Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

sábado, 2 de febrero de 2013

Urtarrileko hilabetearen laburpena-Resumen mes de Enero

Urtarrileko hilabetea ere pasa da, nahiko hilabete ona joan da, nahiz eta eguraldiak ez duen behar beste lagundu... Lehen bi asteetan eguraldi nahiko ona egin zuen, eta entrenamendu guziak oso goxo joan ziren, hortik aintzina denek ikusi duzue zer nolako eguraldia izan dugun, eta beraz, nahiko miseria pasa dugu euripean lasterka, rodilloan... Azken aste honetan ikasleekin aste txuria ere tokatu zait, eta hau izan da benetako nekea nabaritu dudan lehendabiziko astea... Beharrik datorren astea, prestakuntzaren zortzigarrena izanen dena, deskargakoa tokatzen dela... Bertzalde, gustora ari naiz entrenatzen bai lasterka nola igerian, baina bizikletan piska bat kostatzen ari zait, rodaje luzeak egitea, 4 ordukoak tokatzen ari dira eta... Nire ustez, bizikletako sentsazioak bizikletan bakarrik ibiltzen nintzen garaiekin konparatzen ditudala da arazoa, eta noski, orduko nire bizikletako maila ezin da orain berdina izan... Hona hemen urtarrileko hilabeteak utzi dizkidan datuak:

Kilometroak bizikletan: 707 kilometro.   Egunak bizikletan: 10    Denbora bizikletan: 24 ordu

Kilometroak lasterka: 135 kilometro      Egunak lasterka: 13       Denbora lasterka: 12 ordu

Kilometroak igeri: 21,5 kilometro           Egunak igerian: 9           Denbora igerian: 7 ordu eta 57 minutu.

Rodilloan: 5 ordu.

Bueno, pués también ha pasado el mes de enero, ha sido un mes bastante bueno, aunque la metereología no ha ayudado todo lo necesario... En las dos primeras semanas el tiempo acompañó bastante, pero a partir de ahi.. miserias corriendo con lluvia, rodillo... En esta última semana también me ha tocado la semana blanca con los alumnos, y esta ha sido la primera semana en la que he notado cansancio... Menos mal que la semana que viene toca semana de descarga... Estoy entrenando muy agusto tanto corriendo como nadando, pero en bici me esta costando bastante... Pienso que es porque comparo las sensaciones de la bici con las que tenía cuando solo hacía bici, y claro, el nivel de entoncés no es el mismo que el de ahora.. Aqui estan los datos que ha dejado el mes de enero:

Kilometros en bici: 707 kilometro.   Días en bici: 10    Tiempo en bici: 24horas

Kilometros corriendo: 135 kilometro      Días corriendo: 13      Tiempo corriendo: 12horas

Kilometros nadando: 21,5 kilometro           Días nadando:9       Tiempo nadando: 7 horas y 57 minutos

Rodillo: 5 horas


1 comentario:

  1. Menuda constancia Gorka!
    No fallas ni un dia!
    Ánimo!

    L.

    ResponderEliminar