Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

lunes, 18 de marzo de 2013

Hamahirugarren astea- Semana 13

Gutti daukat kontatzeko azkeneko aste honetan, ortzegunean nekatuta nintzela eta, rodilloko saioa bertan behera utzi nuen, hirugarren eguna jarraian bainuen barnean entrenatzen, aintzineko biak zintan... Izan ere gogorra ari da suertatzen barnean hainbertze entrenamendu saio egin behar izatea, baina tira, bizikletako gehienak bederen kanpoan egiten ari naiz eta gaitzerdi... Oso entrenamendu onak ateratzen ari zaizkit hiru kiroletan, eta kontent nago oso, tarteka nekea somatzen hasia banaiz ere... Aste honetako sustorik handiena ortziralean ordu eta laurden lasterka egin eta gero etorri zen, joan den urtean ziatikoan izandako min bera agertu baitzen, zorionez, luzaketekin mina ia desagertu egin da, alarma guziak piztu diren arren... Hona hemen hamahirugarren aste honek utzitako datuak:

Denbora orotara: 13 ordu eta 10 minutu.
Bizikletan denbora/kilometroak: 7 ordu eta 20 minutu / 210 kilometro.
Lasterka denbora/kilometroak: 3 ordu eta 45 minutu / 48 kilometro.
Igerian: 6000 metro.

Poco para contar en esta semana número 13, el juevés debido a que me encontraba cansado me salte un entrenamiento de bici que debía de hacer en rodillo, ya que era el tercer día consecutivo entrenando bajo techo (las 2 anteriores en cinta)... De hecho esta resultando duro eso de entrenar dentro, si bien es cierto que con los entrenamientos de bicicleta en general estoy teniendo bastante suerte... Me estan saliendo unos entrenamientos muy buenos en los 3 deportes, especialmente en la bici y en la carrra, y estoy muy contento, aunque el cansancio también se va notando.  El mayor susto de esta semana surgió al acabar un rodaje largo de carrera el viernés, ya que noté molestias en el mismo lugar donde aparacieron en la preparación final de Salou... Afortunadamente gracias a los estiramientos estas molestias han ido remitiendo, y hoy he podido entrenar bien... Aquí estan los datos de esta semana:

Tiempo en total: 13 horas  y 10 minutos.
Tiempo/kms en bicicleta: 7 horas y 20 minutos/ 210 kilometros.
Tiempo/kilometros corriendo: 3 horas y 45 minutos/48 kilometros.
Nadando: 6000 metros.

No hay comentarios:

Publicar un comentario