Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

viernes, 19 de julio de 2013

Challenge Roth kronika (2) - Cronica Challenge Roth (2)

Goizeko 7ak eta 25, gure taldekoen irteera ematen da, Rotheko igeriketak ez du inolako misteriorik, lehenago erran bezala irteera eskalonatuak, eta ibilbidea, erraza, irteera puntutik zubi batetarantz dena zuzen, 1400 metro egin arte, 1400 metroko luze bat alegia, gero 1900 metro, irteera puntutik 500 metro haratago alegia, eta han buelta hartu eta 500 metro uretatik ateratzeko... 1900 metrotako igerileku batean joan etorria alegia.. Entrenamenduaren azken asteetan igerilekuan neoprenoarekin saio batzu egin nituen, eta ordu bat eta 10 minututan ibiltzen nintzen 3800ak egiteko, baina gero badakit orientazioarekin gaizki ibiltzen naizela... Sergioren estrategia lehen 200 metroak topera egitea zen, gero zango on batzu hartzeko, nerea erabat desberdina, ahalik eta guttien gastatu eta ahalik eta ur guttien edan..
Lortu beharreko lehen helburua
Pentsatu bezala hasten naiz igerian, lasai eta agobiatu gabe, hala ere, ez naiz eroso sentitzen, zuzen joan nahi dut, baina nahigabe okertu egiten naiz.. Nire okertzeko joeraren eraginez, golpeak ere hartzen ditut, marka da, horren jende guttirekin golpeak hartu behar izatea... Saiatzen naiz lasai joaten, saiatzen naiz brazada luzatzen, baina nahi eta ezina.. Gero buruarendako ona izanen ez zen bertze gauza bat gertatu zitzaidan, nire ondoan tipo bat zihoan, momentu guzian nire parean zihoan, eta BULAR estiloan ari zen! Nire lagun Inigo Mangado etorri zitzaidan burura... Halako igerilaria parean izateak morala piskat ukitzen zidan, azkarrago joaten nintzen, gibelean utzi, baina berriro ere ondoan neukan! Nahiko luze egin zitzaidan lehendabiziko joana, burua ateratzen nuen aldiro, zubia oso urrun zegoen... Azkenean lortu nuen zubira iritsi eta itzulia egitera... Bueltako itzulia luzeagoa izan arren, burua ateratzean helmuga ikusi ikusten zen, eta beraz, motzago egin zitzaidan... Buruarekin piska bat jokatzeko, hirunaka ere arnasa hartzen hasi nintzen tarteka, monotonia alde batera utzi nahiean... Noizbehinka bular estiloko igerilaria, edo bularrean zihoan bertze bat, jakin ezazu! Irteera puntura iristerakoan piska bat estutzea pentsatzen dut, badakit 1000 metro baino ez direla gelditzen, eta lasaiago joanen naiz.. Ur pixkat edan dut eta horrekin ez nago lasai, baina hobeki sentitzen naiz... Itzulerako bolla hartzen dudanean, dena eginda dagoela pentsatzen dut, eta azkeneko 500etan piska bat estutzen dut.. Burua eskuinalderantz ateratzen dut, eta hara non ikusten dudan Laura kanal bazterrean animoak eman eta argazkiak ateratzen... Behin zubia pasata, orduan bai, dena egina dago, azken 100 metroak, boluntarioak daude guri uretatik ateratzen laguntzeko, pentsatzen dut zenbat denbora ote zuten uretan sartuta... Nere alemaniar eskasarekin "danke" erraten diet eta uretatik atera naiz.. Lehen sektorea eginda, uretatik atera naiz... Denbora Ordu bat 17 minutu eta 53 segundu , 1797. postua..  Agian piskat hobe egin nezakeen, baina tira ur irekietan egindako nire denboren inguruan dagoela onartu behar...
Uretatik ateratzen
Uretatik ateratzean gure dorsalaren arabera ordenatuta poltsa gorriak genituen, non bizikletan erabili beharreko arropak zeuden... Nire boltsa harrapatu eta boxeetan sartu nintzen.. Han ikusi nuen triatloi hau desberdina zela... Berehala bolondres bat hurbildu zitzaidan, nire boltsa lurrean hustu zuen, eta jarraian neoprenoa kentzen lagundu zidan... neoprenoa eta bainujantzia kendu eta toallarekin lehortzen ari nintzela, bolondresak neoprenoa eta bainujantzia boltsan sartu zituen.. Nik arropa jantzi, barrita eta herramintak hartu nituenean, galtzerdiak jartzen lagundu zidan... Berriro ere, egun osoan zehar sarritan errepikatuko nuen hitza. DANKE! Bizikletarantz joan, gel bat jan, eta kaskoa eta dorsala jarri ondotik, bizikletako segmentua hasi nuen.. Transizio luzea, baina beno, hasieratik banekien horrela izanen zela.. 7 minutu eta 2 segundu.. 2415. postua..

Nire segmentu iritsi zen, bizikletako segmentua.. Aintzinetik 180 kilometro 85 kilometroko bi itzuli, eta 10 kilometroko enlazea Rotheraino.. Igerian hobeki ibili izan banintz, 10 ordutik jeisteko ametsa piztuko zitzaidan, baina banekien orain oso oso zaila izanen nuela.. Hori hasiera batean txarra baldin bazen ere, bururako ongi etorri zitzaidan, nire buruari presioa kendu egin bainion... Lehendabiziko 20 kilometroetan gorantzako repetxo batzu baziren, baina orohar ibilbide ona zen, 45 minuturo barrita edo gel bat jateko plana nuen, eta ura eta isoa tartekatuko nituen botellinetan... Erraz nabil orohar, zangoak badihoaz, baina tripako mina sentitzen dut, beldurra etortzen zait burura, oraindik aunitz geratzen da, baina kezka sortzen dit bizikletan mina baldin badut, eta hainbertze falta bada... Tripako minak uzten didanean, gustora nabil, baina tarteka gogor jotzen dit.. Hala ere, egunaz disfrutatzen ari naiz, ikaragarriko giroa dago errepide bazterrean, eta oraindik Solarberg falta da... Herri guzietan jende aunitz animatzen, abituallamientotan animazio itzela, benetan gomendagarri eta eskertzekoa.. DANKE!  40. kilometroan portutxo bat zegoen, hasiera gogorra zuen, baina gerora gorabehera aunitz, gustora... Handik aintzina ibilbide polita genuen, ia dena beherantza, beraz batazbestekoa asko igo genezake, baina hara, dena ezin zen ona izan, eta haizea, kontra...
Zelaian disfrutatzen!
Tarteka tripako minak estutzen baninduen ere, gero disfrutatzen nuen, eta aintzetik prestatuko planaren arabera era egokian jaten aritzeak lasaitzen ninduen... Ahal bezala T-2ra iritsi nahi nuen, bertan komunetik pasatzeko, ez nuen nire segmentuan gelditzerik nahi... Buru janak ahal bezala sahiesteko lehen itzulia bi zatitan banatu nuen, lehen porturaino, eta gero Solarbergeraino... Solarberg baino lehenago muino ttiki bat zegoen, han tokatzen zitzaidana jan, eta Solarbergeruntz... Solarberg, argazki aunitz ikusi nituen, aunitz irakurri nuen horren inguruan, baina zer erranen dizuet..IKARAGARRIA! Kilometro bateko aldapa zen, ez hagitz gogorra, baina hura giroa... Tourrean atzo ikusi zenaren antzera, banakako ilaran justo justo pasatu ahal ginen.. Alemaniarrak soso xamarrak zirelako ustea nuen, baina hura giroa! Kirolari amateurrok holako salsatan zergatik sartzen garen hausnartu izan dut aunitzetan.. Nire ustez, edo nire kasuan bederen, motxila beteko digun oroitzapenen bila joaten naiz entrenamendu batean sentitutakoa, maratoi bat egindako lehen aldia.. Oroitzapenen motxilatxo honetan dudarik gabe Solarbergek tokia izanen du, dudarik gabe! Nigarra begietara ez zitzaidan etorri, baina ikaragarrizko oiloipurdia jarri bai! DANKE!
Solarberg
Handik pasata, tripako minak gutxira egin zuen, baina haizeak gora.. Jende aunitz pasatzen nuen, baina tarteka ere pasada ederrak ematen zizikidaten... Helduden urterako ahuntzari aldaketa batzu egin behar dizkiot, batetik garapen luzeagoak sartu, eta postura landu ere bai, izan ere, nahiko eroso noa, baina beti ere pultso baxuetan, eta sarri garapen gabe geratzen naiz.. Bigarren itzulia hasi behar nuenean, lehendabiziko sailkatuak doblatu egin ninduen, haren abiada! Alde batetik pena eman zidan, 2 kilometrogatik bakarrik doblatu baininduen (55 minutu lehenago atera zen), baina tira, gero hotzean analizatuta ongi egon zen holako maila zuen bat horren hurbiletik ikusteak... Bigarren itzulian haizea eta beroaren ondorioz nekea somatzen hasten da, janaren planarekin ongi noa, tarteka tripako minak estutzen banau ere..Grendineko aldapan, Sergio harrapatu nuen, ez zihoan aurpegi txarrez, elkar animatu ginen, eta aintzinera segitu nuen. Solarberg bigarrenez pasa eta gero 6 ordu banituen lasterketa hasi zenetik... Bigarren itzulia azkar akituko nuen, eta planifikatu bezala piskat gehiago jaten hasi nintzen, gero lasterka ez bainekien tripek nola erantzunen zidaten.. Biermille (zerbeza edaten animatzen duten lekua) azkenekoz pasa, eta T-2 runtz abiatu nintzen, 10 kilometro falta nituen, zaila egiten zitzaidan gargero akoplatuta joatea... haizea gogorra zen kontran, baina bizikletako segmentua bukatzen ari zen.. Ametsaren bertze urrats bat eginda.. Nire egoeraren analisia egin nuen, zangoak nekatuta zeuden, baina erabilitako pultsoa nahiko baxua izan zen, eta media ona ateratzen ari zitzaidan, eta komunetik pasa eta gero tripetako mina alde batetara utziko nuela pentsatzen nuen!
Gutti falta da!
T-2 bistan nuen, bizikletako zapatillak erantzi, bizikletatik jeitsi, eta bizikleta bolondres bati eman nion, DANKE! Ortotzik lasterka hasi nintzen, bolondres batek nire boltsa non zegoen erran zidan arte, oso baldar lasterka, baina tira, gorputzari egokitzeko denbora eman behar zaio, eta behin boltsa hartuta boxeetan sartu nintzen... Han ere berriz bolondres bat etorri zitzaidan, esertzeko erran, eta boltsako edukia lurrera bota zuen.. kulotea eta mallota eranzten lagundu, malla eta kamiseta jartzen lagundu, galtzerdiak jarri, zapatilla jarri, eta bizikletako arropak boltsan sartu zituen! DANKE! Bisera jarri, komunak non diren galdetu, eta lehendabiziko geldialdi teknikoa... Tripei lasaitu ederra eman ostean, maratoiarekin hasteko prest... Gauza serioa hastera doa...

Bizikletako denbora: 5 ordu 18 minutu eta 57 segundu. 736 postua
Bigarren transizioko denbora: 5 minutu.  1985 postua.

Maratoi bat aintzinetik, 6 ordu 48 minutu lasterketa hasi zela, 42 kilometro ametsak betetzeko, 42 kilometro irrifar edo negar egiteko... HORIEK AHAL BADUTE, NIK ERE BAI!

(JARRAITUKO DU)

7 y 25 de la mañana, y se da la salida de nuestro grupo, la natación de Roth no tiene ningún misterio, salidas escalonadas, y recorrido fácil.  Desde la salida todo recto hasta un puente, hasta hacer 1400 metros, luego 1900 metros de vuelta, es decir, hasta 500 metros más allá desde el punto de salida, allá dar la vuelta y otros 500 metros hasta salir del agua.. Resumiendo 1900 metros de ida y vuelta, en una piscina muy grande... En las últimas semanas de entrenamiento, realicé unos cuantos entrenamientos con neopreno en piscina, y me habían costado alrededor de hora y 10 minutos, pero sabía que mis problemas con la orientación haría difícil conseguir ese tiempo.. La estrategia de Sergio era la de hacer un 200 fuerte para luego pillar unos buenos pies.. la mía era completamente diferente, intentar gastar lo menos posible, y tratar de no beber agua..
Primer objetivo a conseguir
Empiezo a nadar tal y como lo tenía pensado, tranquilo y sin agobiarme, pero, aún así, no termino de ir cómodo, quiero ir recto pero no puedo.. Como no hago más que torcerme, recibo golpes.. lo que faltaba, salida escalonada, y recibiendo golpes... Trato de ir tranquilo, trato de alargar la brazada y deslizar, pero es un quiero y no puedo... También me paso una anécdota que hizo que le diese bastante a la cabeza, tenía un tipo que nadaba a mi derecha, todo el rato a mi derecha, pero nadando a BRAZA! Me vino a la cabeza mi amigo Iñigo Mangado... El hecho de tener un nadado así a mi altura, me afecto un poco a la moral, aceleraba para dejarlo atrás, pero al de un rato lo volvía a tener al par! Este primer largo de ida se me hizo bastante largo, cada vez que sacaba la cabeza para orientarme, veía que el puente estaba lejos, siempre estaba lejos.. Por fin, llegamos al puente, y giramos hacia la salida.. El largo de vuelta se me hizo más corto, ya que todo el follón de la meta se veía enseguida... Para entretenerme un poco empecé a respirar a cada 3 brazadas.. De vez en cuando, volvía a tener al lado al tio que nadaba a braza, o a lo mejor era otro, quien sabe... Llego al punto de salida, solo me quedan 1000 metros, así que decido apretar un poco más.. He tragado más agua de la que debería, y eso me preocupa, pero siento que estoy nadando mejor... Cuando llego a la bolla de vuelta, pienso que ya esta todo hecho, 500 metros y volveré a estar en vertical.. Estoy sacando la cabeza por la derecha, y mira tu por donde que veo a Laura animando y sacando fotos en la orilla del canal... Una vez pasado el puente, ya sí que sí, últimos 100 metros, veo que hay voluntarios que nos ayudan a salir del agua, imagino el tiempo que llevan metidos en el agua.. Con mi escaso alemán, les digo, "danke", y salgo del agua.. Primer sector hecho, he salido del agua..El tiempo, 1 hora 17 minutos y 53 segundos, puesto 1797.. A lo mejor podría haberlo hecho mejor, pero bueno, se ajusta bastante a los tiempos que suelo hacer en aguas abiertas...
Saliendo del agua
Cuando salíamos del agua, teníamos las bolsas rojas ordenadas según nuestro dorsal, en dichas bolsas habíamos dejado todo lo necesario para la bici.. Cogí mi bolsa y me metí en boxes.. Ahí me di cuenta que este triatlón era diferente.. Enseguida se acercó una voluntaria, vació mi bolsa en el suelo, me ayudó a quitarme el neopreno, y mientras me quitaba el neopreno y el bañador, y me secaba con la toalla, iba preparando el mallot y el culote y me los iba dando para que me los pusiera...  Mientras me vestía y cogía todo lo necesario, ella recogía lo utilizado en la natación y lo iba metiendo en la bolsa..., me iba ayudando a ponerme los calcetines... Una vez más, y serían muchas las que lo diría en todo el día repetí la palabra, DANKE! Me encaminé hacia la bici, me tomé un gel, y una vez puesto el caso y el dorsal, empecé con el segmento de la bici.. Transición larga, pero bueno, dentro de lo planificado... 7 minutos y 2 segundos. Puesto 2415..

Había llegado mi segmento, el segmento de la bici... Por delante 180 kilómetros, 2 vueltas de 85 kilómetros, y un último enlace de 10 kilómetros hasta la T2 en Roth.. Si llegó a hacer una mejor natación, el sueño de bajar de las 10 horas se habría manifestado, pero ahora la cosa estaba muy muy complicada... Si bien es cierto que esto podía resultar malo, resultó bueno, ya que me quite de la cabeza una presión que no me correspondía para mi primer Ironman... En los primeros 20 kilómetros había unos cuantos repechos, pero en general se rodaba bien, el plan nutricional era el de comer una barrita o gel cada 45 minutos, e iría bebiendo agua e iso en los botellines... Estoy rodando fácil, las piernas funcionan, pero tengo algo de dolor de tripas, y eso me preocupa, ya que quedar, queda un mundo... Cuando el dolor de tripas remite, ruedo a gusto, pero a ratos me ataca y fuerte... Aún así estoy disfrutando del día, increíble el ambiente que existe en las cunetas, y todavía falta Solarberg... Mucha gente de todas las edades en todos los pueblos, increíble la animación el los avituallamientos, recomendable y de agradecer.. DANKE! En el kilómetro 40 había un puerto, al principio era durillo, pero luego un sube y baja bastante tolerable... A partir de ahí el recorrido era favorable, pero el aire pegaba y bastante de cara...
Disfrutando en el llano
Si bien a ratos el dolor de tripas no me dejaba rodar todo lo cómodo que quería, luego la cosa se compensaba y rodaba muy muy a gusto, y el hecho de ir comiendo y bebiendo según el plan previsto, me tranquilizaba bastante... Quería llegar sin pararme a la T2, para allá pasar por el baño, no quería parar en mi segmento! Para no comerme la cabeza demasiado dividí el recorrido en dos partes, hasta el primer puerto, y luego hasta Solarberg... Antes de Solarberg había un pequeño repecho con bastante animación, el aperitivo a lo que nos esperaba... Solarberg, había visto muchas fotos, había leído mucho, pero qué os voy a decir... INCREIBLE! Una rampa de un kilómetro más o menos, no demasiado dura, pero, qué ambiente... Aquello parecía el tour, apenas podíamos pasar en fila india.. A los alemanes los tenía por bastante sosos, pero menudo ambiente! Muchas veces he reflexionado sobre la razón por la que los deportistas amateurs nos metemos en estos embolados... En mi opinión, o en mi caso particular, busco recuerdos con los que llenar una mochila imaginaria... Las sensaciones en ese entrenamiento, lo sentido al cruzar una meta... En esta mochila de recuerdos, Solarberg tendrá sin duda un lugar de preferencia... Llorar no lloré, pero menuda piel de gallina! DANKE!
Solarberg
Una vez pasado Solarberg, el dolor de tripas fue remitiendo, pero el aire era mayor.. Seguía pasando a mucha gente, pero a mi también me daban buenas pasadas... Para el año que viene quiero hacer algunos cambios en la cabra... meterle algún desarrollo más largo, trabajar más la postura, ya que a pesar de ir cómodo, me cuesta subir mucho subir el ritmo... Justo cuando iba a empezar con la segunda vuelta, fui doblado por el primer clasificado,que había salido 55 minutos antes, menuda velocidad! Por un lado me dio pena el hecho de que me doblasen tan cerca de la segunda vuelta, pero por otro lado fui testigo de excepción de la velocidad que traen los primeros... En la segunda vuelta, y a causa del aire y del calor, se va notando el cansancio, voy cumpliendo el plan de comidas y bebidas, aunque a veces las tripas se vayan quejando... Al llegar a Greding, justo en el inicio del puerto, alcanzo a Sergio, nos animamos mutuamente, y yo sigo hacia adelante... Al pasar por segunda vez por Solarberg llevo 6 horas desde que empezó la carrera... Pronto terminaría la segunda vuelta, y conforme a lo planificado fui comiendo un poco más, para prevenir posibles problemas en la maratón... Pasar por última vez por Biermille (la milla donde animan bebiendo cervezas), y me encamine a la T2.., me faltaban 10 kilómetros, se me estaba haciendo difícil el ir acoplado... el aire era duro y en contra, pero ya no quedaba nada... Otro objetivo conseguido, el sueño esta más cerca... Hice un análisis de la situación, las piernas estaban castigadas, el pulso había sido bajo, y la media era más o menos la esperada. Por otro lado pensaba que una vez pasado por el baño, remitirían en parte las molestias estomacales!
Ya falta poco!
La T2 estaba a la vista, me quite las zapatillas de la bici, bajarme de la bici, entregar la bici a un voluntario, DANKE! Empecé a correr descalzo, hasta que un voluntario me indicó donde estaba mi bolsa, me encontraba muy torpe corriendo, pero pensaba que se me pasaría. Una vez encontrada la bolsa, entré en boxes... Allá una voluntaria vació la bolsa en el suelo, me hizo sentarme, y me volvió a ayudar a vestirme, mientras metía la ropa de la bici en la bolsa... DANKE! Una vez vestido y colocada la bisera, visita al baño, y primera parada técnica... Bastante más tranquilo al ver que el dolor de tripas remitía, preparado para la maratón... Empieza lo serio...

Tiempo en la bici: 5 horas 18 minutos y 57 segundos. Puesto 736
Tiempo de la segunda transición: 5 minutos. Puesto 1985

Una maratón por delante, 6 horas y 48 minutos de esfuerzo transcurrido, 42 kilómetros para cumplir el sueño, 42 kilómetros para reír o para llorar... SI ELLOS PUEDEN, YO TAMBIEN!

(CONTINUARÁ...)


No hay comentarios:

Publicar un comentario