Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

martes, 17 de septiembre de 2013

Half Donibane Lohitzune 2013 kronika - Cronica Half Donibane Lohitzune

Bueno, ba pasa zen larunbateko lasterketa... Orohar irakurketa positiboa egiten dut lasterketa horretan bizitakoarekin... Kronika hau idatzi aintzinetik joan den urtean lasterketa beran eginiko kronika irakurri dut, eta garapen argi bat ikusten da.. Egun hartan dena ziren duda, dena nerbio, larunbatean aldiz, ohatzetik jeiki bezala lasaitasuna izan zen egun guzian zehar izan nuen sentsazioa... Orkatileko minak kezkatzen ninduen, eta mina sentituz gero lasterketa utziko nuela hitz eman nion nire buruari, baina tira, ez nuen nire hitza bete..jeje!

Lasterketa hasi baina bi ordu lehenago Donibane Lohitzunen ginen, patxadaz dorsalak hartu, dena prest utzi, eta boxeak irekitzen zituztenerako dena sartzeko prest... Joan den urtearekin alderatuz, nahiko kaotikoa dena, bizikleta nahi genuen lekuan uzten ahal genuen, zenbakia kontutan hartu gabe, dena presa... Kanpoan bizikleta lasaiago topatuko nuela pentsatu nuen, ideia ona izan zen, bertan dena utzi, neoprenoa eta betaurrekoak hartu, eta zapatilla zahar batzuekin hondartzarantz.. Detaile garrantzitsua da triatloi honetarako, izan ere, transizio luzea da hondartzatik boxeetaraino egiten dena, eta beraz guztiz komenigarria oinak zerbait babestea.. Laura eta Javirekin hizketan ari naizela, neoprenoa jartzen hasten naiz, orduantxe Laurak irteera emateko 5 minutu baino falta ez direla erraten dit.., jesus, nolako patxada... Piska bat berotu, eta epaileek abisua ematen digutenean, irteeran jarri.. Orduantxe ez nekien ibilbidea zein izanen zen, eta noski galdetu egiten dut.. Itzuli bat izanen da, lehenengo bolla ezkerretera utzi, arroketaraino joan eta bolla eskuinara, arroketatik paralelo beste bolla bat eskubitara, hondartza ia osoa zeharkatu eta berriz eskubitara, beste bolla bat eskubitara hartu, hondartza erdiraino buelta eta handik atera, 1900 metroak egin arte.. Ironmanaz geroztik egindako uretako entrenamendu guzietan ez dut hainbertze metrorik igerian egin..jeje!

Bozinazoa jo, eta lasai ateratzen naiz, harrituta nago, baina Rothen baino sentsatzio askozaz hobeak dira, deslizatzen dudala sentitzen dut, aintzinera joaten naizela alegia... Golpeak apenas, ur tragoak gutxi, olaturen batekin despistatu nintzen, eta orohar inork trabik egin gabe.. Erdialdera edo, besoak nekatzen ari zaizkidala somatu arren, oso erraz eta gustora ari naiz igerian, urteko sentsaziorik hoberena, marka da... Uraren gazitasuna izanen da horren arrazoia... Uretatik atera, eta 33 minutu, denbora ona nire mailarako, dena ongi neurtuta baldin badago bederen... Hondartzatik atera, dutxa hartu, zapatilak jantzi eta boxeetara... Bizikletara iritsi eta transizio nahiko azkarra egiten dut, lasai baina niretako nahiko azkarra, berehala bizikleta gainean nago, nire segmentuan... Igerian piskat, eta hondartzatik boxeetara gehiago, orkatilak min eman dit, baina, tira, aintzinera segitzea erabakitzen dut..

Bizikletan hasi eta berehala, zango onekin somatzen dut nire burua, erraz noa eta ahuntza ekartzea ideia ona izan dea ohartzen naiz... Donibane Lohitzunetik aterata, 500 metro aurrerago edo, lehendabiziko ezusteko txarra, pelotoi bat.. Hasieran karretera hortatik maiz ibiltzen diren zikloturistena izanen zela pentsatzen nuen, baina bai zera, denak triatletak... Kriston amorrua eman zidan jendeak horrelako tranpak egiten dituela ikusteak.. Batzuk epaileei emanen diete errua beraien lana ez egiteagatik, baina errua norbanakoarengatik hasi behar du, draftin egitean, zeure buruari, beste triatletei, txapelketari eta orohar triatloi kirol berari ari baitzara adarra jotzen... Ibilbideak aunitzetan joan etorriak zituen, eta beraz zure aurretik heldu zirenak ikusten zenituen, eta epaileak agertu ziren arte, 70. kilometroa edo, LOTSAGARRIA  zen ikusten ziren pelotoi pilak.. Deigarria izan zen, epaileak agertu eta segidan aintzinatzen hasi nintzen jende kopurua ere, ordurarte taldearen gerizpean ibilitakoak... Talde aunitzi egin nien oihu, beraien jarrera salatzen, eta aurreratu nituenak, ez zitzaizkidan gurpilean sartu, bat izan ezik, bere jarrera aldatzeko eskatu nionean baina, harratu egin zitzaidan gizona... Nik ez dakit holako lasterketetara zertara joaten diren, arauak horren argiak badira...
Beno, barrenak piskat hustu ondotik, jarrai dezagun, hasieran erran bezala, oso ongi ikusten naiz, eta erritmo ona eramaten dut.., zutik jartzean min piskat ematen dit orkatilak, baina kontrolpean dagoela uste dut.. Ibilbidea zertxobait aldatu dute, eta joan den urtekoa baino gogorragoa iruditzen zait, 20 kilometrotik aintzina repetxo askorekin.., baina polita.. 33ko media aterata 2 ordu eta 47 minututan boxeetan naiz berriro.. Nahiko aintzinean nagoela uste dut, eta pelotoiak egon ez balira, are eta aintzinago egonen nintzela ia zihur daukat, baina tira, hala beharko du... Kaskoa kendu, dorsalari buelta eman, zapatilak jarri, eta lasterka hasten naiz, dudaz beterik, mina hor zegoen eta..

Lasterka sufritzen..
Lasterka hasi bezala, orkatilako mina aunitz igotzen da, baina tira, nire hitza beteko ez dudala argi daukat, hots bukatzen saiatuko naizela, minak uzten badit bederen.. 4:35-4:40 erritmoa hartzen dut, kajaz eusteko gai naiz, baina mina hor dagoela ikusita, gauzak patxadaz hartzea erabakitzen dut, helburua bukatzea da.. 5 ordutik jeistea ere zail ikusten dut, baina joan den urtekoa hobetzea ez.. Bi itzuli izanen ziren, Ibaia zeharkatu eta ibain gora egin, gero itzultzeko, berriz ibaia zeharkatu eta ibaian gora joan berriz itzultzeko, hori dena bi aldiz.. Joan den  urtekoaren berdina, piska bat luzeagoa akaso... Ornidura puntuetan ura eta koka kola edanen nituela aurreikusia nuen, eta lehen disgustoa, ez dago koka kolarik.. Isotonikoarekin saiatzen naiz, baina ikaragarri gazia dago.. Isotonikoa hartu izanaren ordainak jasotzen hasten naiz, eta tripetako minak oinez ibiltzera behartzen nau.. beharrik 200 bat metro baino izan ez direla, lasterka hasten naiz berriz, 160 pultsazio ingurura, eta orkatilaren mina kontrolatuz... Azkeneko bueltaren bigarren zatian, erritmoa igotzen dut, eta jendea harrapatzen hasten naiz... Rothen antzera oso fuerte bukatzen dut, eta minarengatik ez bazen gozatzen.. Erran beharra ere, ezkerreko hankan baba batek arazoak eman zizkidala, eta beraz, min guziak gaindituta lasterketarekin pozik geratu nintzen.. Ordu bat eta 41 minutu eman nituen erdi maratoia egiteko..

Orohar 5 ordu, 8 minutu eta 55  segundu eman nituen iron man erdia bukatzeko, eta sailkapenean 50. egin nuen.. Joan den urtean baino 15 minutu guttiago, eta 35 postu hobe.. Pozik egoteko moduan... Orohar urte guziko lasterketarik hoberena bezala definitu dezakegu, entrenamendu karga haundi baten zamatik aske, karrera une oro kontrolpean mantenduz, gustora!

Bukatzeko zorionak Bixente eta Ugaitzi, biek ere beraien lasterketatako podiumera igotzea lortu baitzuten!

Sailkapenak
Pulsometroaren datuak:
Half Donibane Lohitzune 14.09.2013 10:15


Bueno pues ya paso la carrera del sábado... En general, hago un balance positivo de la carrera.. Antes de hacer esta cronica, me he leido la cronica del año pasado, y se ve una evolución bastante clara... El año pasado todo eran dudas, todo nervios, el sábado todo tranquilidad, desde el mismo momento en el que me levante de la cama...  Me preocuaba el dolor en el tobillo, y me prometí a mi mismo que abandonaría en caso de que el dolor apareciese...  Pero claro, luego no cumplí mi palabra...jeje!

Llegamos a San Juan de Luz dos horas antes del inicio de la carrera, por lo que pudimos recoger los dorsales con total calma, preparar todo y estar listos para cuando abrieron los boxes... Comparando con el año pasado, todo resultaba bastante caótico, podíamos dejar la bici donde quisieramos, sin tener en cuenta el dorsal, todo prisas... Pensé, acertadamente, que encontraría más fácil la bici dejandola fuera, dejé todo lo necesario alla y me fuí con el neopreno y las gafas hacia la playa donde se daría la salida... Llevaba conmigo unas viejas zapatillas para ir corriendo desde la playa al box, ya que son 700 metros por asfalto, y estaba seguro que se agradecería... Estuve hablando con Laura y con Javi, y para cuando empecé a ponerme el neopreno solo quedaban 5 minutos para salir... Ya decía yo que me lo estaba tomando con calma... Logré calentar algo, y para cuando los arbitros nos llamaron, conseguí calentar algo.. El agua estaba ideal... Cuando me pongo en la salida, me doy cuenta que no tengo ni idea de cual es el recorrido.., afortunadamente pregunto y me lo dicen.. Será a una vuelta, dejaremos la primera bolla a la izquierda, iremos hacia las rocas, alla dejaremos la bolla a la derecha, nadaremos paralelos a las rocas para dejar la bolla a la derecha, cruzaremos la playa, para dejar una bolla a la derecha, otra a la derecha, vuelta hasta la mitad de la playa y salida, para completar 1900 metros.. En todos los entrenos desde el iron man no he hecho tantos metros a nado..jeje!

Cuando dan el bocinazo, salgo tranquilo, pero aunque parezca extraño, las sensaciones son muchísimo mejores que en Roth, siento que deslizo, que avanzo... Apenas golpes, pocos tragos, aunque algun despiste si que hubo, y en general una natación limpia... A mitad del recorrido notaba que los brazos estaban cansados, pero aun y todo las sensaciones estaban siendo excelentes, las mejores sensaciones del año... No encuentro otra explicación que no sea que el agua de mar da más flotabilidad... Salida del agua y 33 minutos, buen tiempo para mi si la medición es correcta.. Correr la playa, ducha, colocarme las zapatillas viejas y a boxes... Cuando llego, la transición la hago bastante rápido, tranquilamente pero sin pausa, enseguida estoy en la bici, en mi segmento.. Mientras nadaba, el tobillo me ha molestado algo, y al correr a boxes más, pero bueno, decido seguir hacia adelante...

Empiezo con la bici, y bueno, las sensaciones son muy buenas, las piernas acompañan, voy fácil y enseguida me doy cuenta de que ha sido un acierto traer la cabra.. Nada más salir de San Juan de Luz, veo que 500 metros más adelante tengo un peloton, pienso que será un grupo cicloturista, pero ahi viene la decepción, son triatletas.. Me dio mucha rabia ver que la gente haga este tipo de trampas... Algunos culpará a los jueces por no hacer su trabajo, pero pienso que el hay que buscar la culpa desde uno mismo, hacer drafting es engañarse asi mismo, pero también engañar a los rivales, a la competición y a la misma esencia de nuestro deporte...El recorrido tenía bastantes tramos de ida y vuelta, permitiendote ver lo que tenías adelante, y lo que tenía atras, y hasta que en el km 70 aparecieron los jueces, fue VERGONZOSO ver la cantidad de pelotones que por allí había... Una vez que aparecieron los jueces, empecé a pasar  a mucha más gente, que hasta entonces estuvieron bajo la protección de algún grupo.. Cuando adelantaba algún grupo, les llamaba la atención, y nadie salvo uno me cogió rueda, que encima se enfado cuando le dije que se apartase... No entiendo el porque de salir en una carrera para no respetar las normas...
Bueno, una vez desahogado, sigamos, como ya he comentado, voy bien de piernas, y llevo buen ritmo... al ponerme de pie me molesta un poco el tobillo, pero bueno, bajo control.. El recorrido es diferente al del año pasado, un poco más duro, y a partir del km 20 con bastantes y constantes repechos..., pero bonia.. Con una media de 33 en 2 horas y 46 minutos ya estoy en boxes.. Pienso que estoy bastante adelante, y de no haber pelotones, a lo mejor podría estar incluso más adelante, pero bueno... Me quito el casco, giro el dorsal, me pongo las zapatillas, y empiezo a correr, lleno de dudas, el dolor seguí ahí...

Lasterka sufritzen..
Nada más empezar a correr, el tobillo molesta una barbaridad, pero bueno, tengo claro que me tendrá que doler mucho para tener que retirarme... Empiezo a 4:35-4:40, de caja voy bien, pero viendo que el dolor aumenta, decido ser conservador... Va a ser dificil bajar de 5 horas, pero bastante facil bajar el tiempo del año pasado... Serán 2 vueltas, cruzar el rio, subir rio arriba, volver a cruzar el rio, subir por la otra orilla y vuelta, para completar la media maratón.. Muy parecido al del año pasado, pero un poco más largo si acaso... Tenía previsto beber agua y cola en los avituallamientos, pero sorpresa, no hay cola... Pruebo con el iso, pero esta demasiado cargado, y mi estomago se resiente... Me veo obligado a caminar, menos mal que solo son 200 metros.. Vuelvo a poder correr, a 160 ppm y pensando también en el tobillo.. En la última parte de la segunda vuelta, decido darlo todo, y empiezo a pasar gente.. Acabo como en Roth, fuerte, y si no fuese por el dolor disfrutando.. En la pierna izquierda se me formo una ampolla, pero superando esos dos dolores, tengo que decir que disfrute de la carrera... En total hice la media maratón en 1 hora y 41 minutos...

En total necesité 5 horas 8 minutos y 55 segundos, para terminar el 50... 15 minutos mejor que el año pasado, y 35 posiciones más adelante.. Para estar contento... En general ha sido una de las mejores carreras de la temporada, muy descargado de entrenos, teniendo la carrera bajo control... A gusto!

Para acabar felicitar a Bixente y a Ugaitz ya que consiguieron podio en sus respectivas carreras!

Sailkapenak
Pulsometroaren datuak:
Half Donibane Lohitzune 14.09.2013 10:15

jueves, 12 de septiembre de 2013

Denboraldiaren bigarren zatiarekin arrankatu ezinik..- Sin poder arrancar con la segunda parte de la temporada..

Bloga nahiko utzia izan dut azkeneko aldi honetan, eta egia erran bazen garaia zerbait idazten hasteko.. Ia bi hilabete pasa dira Rotheko lasterketa egin nuela, eta egia erran, orduko sasoia lekutan dagoela erran behar...jeje! Asmoa nuen Rothetik bueltan entrenamenduei jarraipena emateko, bai bizikleta, bai lasterka nola igerian, baina azkenean, bizikleta nahi baino guttiago, lasterka gutti, eta igerian deus ere ez.. Nahiko desastre...

Larra-Larrauean parte hartu behar nuen, baina eguraldi txarra tarteko, alde batera utzi nuen nire Larrauekiko urteroko zita, euri aunitz emana zen, eta ez nuen euripean sufritzeko gogo handirik... Kostatu, aunitz kostatu zait abuztuan batik bat, entrenatzeko motibazio nahiko aurkitzea, Rothetik bueltan, entrenatzeko asmoa nuen, Donibane Lohitzuneko Iron man erdirako, eta han ongi ikusiz gero, Calellara joateko buruatazioak ere pasatzen zitzaizkidan burutik... Nola aldatu diren gauzak, orain Ironman erdia erronka nahikoa da neretako, eta bukatuko ote dudanaren dudak izan, baditut.. Igerian ez dut deus ere egin, transizio bakarra, eta lasterka erritmoa piskanaka hartzen ari nintzela uste nuenean, eskuineko orkatilean tendinitis bat agertu zait... Atsedena eta antiinflamatoriak eman dizkit medikuak, ea horrekin nahikoa den..

Hurrengo posta, Donibane Lohitzuneko kronika izan behar zuen, baina froga hori egonen dela ere dudatan jartzen dut, mina desagertu ezean bederen..

Bertzalde Behobiari begira lasterka hasi naiz ere, denboraldi bukaera honetako froga izanen baita... Espero dut, orkatileko mina, etorri den bezala alde eginen duela, eta lasterka disfrutatzen utziko didala.. Zaila izanen da, baina uztailan nituen erritmoak harrapatuz gero, lasterketa polita egin dezakedala uste dut.. Ekaina aldean, bi aste gehiago denboraldia luzatu eta maratoia egiteko asmoa ere aurreikusten banuen ere, burutik kendu egin dut ideia hori, gorputzak atsedena ez dit eskatzen, baina buruak bai... Beraz azarorarte, lasterkako entrenoak, bizikletarekin bueltatxo lasaiak, akaso mtb piska bat, eta klubarekin suertatuz gero, teknikako kursilloa... Ikusiko dugu zer ateratzen den...


He tenido el blog bastante abandonado últimamente, por lo que ya era hora de escribir algo... Han pasado casi 2 meses desde el ironman de Roth, y la verdad que mi estado de forma ha bajado bastante en esos 2 meses..jeje! El plan era seguir entrenando a la vuelta de Roth, para darle continuidad a todo lo trabajado, pero la realidad es que en bici menos de lo esperado, corriendo poco, y nadando nada de nada... Unos números bastante pobres..

Tenía previsto participar en la Larra-Larrau, pero viendo que daban mal tiempo, opte por renunciar a mi casi anual cita con Larrau (desde la edición del 2006, solo había fallado un año), pero no tenía muchas ganas de sufrir bajo la lluvia... Me ha costado bastante, encontrar la motivación para salir a entrenar en agosto, el plan era seguir entrenando, de cara a la Larra y al medio iron man de San Juan de Luz, incluso fantaseaba con el hecho de que en caso de verme bien en la media, apuntarme a Calella... Como han cambiado las cosas, ahora el hecho de enfrentarme a la media es de por si un reto, incluso tengo dudas de si terminaré... No he nadado nada, solo he hecho una transición (con sensaciones pésimas), y cuando corriendo parecía que iba cogiendo el ritmo, tendinitis en el tobillo derecho... Antiinflamatorios y descanso, a ver si con eso se pasa...

El siguiente post, debería de ser sobre el Half de Donibane, pero ahora mismo dudo de sí tomaré la salida, a no ser que el dolor remita de alguna manera...

Por otra parte, también he empezado a preparar la Behobia, la prueba que dará por finiquitada la temporada... Espero que el dolor en el tobillo desaparezca de la misma manera en la que ha aparecido, y que me dejará disfrutar preparando y corriendo entre Behobia y Donosti... Será dificil coger el nivel que tuve en julio, pero si lo consigo y el cuerpo aguanta, puede salir una buena carrera... En junio, también se me pasaba por la cabeza alargar un poco la temporada y salir a por un sub 3 horas 15 en la maratón de Donosti, pero ya esta descartado, el cuerpo no me pide descanso, pero la cabeza sí.. Por lo tanto y hasta noviembre, los entrenos de carrera, vuelticas en bici, alguna que otra en mtb, y natación, si sale el cursillo de técnica del club... Ya se ver´en que queda todo...

miércoles, 31 de julio de 2013

Rotheko bideoa - Bideo Roth

Rothen bizitako guzia denbora luzez itzaliko ez bada ere, helmugan sartzearen sentsatzioa itzaliko ez bada ere, nolabaiteko gogorapena izan nahi nuen, eta hango dena nahiko merkantilizatua dagoenez, erosi behar izan dut bideoa.. Bizikletako eta igeriketako imajinak ez dira sobera onak, baina helmugan sartzearen bideoek, merezi merezi dute... Ea zuei zer iruditzen zaizuen..


Si bien lo vivido en Roth tardará mucho tiempo en olvidarse, al igual que la sensación de entrar en meta, quería tener un recuerdo palpable de aquel momento, y como Roth en si esta bastante mercantilizado, he tenido que pasar por el aro y comprarme el vídeo.. Los vídeos de la natación y la bici no son nada del otro mundo, pero las tomas de entrada en meta sí que merecen la pena... A ver que os parecen..

lunes, 29 de julio de 2013

Lasterketen kronikak - Cronicas carreras

 Post batean nire lasterketa guzien kronikak biltzea pentsatu dut.. Batzu nire blogean daude zintzilikatuta, besteak Errekaren blogean.. Errekaren blogean daudenak, erdaraz edo euskaraz egonen dira, eta ez elebiz, blog honetakoak bezala... Kronika zaharragoak topatuz gero, zintzilakatuko ditut..

He pensado colgar todas las cronicas de mis carreras en un post... Algunas, las más nuevas estan en mi blog.. Las más antiguas en el blog del Erreka...Las que esten en el blog del Erreka, estarán o en castellano o en euskera, y no en bilingüe.. Si encuentro alguna más antigua, la colgaré en este blog..

2015

Altriman 2015
Zarautz 2015
Medio Iron Man de Iruñea

2014

Behobia 2014
Luchon Bayona 2014
Lekeitioko triatloia
Zarauzko triatloia
Pax Avant
Cicloturista Pamplona
Berako mendi maratoi erdia 2014-Media de montaña de Bera 2014
Arangureneko duatloia - Duatlon Aranguren

 2013

Behobia 2013
15ko Klasika
3 Hondartzetako krosa - Cross de las 3 playas
Half Donibane Lohitzune
Ironman Roth lehen zatia- Primera parte Ironman Roth
Ironman Roth bigarren zatia-Segunda parte Ironman Roth
Ironman Roth hirugarren zatia-Tercera parte Ironman Roth
Half Aritzaleku
Rompepiernas
Berako mendi maratoi erdia-Media maraton montaña Bera
Isabako triatloi txuria (erreleboak)-Triatlon blanco Isaba (Relevos)

2012

Behobia 2012
New york (parte 1)
New York (parte 2)
Triatlon cross de Mendigorria
Half Donibane Lohitzune
Larra-Larrau 2012
Triatlon cross Ultzama
La Indurain 2012
Talaia bidea 2012
Extreme man Salou 2012


2011

Maraton Donosti 2011
La Indurain 2011
Irati Xtrem 2011
Puertos Ribagorza 2011
Duatlon Egües
Triatlon blanco de Isaba
Tour de Mt-Blanc 2011

2010

La Indurain 2010
Doneztebe-Tourmalet 2010
Tour de Flandes cicloturista 2010
Larra-Larrau 2010

2009

La Indurain 2009
Irati Xtrem 2009
Lagos de Covadonga 2009
 Larra-Larrau 2009
Quebrantahuesos 2009
Luchon-Doneztebe (1)
Luchon-Doneztebe (2)
Luchon-Doneztebe (3)

2008

Larra-Larrau 2008
Luchon-Bayona 2008

2007

Tour de Flandes cicloturista 2007

Rotherako bideaak utzitako datuak - Datos recogidos en el camino a Roth

Kronikak luzeak joan zirenez, post honetan Rotherako prestakuntzan iragandako 30 asteek utzitako datuak jarriko ditut, noski hemen datu numerikoak baino ez dira agertuko, bidean zehar bizitako momentu on eta txarrak, onak gehiago egia erran, blogean zehar jartzen saiatu naiz.. Hona hemen bada, 30 asteko bide horrek utzitako datuak:

Denbora orotara: 398 ordu eta 7 minutu
Distantzia orotara: 8212 kilometro.
Aste bakoitzean egindako denboraren media: 13 ordu eta 16 minutu
Aste bakoitzean egindako distantziaren media: 274 kilometro.

Denbora orotara bizikletan: 223 ordu eta 32 minutu.
Distantzia orotara: 6455 kilometro.
Aste bakoitzean egindako denboraren media: 7 ordu eta 27 minutu.
Aste bakoitzean egindako distantziaren media: 215 kilometro

Denbora orotara lasterka: 98 ordu eta 52 minutu.
Distantzia orotara: 1262 kilometro
Aste bakoitzean egindako denboraren media: 3 ordu eta 17 minutu
Aste bakoitzean egindako distantziaren media: 42 kilometro

Denbora orotara igerian: 42 ordu eta 37 minutu
Distantzia orotara: 121 kilometro
Aste bakoitzean egindako denboraren media: Ordu bat eta 25 minutu.
Aste bakoitzean egindako distantziaren media: 4 kilometro

Denbora orotara rodilloan: 20 ordu eta 17 minutu
Distantzia rodilloan (B-kollean egindakoa bakarrik) : 342 kilometro

Denbora mendian: 3 ordu 22 minutu
Denbora fondoko eskia egiten: 5 ordu eta 45 minutu.

Denbora piskat iragan dela ikusirik, entrenamendu plana ona izan dela uste dut, sasoi puntu onarekin iritsi nintzen Rothera, eta entrenamendua egin ahal izateko orohar eguraldiak gutti lagundu badu ere, gehienbat maiatza aldean, bizikletako nire marka hoberenak hautsi egin ditut, eta lasterka lehendabiziko aldiz, lasterkari sentitu naiz.. Lesioek orohar errespetatu egin naute, eta atsedenaldiak ongi planifikatuz, entrenamenduetan doiketa egokiak eginez.., helburua lortu ahal izan dut... Datorren urterako hobetu beharrekoan igeriketaren afera dago, argi dago hobetzen ari ez naizela, joan den urtean nirekin batera zebiltzan taldekideak denbora askozaz hobeak egiten ari dira, eta horko entrenamenduak birmoldatu beharko ditudala zihur nago... Teknika gehiago sartu, serieak... Zoritxarrez ia gehienetan igeriketako entrenamenduak bakarrik egin behar izaten ditut, eta bai,  guttiago nekatzen banaiz ere, erritmo hobean igeri egiteko kapaza izan behar naiz, distantzia motzagoko triatloietan lehiakorrago izan nahi badut..

Atzoko Gazteizko Ironmana ikusita oraindik pozago nago nik Rothen egindako lasterketarekin, badakit momentu txarrak burutik ezabatzeko buruak lan eskerga egin ohi duela, baina nire buruan ia ez daude momentu txarrik, eta lasterketaz asko gozatu izana baino ez daukat gogoan...

Bukatzeko, zorionik beroenak Gorka, Ibai, Mikel, Fernando eta Javi taldekideei, beraien ametsa lortu baizuten atzo Gazteizen.. Baita ere blog honen jarraitzailea den Tertziori, eta ia herrikide dudan Ugaitz Garderi ere.. Zuei atzo animoak ematen, inbidia pasa nuela erran behar dut... ZORIONAK!

Como las crónicas del iron man ya fueron lo suficientemente largas, en este post iré poniendo los datos de entrenamiento que han las 30 semanas de preparación para el IM de Roth..  Solamente aparecerán datos numéricos, para ver los momentos buenos y malos vividos durante la preparación, os invito a que repaseis los posts antiguos... Estos son los datos dejados en esas 30 semanas:

Tiempo en total: 398 horas y 7 minutos.
Distancia en total: 8212 kilómetros
Media del tiempo realizado en cada semana: 13 horas y 16 minutos.
Media del recorrido realizado en cada semana: 274 kilómetros.

Tiempo en total en bici: 223 horas y 32 minutos.
Distancia en total: 6455 kilómetros.
Media del tiempo realizado en cada semana: 7 horas y 27 minutos.
Media de la distancia recorrida en cada semana: 215 kilómetros.

Tiempo en total corriendo: 98 horas y 52 minutos
Distancia en total: 1262 kilómetros.
Media del tiempo realizado cada semana: 3 horas y 17 minutos.
Media de la distancia recorrida en cada semana: 42 kilómetros.

Tiempo en total nadando: 42 horas y 37 minutos.
Distancia en total: 121 kilómetros.
Media del tiempo realizado en cada semana: 1 hora y 25 minutos.
Distancia media recorrida en cada semana: 4 kilometros.

Tiempo en total en el rodillo: 20 horas y 17 minutos.
Distancia en el rodillo (Solo en B-kool): 342 kilómetros.

Tiempo en la montaña: 3 horas y 22 minutos.
Tiempo en ski de fondo: 5 horas y 45 minutos.

Viendolo desde la perspectiva que da el paso del tiempo, y comparandolo con la preparación para Salou, pienso que la preparación ha sido buena, y que llegué en buena forma a Roth... A pesar que para entrenar el tiempo no haya acompañado (sobre todo en mayo y en junio), hemos mejorado mejores marcas con la bicicleta, y por primera vez, corriendo me he llegado a sentir corredor.. Las lesiones me han respetado, y respetando los tiempos de descanso, y ajustando lo entrenamientos a las sensaciones , he conseguido el objetivo... Para el año que viene, y como aspecto a mejorar, se queda la natación, esta claro que no estoy mejorando nada, compañeros que el año pasado andaban conmigo, ahora me sacan un mundo, por lo que habrá que cambiar los entrenos de natación... Más técnica, más series.. Desafortunadamente casi todos los entrenos de la natación los hago solo, y a pesar de que he conseguido no cansarme tanto, debo conseguir un mejor ritmo, para intentar ser un poco más competitivo en los triatlones más cortos...

Después de estar ayer viendo el Ironman de Gazteiz, todavía estoy más contento con el resultado conseguido en Roth.. Se perfectamente que la mente borra los momentos malos, y por eso me gusta escribir las crónicas en caliente, pero apenas consigo recordar momentos malos de Roth.. Solo recuerdo haber disfrutado mucho...

Para acabar felicitar a los compañeros de equipo Gorka, Ibai, Mikel, Fernado y Javi, por conseguir ser finishers en Vitoria.. También al lector del blog Tertzio (espero tu crónica), y a Ugaitz, casi vecino y compañero en algunos entrenos, menos de los que me gustaría, ... No os lo vais a creer pero pasé envidia viendoos competir... ZORIONAK!

viernes, 26 de julio de 2013

Poliki poliki martxan - En marcha poco a poco

Ia bi aste pasa dira gargero Rothen finisher izatea lortu nuenetik.. Lehendabiziko astean igeriketako saiotxo batzu baino ez nituen egin, bertze dena, atsedena eta atsedena... Aste bateko atsedenaren ondoren baina, gorputza martxa eskatzen hasi zen.. Lasterketalditxo batzu erori dira aste honetan, eta gorputza ia errekuperatua dagoela uste dut...

Bizikletan ere hasi naiz poliki poliki, Bizkaiko txokoak ezagutzen, eta Errekako txirrindulariekin urtero Pirinio aldian bizikletan egiten dudan egonalditxoarekin gozatzen..Polita, ederra.. da Errekako txirrindulari sekzioa poliki poliki martxan jartzen ari dela ikustea... 8 izan ginen atzo giro ezin hobean Aspin eta Tourmalet mendateak igo genituenak, eta zihur nago heldu den urtean gehiago izanen garela... Hona hemen argazkitxo batzu..



Bertzalde animo bero bat blog honetatik igande honetan Gazteizen Ironmanaren erronka jokatu behar duten ezagun eta taldekide guziei: Ibai, Javi, Mikel, Ugaitz, Tertzio... Animo, lasterketaz disfrutatu eta zorterik onena!

Han pasado casi 2 semanas desde que conseguí ser finisher en Roth.. En la primera semana únicamente alguna sesión aislada de natación hizo que no se me olvidase el hecho de que era triatleta... Pero después de una semana de parón, el cuerpo empezó a pedir marcha... Han caído algunas carreras a pie, donde me he encontrado muy bien, pienso que el cuerpo esta prácticamente recuperado..

En bici también han caído un par de salidas, conociendo la Bizkaia profunda, y la salida anual al Pirineo, que este año ha sido con la inmejorable compañía de mis compañeros del Erreka... Es muy bonito ver como poco a poco la sección del Erreka se va consolidando, y como cada vez somos más los que le damos a esto de la bici en el pueblo.. 8 fuimos ayer los que en un ambiente inmejorable subimos los colosos de Tourmalet y el Aspin, y estoy seguro de que el año que viene seremos todavía más... 



Para acabar muchos ánimos a los compañeros y amigos que este domingo se enfrentarán al Iron man de Vitoria: Ibai, Javi, Mikel, Ugaitz, Tertzio.. Animo, disfrutad de la carrera, y la mejor de las suertes!

domingo, 21 de julio de 2013

Challenge Roth kronika (3) - Crónica Challenge Roth (3)

Rotheko maratoia buelta bateko joan etorria bezala defini dezakegu, T2tik hasi eta 4 kilometro egiten genituen kanaleraino, handik 9 kilometro Gewerbegeblet izeneko herri batetaraino, buelta herriko bidegurutzeraino, handik beheruntz bertzer herri bateriano, 32 kilometroan edo buelta hartu, bidegurutzera iritsi, eta berriro Rothera itzultzeko... Ibilbide gehiena pistatik, eta hornidura puntuak 2 kilometrotatik behin..

Maratoia hasieran 6 ordu eta 50 minutu inguru nituen erabiliak, beraz analisi azkar bat egin nuen, 10 ordutik behera jeistea ezinezkoa zen, 4:20 ingurura lasterka egitea eskatzen baizuen... 10 ordu terdiko langa botatzeko berriz, maratoia 3 ordu eta 40 minututan egin beharra neukan, posiblea zen, baina nire lehen IM-a zen eta helburu errealistago bat jarri nion nire buruari, 11 ordutik jeistea... Horretarako maratoi osoa lasterka egin beharra nuen, 4 ordu eta 10 minutu izanen nituelako, eta hornidura puntu guzietan gelditu eginen nintzen... Jateko estrategia ere aldatuko nuen, jada ez nuen 40 minututik behin gela edo barrita janen, hornidura puntuetan ura eta koka kola hartuko nituen, eta maratoi erdian edo gel bat...

Lehendabiziko pausuak nahiko gogorrak izan ziren, baina esponja batekin aurpegia garbitu eta freskatu ondotik, gauzak desberdin ikusten nituen... Hasita zen bukaeraren hasiera, eta rutinaren barnean sartu nintzen, 2 kilometro laister egin, hornidura puntura iritsi, eta han oinez hasi, esponjarekin aurpegia eta besoak garbitu, ura eta kola edan, hornidura bukatu arte oinez segi, eta berriro lasterka hasi.. Holako 21 lasterkalditxo egin beharrak nituela erraten nion behin eta berriz nire buruari.. Jarrera oso kontserbadorea zen, 140 pultsazio inguruan laster egiteko ideia nuen, beti ere 145etik pasa gabe...Zazpigarren kilometroan Fran Teruel taldekidearekin gurutzatzen naiz lehen aldiz, erritmo oso ona darama, eta 10 ordutik jeitsiko duela ematen du.. Nik  berriz, 5 minutu 10 inguruan edo eginen nuen korrika, eta oinez egiten nituen metroekin, lehen 10 milakoa 53 minutu eta 26 segundutan bota nuen, nahiko ongi ari nintzen laisterka eta 2 kilometrotako rutina honek erraz egiten zuen aintzina segitzea.. Bertzalde kanalaren gehiena erdi itzaletan zegon, denbora guzian lasterkariak nituen inguruan, hornidura puntutan animazio ona zen, eta kanalean ere jende franko zegoen, DANKE!