Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

sábado, 10 de noviembre de 2012

New York ezinezko amodio baten histora (II)-New York, historia de un amor imposible (II)

Aintzineko postean Zentral Parkean sartzen utzi genuen.. Sekulako giroa zegoen bertan, milaka eta milaka lasterkari, batzu itzuli bat emateko prest, bertze batzu bi itzuli egiteko... Helmuga eta helmugako marra jarrita zeuden, eta hasierako argazki batzu eta gero, lasterka hasi nintzen. Helburua, nire polarrak maratoiko azken metroa erregistratu arte ez geratzea. Hasiera batean hoteleko bertze jende batekin egiteko asmoa nuen, baina polikiegi zihoaztenez, nire martxa hartzea erabaki nuen. 4 itzuli nituen aintzinetik eta ohiko maratoietan izan ohi diren arazoetaz gain bertze batzuei ere aurre egin behar nien. Batetik nekea etortzen zenerako motibazio eza, bestetik maratoi tipiko batek ematen dituen zerbitzu guztien falta, entrenamendu edo prestakuntza urri bat eta bukatzeko maratoiari behar bezala aurre egiteko aproximazio falta (bezperan turismo egiten paseo haundia + behar bezalako jan eza).

Behar bezalako aproximazio eza hori segidan agertuarazi zen, pultsoa baxuetan ezin nuen ia korrikarik egin, eta behar bezalako erritmo bat ere ezin nuen hartu... Honetaz gain ibilbidea ez zen batere erraxa, oso oso gorabeheratsua eta ia tarte zelairik gabe... Lehendabiziko itzulian giroa oso ona zen, jende aunitz baitzegoen lasterka, herrialde guzietatik New Yorkera lasterka egitera etorriak... Maratoi pirata honetan holako giroa bazegoen, ez dut pentsatu nahi maratoi ofizialean izan behar dena zein izanen den... Lehendabiziko buelta ia ohartu gabe egin nuen, baina gerora piskat ordainduko nuen akatsa egin nuen, izan ere, ur horniduraren faltaren beldurrez, ez nuen ia urik edan, eta itzuli honen bukaeran ikusi nuen, New Yorktar aunitz hurbildu zirela Central Parkera maratoi pirata egiten ari ginenei ahal zutenean laguntzera, bai ura nola gelak eta janaria ematen.



Jarrera hau guztiz txalogarria iruditu zitzaidan, eta bide batez New Yorko hiriarekin neukan amorrua hein batean bederen apaltzea lortu zuen. Bigarren itzulian ere jende aunitz ikusten nuen lasterka, baina honetan kuadrizepsak kargatzen hasi zitzaizkidan, zihurrenik aldapen gora behera jarraia zela eta... Oraingoan ura nahiko maiz edaten hasi nintzen, eta 20 kilometroan barrita bat sartu nuen barrura... Erritmoa maratoi zelaia izateko oso txarra zen, baina ibilbidea ikusita gustora nengoen, martxa horretan 4 ordutik jeitsiko nintzela zirudien eta. Hirugarren itzulia nahiko gogorra egin zitzaidan, gargero ez zegoen lehendabiziko bi itzulietan zegoen lasterkari kopuru itzelik, oraindik ere aunitz baziren ere... Kuadrizepsetako mina haundia zen, baina oraindik laster egiteko gauza nintzen... Laugarren itzulia hastean, lehendabiziko aldiz bertan behera uzteko gogoak etorri zitzaizkidan, ibilbidea ezagutzen nuen, eta zenbait tokitan itzelezko giroa bazegoen ere, aldapa behera ia ezin nuen lasterrik egin... Gel bat gorputzean sartu eta ahal bezala mentalizatu nintzen piskatean sufritzeko.. Hor bai, kilometro bakoitza tortura txiki bat izan zen, 12, 11, 10... 8 kilometro faltan, aldapa behera luze bat oinez egin behar izan nuen, exzentrikoki min aunitz ematen zidaten eta kuadrizepsek... Azkeneko aldapa gogorra hasi nintzenean, nire parean amerikano bat jarri zitzaidan:
-Hi, I am Thomas.
Helmuga..
Ingelesez momentu horietan hitz egitea nahiko zaila egiten zitzaidan, baina tira, saiatu nintzen berarekin elkarrizketa izaten. Ea maratoia egiten ari nintzen, nik baietz. Ea zenbatgarren itzulia zen, nik laugarrena zela. Bera entrenatzera atera zela, baina lagunduko ninduela helmugaraino... Iraupeneko kiroletan gertatu ohi diren mirari horietako bat gertatu zen, bapatean eta amerikar jator harekin solasean nintzela, kilometroak oharkabean pasa ziren, eta hara hor, helmugako tokia. Ezin joanen naiz ba bertan argazki pare bat atera gabe..Oraindik polarrak "bakarrik" 39,5 km baino ez zituen ematen... Beraz, hotelareino lasterka jarraitu nuen, eta hor oraindik 1,6 kilometro falta zitzaizkidanez, 800 metro egin nituen kale batetik zehar, toki berdinera bueltatzeko. Ez zegoen helmugarik, ez zegoen dominik, baina oso oso pozik geratu nintzen egindako lanarekin. 3 ordu eta 54 minutu eta 17 segundu, muskularki oso oso juxtu, baina kajaz nahiko ongi.

Iron manerako esperientzia ona izan dela pentsatzen dut..

Hona hemen polarreko datuak ikusteko lotura:

New Yorkeko sasi maratoia 04.11.2012 08:56

En el anterio post lo dejamos justo cuando estabamos entrando en Central Park... Había muchísimo ambiente, miles y miles de corredores, algunos dispuestos a dar una sola vuelta, otros para dfar dos vueltas... La meta y la linea de meta estaban montadas, y después de unas fotos iniciales, me puse a correr. Objetivo, no parar hasta que mi polar no registrase el último de los metros de la maratón. En un principio tenía la intención de correr con algunos de los del hotel, pero como iban demasiado despacio, y tampoco estaban muy seguros de hacer la maratón entera, decidí coger mi marcheta. Por delante tenía 4 vueltas, pero aparte de los problemas ordinarios que surgen cuando nos enfrentamos a una maratón convencional tenía que enfrentarme a otros nuevos... Por un lado la falta de motivación cuando apareciese la fatiga, por otro la falta de servicios esenciales que prestan las maratones, la falta de entrenamiento y para terminar una muy mala aproximación a la maratón (paseo larguísimo el vispera, alimentación incorrecta por pensar que al final no correríamos)

Esa falta de aproximación quedo latente enseguida, casi no podía correr en pulsos bajos, y me costaba mucho el coger el ritmo correcto... Por otro lado el recorrido no era nada facil, muchos sube y bajas, y casi sin nada de llano... En la primera vuelta el ambiente era genial, ya que había muchos corredores de todos los paises llegados a New York para correr... Si en una maratón pirata había tanto ambiente, no quiero pensar lo que tiene que ser la maratón oficial... La primera vuelta casi la hice sin darme cuenta, pero hice un error que pagaría más adelante, ya que pensando que no habría suficiente reabastecimiento de agua, casi no bebí nada de agua. Al final de esta primera vuelta comprobé que muchos neoyorkinos se habían acercado a Central Park para darnos agua y comida a los corredores. Todo un detalle...

Esta actitud me pareció más que loable, y de paso contribuyó a que mi acitud hacia los neoyorquinos y New York cambiará algo. En la segunda vuelta también veía mucha gente corriendo, pero en esta segunda vuelta empezaron mis problemas con los cuadriceps debido a los continus subes y bajas.. Esta vez bebí agua con regularidad, y en el kilometro 20 me metí una barrita para dentro... El ritmo era muy lento para un maratón llana, pero viendo el recorrido estaba bastante a gusto, a ritmo de bajar de las 4 horas. La tercera vuelta se me hizo muy dura, para entoncés no había tanta gente corriendo, todavía había bastantes. El dolor de los cuadriceps era muy grande, pero todavía era capaz de correr... En la cuarta vuelta, por primera vez tuve ganas de retirarme, conocía el recorrido, y a pesar de que en algunos sitios el ambiente era impresionante, me veía obligado a caminar en las bajadas... Me tomé un gel, y me mentalice para sufrir un poco más... A partir de ahi cada kilometro fue un tormento, 12, 11, 10... A falta de 8 kilometros caminé durante una larga bajada, ya que los cuadriceps me torturaban al contraerlas excentricamente...Cuando empezó la última ascensión un americano se me puso a la par:
Thomas y yo en meta
-Hi, I am Thomas.

Se me hizo bastante dificil hablar en inglés en momentos como ese, pero bueno, se intentó tener una conversación con el.. Estas haciendo la maratón? Sí. Numero de vuelta? 4.. Que estaba entrenando por alli y que me ayudaría hasta la meta... Y asi sucedió uno de los milagros que suceden en los deportes de resistencia, de repente y hablando con ese yanki tan simpatico, los kilometros pasaron muchísimo más rápido, y de repente, la meta. Sacarnos un par de fotos era casi una obligación...Pero todavía el polar "solo" marcaba 39,5 kilometros... Seguí corriendo hacia el hotel, y cuando llegué todavía me quedaban 1,6 kilometros, por lo que recorrí 800 metros calle arriba para volver por el mismo camino... No había meta, no había medalla, pero estaba muy muy contento con el trabajo realizado.. 3 horas 54 minutos y 17 segundos, muscularmente muy muy justa, pero bastante bien de caja. Buena esperiencia de cara al iron man...

Datos del pulsometro:

New Yorkeko sasi maratoia 04.11.2012 08:56


2 comentarios:

  1. impresionante, acabar un maratón así te habrá enseñado mucho sobre el sufrimiento de cara al iron Man. Eutsi gogor,

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko Javier, a ver cuando coincidimos en la carretera...

    ResponderEliminar