Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

martes, 16 de abril de 2013

Berako Mendi Maratoi erdia-Media maratón de montaña de Bera

Lehenik eta behin barkamena eskatu, azkenaldian bloga nahiko gelditua egon baita, Aste Sandua eta ikasleekin izandako Aste Berdea tarteko, ez dut denborarik atera idazteko... Atzo Beran Mendi Maratoi erdia ospatu zen, eta dakizuenez, izena emanda nengoen... Entrenamendu astea normal antzean eraman dut, bizikletako karga piskat jeitsi badut ere.. Beraz, Berako lasterketa entrenamendu bat bezala hartzea erabaki nuen. Aparkatzeko arazoak izanen zirela pentsatzen nuen, eta irteera baino ordu eta laurden lehenago iritsi nintzen Berara, bero itzela emana zegoenez, botellin bat eramatea erabakin nuen, hartara nahi nuenean edan ahal izateko... Beroketa ttiki baten ondotik, irteeran nahiko atzean jarri nintzen helburua lasai ateratzea zen, eta beraz ez nion inori enbarazu egin nahi, gainera beroketan sentsazioak ez ziren sobera onak, besperan entrenatu nuen,lehendabiziko aldia zen... Premisa 162ko maiztasuna arte lasterka egitea eta hortik goiti ibiltzen, beti gordetzen, eta ahal izanez gero bukaeran estutzea... Txupinazoa entzun eta gero, poliki poliki atera nintzen, eta lehendabiziko kilometroa egin aintzinetik, ttak, aldapa gora hasi ginen... Hemen sentsazioak uste baino hobeak izan ziren, eta bertatik Manttaleko ganera jendea pasa eta pasa ibili nintzen, beti ere pultsoa kontrolatuz.. Manttaleko ganera iristean eta lehendabiziko jeitsiera agertzearekin bat, nire esperientzia falta agerian jarri zen, jende guziak aurreratzen ninduen eta, honetaz gain, kuadrizepsan molestia ttiki batzu nabaritzen hasi nintzen... Ibardinetik goiti, belagi batetik malda haundi batean sartu gintuzten, eta hor berriz jendea aintzen hasi nintzen, hau etengabe errepikatzen joan zen lasterketa guzian zehar, aldapa gora aintzinera jotzen nuen, eta behera aurreratu egiten ninduten... Landagainetara iristean, kajaz oso ongi nintzen, kuadrizepsak kargatuak banituen ere, aunitz disfrutatu nuen lasterketa zati hau, Larun Ttiki eta gero Larun, ikaragarria bertan zegoen giroa, hagitz hagitz polita...

Bertatik 7 kilometro nituen Berara, gehienak noski beheraka, baina banekien ere aldapa gora bat bazegoela.. Aldapa hori iritsi arte, jende nahikok aintzindu ninduen, baina bertan jende gehiena oinez joaten zenean, nik lehen aldiz pultsoari kasurik ez egin eta topera igo nuen, beheraka galdutakoa errekuperatuz... Handik helmugara 2 kilometro edo, eta han bai, a tope, polita da holako froga bat indarrez bukatzea... Atzo hagitz ongi nintzen eta bizikletako eta igeriketako entrenoa normal egin nuen, baina gaur oinazeak ditut kuadrizepesean, ordaindu beharreko ordainsaria...
Zorioanak hemendik Manttaleri, izugarrizko lana egiten baitute antolakuntzan, eta lasterketak merezi, asko merezi baitu...
Argazkirik ez dut topatu baina bai bideoa, helmugara sartzearen bideoa:
BIDEGAIN INDART23, GORKA | MyVideoFinish
Hemen berriz pulsometroaren datuak:
 Berako Mendi Maratoi erdia 14.04.2013 09:47


Lo primero pedir perdón por no actualizar debidamente el blog durante las últimas semanas, entre la Semana Santa y la Semana Verde, apenas he tenido tiempo para escribir... El domingo se celebró en Bera la Media Maratón de Montaña. La semana de entrenamientos había sido normal, aunque baje un poco la carga de la bicicleta.. La carrera de Bera iba a ser un entrenamiento más... Como pensaba que habría problemas para aparcar, asi que llegé casi hora y media antés de la salida, como hacía mucha calor, decidí llevar un botellin para poder beber en cuanto me apeteciese.. Después de un pequeño calentemiento me coloqué en la parte trasera del grupo, el objetivo era salir tranquilo, sin estorbar a nadie, las sensaciones en el calentamiento no fueron buenas, el vispera había entrenado, era la primera vez...La premisa era no pasar de 162 pulsaciones, siempre guardando, e intentando llegar fresco al final para alla apretar un poquico... Escuchar el chupinazo, y salida con mucha calma, antés del primer kilometro, ttak, subida... Aquí las sensaciones fueron mejores de lo que esperaba, y hasta la cima de Manttale, pase a mucha gente, siempre controlando el pulso... Al llegar a la cima de Manttale, llegó la primera bajada, y mi falta de esperiencia se hizo patente, ya que mucha gente empezó a adelantarme, además de esto, aparecieron unas pequeñas molestias en los cuadriceps... Al llegar a Ibardin, teníamos una dura subida por un prado, y ahi volví a pasar a gente.. Esto se convirtió en una constante, en las subidas pasaba a gente, y en las bajadas me pasaban ellos a mi... Cuando llegamos a Landagaineta de caja iba muy bien, y disfruté mucho de las subidas a Larun Ttiki y a Larun, increible el ambiente que se respiraba allí, mucha gente, muchos animos.. La verdad es que entrar desde las peñas al alto de Larun es muy bonito... Desde allí me quedaban 7 kilometros hasta la meta, la mayoría de bajada, pero también una subida... Hasta llegar a la subida me adelantó mucha gente, pero allá y cuando casi todos iban caminando, yo me olvidé del pulso y lo subí con todo, recuperando las posiciones perdidas en el bajada.. De allí a meta quedaban 2 kilometros, y allí sí, a tope, es bonito acabar una prueba así.. Ayer estaba muy bien, y entrene bien las sesiones de natación y de bici, pero hoy las molestias en los cuadriceps me han impedido entrenar, a ver mañana...
Felicitar a Manttale por la extraordinaria organización, la verdad es que la carrera merece mucho la pena...
No he podido encontrar ninguna foto que merezca la pena, pero sí el video de entrada a meta...
BIDEGAIN INDART23, GORKA | MyVideoFinish
Datos del pulsometro:
Berako Mendi Maratoi erdia 14.04.2013 09:47

No hay comentarios:

Publicar un comentario