu zen, baina gehiago espero genuen egia erran..

Hona hemen pulsometroaren datuak: Behobia-Donosti 2013 10.11.2013 10:06
Helmugan sartzearen bideoa, 1:31:40 markatzen duenean, walking dead: Helmugako bideoa

Bukatzeko eskerrik beroenak Iñigo Arregi eta Alfredori.. Ortziralean oinez ere minberatuta nengoen, eta panorama oso beltza zen.. Iñigok fisio saio bat eman zidan, puntzio idorra izeneko teknikarekin gainkarga arintzeko helburuarekin.. Bere kontsultatik erabat maingu atera nintzen, baina mina desberdina zen.. Larunbatean mina bai, baina hobekuntza nabaria nuen, eta Behobia apenas minik gabe egin ahal izan nuen... Gaur molestiak ditut, baina ez bikietan.. Ikaragarrizko lana... Etxetik hurbil eta beti laguntzeko prest dagoen holako fisio bat izateak preziorik ez du!
Eskerrikasko!  
Eta Alfredorengatik zer erran, lan bikaina egin zuela nik nire helburua lortzeko.. Berak ere denbora aunitzez hobea egin zezakeela, eta nire ondoan geratu zela.. Eskerrikasko!

Doluminak ere atzo kirola egiten heriotza topatu zuen emakumearen familia eta ezagun guziei!!

La Behobia realizada ayer me dejó un sabor agridulce... Por un lado y viendo que el viernes y el sábado no podía dar ningún paso corriendo, el resultado podría darse por bueno, pero por otro lado, perdí completamente el control de la carrera a partir del km 13, y se me escapó el objetivo realista marcado de 1 hora y 25... Puedo decir que tuvimos mucho aire en contra, que mejoré 4 minutos mi marca anterior, que en las 3 últimas semanas no he podido hacer ningún entrenamiento de calidad, pero el mal sabor de boca sigue ahí...

Empecemo por el principio, de Doneztebe nos acercamos 5 en un coche, a última hora causó baja Santi por lesión, una gran pena, ya que era el más fuerte de todos... Iñigo saldría con el dorsal de Santi, con los amarrillos, Eduardo con el dorsal morado, y Alfredo, Jokin y yo saldríamos en el primer cajón de los rojos, ya que Alfredo decidió salir más retrasado y hacerme de liebre... Liebre de calidad! Después de hablar con bastantes conocidos, nos dirigimos a la salida para acabar allí el calentamiento... Durante el calentamiento comprobé que por primera vez en 2 semanas era capaz de correr sin apenas molestias, lo cual hizo que me tranquilizase mucho...

Nos colocamos detrás de la liebre de hora 25, y para cuando nos quisimos dar cuenta, nos dieron la salida... Enseguida surgieron las dudas, iba muy fácil y me parecía que la liebre iba demasiado lenta... Alfredo me dijo que tranquilo, resguardado del viento y que hacía mal día, y que cuando llegasemos con la liebre a Lezo, allá apretaríamos... De acuerdo.. En los llanos nos adelantabamos un poco del grupo, para luego subir más tranquilamente las cuestas... La liebre iba tranquila en el llano, pero apretaba bastante en las cuestas... Para cuando nos dimos cuenta, habíamos dejado atrás Irun y pasamos por el kilómetro 5, 21:05... Buenas sensaciones, la carrera bajo control, no romperíamos la hora 20, pero estabamos dentro de la hora 25, el pulto alto, pero fácil... En la bajada que venía a continuación apretamos un poco, con el objetivo de sacar ventaja a la liebre y subir Gaintxurizketa más comodamente, ya que me daba miedo no poder aguantar el ritmo de la liebre en Gaintxurizketa... En Gaintxurizketa IMPRESIONANTE trabajo de Alfredo, que me llevó a un ritmo muy bueno, quitandome el aire... Allá se encontraba el amigo Santi, que a pesar de su lesión se acercó para animar a la gente... Además había llevado ropa seca para mi por si me optaba por retirarme en ese punto.. Gracias Santi! En el mismo momento que coronabamos el puerto, el grupo de la liebre nos alcanzó, Alfredo lo tenía claro, hasta Pasajes con la liebre.. Iba muy fácil, por primera vez encaraba con fuerza los repechos de camino a Lezo, estaba disfrutando... El 10mil lo pasamos en 42:46, 16 segundos por encima que para bajar de hora 25, pero había sitio para recuperar, y estaba con confianza... La bajada hasta Lezo la hicimos rápido, la liebre se estaba empezando a despertar...

Entramos en el puerto, y en el kilómetro 12 más o menos, el cuerpo dijo basta... Fue de repente, ymi cuerpo paso de frenarse para no irse delante de la liebre, a estar completamente vacio... No tenía fuerza, no podía mantener el ritmo... Poco a poco, y en el lugar donde nosotros debíamos dejar a la liebre, fue ella la que se fue alejando... Fue un golpe psicologico fuerte, mis piernas parecían de madera, no podía correr... El kilómetro 15 lo pase en 1:03:46 justo en el límite de la hora 25, pero completamente vacio, y muy tocado psicologicamente... Cuando dejamos el puerto y nos dirijimos a Miracruz, no era sino un zombie, y si no llega a ser por el trabajo psicológico de Alfredo, me habria parado... De esa manera tan triste coroné Miracruz, todavía se podía conseguir el dorsal verde apretando hacia abajo, pero iba muerto... La bajada hizo que me recuperase un poco, pero una vez llegado al llano, vuelta a empezar, querer y no poder.. No podía responder a los ruegos de Alfredo, que me animaba para que apretase, no podía.. Para rematar la situación entrada en la última recta, y viento huracanado en contra... Alfredo lo intentó todo para que apretase, pero no había de dodne sacar... Con más pena que gloria pasamos la meta en 1:25'41"...

A pesar de mejorar 4 minutos mi anterior marca, no estaba nada conforme con la carrera.. Fallé, y no supe aprovechar como es debido el extraordinario trabajo hecho por Alfredo, y se me escapó el dorsal verde... Pocas veces tendré a mi disposición una liebre tan buena...  Alfredo intentaba que viese el lado positivo, el vispera no era capaz de correr, en 3 semans apenas he hecho entrenos de calidad, viento en contra... sí, pero no... Eso sí, mi pesimismo se esfumó bastante con el baño que Alfredo y yo nos dimos en la Kontxa... El primer baño de mi vida en la Kontxa, y con el día de ayer... BUENA!

En general la gente que fue de Doneztebe se quedo con sensaciones agridulces, ya que no dimos el nivel demostrado en otras carreras y entrenamientos... Eso sí, Jokin y yo mejoramos nuestras respectivas marcas, Eduardo se quedó muy cerca, pero a decir verdad esperabamos más..

Los datos del pulsometro: Behobia-Donosti 2013 10.11.2013 10:06
Video de entrada a meta, cuando marca 1:31:40, walking dead: Helmugako bideoa

Para acabar mi más sincero agradecimiento a Iñigo Arregi y a Alfredo... El viernes no podía caminar sin sentir dolor en mi gemelo debido a la sobrecarga.. Iñigo se ofreció a darme una sesión de fisio, y con la técnica de la punción seca intentó aliviar el problema... Salí completamente cojo de su consulta, pero el dolor era completamente diferente... El sábado el dolor seguía ahi, pero la mejoría era palpable, y el domingo pude hacer la Behobia sin apenas dolor... Hoy tengo molestias tipicas post carrera, pero no en los gemelos.. Increible el trabajo... El hecho de tener tan cerca de casa a un fisio que siempre esta dispuesto a ayudar, no tiene precio!
Eskerrikasko!  
Y de Alfredo, pues lo mismo, extraordinario trabajo el que hizo, para que yo consiguiese mi objetivo.. Podía haber conseguido un mucho mejor tiempo, y se quedo conmigo ayudandome... Gracias!

Por otra parte, mi más sincero pesame a la familia y amigos de la compañera que perdió la vida ayer en la carrera.



miércoles, 6 de noviembre de 2013

Prebia Behobia, dudak, minak... - Previa Behobia dudas, dolores...

4 egun baino ez dira falta Behobiarako, urteko azken helbururako, denboraldiko azken lasterketarako... Behobiarako prestakuntza gaizki hasi zen orkatileko min bat zela medio, eta buklea ongi ixteko gaizki bukatzen ari da.... Hiru hondartzetako krosa bukatzean, bikiak oso kargaturik somatu nituen, pentsatzen nuen zapatila arinengatik izanen zela, eta ez nion hainbertzeko garrantziarik eman... Entrenoekin berdintxu jarraitu nuen, lehenbiziko kilometroetan molestiak sentitzen nituen, baina tira, gerora pasatzen ziren.. Joan den astean baina, molestiak min bihurtu ziren, orduz geroztik apenas bi egunetan atera naiz lasterka egitera, eta bietan nahiko poliki, eta mina ez da desagertu.. Azken aste honetan sartua nagoelarik, mina erabat desagertu arte lasterka ez egitea erabaki dut.. Zaila ikusten dut mina hemendik igandera desagertzea, hala erran dit Inigo fisioak, beraz minarekin lasterka egiteko mentalizatzen ari naiz... Orain minak nahi dudan bezala lasterka egiten uzten didan izanen da kontua... Gaur bizikletarekin atera naiz, eta bihar ere berdin eginen dut, ikusiko dugu...

Helburuei dagokionez, ba azken bi aste hauetan kalitatezko entrenorik egin ez izanak dudaz bete nau... Hasiera batean ordu eta 20 minutu - ordu eta 25 minutu tartean ibiltzea nuen helburu... Ordu eta 25etik ez jaistea emaitza txartzat hartzen nuen, eta ordu eta 20tik jeistea berriz emaitza oso ontzat... Baina orain ez nago 15 kilometroak bukatu nituenean neukan konfidantzarekin, dena dudak dira, minaren dudak, planifikazio behar bezala ez betetzearen dudak... Batzuk mina sentitzean erretiratzeko erran didate, eta berez hori egin beharko nuke heldu den denboraldia behar bezala hasteko... Dena dudak, minak...




No faltan más que 4 días para la Behobia, último objetivo del año, última carrera del año... La preparación para la Behobia empezó mal, a causa de un dolor en el tobillo, y para cerrar como es debido el bucle, ha acabado mal... Cuando acabé el cross de las 3 playas, tenía los 2 gemelos muy cargados, al principio no le dí mucha importancia, y lo achaqué a las zapatillas voladoras... Continué igual con los entrenos, en los primeros kilómetros sentía molestias, pero luego se me pasaban, y completaba bien el entrenamiento... Pero la semana pasada, las molestias se convirtieron en dolor, un dolor que apenas me dejaba correr... Desde entonces solo he podido entrenar dos días, y suave suave, pero el dolor no ha desaparecido.. Una vez metido en la última semana he pensado en no correr nada hasta no tener ninguna molestia... Veo difícil que el dolor desaparezca de aquí al domingo, por lo tanto me estoy mentalizando para correr con dolor... La cuestión es si el dolor me va a dejar correr como a mí me gustaría... Hoy he salido con la bici, mañana tiene pinta de que también.. ya se verá...

En lo que se refiere a los objetivos, me ha llenado de dudas el hecho de no poder hacer ningún entrenamiento de calidad en las 2 últimas semanas... En un principio tenía pensado correr entre la la hora veinte y la hora veinticinco... No bajar de 1:25 sería clasificado como fracaso, y bajar de hora 20 como rotundo éxito... Pero no estoy con la confianza que tenía cuando acabé la carrera de los 15 kilómetros, todo son dudas, dudas por los dolores, dudas por no haber podido hacer la planificación como deseaba... Alguno me ha aconsejado que de sentir dolor en el kilometro 10 me retire, y en principio eso es lo que debería de hacer, para no hipotecar la temporada que viene... Todo dudas, dolor...

martes, 22 de octubre de 2013

Donostiko 15 kilometroko klasika - Clasica 15 km San Sebastian

Joan den igandean, Donostira hurbildu nintzen Jokin Apezetxea lagunarekin, bertan ospatzen den 15 kilometroko klasika egiteko... Lasterketa honi nolabaiteko aprezioa diot, bera izan baitzen lasterka hasi nintzenean egin nuen lehendabiziko lasterketa, 2011an, orduan ordu bat eta 4 minutu eta 50 segundu egin nituen...
Jokinekin irteera aintzinetik

Astea gogorra joan zen, 10 kilometrokoak ukituta utzi baininduen, baina tira, ortzegunean entreno on bat egin ahal izan nuen, eta kargatuta bai, baina minik gabe iritsi nintzen igandera... Helburua ordu batetik jeistea zen, hau da 4 minutu kilometrora lasterka egiteko kapaza izatea... Hala ere, bigarren helburu bat ere bazegoen, 10 milakoan hainbertze sufritu eta horren gaizki bukatu eta gero, lasterketa "kontrolpean" eduki nahi nuen, inolako esplosiorik gertatu gabe...

Lasterketa hasi nintzenean eta aste bat lehenago izandako esplosioa eta gero, kontrolatzen atera nintzen, 175 pulsaziotik pasa gabe, eta erritmo hortan eutsiz, hartara gerora piskat estutzeko... Lehen bi kilometroak 4tik beherakoak izan baziren ere, pulsoa kontrolatuz joan nintzenez lehen 5milako 20:10ean pasa nuen, sentsazioak aurreko astekoak baina hobeak ziren.. Handik gora erritmo igualsoan joan nintzen beti pulsoaren limitea errespetatuz, baina oraingoan, jendea aintzintzen ari nintzen, ez 10milakoan bezala.. 10 milakoa 40:30koan pasa nuen, zaila izanen zen ordutik jeistea, baina tira, gustora ari nintzen lasterka, eta banekien petardazorik ez zela izanen.. Hola eta rato guzia jendea aurreratzen, helmugara iritsi nintzen, ordu 1 eta 47 segunduko denborarekin... 47 segundugatik ez nuen helburu printzipala lortu, baina bigarren helburua lortu nuen, lasterketa kontrolpean edukita laster egitea, agian azkarxeago egin nezakeen, baina petardazoa eduki ere eduki nezakeenez...


Behobiarako sentsazio oso onak utzi dizkit lasterketa honek, gustora ibili nintzen lasterka, 4:03 minutu kilometroko egin nituen, eta oraindik 3 aste falta dira lasterketarako... 4 bat entreno intenso sartu daitezke, oraindik piska bat gehiago hobetzeko.. Helburuak zehazten ari dira Behobiarako, ordu bat eta 25koa botatzea ez litzateke arazo izan beharko, hortik 1-20ra ahalik eta gehien iristea izanen da helburu, hortik jaisea ezinezkoa ikusten dut aurtengoz... 2 Behobia eginak ditut, eta ez bata ez bertzean ez nintzen inoiz gustora sentitu, ea aurtengoan...

Pulsometroaren datuak:  15 km Klasika 20.10.2013 10:21


El pasado domingo me acerqué junto con mi compañero Jokin Apezetxea, para correr la Clásica de 15 kilómetros.. A esta carrera le tengo bastante aprecio, ya que fue la primera carrera que corrí cuando empecé a correr, en el 2011, entoncés conseguí una marca de 1 hora 4 minutos y 50 segundos...
Jokin y yo antes de la salida

La semana fue dura, ya que la carrera de 10 kilometros me dejó bastante tocado, pero bueno, el juevés pude hacer un entreno de calidad, y cargado, pero sin dolores llegué al domingo... El objetivo era que bajar de una hora, es decir ser capaz de correr a 4 minutos el kilometro... De todas maneras había un segundo objetivo, ser capaz de correr controlando la carrera, sin las explosiones de la semana pasada...

Cuando empecé la carrera, y viendo lo que me pasó la semana anterior, salí controlando, sin pasarme de 175 pulsaciones, aguantar a ese ritmo, para de ser posible acelerar al final... A pesar de que los dos primeros kilometros baje de 4 el kilómetro, pasé el 5000 en un tiempo de 20 mintuso y 10 segundos, las sensaciones eran mejores que las de la semana pasada... A pertir de ahí fuí al mismo ritmo, respetando el pulso, pero a pesar de ello, estaba adelantando gente, justo al contrario que la semana pasada... El 10 mil lo pase en 40:30, bajar de la hora iba a ser complicado, pero bueno, no iba a haber petardazo... De esta manera, y sin dejar de adelantar gente entré en meta con un tiempo de 1 hora y 47 segundos... Por 47 segundos no logré bajar de la hora, pero logré el segundo objetivo, que era el de controlar la carrera, a lo mejor podía haber corrido más rápido, pero a riesgo de petar como la semana pasada...

Esta carrera me ha dejado unas muy buenas sensaciones para la Behobia, corrí a gusto, a 4:03 el kilometro, y todavía faltan 3 semanas para la carrera... Meteré 4 entrenos de calidad, y espero mejorar un poco...  Se van concretando los objetivos de cara a la Behobia, bajar de la hora 25 parece factible, el objetivo será acercarme lo más posible a la hora 20, ya que veo imposible bajar de ahi este año... Tengo hechas 2 Behobias, y en ninguna de las 2 conseguí sentirme del todo a gusto...

Datos del pulsometro:  15 km Klasika 20.10.2013 10:21






martes, 15 de octubre de 2013

Cross de las 3 playas - 3 Hondartzen krosa..

Pasa den asteburu honetan, Behobiako prestakuntzaren parte den 10 kilometroko lasterketa honetan parte hartu nuen... Ironman erdia eta gero minez geldirik egon eta gero, kalitatezko (intentsitate altuko) 3 entreno bakarrik egin nituen, eta dudaz beteta joan nintzen Donostira... Mina gargero atzenduta daukat, baina ez nekien esfortzu intentso baten aintzinean nire gorputzak izanen zuen erantzuna... Blogean jarri nuen bezala, 4 min/km-ko langa haustea nuen helburu, eta 3:50 ean ibiltzea amets..jeje!

Koadrila polita joan ginen Doneztebetik, Santi, Iñigo, Ugaitz, Eduardo, Jokin eta ni neu... Handik zebiltzan bertze doneztebar batzu eta baita zubietar batzu ere...

Fuerte atera nintzen, lehen bi kilometroak 3:40era pasaz, baina egia erran, froga luzeegia egin zitzaidan, 4. kilometroa eta gero penatzen joan gintzen, eta ozta ozta lortzen nuen kilometro bakoitza 4 minutik behera jeistea... Hala jende aunitzek aintzindu ninduen, eta ez zen nik nahi izan nuenerako iritsi tunela, hortik aintzina dena behera baizen...

Azkenean 39:27 nire erlojuaren arabera, eta 39:41 ofiziala (netoa hartu ez zutela uste dut), helburua lortuta, 3:57ra laster egitea lortu nuen, aunitz sufritu nuen, baina hirugarren kilometroa eta gero, nahiko erregularra izan nintzen...

Hauek izan ziren kilometroz kilometroko zenbakiak: Km 1. 3'48", Km2 3'41" , Km3 3'48" , Km 4 3'57" , Km 5 4'03" , Km 6 3'59" , Km7 4'09" , Km 8 3'59" , Km 9 4'07" eta Km 10 3'53".

Goiz oso polita pasa genuen Donostia aldean, eta denek lasterketa oso ona egin genuen, pozgarria da holako jendearen ondoan kirola egitea...
Ekipazo!

Aste honetan 15 kilometrokoa eginen dut Donostian, helburua 4 minutu kilometrora lasterka egitea izanen da, baina ea zer ateratzen den..

Pulsometroaren datuak:  3 playas 13.10.2013 11:03

Esta pasada semana, he participado en el Cross de las 3 playas de Donosti, como parte de la preparación para la Behobia... Después de haber estado parado a causa de una lesión, me presente en la salida con solo 3 entrenos de calidad (intensos), aunque eso sí, completamente recuperado del dolor en el tobillo... Eso sí, no sabía como respondería a un esfuerzo intenso, ya que no lo he entrenado en todo el año... Como ya comenté en el blog, el objetivo era correr  por debajo de 4 el kilometro, y sí conseguía correr a 3:50 sería un sueño..jeje!

Desde Doneztebe nos acercamos un bonito equipo, Santi, Iñigo, Ugaitz, Eduardo, Jokin y yo mismo... Además también participó Iñigo Mangado, y algunos zubitarras...

Arranqué fuerte, pasando los 2 primeros kilometros a 3:40, pero en realidad la prueba se me hizo eterna... A partir del km 4 fuí penando, y lograba a duras penas bajar de los 4 minutos por kilometro... De esta manera me adelanto muchísima gente, y se me hizo eterno...

Al final según mi reloj me salió un tiempo de 39:27, y un 39:41 oficial (pienso que no cogieron el neto), objetivo cumplido, 3:57 el kilómetro, sufrí mucho, pero a partir del kilómetro 4 me salió una carrera bastante regular...

Estos fueron los tiempos en cada kilómetro: Km 1. 3'48", Km2 3'41" , Km3 3'48" , Km 4 3'57" , Km 5 4'03" , Km 6 3'59" , Km7 4'09" , Km 8 3'59" , Km 9 4'07" eta Km 10 3'53".

Pasamos una muy buena mañana, todos hicimos una gran carrera, es una gozada hacer deporte con gente así...
Equipazo!

Esta semana correré la clásica de 15 kilómetros de Donosti, donde el objetivo será correr a 4 minutos el kilómetro, a ver que sale...

Datos del pulsometro:  3 playas 13.10.2013 11:03





domingo, 6 de octubre de 2013

Behobiarako prestakuntzetan-Preparando la Behobia

Donibane Lohitzuneko  iron man erdia bukatu eta gero, planak argiak ziren, Behobia txukun bat egiteko buru belarri entrenatzen hastea.. Hala ere, kronikan irakurri ahal izan zenuten bezala orkatileko minez bukatu nuen froga hura, beno egia erran hasi ere horrela hasi nuen...

Hori dela eta lasterka egin ezinik, eta oinez ibiltzeko maingu egon nintzen bi asteetan.. Justu Behobiarako entrenamendu espezifikoak hasi behar nituenean, justo serieak eta entreno gogorrak hasi behar zirenean... Izotza eta antiinflamatorioak hartu eta gero, poliki poliki orkatila bere onera etorri zen, eta joan den astean lasterka hasi ahal izan nuen berriz... Berriro ere poliki poliki, eta sentsazioak bilatuz hasi naiz, eta jesus, non utzi izanen ditut ekainan laisterka nituen sentsazioak... Baina tira, 5 aste ditut entrenatzeko...  Nire Asics Nimbus zaharrei jubilazioa eman behar izan diet, nahiko gastatuak nituen 1000 km eta gero... Horrela bertze pare berri bat erosi dut, nire lehendabiziko aeroekin batera, zeinak lasterketa eta serieak egiteko erabiliko ditudan...

Zapatilla berriak..

Bertzalde Behobia prestatzeko bi lasterketetan eman dut izena, Hiru Hondartzetako 10 milakoa eta 15kmko klasikoa... Lehenengoan nire 10milako lehen marka egitea izanen da helburu, ahal bada 40 minututik behera,  eta bigarrena Behobiarako ensayo bat izanen da.. Ea zer gertatzen den...

Después de acabar el medio iron man de San Juan de Luz, los planes estaban claros, empezar a entrenar  para hacer una Behobia decente... Pero, y como ya leistéis en el post de la carrera, acabé con el tobillo dolorido, por haber empezado presimante cuando lo mejor habría sido no salir...

Debido a eso, estuve dos semanas sin poder correr, y cojeando al andar... Justo cuando iba a empezar a preparar específicamente la Behobia, con series y entrenos intensos... Hielo, y antiinflamatorios, y con mucho reposo, el tobillo a vuelto a ser el que era, y la semana pasada pude volver a empezar a correr... De nuevo a empezar y a buscar poco a poco las sensaciones que tenía en junio, que lamentablemente estan muy lejos... Pero bueno, tengo 5 semanas por delante para entrenar... He decidido darles la jubilación a mis ya viejas Asics Nimbus, ya que después de 1000 kms estaban bastante gastadas... He vuelto a agenciarme otras Nimbus, ya que estaba muy muy contento con ellas, junto con mis  primeras voladoras, las que pienso utilizar en las sesiones de series y carreras...

Nuevas zapatillas


Por otra parte ya me he apuntado a dos carreras para preparar la Behobia, la 10 mil de las 3 playas, y la Clasica de 15kms.. En la primera el objetivo será conseguir marca en un 10mil, a ser posible por debajo de 40 minutos,  la segunda será un ensayo para la Behobia.. A ver que pasa...

martes, 17 de septiembre de 2013

Half Donibane Lohitzune 2013 kronika - Cronica Half Donibane Lohitzune

Bueno, ba pasa zen larunbateko lasterketa... Orohar irakurketa positiboa egiten dut lasterketa horretan bizitakoarekin... Kronika hau idatzi aintzinetik joan den urtean lasterketa beran eginiko kronika irakurri dut, eta garapen argi bat ikusten da.. Egun hartan dena ziren duda, dena nerbio, larunbatean aldiz, ohatzetik jeiki bezala lasaitasuna izan zen egun guzian zehar izan nuen sentsazioa... Orkatileko minak kezkatzen ninduen, eta mina sentituz gero lasterketa utziko nuela hitz eman nion nire buruari, baina tira, ez nuen nire hitza bete..jeje!

Lasterketa hasi baina bi ordu lehenago Donibane Lohitzunen ginen, patxadaz dorsalak hartu, dena prest utzi, eta boxeak irekitzen zituztenerako dena sartzeko prest... Joan den urtearekin alderatuz, nahiko kaotikoa dena, bizikleta nahi genuen lekuan uzten ahal genuen, zenbakia kontutan hartu gabe, dena presa... Kanpoan bizikleta lasaiago topatuko nuela pentsatu nuen, ideia ona izan zen, bertan dena utzi, neoprenoa eta betaurrekoak hartu, eta zapatilla zahar batzuekin hondartzarantz.. Detaile garrantzitsua da triatloi honetarako, izan ere, transizio luzea da hondartzatik boxeetaraino egiten dena, eta beraz guztiz komenigarria oinak zerbait babestea.. Laura eta Javirekin hizketan ari naizela, neoprenoa jartzen hasten naiz, orduantxe Laurak irteera emateko 5 minutu baino falta ez direla erraten dit.., jesus, nolako patxada... Piska bat berotu, eta epaileek abisua ematen digutenean, irteeran jarri.. Orduantxe ez nekien ibilbidea zein izanen zen, eta noski galdetu egiten dut.. Itzuli bat izanen da, lehenengo bolla ezkerretera utzi, arroketaraino joan eta bolla eskuinara, arroketatik paralelo beste bolla bat eskubitara, hondartza ia osoa zeharkatu eta berriz eskubitara, beste bolla bat eskubitara hartu, hondartza erdiraino buelta eta handik atera, 1900 metroak egin arte.. Ironmanaz geroztik egindako uretako entrenamendu guzietan ez dut hainbertze metrorik igerian egin..jeje!

Bozinazoa jo, eta lasai ateratzen naiz, harrituta nago, baina Rothen baino sentsatzio askozaz hobeak dira, deslizatzen dudala sentitzen dut, aintzinera joaten naizela alegia... Golpeak apenas, ur tragoak gutxi, olaturen batekin despistatu nintzen, eta orohar inork trabik egin gabe.. Erdialdera edo, besoak nekatzen ari zaizkidala somatu arren, oso erraz eta gustora ari naiz igerian, urteko sentsaziorik hoberena, marka da... Uraren gazitasuna izanen da horren arrazoia... Uretatik atera, eta 33 minutu, denbora ona nire mailarako, dena ongi neurtuta baldin badago bederen... Hondartzatik atera, dutxa hartu, zapatilak jantzi eta boxeetara... Bizikletara iritsi eta transizio nahiko azkarra egiten dut, lasai baina niretako nahiko azkarra, berehala bizikleta gainean nago, nire segmentuan... Igerian piskat, eta hondartzatik boxeetara gehiago, orkatilak min eman dit, baina, tira, aintzinera segitzea erabakitzen dut..

Bizikletan hasi eta berehala, zango onekin somatzen dut nire burua, erraz noa eta ahuntza ekartzea ideia ona izan dea ohartzen naiz... Donibane Lohitzunetik aterata, 500 metro aurrerago edo, lehendabiziko ezusteko txarra, pelotoi bat.. Hasieran karretera hortatik maiz ibiltzen diren zikloturistena izanen zela pentsatzen nuen, baina bai zera, denak triatletak... Kriston amorrua eman zidan jendeak horrelako tranpak egiten dituela ikusteak.. Batzuk epaileei emanen diete errua beraien lana ez egiteagatik, baina errua norbanakoarengatik hasi behar du, draftin egitean, zeure buruari, beste triatletei, txapelketari eta orohar triatloi kirol berari ari baitzara adarra jotzen... Ibilbideak aunitzetan joan etorriak zituen, eta beraz zure aurretik heldu zirenak ikusten zenituen, eta epaileak agertu ziren arte, 70. kilometroa edo, LOTSAGARRIA  zen ikusten ziren pelotoi pilak.. Deigarria izan zen, epaileak agertu eta segidan aintzinatzen hasi nintzen jende kopurua ere, ordurarte taldearen gerizpean ibilitakoak... Talde aunitzi egin nien oihu, beraien jarrera salatzen, eta aurreratu nituenak, ez zitzaizkidan gurpilean sartu, bat izan ezik, bere jarrera aldatzeko eskatu nionean baina, harratu egin zitzaidan gizona... Nik ez dakit holako lasterketetara zertara joaten diren, arauak horren argiak badira...
Beno, barrenak piskat hustu ondotik, jarrai dezagun, hasieran erran bezala, oso ongi ikusten naiz, eta erritmo ona eramaten dut.., zutik jartzean min piskat ematen dit orkatilak, baina kontrolpean dagoela uste dut.. Ibilbidea zertxobait aldatu dute, eta joan den urtekoa baino gogorragoa iruditzen zait, 20 kilometrotik aintzina repetxo askorekin.., baina polita.. 33ko media aterata 2 ordu eta 47 minututan boxeetan naiz berriro.. Nahiko aintzinean nagoela uste dut, eta pelotoiak egon ez balira, are eta aintzinago egonen nintzela ia zihur daukat, baina tira, hala beharko du... Kaskoa kendu, dorsalari buelta eman, zapatilak jarri, eta lasterka hasten naiz, dudaz beterik, mina hor zegoen eta..

Lasterka sufritzen..
Lasterka hasi bezala, orkatilako mina aunitz igotzen da, baina tira, nire hitza beteko ez dudala argi daukat, hots bukatzen saiatuko naizela, minak uzten badit bederen.. 4:35-4:40 erritmoa hartzen dut, kajaz eusteko gai naiz, baina mina hor dagoela ikusita, gauzak patxadaz hartzea erabakitzen dut, helburua bukatzea da.. 5 ordutik jeistea ere zail ikusten dut, baina joan den urtekoa hobetzea ez.. Bi itzuli izanen ziren, Ibaia zeharkatu eta ibain gora egin, gero itzultzeko, berriz ibaia zeharkatu eta ibaian gora joan berriz itzultzeko, hori dena bi aldiz.. Joan den  urtekoaren berdina, piska bat luzeagoa akaso... Ornidura puntuetan ura eta koka kola edanen nituela aurreikusia nuen, eta lehen disgustoa, ez dago koka kolarik.. Isotonikoarekin saiatzen naiz, baina ikaragarri gazia dago.. Isotonikoa hartu izanaren ordainak jasotzen hasten naiz, eta tripetako minak oinez ibiltzera behartzen nau.. beharrik 200 bat metro baino izan ez direla, lasterka hasten naiz berriz, 160 pultsazio ingurura, eta orkatilaren mina kontrolatuz... Azkeneko bueltaren bigarren zatian, erritmoa igotzen dut, eta jendea harrapatzen hasten naiz... Rothen antzera oso fuerte bukatzen dut, eta minarengatik ez bazen gozatzen.. Erran beharra ere, ezkerreko hankan baba batek arazoak eman zizkidala, eta beraz, min guziak gaindituta lasterketarekin pozik geratu nintzen.. Ordu bat eta 41 minutu eman nituen erdi maratoia egiteko..

Orohar 5 ordu, 8 minutu eta 55  segundu eman nituen iron man erdia bukatzeko, eta sailkapenean 50. egin nuen.. Joan den urtean baino 15 minutu guttiago, eta 35 postu hobe.. Pozik egoteko moduan... Orohar urte guziko lasterketarik hoberena bezala definitu dezakegu, entrenamendu karga haundi baten zamatik aske, karrera une oro kontrolpean mantenduz, gustora!

Bukatzeko zorionak Bixente eta Ugaitzi, biek ere beraien lasterketatako podiumera igotzea lortu baitzuten!

Sailkapenak
Pulsometroaren datuak:
Half Donibane Lohitzune 14.09.2013 10:15


Bueno pues ya paso la carrera del sábado... En general, hago un balance positivo de la carrera.. Antes de hacer esta cronica, me he leido la cronica del año pasado, y se ve una evolución bastante clara... El año pasado todo eran dudas, todo nervios, el sábado todo tranquilidad, desde el mismo momento en el que me levante de la cama...  Me preocuaba el dolor en el tobillo, y me prometí a mi mismo que abandonaría en caso de que el dolor apareciese...  Pero claro, luego no cumplí mi palabra...jeje!

Llegamos a San Juan de Luz dos horas antes del inicio de la carrera, por lo que pudimos recoger los dorsales con total calma, preparar todo y estar listos para cuando abrieron los boxes... Comparando con el año pasado, todo resultaba bastante caótico, podíamos dejar la bici donde quisieramos, sin tener en cuenta el dorsal, todo prisas... Pensé, acertadamente, que encontraría más fácil la bici dejandola fuera, dejé todo lo necesario alla y me fuí con el neopreno y las gafas hacia la playa donde se daría la salida... Llevaba conmigo unas viejas zapatillas para ir corriendo desde la playa al box, ya que son 700 metros por asfalto, y estaba seguro que se agradecería... Estuve hablando con Laura y con Javi, y para cuando empecé a ponerme el neopreno solo quedaban 5 minutos para salir... Ya decía yo que me lo estaba tomando con calma... Logré calentar algo, y para cuando los arbitros nos llamaron, conseguí calentar algo.. El agua estaba ideal... Cuando me pongo en la salida, me doy cuenta que no tengo ni idea de cual es el recorrido.., afortunadamente pregunto y me lo dicen.. Será a una vuelta, dejaremos la primera bolla a la izquierda, iremos hacia las rocas, alla dejaremos la bolla a la derecha, nadaremos paralelos a las rocas para dejar la bolla a la derecha, cruzaremos la playa, para dejar una bolla a la derecha, otra a la derecha, vuelta hasta la mitad de la playa y salida, para completar 1900 metros.. En todos los entrenos desde el iron man no he hecho tantos metros a nado..jeje!

Cuando dan el bocinazo, salgo tranquilo, pero aunque parezca extraño, las sensaciones son muchísimo mejores que en Roth, siento que deslizo, que avanzo... Apenas golpes, pocos tragos, aunque algun despiste si que hubo, y en general una natación limpia... A mitad del recorrido notaba que los brazos estaban cansados, pero aun y todo las sensaciones estaban siendo excelentes, las mejores sensaciones del año... No encuentro otra explicación que no sea que el agua de mar da más flotabilidad... Salida del agua y 33 minutos, buen tiempo para mi si la medición es correcta.. Correr la playa, ducha, colocarme las zapatillas viejas y a boxes... Cuando llego, la transición la hago bastante rápido, tranquilamente pero sin pausa, enseguida estoy en la bici, en mi segmento.. Mientras nadaba, el tobillo me ha molestado algo, y al correr a boxes más, pero bueno, decido seguir hacia adelante...

Empiezo con la bici, y bueno, las sensaciones son muy buenas, las piernas acompañan, voy fácil y enseguida me doy cuenta de que ha sido un acierto traer la cabra.. Nada más salir de San Juan de Luz, veo que 500 metros más adelante tengo un peloton, pienso que será un grupo cicloturista, pero ahi viene la decepción, son triatletas.. Me dio mucha rabia ver que la gente haga este tipo de trampas... Algunos culpará a los jueces por no hacer su trabajo, pero pienso que el hay que buscar la culpa desde uno mismo, hacer drafting es engañarse asi mismo, pero también engañar a los rivales, a la competición y a la misma esencia de nuestro deporte...El recorrido tenía bastantes tramos de ida y vuelta, permitiendote ver lo que tenías adelante, y lo que tenía atras, y hasta que en el km 70 aparecieron los jueces, fue VERGONZOSO ver la cantidad de pelotones que por allí había... Una vez que aparecieron los jueces, empecé a pasar  a mucha más gente, que hasta entonces estuvieron bajo la protección de algún grupo.. Cuando adelantaba algún grupo, les llamaba la atención, y nadie salvo uno me cogió rueda, que encima se enfado cuando le dije que se apartase... No entiendo el porque de salir en una carrera para no respetar las normas...
Bueno, una vez desahogado, sigamos, como ya he comentado, voy bien de piernas, y llevo buen ritmo... al ponerme de pie me molesta un poco el tobillo, pero bueno, bajo control.. El recorrido es diferente al del año pasado, un poco más duro, y a partir del km 20 con bastantes y constantes repechos..., pero bonia.. Con una media de 33 en 2 horas y 46 minutos ya estoy en boxes.. Pienso que estoy bastante adelante, y de no haber pelotones, a lo mejor podría estar incluso más adelante, pero bueno... Me quito el casco, giro el dorsal, me pongo las zapatillas, y empiezo a correr, lleno de dudas, el dolor seguí ahí...

Lasterka sufritzen..
Nada más empezar a correr, el tobillo molesta una barbaridad, pero bueno, tengo claro que me tendrá que doler mucho para tener que retirarme... Empiezo a 4:35-4:40, de caja voy bien, pero viendo que el dolor aumenta, decido ser conservador... Va a ser dificil bajar de 5 horas, pero bastante facil bajar el tiempo del año pasado... Serán 2 vueltas, cruzar el rio, subir rio arriba, volver a cruzar el rio, subir por la otra orilla y vuelta, para completar la media maratón.. Muy parecido al del año pasado, pero un poco más largo si acaso... Tenía previsto beber agua y cola en los avituallamientos, pero sorpresa, no hay cola... Pruebo con el iso, pero esta demasiado cargado, y mi estomago se resiente... Me veo obligado a caminar, menos mal que solo son 200 metros.. Vuelvo a poder correr, a 160 ppm y pensando también en el tobillo.. En la última parte de la segunda vuelta, decido darlo todo, y empiezo a pasar gente.. Acabo como en Roth, fuerte, y si no fuese por el dolor disfrutando.. En la pierna izquierda se me formo una ampolla, pero superando esos dos dolores, tengo que decir que disfrute de la carrera... En total hice la media maratón en 1 hora y 41 minutos...

En total necesité 5 horas 8 minutos y 55 segundos, para terminar el 50... 15 minutos mejor que el año pasado, y 35 posiciones más adelante.. Para estar contento... En general ha sido una de las mejores carreras de la temporada, muy descargado de entrenos, teniendo la carrera bajo control... A gusto!

Para acabar felicitar a Bixente y a Ugaitz ya que consiguieron podio en sus respectivas carreras!

Sailkapenak
Pulsometroaren datuak:
Half Donibane Lohitzune 14.09.2013 10:15

jueves, 12 de septiembre de 2013

Denboraldiaren bigarren zatiarekin arrankatu ezinik..- Sin poder arrancar con la segunda parte de la temporada..

Bloga nahiko utzia izan dut azkeneko aldi honetan, eta egia erran bazen garaia zerbait idazten hasteko.. Ia bi hilabete pasa dira Rotheko lasterketa egin nuela, eta egia erran, orduko sasoia lekutan dagoela erran behar...jeje! Asmoa nuen Rothetik bueltan entrenamenduei jarraipena emateko, bai bizikleta, bai lasterka nola igerian, baina azkenean, bizikleta nahi baino guttiago, lasterka gutti, eta igerian deus ere ez.. Nahiko desastre...

Larra-Larrauean parte hartu behar nuen, baina eguraldi txarra tarteko, alde batera utzi nuen nire Larrauekiko urteroko zita, euri aunitz emana zen, eta ez nuen euripean sufritzeko gogo handirik... Kostatu, aunitz kostatu zait abuztuan batik bat, entrenatzeko motibazio nahiko aurkitzea, Rothetik bueltan, entrenatzeko asmoa nuen, Donibane Lohitzuneko Iron man erdirako, eta han ongi ikusiz gero, Calellara joateko buruatazioak ere pasatzen zitzaizkidan burutik... Nola aldatu diren gauzak, orain Ironman erdia erronka nahikoa da neretako, eta bukatuko ote dudanaren dudak izan, baditut.. Igerian ez dut deus ere egin, transizio bakarra, eta lasterka erritmoa piskanaka hartzen ari nintzela uste nuenean, eskuineko orkatilean tendinitis bat agertu zait... Atsedena eta antiinflamatoriak eman dizkit medikuak, ea horrekin nahikoa den..

Hurrengo posta, Donibane Lohitzuneko kronika izan behar zuen, baina froga hori egonen dela ere dudatan jartzen dut, mina desagertu ezean bederen..

Bertzalde Behobiari begira lasterka hasi naiz ere, denboraldi bukaera honetako froga izanen baita... Espero dut, orkatileko mina, etorri den bezala alde eginen duela, eta lasterka disfrutatzen utziko didala.. Zaila izanen da, baina uztailan nituen erritmoak harrapatuz gero, lasterketa polita egin dezakedala uste dut.. Ekaina aldean, bi aste gehiago denboraldia luzatu eta maratoia egiteko asmoa ere aurreikusten banuen ere, burutik kendu egin dut ideia hori, gorputzak atsedena ez dit eskatzen, baina buruak bai... Beraz azarorarte, lasterkako entrenoak, bizikletarekin bueltatxo lasaiak, akaso mtb piska bat, eta klubarekin suertatuz gero, teknikako kursilloa... Ikusiko dugu zer ateratzen den...


He tenido el blog bastante abandonado últimamente, por lo que ya era hora de escribir algo... Han pasado casi 2 meses desde el ironman de Roth, y la verdad que mi estado de forma ha bajado bastante en esos 2 meses..jeje! El plan era seguir entrenando a la vuelta de Roth, para darle continuidad a todo lo trabajado, pero la realidad es que en bici menos de lo esperado, corriendo poco, y nadando nada de nada... Unos números bastante pobres..

Tenía previsto participar en la Larra-Larrau, pero viendo que daban mal tiempo, opte por renunciar a mi casi anual cita con Larrau (desde la edición del 2006, solo había fallado un año), pero no tenía muchas ganas de sufrir bajo la lluvia... Me ha costado bastante, encontrar la motivación para salir a entrenar en agosto, el plan era seguir entrenando, de cara a la Larra y al medio iron man de San Juan de Luz, incluso fantaseaba con el hecho de que en caso de verme bien en la media, apuntarme a Calella... Como han cambiado las cosas, ahora el hecho de enfrentarme a la media es de por si un reto, incluso tengo dudas de si terminaré... No he nadado nada, solo he hecho una transición (con sensaciones pésimas), y cuando corriendo parecía que iba cogiendo el ritmo, tendinitis en el tobillo derecho... Antiinflamatorios y descanso, a ver si con eso se pasa...

El siguiente post, debería de ser sobre el Half de Donibane, pero ahora mismo dudo de sí tomaré la salida, a no ser que el dolor remita de alguna manera...

Por otra parte, también he empezado a preparar la Behobia, la prueba que dará por finiquitada la temporada... Espero que el dolor en el tobillo desaparezca de la misma manera en la que ha aparecido, y que me dejará disfrutar preparando y corriendo entre Behobia y Donosti... Será dificil coger el nivel que tuve en julio, pero si lo consigo y el cuerpo aguanta, puede salir una buena carrera... En junio, también se me pasaba por la cabeza alargar un poco la temporada y salir a por un sub 3 horas 15 en la maratón de Donosti, pero ya esta descartado, el cuerpo no me pide descanso, pero la cabeza sí.. Por lo tanto y hasta noviembre, los entrenos de carrera, vuelticas en bici, alguna que otra en mtb, y natación, si sale el cursillo de técnica del club... Ya se ver´en que queda todo...

miércoles, 31 de julio de 2013

Rotheko bideoa - Bideo Roth

Rothen bizitako guzia denbora luzez itzaliko ez bada ere, helmugan sartzearen sentsatzioa itzaliko ez bada ere, nolabaiteko gogorapena izan nahi nuen, eta hango dena nahiko merkantilizatua dagoenez, erosi behar izan dut bideoa.. Bizikletako eta igeriketako imajinak ez dira sobera onak, baina helmugan sartzearen bideoek, merezi merezi dute... Ea zuei zer iruditzen zaizuen..


Si bien lo vivido en Roth tardará mucho tiempo en olvidarse, al igual que la sensación de entrar en meta, quería tener un recuerdo palpable de aquel momento, y como Roth en si esta bastante mercantilizado, he tenido que pasar por el aro y comprarme el vídeo.. Los vídeos de la natación y la bici no son nada del otro mundo, pero las tomas de entrada en meta sí que merecen la pena... A ver que os parecen..

lunes, 29 de julio de 2013

Lasterketen kronikak - Cronicas carreras

 Post batean nire lasterketa guzien kronikak biltzea pentsatu dut.. Batzu nire blogean daude zintzilikatuta, besteak Errekaren blogean.. Errekaren blogean daudenak, erdaraz edo euskaraz egonen dira, eta ez elebiz, blog honetakoak bezala... Kronika zaharragoak topatuz gero, zintzilakatuko ditut..

He pensado colgar todas las cronicas de mis carreras en un post... Algunas, las más nuevas estan en mi blog.. Las más antiguas en el blog del Erreka...Las que esten en el blog del Erreka, estarán o en castellano o en euskera, y no en bilingüe.. Si encuentro alguna más antigua, la colgaré en este blog..

2015

Altriman 2015
Zarautz 2015
Medio Iron Man de Iruñea

2014

Behobia 2014
Luchon Bayona 2014
Lekeitioko triatloia
Zarauzko triatloia
Pax Avant
Cicloturista Pamplona
Berako mendi maratoi erdia 2014-Media de montaña de Bera 2014
Arangureneko duatloia - Duatlon Aranguren

 2013

Behobia 2013
15ko Klasika
3 Hondartzetako krosa - Cross de las 3 playas
Half Donibane Lohitzune
Ironman Roth lehen zatia- Primera parte Ironman Roth
Ironman Roth bigarren zatia-Segunda parte Ironman Roth
Ironman Roth hirugarren zatia-Tercera parte Ironman Roth
Half Aritzaleku
Rompepiernas
Berako mendi maratoi erdia-Media maraton montaña Bera
Isabako triatloi txuria (erreleboak)-Triatlon blanco Isaba (Relevos)

2012

Behobia 2012
New york (parte 1)
New York (parte 2)
Triatlon cross de Mendigorria
Half Donibane Lohitzune
Larra-Larrau 2012
Triatlon cross Ultzama
La Indurain 2012
Talaia bidea 2012
Extreme man Salou 2012


2011

Maraton Donosti 2011
La Indurain 2011
Irati Xtrem 2011
Puertos Ribagorza 2011
Duatlon Egües
Triatlon blanco de Isaba
Tour de Mt-Blanc 2011

2010

La Indurain 2010
Doneztebe-Tourmalet 2010
Tour de Flandes cicloturista 2010
Larra-Larrau 2010

2009

La Indurain 2009
Irati Xtrem 2009
Lagos de Covadonga 2009
 Larra-Larrau 2009
Quebrantahuesos 2009
Luchon-Doneztebe (1)
Luchon-Doneztebe (2)
Luchon-Doneztebe (3)

2008

Larra-Larrau 2008
Luchon-Bayona 2008

2007

Tour de Flandes cicloturista 2007

Rotherako bideaak utzitako datuak - Datos recogidos en el camino a Roth

Kronikak luzeak joan zirenez, post honetan Rotherako prestakuntzan iragandako 30 asteek utzitako datuak jarriko ditut, noski hemen datu numerikoak baino ez dira agertuko, bidean zehar bizitako momentu on eta txarrak, onak gehiago egia erran, blogean zehar jartzen saiatu naiz.. Hona hemen bada, 30 asteko bide horrek utzitako datuak:

Denbora orotara: 398 ordu eta 7 minutu
Distantzia orotara: 8212 kilometro.
Aste bakoitzean egindako denboraren media: 13 ordu eta 16 minutu
Aste bakoitzean egindako distantziaren media: 274 kilometro.

Denbora orotara bizikletan: 223 ordu eta 32 minutu.
Distantzia orotara: 6455 kilometro.
Aste bakoitzean egindako denboraren media: 7 ordu eta 27 minutu.
Aste bakoitzean egindako distantziaren media: 215 kilometro

Denbora orotara lasterka: 98 ordu eta 52 minutu.
Distantzia orotara: 1262 kilometro
Aste bakoitzean egindako denboraren media: 3 ordu eta 17 minutu
Aste bakoitzean egindako distantziaren media: 42 kilometro

Denbora orotara igerian: 42 ordu eta 37 minutu
Distantzia orotara: 121 kilometro
Aste bakoitzean egindako denboraren media: Ordu bat eta 25 minutu.
Aste bakoitzean egindako distantziaren media: 4 kilometro

Denbora orotara rodilloan: 20 ordu eta 17 minutu
Distantzia rodilloan (B-kollean egindakoa bakarrik) : 342 kilometro

Denbora mendian: 3 ordu 22 minutu
Denbora fondoko eskia egiten: 5 ordu eta 45 minutu.

Denbora piskat iragan dela ikusirik, entrenamendu plana ona izan dela uste dut, sasoi puntu onarekin iritsi nintzen Rothera, eta entrenamendua egin ahal izateko orohar eguraldiak gutti lagundu badu ere, gehienbat maiatza aldean, bizikletako nire marka hoberenak hautsi egin ditut, eta lasterka lehendabiziko aldiz, lasterkari sentitu naiz.. Lesioek orohar errespetatu egin naute, eta atsedenaldiak ongi planifikatuz, entrenamenduetan doiketa egokiak eginez.., helburua lortu ahal izan dut... Datorren urterako hobetu beharrekoan igeriketaren afera dago, argi dago hobetzen ari ez naizela, joan den urtean nirekin batera zebiltzan taldekideak denbora askozaz hobeak egiten ari dira, eta horko entrenamenduak birmoldatu beharko ditudala zihur nago... Teknika gehiago sartu, serieak... Zoritxarrez ia gehienetan igeriketako entrenamenduak bakarrik egin behar izaten ditut, eta bai,  guttiago nekatzen banaiz ere, erritmo hobean igeri egiteko kapaza izan behar naiz, distantzia motzagoko triatloietan lehiakorrago izan nahi badut..

Atzoko Gazteizko Ironmana ikusita oraindik pozago nago nik Rothen egindako lasterketarekin, badakit momentu txarrak burutik ezabatzeko buruak lan eskerga egin ohi duela, baina nire buruan ia ez daude momentu txarrik, eta lasterketaz asko gozatu izana baino ez daukat gogoan...

Bukatzeko, zorionik beroenak Gorka, Ibai, Mikel, Fernando eta Javi taldekideei, beraien ametsa lortu baizuten atzo Gazteizen.. Baita ere blog honen jarraitzailea den Tertziori, eta ia herrikide dudan Ugaitz Garderi ere.. Zuei atzo animoak ematen, inbidia pasa nuela erran behar dut... ZORIONAK!

Como las crónicas del iron man ya fueron lo suficientemente largas, en este post iré poniendo los datos de entrenamiento que han las 30 semanas de preparación para el IM de Roth..  Solamente aparecerán datos numéricos, para ver los momentos buenos y malos vividos durante la preparación, os invito a que repaseis los posts antiguos... Estos son los datos dejados en esas 30 semanas:

Tiempo en total: 398 horas y 7 minutos.
Distancia en total: 8212 kilómetros
Media del tiempo realizado en cada semana: 13 horas y 16 minutos.
Media del recorrido realizado en cada semana: 274 kilómetros.

Tiempo en total en bici: 223 horas y 32 minutos.
Distancia en total: 6455 kilómetros.
Media del tiempo realizado en cada semana: 7 horas y 27 minutos.
Media de la distancia recorrida en cada semana: 215 kilómetros.

Tiempo en total corriendo: 98 horas y 52 minutos
Distancia en total: 1262 kilómetros.
Media del tiempo realizado cada semana: 3 horas y 17 minutos.
Media de la distancia recorrida en cada semana: 42 kilómetros.

Tiempo en total nadando: 42 horas y 37 minutos.
Distancia en total: 121 kilómetros.
Media del tiempo realizado en cada semana: 1 hora y 25 minutos.
Distancia media recorrida en cada semana: 4 kilometros.

Tiempo en total en el rodillo: 20 horas y 17 minutos.
Distancia en el rodillo (Solo en B-kool): 342 kilómetros.

Tiempo en la montaña: 3 horas y 22 minutos.
Tiempo en ski de fondo: 5 horas y 45 minutos.

Viendolo desde la perspectiva que da el paso del tiempo, y comparandolo con la preparación para Salou, pienso que la preparación ha sido buena, y que llegué en buena forma a Roth... A pesar que para entrenar el tiempo no haya acompañado (sobre todo en mayo y en junio), hemos mejorado mejores marcas con la bicicleta, y por primera vez, corriendo me he llegado a sentir corredor.. Las lesiones me han respetado, y respetando los tiempos de descanso, y ajustando lo entrenamientos a las sensaciones , he conseguido el objetivo... Para el año que viene, y como aspecto a mejorar, se queda la natación, esta claro que no estoy mejorando nada, compañeros que el año pasado andaban conmigo, ahora me sacan un mundo, por lo que habrá que cambiar los entrenos de natación... Más técnica, más series.. Desafortunadamente casi todos los entrenos de la natación los hago solo, y a pesar de que he conseguido no cansarme tanto, debo conseguir un mejor ritmo, para intentar ser un poco más competitivo en los triatlones más cortos...

Después de estar ayer viendo el Ironman de Gazteiz, todavía estoy más contento con el resultado conseguido en Roth.. Se perfectamente que la mente borra los momentos malos, y por eso me gusta escribir las crónicas en caliente, pero apenas consigo recordar momentos malos de Roth.. Solo recuerdo haber disfrutado mucho...

Para acabar felicitar a los compañeros de equipo Gorka, Ibai, Mikel, Fernado y Javi, por conseguir ser finishers en Vitoria.. También al lector del blog Tertzio (espero tu crónica), y a Ugaitz, casi vecino y compañero en algunos entrenos, menos de los que me gustaría, ... No os lo vais a creer pero pasé envidia viendoos competir... ZORIONAK!

viernes, 26 de julio de 2013

Poliki poliki martxan - En marcha poco a poco

Ia bi aste pasa dira gargero Rothen finisher izatea lortu nuenetik.. Lehendabiziko astean igeriketako saiotxo batzu baino ez nituen egin, bertze dena, atsedena eta atsedena... Aste bateko atsedenaren ondoren baina, gorputza martxa eskatzen hasi zen.. Lasterketalditxo batzu erori dira aste honetan, eta gorputza ia errekuperatua dagoela uste dut...

Bizikletan ere hasi naiz poliki poliki, Bizkaiko txokoak ezagutzen, eta Errekako txirrindulariekin urtero Pirinio aldian bizikletan egiten dudan egonalditxoarekin gozatzen..Polita, ederra.. da Errekako txirrindulari sekzioa poliki poliki martxan jartzen ari dela ikustea... 8 izan ginen atzo giro ezin hobean Aspin eta Tourmalet mendateak igo genituenak, eta zihur nago heldu den urtean gehiago izanen garela... Hona hemen argazkitxo batzu..



Bertzalde animo bero bat blog honetatik igande honetan Gazteizen Ironmanaren erronka jokatu behar duten ezagun eta taldekide guziei: Ibai, Javi, Mikel, Ugaitz, Tertzio... Animo, lasterketaz disfrutatu eta zorterik onena!

Han pasado casi 2 semanas desde que conseguí ser finisher en Roth.. En la primera semana únicamente alguna sesión aislada de natación hizo que no se me olvidase el hecho de que era triatleta... Pero después de una semana de parón, el cuerpo empezó a pedir marcha... Han caído algunas carreras a pie, donde me he encontrado muy bien, pienso que el cuerpo esta prácticamente recuperado..

En bici también han caído un par de salidas, conociendo la Bizkaia profunda, y la salida anual al Pirineo, que este año ha sido con la inmejorable compañía de mis compañeros del Erreka... Es muy bonito ver como poco a poco la sección del Erreka se va consolidando, y como cada vez somos más los que le damos a esto de la bici en el pueblo.. 8 fuimos ayer los que en un ambiente inmejorable subimos los colosos de Tourmalet y el Aspin, y estoy seguro de que el año que viene seremos todavía más... 



Para acabar muchos ánimos a los compañeros y amigos que este domingo se enfrentarán al Iron man de Vitoria: Ibai, Javi, Mikel, Ugaitz, Tertzio.. Animo, disfrutad de la carrera, y la mejor de las suertes!

domingo, 21 de julio de 2013

Challenge Roth kronika (3) - Crónica Challenge Roth (3)

Rotheko maratoia buelta bateko joan etorria bezala defini dezakegu, T2tik hasi eta 4 kilometro egiten genituen kanaleraino, handik 9 kilometro Gewerbegeblet izeneko herri batetaraino, buelta herriko bidegurutzeraino, handik beheruntz bertzer herri bateriano, 32 kilometroan edo buelta hartu, bidegurutzera iritsi, eta berriro Rothera itzultzeko... Ibilbide gehiena pistatik, eta hornidura puntuak 2 kilometrotatik behin..

Maratoia hasieran 6 ordu eta 50 minutu inguru nituen erabiliak, beraz analisi azkar bat egin nuen, 10 ordutik behera jeistea ezinezkoa zen, 4:20 ingurura lasterka egitea eskatzen baizuen... 10 ordu terdiko langa botatzeko berriz, maratoia 3 ordu eta 40 minututan egin beharra neukan, posiblea zen, baina nire lehen IM-a zen eta helburu errealistago bat jarri nion nire buruari, 11 ordutik jeistea... Horretarako maratoi osoa lasterka egin beharra nuen, 4 ordu eta 10 minutu izanen nituelako, eta hornidura puntu guzietan gelditu eginen nintzen... Jateko estrategia ere aldatuko nuen, jada ez nuen 40 minututik behin gela edo barrita janen, hornidura puntuetan ura eta koka kola hartuko nituen, eta maratoi erdian edo gel bat...

Lehendabiziko pausuak nahiko gogorrak izan ziren, baina esponja batekin aurpegia garbitu eta freskatu ondotik, gauzak desberdin ikusten nituen... Hasita zen bukaeraren hasiera, eta rutinaren barnean sartu nintzen, 2 kilometro laister egin, hornidura puntura iritsi, eta han oinez hasi, esponjarekin aurpegia eta besoak garbitu, ura eta kola edan, hornidura bukatu arte oinez segi, eta berriro lasterka hasi.. Holako 21 lasterkalditxo egin beharrak nituela erraten nion behin eta berriz nire buruari.. Jarrera oso kontserbadorea zen, 140 pultsazio inguruan laster egiteko ideia nuen, beti ere 145etik pasa gabe...Zazpigarren kilometroan Fran Teruel taldekidearekin gurutzatzen naiz lehen aldiz, erritmo oso ona darama, eta 10 ordutik jeitsiko duela ematen du.. Nik  berriz, 5 minutu 10 inguruan edo eginen nuen korrika, eta oinez egiten nituen metroekin, lehen 10 milakoa 53 minutu eta 26 segundutan bota nuen, nahiko ongi ari nintzen laisterka eta 2 kilometrotako rutina honek erraz egiten zuen aintzina segitzea.. Bertzalde kanalaren gehiena erdi itzaletan zegon, denbora guzian lasterkariak nituen inguruan, hornidura puntutan animazio ona zen, eta kanalean ere jende franko zegoen, DANKE!

viernes, 19 de julio de 2013

Challenge Roth kronika (2) - Cronica Challenge Roth (2)

Goizeko 7ak eta 25, gure taldekoen irteera ematen da, Rotheko igeriketak ez du inolako misteriorik, lehenago erran bezala irteera eskalonatuak, eta ibilbidea, erraza, irteera puntutik zubi batetarantz dena zuzen, 1400 metro egin arte, 1400 metroko luze bat alegia, gero 1900 metro, irteera puntutik 500 metro haratago alegia, eta han buelta hartu eta 500 metro uretatik ateratzeko... 1900 metrotako igerileku batean joan etorria alegia.. Entrenamenduaren azken asteetan igerilekuan neoprenoarekin saio batzu egin nituen, eta ordu bat eta 10 minututan ibiltzen nintzen 3800ak egiteko, baina gero badakit orientazioarekin gaizki ibiltzen naizela... Sergioren estrategia lehen 200 metroak topera egitea zen, gero zango on batzu hartzeko, nerea erabat desberdina, ahalik eta guttien gastatu eta ahalik eta ur guttien edan..
Lortu beharreko lehen helburua
Pentsatu bezala hasten naiz igerian, lasai eta agobiatu gabe, hala ere, ez naiz eroso sentitzen, zuzen joan nahi dut, baina nahigabe okertu egiten naiz.. Nire okertzeko joeraren eraginez, golpeak ere hartzen ditut, marka da, horren jende guttirekin golpeak hartu behar izatea... Saiatzen naiz lasai joaten, saiatzen naiz brazada luzatzen, baina nahi eta ezina.. Gero buruarendako ona izanen ez zen bertze gauza bat gertatu zitzaidan, nire ondoan tipo bat zihoan, momentu guzian nire parean zihoan, eta BULAR estiloan ari zen! Nire lagun Inigo Mangado etorri zitzaidan burura... Halako igerilaria parean izateak morala piskat ukitzen zidan, azkarrago joaten nintzen, gibelean utzi, baina berriro ere ondoan neukan! Nahiko luze egin zitzaidan lehendabiziko joana, burua ateratzen nuen aldiro, zubia oso urrun zegoen... Azkenean lortu nuen zubira iritsi eta itzulia egitera... Bueltako itzulia luzeagoa izan arren, burua ateratzean helmuga ikusi ikusten zen, eta beraz, motzago egin zitzaidan... Buruarekin piska bat jokatzeko, hirunaka ere arnasa hartzen hasi nintzen tarteka, monotonia alde batera utzi nahiean... Noizbehinka bular estiloko igerilaria, edo bularrean zihoan bertze bat, jakin ezazu! Irteera puntura iristerakoan piska bat estutzea pentsatzen dut, badakit 1000 metro baino ez direla gelditzen, eta lasaiago joanen naiz.. Ur pixkat edan dut eta horrekin ez nago lasai, baina hobeki sentitzen naiz... Itzulerako bolla hartzen dudanean, dena eginda dagoela pentsatzen dut, eta azkeneko 500etan piska bat estutzen dut.. Burua eskuinalderantz ateratzen dut, eta hara non ikusten dudan Laura kanal bazterrean animoak eman eta argazkiak ateratzen... Behin zubia pasata, orduan bai, dena egina dago, azken 100 metroak, boluntarioak daude guri uretatik ateratzen laguntzeko, pentsatzen dut zenbat denbora ote zuten uretan sartuta... Nere alemaniar eskasarekin "danke" erraten diet eta uretatik atera naiz.. Lehen sektorea eginda, uretatik atera naiz... Denbora Ordu bat 17 minutu eta 53 segundu , 1797. postua..  Agian piskat hobe egin nezakeen, baina tira ur irekietan egindako nire denboren inguruan dagoela onartu behar...
Uretatik ateratzen

jueves, 18 de julio de 2013

Challenge Roth Kronika (1) - Cronica Challenge Roth (1)

Ideia aunitz, emozio aunitz, denbora aunitz, azken finean gauza aunitz ditudala idazteko, beraz, blog honetako irakurleei pazientzia eskatzen dizuet.. Hasieratik hasiko naiz, ez frogaren hasieratik, Ironmanaren erronka nondik sortu zenekoa kontatzen baizik.. Bizikletan Kubara egin beharreko bidaia batengatik hasi nintzen bezala, Ironmana egin nahieko erronka 2010 urtean hasi zen Alpeetara bizikletan ibiltzera eginiko bidaia batean... Egun aunitzetan pilatutako nekea baretzeko Embrunmana ikustera hurbildu ginen Izoard mendatera... Garai hartan triatloia erabat ezezaguna zen niretako, lehenengoak pasa zirenean, Marcel Zamora haundia buru.. Haien sasoia, haien planta... Poliki poliki baina atzerago zeudenak pasatzen hasi ziren, eta hor hasi zen erronka sortzen... Horiek ahal badute, nik zergatik ez? Edo hobeki erranda, horiek ahal badute, nik ere bai!

Hortik aurrekoa blog honen hasierako post batean idatzi nuen, maratoia, Salou eta bertako erretiratzea, eta bertze hainbat.. Hola, joan den urtean, Rotheko Challengera apuntatzeko ideia sortu zen, eta blog honetako irakurleek argi ikusi ahal izan duzue, bertara iristeko egin izan dudan bidea..

Hola joan den asteko asteazkenean abiatu eta iritsi ginen Alemianara, Laura neskalaguna, Amaia bere laguna eta Javi bere mutillaguna, Luka beraien 9 hilabetetako umetxoa eta ni neu... Asteazken eta ortzegunean turismoa egiten ibili ginen gehienbat, nik burua igandeko lasterketan nuela onartu behar badut ere.. Ortziralean igeriketako sektorea eginen genuen kanalean igeri egin nahi nuen, eta 9ak arte soilik igeri egitea posible zenez, goiz ernatu ginen... Hala ere, ez genuen kanala garaiz topatu, eta igeri egin gabe geratu nintzen... Jarraian Rothera joan eta helmuga zegoen tokian feria, ikaragarria, ikusi eta gero, dorsalak hartu genituen... Ez zen han arazorik egon, eta Nurenbergera itzuli ginen..

Helburua lortuta, Iron mana eginda! - Objetivo conseguido, soy un Ironman!

Kaixo eta barkamenak lehendabizi blog hau jarraitzen duzuen deneri.. Azken txanparen prestaketak tarteko batetik, eta Alemanian idazteko nuen ezintasuna bestetik, ezin izan baitut blogean nahi adina idatzi... Atzo iritsi nintzen Alemaniatik, eta poliki poliki blogean idazten hasiko naiz, gauza aunitz ditut errateko, baina oraindik nire emaitzaren berri izan ez duzuenendako, IRON MAN bat naiz... Ondorengo postetan gehiago sakonduko dut, erran bezala gauza aunitz baititut idazteko...

Helmugan sartzen-Entrada a meta
En primer lugar pedir disculpas a los seguidores de este blog...Entre los preparativos de última hora, y la dificultad de escribir desde Alemania, no he podido actualizar el blog... Ayer llegué desde Alemania, y poco a poco iré escribiendo en el blog, ya que tengo mucho que escribir, pero para los que no habéis tenido noticias mías a través de facebook, soy un IRON MAN... En los siguientes post, iré profundizando, ya que como he dicho, tengo mucho que escribir...

martes, 2 de julio de 2013

Azken bi asteetan gaude! - Estamos en las 2 últimas semanas..

Ezinezkoa zirudien abenduan entrenamenduekin hasi nintzenean, baina iritsi da, bi aste baino guttiago falta dira gargero... Beraz entrenamendu motzak, eta gehienbat atsedena da orain tokatzen ari zaidana...  Azkeneko postean Aritzaleku triatloiaz hitz egin nuen, eta bertan oso gustora egon banintzen ere kosta zitzaidan buelta ematea... Hurrengo astean entrenamenduak ongi hasi baziren ere, nagia eta nekea haundia zen, eta bolumena jaitsi behar izan nuen... Nahiko aste txarra joan zen, eguraldia eta nekea medio, apenas entrenatu nuen eta... Igandera nahiko burumakur iritsi nintzen, eta Doneztebeko Herri Krosean ateratzea ere dudatan neukan..

Zorionez bertan izandako sentsazioak oso onak izan ziren, eta hein batean bederen, aste osoan izandako sentsazio txarrak uxatu ziren.. 28 minutu eta 10 segundutan egin nituen ibilbideko 7.400 metroak, joan den urtean baino bi minutu hobe, eta 3:50 minutu kilometroko erritmoan... Baina horretaz gain, sentsazioekin geratu nintzen, denbora osoan nire erritmoa kontrolpean izan bainuen, eta herriko korrikalariengandik ez nintzen oso aparte ibili... Lehendabiziko aldiz ikusi nuen nire lasterkako maila igo zela...
Doneztebeko krosean
Berez kargako azken astea izan behar zena, karga guttikoa izan bazen ere, errekuperatzeko bederen balio izan zidan... 28 astea nahiko ongi joan zen, planifikatutako bolumen jeitsierarekin erraz egin nituen entrenamenduak, igerian nahiko nagi egon banintzen ere...

Azken txanpa honetan dena dira dudak, dena beldur.. Gehiegi atseden hartzearen beldur, nonbaitere agertzen den molestia txikiaren beldur, guttiegi atseden hartzearen beldur, arazo mekaniko edo logistiko bat izatearen beldur...uff..

Zuen baimenarekin bloga barrenak ustutzeko erabiliko dut aste honetan zehar..jeje!

Parecía imposible cuando empecé con el plan de entrenamientos alla por septiembre, pero ya ha llegado, faltan menos de dos semanas... Por lo tanto ahora tocan entrenamientos tranquilos y cortos, y mucho descanso y recuperación... En el último post hablé sobre el triatlón de Aritzaleku, donde a pesar de competir bien, me costó una barbaridad recuperar... A pesar de que la semana posterior empezó bien, el cansancio y la pereza era grande, por lo que decidí bajar el volumen.. La semana fue bastante mala, entre que el tiempo era malo, y el cansacio estaba ahí, la que debió ser la última semana de carga intensa, estaba siendo una semana de quiero y no puedo... Al domingo llegué bajo de moral, incluso sin ganas de participar en el Cross que tan bien organiza el CD Erreka en Doneztebe..

Afortunadamente salí, y las sensaciones fueron muy buenas, dejando un poco aparcadas las malas sensaciones de toda la semana... 28 minutos y 10 segundos, para 7400 metros, 2 minutos mejor que el año pasado y correindo a 3:50 el kilometro, lo cual para mi esta muy bien... Pero además de esto me quedé con las sensaciones, todo el rato tuve el ritmo bajo control, y no anduve muy lejos de los corredores del pueblo.. Igual fue la primera vez donde de verdad comprobé que mi nivel de carrera ha mejorado...
Doneztebeko krosean
Lo que en principio iba a ser la última semana de carga, se convirtió en una semana de descarga, pero bueno, por lo menós algo recuperamos...  La semana 28 fue bastante bien, con la bajada de volumen planificada, fue bastante fácil sacar los entrenos adelante, a pesar de tener mucha pereza para la natación...

En esta parte final, todo son dudas, todo miedos... Miedo a descansar demasiado, miedo a cualquier leve molestia que aparezca en cualquier parte, miedo a descansar de menos, miedo a cualquier problema mecánico o logístico... uff..

Con vuestro permiso utilizaré el blog como desahogo durante esta semana...

lunes, 17 de junio de 2013

Aritzalekuko triatloia, kronika - Cronica triatlón Aritzaleku

Joan den larunbatean, Aritzalekuko triatloian parte hartu nuen, Rotheko Iron mana prestatzeko azkeneko lasterketa izanen zena... Irteera arratsaldeko ordubietan emanen zen, eta beraz denborarekin iritsi ginen Aritzalekuko kanpinera.. Dorsalak hartu, bazkaldu, eta lasai lasai igeriketako zatia hasten zen tokira joan ginen... Ordu arraroetan bazkaldu izanak, beroak, nerbioek edo denek batera tripak nahasita izatea ekarri zuen, ez nintzen erabat ongi aurkitzen... Beroketa ttiki bat egin eta gero, irteeraren zain geratu nintzen.. Hor akats ttiki bat egin nuen, denbora aunitz eduki gintuzten eguzkitan eta neoprenoa jarrita irteera antolatzen, eta igeriketa egarri sentsazioarekin hasi nuen... Hurrengorako badakit, hasiera eman arte, botellin bat eskura izanen dut, egarria izanez gero edaten joateko..

Lehendabiziko bolla eskuinaldera zegoen, berez hiru bolla pasatu behar genituen, eta bi itzuli eman...  Ezkerraldetik hasi nintzen, eta hasieratik ikusi nuen ez nindoala ongi.. Ezin nuen deslizatu, ezin nintzen ongi orientatu, golpe eta txoke aunitz... Alegia, kostatzen ari zitzaidala.. Bigarren bueltan sentsazioak hobeak izan baziren ere, denbora txarragoa egin nuen, nire ustez norabide zuzena hartzerik izan ez nuelako...
Uretatik ateratzen

Horrela, gustora sentitu gabe, eta froga guzian ahoa idorra nuela, uretako sekzioa bukatu nuen... Pultso nahiko baxuan egin nuen igeri, 145 pultsaziotan, eta 37 minutu eta 35 segundutan uretatik atera nintzen, 129. posizioan...

Boxeseko bidea aldapan zegoen eta kosta zitzaidan haraino iristea, eta aukeran transizio nahiko geldoa egin nuela erranen nuke, dena nahiko kontrolpean eduki banuen ere.. Iritsi zen triatloiko nire sektorea, bizikletako sektorea, gozatzea tokatzen zen... 4 itzuli egin behar genituen zirkuitu batean, hasieran portutxo bat, gero jeitsiera, zelai piskat, repetxo luze bat, beherantzako kilometro batzu, eta presako repetxo gogorra... Segmentu honetan aste guzian entrenatutako karga aunitz somatu nuen, 160 pultsazio harrapatzen nituenean, zangoetako mina itzela baitzen.. Hala ere, jende aunitz pasa nuen, eta zangoetako mina alde batetara utzita, oso gustora sentitu nintzen... Akoplatuta joateko tokietan desarrolloa motz geratzen zitzaidan batzuetan, baina hala ere, gustora... 3 lagunek bakarrik aurreratu ninduten, eta horietako bi erreleboko jendea zen, eta nik berriz, jende aunitz aintzindu nuen... 2 ordu eta 40 minututan bizikletako segmentua bukatu nuen, 28. denbora... Zangoetako mina alde batetara utzita, gustora ibili nintzen bizikletan... Transizioa aintzinekoa baino azkarrago egin nuen, eta lasterkako sektoreakin hasi nintzen.. Ordurako tripako min piskatekin banengoen, eta ez neukan argi lasterka nola eginen ote nuen.. Lasterkakoa lau itzuliko zirkuito bat zen, 2,5 joan eta berdina bueltan, gerora piskat gutxiago atera baziren ere.. Zirkuitua nahiko gorabeheratsua zen, eta lehendabiziko bueltan errritmoa bilatu ezinik ibili nintzen, zangoak oso gogorrak nituen, eta tripetako mina latza zen... Lehendabiziko buelta bukatu eta berehala, ibilbidetik atera, eta "larrialdiko geldialdi tekniko" bat egin nuen.. Hortik aintzina, hurrengo bi itzulitan oso gustora ibili nintzen lasterka, pulsoa 156tik behera mantenduz, eta tarteka piska bat gozatzen ere bai..
Geldialdi teknikoa eta gero gozatzen..

Azkeneko itzulia hasi nuenean, lasterka segituz gero 5 orduetatik erraz jeitsiko nintzela ikusi nuen.. Horrela, erritmoa kontrolatu, eta sentsazio onekin, aintzina jarraitu nuen, helmugara iritsi nintzen arte.. Lasterka Ordu bat eta 27 minutu ibili nintzen 18 kilometro egiteko, eta horrela helmuga 4 ordu eta 52 minutu eskasetan zeharkatu nuen...

Rotherako morala aunitz igo dit lasterketa honek, lasterka jarraitzeko moduan bukatu nuen, eta orohar lasterketa kontrolpean eduki nuela iruditzen zait... Orain entrenoekin berdin segi, eta ea geratzen diren 4 asteetan denak berdin jarraitzen duen..

Antolakuntzari zorionik beroenak, hagitz ongi antolatutako triatloia iruditu baizitzaidan, animazio aunitzekin, eta hornidura puntu egokiekin... Dudarik gabe, ahal izanez gero errepikatuko dugu.

Helmugara sartzen
Igeriketan oraindik aunitz daukat hobetzeko, aunitzez guttiago nekatzea lortu dut, baina abiadurari dagokionean ez dut batere hobekuntzarik ikusten.. Entrenatzen jarraituko dugu.. Bizikletan gustora ibili nintzen ahuntzarekin egin nuen lehendabiziko lasterketan, aldapa beheretan garapena motza geratu bazitzaidan ere, goraka eskertzen zen holako garapen luzea izateak... Eta lasterka, lehen itzulia kenduta bertzeetan oso gustora ibili nintzen, entrenoetako sentsazio berdinekin, eta lasterketa une oro kontrolpean nuela ikusiz.. Sinatuko nuke Rotheko lehendabiziko 18 kilometroak sentsazio horiekin lasterka egitea..

Hona hemen polarrek lasterketa honetan eman zituen datuak:
Half Aritzaleku 15.06.2013 14:07

Iron man erdiaren emaitzak: Emaitzak

Bukatzeko lerro hauen bitartez, Mikel Telletxea eta Inigo Arregi herritarrak zoriondu nahi nituzke izan zuten debutagatik.. Triatloi esprintean jardun ziren, eta emaitza oso onekin gainera.. Segi hortan!


El pasado sábado, participé en el triatlón de Aritzaleku, la que sería la última carrera antés de Roth... La salida era a las 2 de la tarde, y por ello llegamos con mucho tiempo al camping de Aritzaleku... Recogida de dorsales, comida, y después de dejar la bici en boxes, nos dirigimos tranquilamente a la salida de natación... No se si el hecho de haber comido en unas horas no habituales, el calor o los nervios previos, pero no me encontraba del todo bien... Después de un pequeño calentamiento, esperé a la salida... Ahí me equivoqué, ya que nos tuvieron mucho tiempo al sol con el neopreno puesto, mientras los jueces organizaban la salida, por lo que empecé a nadar con una gran sencación de sed... Para la siguiente ya se que tengo que tener a mano algo de agua para que no me vuelva a pasar...

La primera bolla se encontraba a la derecha, teníamos que dejar 3 bollas a la derecha, y darle dos vueltas... Empecé por el lado izquierdo, y enseguida me di cuenta de que no iba bien.. No deslizaba, no me orientaba, muchos golpes y choques, total, que me estaba costando mucho.. En la segunda vuelta las sensaciones fueron buenas, pero paradójicamente el tiempo fue peor, seguramente po algún error de orientación...
Saliendo del agua
De esta manera, sin llegar a sentirme nunca agusto, y teniendo todo el rato la boca seca, acabé la sección de agua.. Nade con un pulso bastante bajo, 145 pulsaciones, y en 37 minutos y 35 segundos conseguí salir del agua, en la posición 129...

El camino hacia los boxes era ascendente, y me costó bastante llegar hasta arriba. La transición resulto ser bastante lenta, aunque en todo momento tuve todo bajo control... Había llegado mi segmento favorito, tocaba disfrutar de la bici... Debíamos dar 4 vueltas a un circuito con un puertecillo de inicio, la bajada, un poco de llano, un repecho, unos kilometros de falso llano descendente y la subida a la presa... En este segmento note bastante la carga de toda la semana, me costaba mucho porque cuando me acercaba a las 160 pulsaciones el dolor de piernas era bastante grande.. A pesar de todo pase a mucha gente, y obviando el dolor de piernas, fue un segmento en el que disfruté mucho... En algunos sitios al ir acoplado el desarrollo se me quedaba algo corto, pero aún y todo disfruté mucho.. Solmante 3 personas lograron adelantarme, siendo dos de ellos corredores por relevos, y como ya he dicho antés, yo adelante a mucha gente.. 2 horas y 40 minutos y acabé el segmento de la bicicleta, el 28 mejor tiempo... Dejando a un lado el dolor de piernas, disfruté mucho de la bici... Esta segunda transición fue mejor que la primera, y empecé a correr.. Para entoncés tenía un poco de dolor de tripas, y no tenía claro como sería capaz de correr... El segmento de carrera a pie consistía en 4 vueltas a un circuito de 5 kilometros, 2,5 de ida y lo mismo de vuelta, aunque al final el recorrido fue más corto...El circuito estaba lleno de altibajos, y durante la primera vuelta no había forma de coger ritmo..., las piernas las tenía muy duras, y las molestias en el estomago eran inaguantables..  Acabar la primera vuelta y tuve que realizar una "parada técnica de emergencia"... A parti de ahi, y en las 2 siguientes vueltas, corrí muy agusto, manteniendo el pulso por debajo de 156 pulsaciones, y disfrutando por momentos...
Disfrutando después de la parada tecnica
Cuando empecé la última vuelta, me di cuenta de qeu bajaría bastante fácil de las 5 horas... De esta manera y controlando el ritmo continué con buenas sensaciones hasta la meta... Corrí los 18 kilometros en 1 hora y 27 minutos, completando la prueba en 4 horas y 52 minutos...

Esta carrera ha sido una inyección de moral de cara a Roth, terminé con ganas de más, y en general la carrera estuvo bajo control en todo momento...

Mis más sinceras felicitaciones a la organización, ya que me pareció una carrera excelentemente organizada, con mucha animación, y con buenos avituallamientos... Sin lugar a dudas, repetiremos si tenemos oportunidad...

Entrada a meta!
Tengo que mejorar mucho en la natación, he conseguido ser más eficiente y cansarme mucho menos, pero apenas noto mejoría en la natación.. Habrá que seguir entrenando...En la bici disfruté mucho en la primera competición que disputé con la cabra, en las bajadas se queda algo corta en cuanto a desarrollos, pero subiendo se agradece el tener un poco de margen... Corriendo, dejando a un lado la primera vuelta disfruté bastante, con las mismas sensaciones que en carrera, y teninedo en todo momento la carrra bajo control.. Firmaba ahora mismo tener las mismas sensaciones en los primeros 18 kilometros de Roth...

Aqui estan los datos del polar:
Half Aritzaleku 15.06.2013 14:07

Resultados medio iron manEmaitzak 

Para acabar felicitar a los doneztebarras Mikel Telletxea e Inigo Arregi por el debut que tuvieron en el triatlón.. Compitieron en el triatlón sprint con muy buenos resultados... A seguir asi!