Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

lunes, 17 de septiembre de 2012

Mendigorriako triatloi krosa- Triatlon cross de Mendigorria

Irailaren erdialdea, triatloi denboraldiaren bukaera nafarroan, Mendigorrian triatloi krossa antolatzen zen lehendabiziko aldiz, eta eguraldi ona ematen zutenez, parte hartzera animatu nintzen. Bestalde laguna dudan Bilboko Javik froga honetan triatloietan debuta egiteko asmoa agertu zuen, eta biok joan ginen elkarrekin Mendigorria aldera. Froga ez zen sobera luzea, 700 metro igeria Arga ibaian, 15 kilometro Mendigorriko kanpiñaren inguruan dauden pistetan, eta 3 kilometro lasterka, kanpiñatik irten herrira igo eta buelta. Denbora aunitzekin iritsi ginen eta dena prestatzen hasi ginen lasterketarako. Ura hotza zegoenez, neoprenoa baimenduta zegoela erran ziguten, guztira 21 triatloilari aterako ginen froga luzean, eta bertze hainbertze froga motzean (hauek igerian 200 metro eginen zituzten uretan). Uretara sartzeko baimenaren zain ginela, Javiri betaurrekoak apurtu zitzaizkion, eta betaurreko gehiagoren faltan, motzean atearako zela erabaki zuen, epaileekin hitz egin eta gero..

Javi eta ni irteerarako prest..


Uretara, sartu, eta uf, ura hotza zegoen.. Lehendabiziko aldia zen ibaian holako lasterketa batean igeri egiten nuela.. Irteera eman, eta fuerte hasi nintzen igerian lasterketa motza zelako.. Nahiko ongi ibili nintzen, bidean gehiegi galdu gabe, eta 12 minututan edo uretatik kanpo nintzen..

Nerbioak, prisak eta batez ere ohitura faltak oso oso transizio txarra egitea ekarri zuten. Guttienez Donibane Lohitzunekoan bezain gaizki, baina gainera hau froga motza zenez, denbora gehiegi galdu nuen, nire kalkuluen arabera, minutu bat bederen... Bizikletan hasi nintzenean oso pultsu altua nuen, baina tira, jende aunitz aurreratu nuen, eta egia erran disfrutatu ere bai...

46 minutuko bizikletaldiaren ondotik, oraingoan bai, transizio nahiko dezentea egin eta lasterka hasi ginen. Distantzia motza izan arren, zirkuitua hagitz gogorra zen, kriston maldak, rato guzian topera joan arren, lasterketako partzialik hoberena egin zuen triatleta batek aintzindu ninduen, elizatik kanpirainoko bueltako bidea aldapa bera zen, eta irteera eman eta ordu eta 15 minutu eta gero, helmugara iritsi nintzen... Hamargarren sailkapenean, hori bai hogeitabatetik... Orokorrean hagitz gustora. Hala ere oraindik eguneko txapeldun haundiena iristeko falta zen, Javi, bere lehendabiziko triatloia bukatzeko sentsazio ezin hobea dastatzen ari zen, aunitz sufritu zuen bizikletan, baita lasterka ere (bera surfista da), baina bukatzea lortu zuen.. Egia erran bere satisfakzio eta poztasuna ikusita, enbidia piskat ere pasa nuen... Zorionak Javi!
Mediados de septiembre, final de la temporada de triatlones en navarra, se organizaba en el primer triatlon cross de Mendigorria, y como daban buen tiempo, me anime a participar. Mi amigo Javi de Bilbao, se animó a debutar en un triatlon,asi que los dos nos acercamos a Mendigorria La prueba no era demasiado larga, 700 metros de natación en el río Arga, 15 kms de mountain bike en las pistas de alrededor del Camping, y 3 kms corriendo, saliendo desde el camping para subir al pueblo y volver por el mismo camino. Llegamos con tiemo de sobra, y fuimos preparando todo para la salida. Al estar el agua fria, el uso de neopreno estaba permitido. En total saldríamos 21 triatlletas en la prueba larga, y otros tantos en la distancia popular, que constaba solo de 200 metros de natación. Cuando estabamos esperando a que nos diesen el permiso para entrar en el agua, Javi rompió sus gafas, y como no tenía otras, decidió salir en la distancia corta, de acuerdo con los jueces.

Entramos en el agua, y la verdad es que estaba fria. Era la primera vez que nadaba en río en una carrera de este tipo.. Dieron la salida, y salí bastante fuerte viendo que el recorrido era corto...Nadé bastante bien, sin perderme demasiado, y en 12 minutos había salido del agua.

Nervios, prisas, y sobre todo la falta de costumbre hizo que hicese una transición muy muy mala. Por lo menos tan mala como en San Juan de Luz, pero al ser esta una prueba más corta, perdí demasiado tiempo, por lo menos un minuto... Cuando empecé con la bici, iba muy ahogado, pero bueno, pasé a bastante gente, y también disfruté..

Después de 46 minutos de bicicleta, ahora sí, hicé una transición decente. A pesar de que la distancia era corta, había mucho desnivel.. A pesar de ir todo el rato a tope, me pasó el trialeta que hizo el mejor parcial de la carrera a pie.. Desde la iglesia el camino a vuelta era todo descendente, y en una hora 15 minutos estaba llegando a la meta.. Decimo en la clasificación, eso sí, de 21... En general muy contento. Pero todavía quedaba por llegar el campeón del dí, pienso que ni el que llegó primero sintió la satisfacción que sintió el... Javi, estaba disfrutando de la sensacion dulce de acabar su primer triatlón, sufrió mucho en bici, también en la carrera (el es surfista), pero consiguió acabar. A decir verdad, viendo su satisfacción y felicidad, sentí un poco de envidia. Zorionak Javi!

Datos del pulsometro/ Pulsometroaren datuak: Multisport 15.09.2012 16:18
Clasificaciones Triatlon cross MEndigorria

jueves, 13 de septiembre de 2012

Aste lasaia doa- La semana va tranquila..

Iron man erdia egin eta gero, aste oso lasaia doa entrenamenduen aldetik, ongi errekuperatzea oso oso garrantzitsua delako, eta denboraldia ere luze xamarra izaten ari delako... Izan ere, ezkerreko belaunean mina sentitu izan dut lasterka egin ditudan azkeneko entrenamenduetan, eta maratoiari buru belarri hasi aintzinetik, atseden hartzea egoki iruditu zait. Bestalde maratoian egin asmo dudan entrenamendua lasaiagoa izanen da, urte osoko entrenamendu karga aunitz somatzen baita.  Aste honetan bizikleta buelta lasai bat eta gimnasioko sesio bat bertzerik ez dut egin, eta gaur izan da belauneko minik gabe ernatu naizen lehendabiziko eguna, berez lasterka egiteko asmoa nuen, baina eguraldi txarra tarteko, atseden hartzea erabaki dut...Gimnasiora joan eta luzaketa saio fuerte bat eginen dut, errekuperaketa hobetzearren... Larunbatean Mendigorrian triatloi motza!

Después de haber realizado el medio iron man, la semana esta siendo muy muy tranquilo en lo que a entrenamientos se refiere, por un lado porque la recuperación es muy importante, y por otro, porque la temporada se esta haciendo larga... En los últimos entrenamientos de running, he sentido dolor en la rodilla izquierda, por lo que he decidido descansar adecuadamente antés de ponerme con la maratón. Por otra parte el entrenamiento de la maratón será más suave, ya que la carga de entrenamientos de todo el año se va notando y bastante... Esta semana solo he hecho una vuelta tranquila en bicicleta y una sesión de gimnasio, y hoy ha sido el primer día en el que me he despertado sin ningún dolor en la rodilla... En principio tocaba correr, pero viendo que el tiempo no acompaña, y que la fatiga todavía no se ha ido del todo, he decidido descansar... Ire al gimnasio y realizaré una fuerte sesión de estiramientos, para acelerar en lo posible la recuperación... El sábado toca el triatlon cross de Mendigorria!

lunes, 10 de septiembre de 2012

Donibane lohitzune, kronika. Half San Juan de Luz cronica.

Lehendabiziko iron man erdia, lehendabiziko errepideko triatloia (Saloukoa akitu ez nuenez, hura ez dut kontutan hartzen), eta iparraldean egiten nuen lehendabiziko lasterketa... Azken faktore hau ergelkeria dirudi, baina gauzak aunitz aldatzen ahal ditu..

Bezperan bizikleta bertan utzi eta dortsalak hartzean, triatloi honen gauza berezi batez ohartu nintzen, itsasotik bizikletarako tokira, 500 bat metroko tartea genuen, eta noski, ortotzik egiteko distantzi handiegia iruditzen zitzaidan, hondartzan uzteko zapatilla zahar batzu ekartzea ideia ona iruditu zitzaidan.. Bezperan joan izanaren alde ona!

Egunean bertan denborarekin Donibanera joan eta dena prest jartzen saiatu nintzen, zergatik agobiatzen ote naiz hainbertze transizioko gauzak prestatzen? Neoprenoa jarri eta irteera baino orduerdi lehenago hondartzan nintzen, han sartu aintzinetik zapatillak leku on batean utzi nituen, beroketarako dena prest..

domingo, 9 de septiembre de 2012

Donibane Lohitzuneko Iron man Erdia- Media Iron man San Juan de Luz 2012

Bukatuta! Laburki erranda, uretan ur aunitz edan eta gero, maratoi erdian tripetatik oso oso gaizki, lehendabiziko itzulian batik bat..., bigarren itzulian tripak hobetu eta gozatu nuen lasterka, orokorrean sentsazio onak, denborarekin kronika luzeago bat jarriko dut..

Conseguido! Resumiendo, en el agua tragué mucha agua, lo cual hizo que durante toda la carrera anduviese con las tripas muy muy justas... Lo acusé principalmente en la primera vuelta de la media maratón, parando abundantemente... En la segunda vuelta mejoré terminando con buenas sensaciones.. Más tarde haré una cronica más extensa...

jueves, 6 de septiembre de 2012

Previo 1/2 Iron man San juan de luz/ Donibane Lohitzuneko iron man erdiaren prebia

Larunbat honetan Donibane Lohitzuneko iron man erdia egitekoa naiz, hau izanen delarik aurtengo denboraldian eginen dudan triatloi luzeetan azkena. Saloukoan kale egin eta gero, burutik pasa zitzaidan Donibane Lohitzunen eginen zen Iron manarekin saiatzea, baina entrenatzeko gogo gutxi nituenez, azkenean iron man erdia egiteko asmoa hartu nuen. Igeriketa nahiko utzia daukadan arren, bizikletan nahiko ongi ikusten naiz eta lasterka berriki berhasia banaiz ere, pentsatzen dut maratoi erdia egiteko gauza izanen naizela. Dirudienez eguraldi ona emana dago, eta beraz gozatzeko gauza izanen naizela pentsatzen dut. Etxetik nahiko hurbil egina denez, ezagun eta familiaren babesa ere izanen dut...Pega bakarra ezkerreko belaunean azkenaldian agertzen ari zaidan mina izanen da, triatloi guzietan erdi lesionatua atera behar ote naiz ba?


Este sábado se celebra en San Juan de Luz, con lo cual pondré punto final a los triatlone de larga distancia por esta temporada. Después de no poder acabar en Salou, se me pasó por la cabeza el probar suerte en el iron man de San Juan de Luz, pero como las ganas de entrenar no acompañaron, decidí intentarlo con el medio iron man. La natación la tengo bastante apartada, en la bici estoy andando bastante bien, y aunque la carrera la he retomado hace no demasiado tiempo, pienso que podré acabar el medio maratón. Por lo visto el tiempo va a acompañar, por lo que espero disfrutar de la carrera, además de que siendo cerca de casa, contaré con el apoyo de familares y amigos... La única pega que tengo es que en los últimos entrenos me ha ido apareciendo un dolor en la rodilla izquierda.. Tendré que salir medio lesionado a todos los triatlones?

Igeriketako ibilbidea/Recorrido natación: Igeriketa/Natacion
Bizikletako ibilbidea/Recorrido ciclismo:  Bizikleta/ Ciclismo
Lasterketarko ibilbidea/Recorrido carrera: Lasterka/Carrera

DONIBANE LOHITZUNEKO EGURALDIA.EL TIEMPO EN SAN JUAN DE LUZ. 

martes, 4 de septiembre de 2012

Iron Manerako prestakuntza-Preparación Iron man

Post honetan, Rotheraino iristeko egin planifikatzen ari naizen egutegia jarriko dut, dakizuenez, froga 2013ko uztailaren 13an ospatzen da, beraz oraindik denbora geratzen da, prestaketa espezifikoan sartzeko... Hori dela eta, eta Larra-Larrau pasa eta gero, nire entrenoak korrikara enfokatuko dira gehienbat, New Yorkeko maratoian gozatzeko helburuarekin. Tarte honetan bizikletan eta igerian ere ibiliko naiz noski, baina gehienbat deskargako aste eta egunetan sartuko ditut sesio hauek eta noski ez dira ez oso gogorrak ezta oso luzeak izanen. Behobia egin ostean, deskarga eta atseden aktiboko 6 bat aste izanen ditut, abenduaren 17ra pilak kargatuta, eta gogo eta ilusio osoarekin iron manaren prestakuntza espezifikoko partera iristeko. 30 astetako lana izanen dut aintzinetik, baina horretaz denbora iristean solastuko gara..

En este post, hablaré sobre la planificación que estoy preparando para llegar al Iron man de Roth, que se celebra el 13 de julio del 2013, como veis todavía queda tiempo para entrar en la preparación específica... Por esta razón, y una vez pasada la Larra-Larrau, enfocaré principálmente mi preparación a los entrenos de carrera a pie, con el objetivo de llegar en una forma que me permita gozar del maratón de New York en toda su extensión. Tampoco tengo intención de dejar aparcada la bicicleta y la natación, pero estos entrenos los meteré como parte de sesiones de descarga, por lo que serán sesiones suaves y no muy largas. Una vez vuelto de New York y realizada la Behobia dispondré de 6 semanas de descarga y descanso activo, para llegar al 17 de diciembre con las pilas completamente cargadas de ilusión y ganas para afrontar las 30 semanas de preparación específica. De dicha preparación hablaremos cuando corresponda..

sábado, 1 de septiembre de 2012

Larra-Larrau 2012

Joan den urtean parte hartu ezinik gelditu eta gero, aurten berriro ere Larra-Larrauko martxa luzera apuntatu nintzen, hartara udan fundamento piskatekin entrenatuko nuelakoan... Hala ere uda beste modu batetara atera da, eta nahi baino entrenamendu guttiagorekin agertu naiz Izaba aldean. Azken orduraino dudatan egon nintzen martxan parte hartu edo ez pentsatzen.. Kontrako faktoreak, eguraldi hotza emana zegoen, Izaban lanean hasi gabe joan beharra nuen, forma ez zen behar bezalakoa... Alde, aspaldi elkarrekin bizikletan ibili gabeko Iñaki Gurrutxaga joatekoa zela eta Izaban lanean ibilitako jende aunitzekin egoteko gogoa nuela.. Azkenean aldekoak irabazi eta ttak, agertu beharrean izan nintzen, hotza bai, baina eguraldi ona ematen zutelako.

Atzo dorsala hartu, Izaban lo egin eta gaurko erronkarako prest