Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

martes, 17 de junio de 2014

Zarauzko triatloia 2014 - Triatlon Zarautz 2014

Joan den larunbatean, aurtengo triatloi helburu nagusienetakoan parte hartu nuen, ospe haundia duen Zarauzko triatloira joan nintzen.. Beldur aunitz ematen zidan traitloi honek, gehienbat igeriketako sekzioak, korteak nahiko beldur ematen zidan, itsaso zabalean igeri egiteak... Motibazioa, bertan egoten den giro ona, bizikletako ibilbide polit bat, jende ona hurbiletik ikusteko aukera...

Larubatean goizean goiz etxetik atera eta bidean bazkaldu ondoren, 11 terdietarako edo Zarautzen nintzen... Boxetako sarreran arazorik ez, eta nire lekua topatu eta memorizatu ostean, jantziko nuen arropa erabaki nuen, bizikletan ez erretzeko mallota gainetik, bizikleta galtzerdirik gabe, eta lasterkaldia galtzerdiekin... Tarteka itsasoari begiratzen nion, batzuk lasaia zegoela erran arren, ipar haizea nahiko zakar zebilen, eta berez lagungarri izanen zen arren, itsasoa mugitua zegoen..
Boxeetako ikuspegia, Getaria urrunean
Dena prest utzi eta gero, hamaika aldiz edo aseguratuko nintzen, autobusa hartzera joan nintzen, Hirukiko Javier Elizari taldekide ohiarekin joan nintzen, eta nahiko kezkatuta begiratzen genion, itsasoari... Lagungarria izan zen taldekide ohiekin igarotako denbora hori, lasaigarria, denek erraten zidaten lasai egoteko, ordu bateko langa botako nuela, eta uretatik aterako nintzela.. Ordubete egon ginen Getarian zain, Hirukiko taldekide ohiak, Aritz, Fernando, Ibai, Javier... , benetan hizketaldi aberasgarria, aupa Hiruki! Neskak ordubitan ateratzen ziren, eta beraien irteera ikusi eta gero beroketa egiteko uretan sartu nintzen, ura ez sobera hotza, eta nahiko erraz igeri egin nuen... Nahiko atzean jarri nintzen, eta irteerara eman bezain azkar, uretan sartu eta hanka on batzu bilatzen hasi nintzen, hori zen nire salbazioa...
Irteera
Horren gutti entrenatua egoteko, oso gustora egin nuen igeri... Rothekin konparatuz erraz nihoan, taldearen erdian atera nintzen, eta beti aurpegi aurrean burbuilak izateko intentzioarekin ekin nion igeriari, aurrekoa Donostira bazioan, ni atzetik... Ohartu orduko lehendabiziko bolla pasa genuen, erraz nihoan arnasketari dagokionean, erraz besoetatik, eta itsaso zabalean egoteko, lasai, ni izateko sobera lasai... Helburua hasierakoa, beti norbaiten ondoan igeri egitea, sobera okertzeko arriskua ekidituz.. Denbora bat igerian naramala, bigarren bolla ikusten ez nuela eta kezkatzen hasi nintzen, itsasoa pikatu xamarra zegoen, eta ez nuen asmatzen bigarren bolla hori ikusten, baina tira, taldearen erdian nihoanez, aurrekoekin fidatzea baino ez zitzaidan geratzen... Ohartu orduko, eta nik uste nuena baino azkarrago, Zarautzeko hondartza bistan nuen, ez nituen ez bigarren bolla ez, pasa beharreko bi bollak ikusten, baina hondartzan zegoen arkua ikusten nuen gargero, eta poliki poliki, hondartzako fondoa ere ikusgai nuen, gutxi falta zitzaidanaren seinale... Orokorrean, oso igerialdi lasai, golperik gabekoa, eta ia urik irentsi gabe, perfekziotik hurbil (nire igeriketako maila kontutan hartuta noski).. Hanka jartzeko moduan nengoela ikustean, erlojura begiratu eta 46 minutu ikustean ohartzen naiz zerbait alde genuela,korrontea, haizea,marea..., oso denbora ona da neretako, eta boxeetara 48 minututan iristen naiz, kortea baino 12 minutu lehenago..
Uretatik ateratzen
Boxeetako kalea ongi lokalizatuta baneukan ere, eta kalea asmatu arren, ezin nuen bizikleta topatu, gainera ez nintzen ongi gogoratzen nire dorsalaren zenbakiarekin, eta besoko marka borratuta zegoen... Total, karrikatik barrena 2 joan etorri egin nituela bizikleta topatu orduko... Hortik aintzina, nahiko transizio azkarra egin nuen, neoprenoa kendu, mallota, kaskoa, dorsala eta zapatillak jarri eta bizikletara... Zapatillak bizikletan jarrita izan banitu hobe izanen zela konturatu nintzen, maldan gora zelako transizio gunea, eta irristatu egiten zuen... Behin bizikleta hartuta, Meagaseko lehen itzulia, topera eta plater haundian egin nuen, jendea pasa eta pasa, nire segmentuan nengoen... Pax Avanteko esfortzutik zangoak erabat errekuperatuta ez banituen ere, nahiko ongi joan zitzaizkidan bizikletako segmentuko lehen bi itzuliak.. Zarauztik Meagas pasata Zumaiarantz joaten ginen, gero Zumaiatik kostako errepidetik Zarautza itzultzeko.. Nahiko ibilbide erraza zen, eta tarteka haizeak traba piskat egiten bazuen ere, gustora ibili nintzen, 34 media eutsiz, posizio asko errekuperatuz, eta bakarra galduz...
Hirugarren bueltan Zarauztik Oriora joaten ginen, eta igoeratxo hori ere oso erraz genuen, oraindik zangoek indarra zutenaren seinale... Aiarako bidegurutzea hartuta, eta Aiako aldapa hasita, hasi nintzen ikusten indarrak faltan nituela, igo igo nuen, baina gargero ez nuen freskotasunik, eta hasierako zatian gehiegi eman ote nionaren beldur nintzen... Aiako jeitsiera, ahal bezala errekuperatu eta jateko baliatu nuen, baina alarmak piztuta nituen, oraindik korrikaldia falta zen... Txurrukako aldapa ez nuen ezagutzen, eta oso gogorra egin zitzaidan egia errateko, azken itzuli honek bizikletako zatia piskat gazitu zuela pentsatzen dut...Handik dena beheraka zen, eta edan eta zangoak piskat lasaitu nituen azkeneko txanparako, 20 kilometroko korrikaldia, 5 kilometroko lau itzuli...

Transizio nahiko ona egin nuen, galtzerdiak eta zapatillak jantzi, mallota kendu, eta korrika hasi nintzen, ordu bat eta 35 minutu nituen, 5 orduko langa botatzeko... Entrenamenduetan erritmo azkarragoko transizioak egina nintzen, eta beraz eginen nuelakoan nengoen, baina lasterka hasi eta berehala konturatu nintzen, erraza zirudiena, zaila izanen zela bukaeran... Lasterka hasi eta berehala, erritmo oso motelan baino ezin nuela konturatu nintzen, 156ko pultsoa ezin nuen pasa, zangoak astunak nituen, eta gainera, lehendabiziko kilometrotik, bareak fuerte eraso zidan... 3 kilometrorako oinez metro batzu egin behar izan nituen, arnasa ere hartu ezin bainuen, bareak ematen zidan minaren kulpaz... Piska bat oinez egin eta gero, berriro lasterka hasten nintzen, eta bueno, uzten zidan... Konstante hau, itzuli guzietan gertatzen zen, 2-3 kilometro egiten nituen minik gabe, baina barea agertzean, berriz oinez hastera behartzen ninduen... Poliki poliki, helmugarako sarrera emanen zidan pulsera arroxaren jabe egiten joan nintzen, lehenik pulsera bat, gero bestea, gero bestea, eta azkeneko itzulian sartuta nengoen... Ezinezkoa zen gargero 5 ordutik jeistea, azken 3ak 4 minutu kilometrora egin behar nituen, eta gaur Rothen ez bezala, nahiko justo akitzen ari nintzen... Azken pulsera hartu, Zarauzko kale estuetatik azken buelta egin, eta jendez osatutako pasillo batetik helmugara sartu nintzen, honako hontan azken 400etan baino ezin izan nuen erritmo aldaketa egin... 5 ordu 3 minutu eta 28 segundu, niretako denbora ona, baina 5 ordutik jaitsi ez izanaren penarekin...
Helmuga
Ondorioak: Positiboekin hasiko naiz: Itsasoko zeharkaldiari nion beldurra kontutan hartuta, oso esperientzia positiboa izan da Zarauzko igeriketa froga.. Duela bi urte egin nuen lehen igeriketa saioa ur irekietan, eta garai hartan Zarauzkoa egitea ametsa ia ezinezkoa zen neretako... Gainera, ia sufritu gabe, eta gozatzen egin nuen, beraz, gehiago ezin eska. Bizikletaren lehen zatia ere ona izan zen.

Negatiboak berriz bi, bizikletako eremu gogorrean nire maila ez nuen eman, harritzekoa izan zen, zelaian jende andana pasatzen nuen bitartean, Meagas eta Oriora dihoan aldapan jendea pasatzen nuen bitartean, nola gero Aian eta Txurrukan, apenas norbait pasatzen nuen... Ez zen garapenen arazoa izan, azalpen bat, Pax Avanteko ongi errekuperatu ez izana, hasieran gehiegi eman izana... ez dakit.. Lasterka ere ez nuen nirea eman, eta 5 minutu kilometroko azpitik ibili banintzen ere, ez nuen entrenamenduetako maila eman... Aurten lasterka freskoago ikusten nuen nire burua, baina freskotasun hori, Zarautzen ez zen agertu.. Ea asteburu honetan Lekeition, froga motzago batean, agertzen den..

Bukatzeko, antolakuntza eta Zarauzko herria zoriondu.. Oso triatloi polita eta ongi antolatua egiten dute, ikaragarriko giroa dago, eta une oro ongi zainduta sentitzen duzu zure burua, errepikatuko dugu...

Pulsometroaren datuak: Zarauzko triatloia

El pasado sábado, participé en uno de los objetivos en cuanto a triatlón se refiere de este año, el afamado Triatlon de Zarautz...  Me daba mucho miedo este triatlon, sobre todo el segmento de la natación, el hecho de nadar en mar abierto... La motivación me la daba el buen ambiente que suele haber allí, el circuito ciclista, y el hecho de competir con gente de calidad...

El sábado por la mañana salimos temprano de casa, y después de comer por el camino, para las 11 y media estaba en Zarautz... Ningún problema para acceder a boxes, y después de encontrar mi sitio, decidí que la bici la haría con mallot para evitar posibles quemaduras, y que los calcetines solo me los pondría en la carrera a pie, cuando ya el pie estaría seco... De vez en cuando le echaba una mirada al mar, que a pesar de que decían que estaba en calma, yo lo encontraba algo picado a causa del viento de norte...
Panorámica desde boxes, a lo lejos, Getaria
Después de dejarlo todo preparado, y de revisarlo al menos 5 veces, me dirigí al autobús que nos llevaría a Getaria... Allí coincidí con mi excompañero del Hiruki Javier Elizari.. Ambos mirábamos con preocupación al mar... Fue de mucha ayuda el tiempo que pasé con los excompañeros, ayudó a que se me pasara la gran preocupación que tenía con el segmento de agua, ya que todos me insistían una y otra vez, en que no tendría problemas en salir del agua...En Getaria estuvimos una hora esperando a la salida, los Hirukis Aritz, Fernando, Ibai, Javier, Tirapu... una hora muy entretenida y provechosa, AUPA HIRUKI! Las chicas salían a las 2, y cuando estas salieron , entré al agua para calentar, el agua no estaba muy fria, y esas primeras sensaciones fueron muy buenas... Me coloqué bastante atrás y en el medio, y nada más darse la salida, me dediqué a buscar unos buenos pies, unos pies que fuesen mi salvación...
Sálida
Para haber entrenado tan poco, nade muy muy agusto... En comparación con la natación de Roth, aquí iba muy fácil, salí en la mitad del grupo, y nadé con la intención de que siempre hubiesen burbujas delante de mi cara, si el de adelante iba hasta Donosti, yo iría por detrás... Para cuando me quise dar cuenta ya había pasado por la primera bolla, respiraba con mucha calma, bien de brazos, y para estar nadando en mar abierto, iba relajado, demasiado relajado para ser yo... El objetivo seguía siendo el mismo, siempre nadar cerca de alguien, para perderme... Cuando ya llevaba un tiempo nadando, me preocupaba el hecho de que la segunda bolla no aparecía, el mar estaba un poco picado, y no conseguía ver la bolla, pero bueno, como iba en la mitad de un grupo, pensaba que todos no nos habríamos perdido, había que fiarse... Para cuando me quise dar cuenta, y antes de lo que me esperaba, tenía a la vista la playa de Zarautz, no veía ni la segunda bolla, ni las dos que nos debían de servir de pasillo, pero si que conseguía ver el arco que estaba en la playa. Poco a poco, también se iba vislumbrando el fondo de la playa, señal de que el segmento de la natación se estaba acabando...En general fue una natación muy tranquila, sin apenas golpes, y sin apenas beber agua.. Bastante cerca de la perfección, teniendo en cuenta mi nivel.,.. Cuando consideré que podía poner el pie en el suelo, me puse a caminar, y miré al reloj, al ver los 46 minutos, me dí cuenta, que algo tuvimos a favor, o la corriente, o la marea, o el viento... Se trataba de un muy bien tiempo, al principio tenía miedo de si sería capaz de salir del agua en corte, y entro en boxes con un tiempo de 48 minutos, 12 minutos antes del corte...
Saliendo del agua
Si bien tenía bien localizada mi ubicación en boxes, y a pesar que acerté con la calle, no podía encontrar mi bici, no me acordaba de mi dorsal, y la marca de brazo la tenía borrada... Total que tuve que hacer una par de idas y venidas por el medio de la calle de mi box, buscando la bici, hasta que la vi... A partir de ahí la transición fue bastante rápida, quitarme el neopreno, colocarme el mallot, el casco, el dorsal y las zapatillas, y a la bici... Habría sido mejor colocar las zapatillas en la bici, porque la salida era en cuesta, y me patinaba con las calas.. Una vez encima de la bici, el primer paso por Meagas, a tope y con el plato grande, venga pasar gente, estaba en mi segmento... A pesar de que las piernas no las tenía del todo recuperadas después de la Pax Avant, en las 2 primeras vueltas las sensaciones fueron buenas... Ibamos de Zarautz hacia Zumaia pasando por Meagas, para luego volver a Zarautz por la carretera de la costa... Era un recorrido bastante fácil, y a pesar de que a veces el viento molestase un poco, rodaba a gusto, manteniendo una media de 34 por hora, recuperando muchas posiciones, y solo siendo pasado por una persona...
En la tercera vuelta, íbamos desde Zarautz hacia Orio, esa subida también la hice muy fácil, señal de que las piernas todavía tenían gas... Cuando cogimos el cruce hacia Aia, y otra vez empezamos a subir, me di cuenta que las fuerzas me iban abandonando. Subir lo pude subir, pero ya las sensaciones no eran las de antes, no tenía ninguna frescura, empecé a pensar que quizás había forzado demasiado en la primera parte... Después de aprovechar la bajada de Aia para intentar recuperar algo, comiendo y tomándomelo con calma, las alarmas estaban encendidas, y todavía faltaba la carrera...  Todavía faltaba el alto de Txurruka, alto que no conocía, y que se me hizo bastante duro. Esto hizo que las sensaciones finales de la bici no fuesen del todo buenas... A partir de ahí, bajada hacia Zarautz, comer, beber, relajar las piernas para el último segmento. 20 kilómetros de carrera, 4 vueltas de 5 kilómetros...

La transición esta vez fue bastante decente, ponerme los calcetines y las zapatillas, quitarme el mallot, y empecé a correr; tenía una hora y 35 minutos para bajar de las 5 horas... En los entrenamientos había hecho transiciones a ritmos más rápidos, por lo que parecía factible, pero nada más empezar a correr, lo que parecía fácil se convirtió en muy difícil. No podía pasar de las 156 pulsaciones, solo podía correr a ritmos lentos, y para colmo, desde el primer kilómetro empecé a sufrir un fuerte dolor debido al flato... Para el kilómetro 3 me vi obligado a caminar, ya que el dolor era muy grande al respirar... Después de caminar un poco, volvía a correr, y bueno, por lo menos podía correr.. Esta constante se fue repitiendo en todas las vueltas, cada 2-3 kilómetros me veía obligado a parar a caminar.. Poco a poco, me fui ganando la pulsera rosa que me abriría las puertas de la meta, primero una pulsera, luego otra, luego otra, y ya estaba metido en la última vuelta... Era prácticamente imposible bajar de las 5 horas, ya que estaba obligado a correr los últimos 3 kilómetros a 4 el kilómetro, y en Zarautz, al contrario que en Roth, no había reservas para cambiar al final.... Recoger la última pulsera, pasar por las calles estrechas de Zarautz por última vez, y en medio de un pasillo formado por la gente, entré en meta, con un cambio de apenas 400 metros (siendo generoso).. 5 horas 3 minutos y 28 segundos, para mi buen tiempo, pero siempre con la pena de no bajar de las 5 horas...
Helmuga
Conclusiones: Empezaré por las positivas. Teniendo en cuenta el miedo que le tenía a la natación, fue una experiencia muy positiva... Solo hace 2 años que hice mi primera natación en aguas abiertas, y en aquella época una travesía como la de Zarautz, no entraba ni en el mejor de mis sueños... Además apenas sufrí, por lo tanto no se puede pedir más... La primera parte de la bici también fue buena.

En cuanto a las conclusiones negativas, dos , en la parte dura del segmento de la bici, no dí la talla, mientras que en el llano no dejaba de pasar gente, en las subidas de Meagas y alto de Orio no dejaba de pasar gente, pero en Aia y en Txurruka, apenas conseguía pasar a nadie... No fue cosa de los desarrollos, no haber recuperado bien de la Pax, haberle dado demasiado al principio? No se... Corriendo tampoco fui capaz de sacar los ritmos que saco en los entrenamientos, a pesar de que corrí por debajo de los 5 minutos el kilómetro... Este año me veía más fresco corriendo, pero esa frescura no salio en Zarautz.. A ver si este fin de semana en Lekeitio, en una prueba más corta, vuelve la chispa.

Para acabar, felicitar a la organización y al pueblo de Zarautz.. Se trata de un triatlón muy bien organizado y bonito, increíble el ambiente, y en todo momento te sientes mimado y cuidado, repetiremos...

Datos del pulsometroZarauzko triatloia


3 comentarios: