Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

lunes, 9 de junio de 2014

Pax Avant, Christophenak egiten - Pax Avant, emulando a Christophe

Atzo Izaban, Orbeak antolatzen duen Pax Avant martxa ospatu zen. Martxa honen ezaugarri nagusia, luzera eta batez ere gainditu beharreko desnibela dira. Aste honetan bertan ibilbidea aldatu beharrean aurkitu zen antolakuntza, eta hola, Laza, Larrau, Issarbe (Santa Engrazia, Souscous), Soudet Aretetik, berriro Issarbe (oraingoan soilik Souscousetik), eta Pierre de St Martin Aretetik igo eta gero buelta Izabara... Azkenean 200 kilometro eta 5500 metro desnibel gutti gora behera... Beroa ere sapa egin zuen... Hasi aintzinetik motibazio bat bilatu nuen, Pax Avant da, Camile Extremarekin batera, Izaban antolatzen diren kirol ihardueretatik egin gabe dudan bakarra, beraz helburua argi zegoen, martxa luzea bukatu behar nuen, erdiko martxara salto egiteko egon zitezkeen tentazioak gaindituz...

Goizeko 8 eta laurdenetan ateratzen ginen martxa luzea egin behar genuenak, eta ordurako ez zen batere hotzik Izaban.. Nahiko atzean atera banintzen ere, ibilbidea ezagutzeak, eta hasieratik goraka izateak, lehen postuetara iritsi ahal izan nuen, Lazako gogorra hasi aurretik... Laza nahiko fuerte igo bazen ere, gurpilean lehen taldeari eutsi nion... Jaitsiera ere ezagutzen nuenez, ez nuen taldea galdu, baina behin Larrau hasita, nire erritmoa hartzea erabaki nuen, martxa oso luzea eta gogorra zen.. Igoera erraz egin nuen, jendea aurreratuz, batzu martxa luzekoak ziren, besteak ertaineakoak, gustora ari nintzen... Hori bai aurreratzen ari zinela zure taldekoa zen edo ez ez jakiteak ez zuen laguntzen, baina tira..

Larrau pasa eta gero, martxa honetan beldurrik haundiena ematen zidaten tramoetara, jeitsierak.. Beroa ari zuen, beraz ez nuen aunitz frenatu nahi, llantak sobera ez berotu eta ez zulatzeko... Gainera haizea ere zakar zebilen, eta bakarren batek susto ederrak hartu zittun.. Justo Erroymendira iristean, Santi eta Ana aintzindu nituen, elkarri piskat animatu eta beheraka abiatu nintzen.. Nahiko erlajaturik egin nuen jeitsiera, eta behin Laugibarrera iritsita, erreleboka hasi nintzen beste batekin, errelebo fuerteak, sentsazio onak... Soudet igotzen hasi ginenean, tiraka zihoana joaten utzi nuen, zerbait jan, eta beste baten zain geratu nintzen... Beste baten gurpila hartu, eta plater haundian joan nintzen Santa Engraziko herriraino, bertan haste baitzen portuaren gogorrena, hirugarren platera sartu, eta mantso mantso goruntza abiatu nintzen... Inorekin ez nintzen zebatzen, eta 165 eko langa pasa gabe, goruntza joan nintzen.. Beroa ordurako haundia zen, baina oraindik ez gero izanen zen bezain itogarria..

Souscouseko bidegurutzera iritsita, penditza ez zen horren gogorra, eta beraz, Issarberako gaineruntz nahiko lasai abiatu nintzen.. Behin gaina harrapatuta, abituallamientoan geratu nintzen, botellinak bete,  kola lata bat edan, zerbait jan, eta beheraka.. Beheraka hasi bezala, atzeko gurpila frenatzean soinu arraro bat egiten zuela ohartu nintzen.. Eta abituallamientoa baino bi kilometro beherago, leherketa bat entzun, eta banekien zer zetorren, gibeleko gurpila lehertu nuen... Pintxazoak konpontzeko aparra bota nion, haizea eman, baina alferrik zen.. Segidan antolakuntzako kotxe bat gelditu eta laguntza eskeini zidan, baina ez zuten ez tubular ez gurpilik... Areteraino kotxean jeisteko eskeintza egin zidaten, baina, ez nuen onartu, horrek martxa behar bezala ez bukatzea zekarren... Momentu horretan Eugene Crhistophen historia etorri zitzaidan burura, ezagutzen ez duzuenendako, bere historia osoa: Eugene Christophe Christophek bere bizikletaren horkilla hautsi zuen 1913ko Tourrean, lider eta irabazteko hautagai nagusia zela, eta oinez egin behar izan zuen San Marie de Campan arteko bidea... Nik alderantziz egin behar izan nuen, 2 kilometro edo izanen ziren, igo beharrekoak, eta hura zen martxa akitzeko nuen aukera bakarra, beraz, zapatillak eskuan hartu, eta goraka igo nintzen abituallamiento gunera iritsi arte... Bertara iristean, zortea izan nuen, azkeneko gurpila niri eman baizidaten... Ikaragarria zen martxa honetarako Orbeak jarritako hornidura mekanikoa, pila bat gurpil zeuden hornidura puntu bakoitzean... Gurpil berria montatu eta gero, berriro beheraka abiatu nintzen... 40 minutu galdu nituen, baina gaitzerdi, froga akitzeko moduan nengoen berriz..

Galdutako denbora berreskuratu nahi nuen, eta energia aunitz gastatu nuen Issarbetik Areteraino, taldeak pasa eta bakarrik joaten, indartsu nengoen.. Areteko herria atzean utzi eta gero ere, fuerte jarraitu nuen, eta portua ere fuerte hasi nuen... jan edanetan deskuidatu nintzela ikusiko nuen beranduago, izan ere, pajara antzeko bat harrapatu nuen azkeneko kilometroetan... Portuaren erdialdean berriro Santi eta Ana aurreratu nituen, oraindik ongi nihoan, baina martxako momentu txarrenak, Labayseko bidegurutzea harrapatu arte pasa nituen... Hustuta nihoan 150 pulsazioko langa pasa ezinik, beroak itota...  Tentazio latzak izan nituen, luzea bertan behera utzi, eta erdikora pasatzeko.. Tentazioei aurre egin nien baina, eta Soudeteko gaineko abituallamientoan denbora franko eman eta gero, berriz bukle osoa egiteari ekin nion...

Aurpegi ona, gorputzaldi txarra
Arete gora pasatako miseriek, mentalitatea aldatzeko pausua hartzera eraman ninduten, ez nuen indarrik alferrik xahutuko, eta helburu bakarra, bukatzea izanen zen... Goraka nire antzera zebilen Zumaiar batekin juntatu, eta harekin igo nuen Issarbe, gainean 5 lagun ginen, eta jeitsiera mantso egin eta gero, elkarrekin Aretera joanen ginela adostu genuen... Areten beste geldialditxo bat, ura edan, freskatu, eta goraka hasi ginen.. Zumaiarra eta biok bakarrik joan ginen, harritzekoa bada ere, bigarren igoera hau ia lehenengoaren erritmo igualean egin nuen, kasu honetan hasierako zatia askozaz polikiago egin banuen ere... Nahiko energia justoarekin eta utzi zidaten gurpilak 27koa zuela eskertuz, Soudeteko gainean nintzen.. Bertan 5 minutuko atsedenalditsoa hartu, eta gailurreruntz...
Azken txanpa
Gailurra harrapatuta, ibilbide oso ezagunean nintzen, eta somatu zen, haizea kontra bagenuen ere, abituallamientoan sartutako azken kaloriek, energia eman zidaten, eta bertatik Izabara ziztu bizian jeitsi ginen.. Hasieran bi baldin baginen ere, harrapatu gintuen pertsonekin 10eko taldetxoan edo sartu ginen Izaban... Ibilbidea ezaguna zenez, topera eta dena sartuta joan nintzen, eta taldekoek aurrean sartzen utzi ninduten, sarritan ikusten ez den jarrera txalogarria...

Azkenean 203 kilometro (nik lau gehiago egin nituen matxura konpontzeko), eta desnibel haundia.. Ikaragarri ongi antolatutako martxa bat, ahal izanez gero bederen errepikatuko dudana... Zorionik beroenak Izabako herriari, eta Orbeari ere..

Pulsometroaren datuak: Pax Avant 07.06.2014 08:16

Orain errekuperatzea tokatzen da, datorren astean Zarautz tokatzen zaigu eta...


Ayer en Isaba, se celebró la marcha de cicloturista de la Pax Avant.. La principal característica de esta marcha es la longitud, y sobretodo el desnivel a superar... Esta semana, la organización se vió obligada a cambiar el recorrido, quedando este en, Laza, Larrau, Issarbe (por Santa Engracia, vía Souscous, Soudet desde Arete, Issarbe pero solo desde Souscous, para volver a Arette y subir hasta la Piedra de San Martin para bajar de nuevo a Isaba... Al final 200 kilómetros y 5500 metros aproximados de desnivel... Un calor sofocante... Antes de empezar me di cuenta que junto con la Camille Extreme, es la única prueba deportiva que se celebra en Isaba, y en la que yo no había tomado parte, ya tenía una motivación para superar la tentación de no dejarme caer a Isaba una vez llegado a Soudet, y lanzarme a subir 2 veces a Arette..

Los que ibamos a hacer la marcha larga salíamos a las 8 y cuarto, y ya para esa hora la temperatura era muy agradable... A pesar de salir bastante atrás, el hecho de que la carretera tiraba para arriba, y de que conocía la carretera, hizo que para cuando empezó lo duro de Laza, ya estaba con los de adelante... Laza se subió bastante fuerte, pero pude aguantar con esa grupeta.. Como la bajada también la conocía, pude aguantar con el grupo, pero al empezar Larrau, decidí coger mi ritmo, quedaba mucho... En la subida, a pesar de ir fácil, iba adelantando a mucha gente, algunos de la larga, otros de la mediana... El hecho de no saber si un grupo adelantado era de la larga o de la corta, no ayudaba en exceso, pero bueno...

Una vez pasado Larrau, llegamos al tramo donde flojeo y lo paso mal, las bajadas... Hacía mucho calor, por lo que no quería frenar demasiado, para no calentar demasiado las llantas... Además el aire pegaba fuerte, y ya nos dio bastantes sustos... Justo al llegar a Erroymendi adelante a Santi y a Ana, charlé un poco con ellos, y me lancé hacia abajo.. Bajé bastante relajado, y una vez llegado a Laugibar empecé a relevar fuerte con uno de la media que venía de un pinchazo... fueron relevos duros, las sensaciones eran buenas... Cuando empezamos a subir hacia Soudet, lo deje ir para comer tranquilamente. Cuando pasó otro que iba fuerte, me puse a su rueda, y con el me fui hasta Santa Engracia, una vez llegado al pueblo, y donde empezaba lo duro, metí el tercer plato, y poco a poco fui para arriba... No me cebaba con nadie, y sin pasar de 165 pulsaciones, iba para arriba... Para entonces el calor era grande, pero no tan agobiante como sería luego...

Cuando llegamos al cruce de Souscous, la pendiente disminuía bastante, y por lo tanto, aproveche para recuperar el aire...Una vez coronado, decidí parar en el avituallamiento, hacía calor, y quería comer y beber comida fresca...Cuando empecé a bajar escuché un solido raro en la rueda trasera al frenar, 2 kilómetros más abajo, mi tubular trasero reventaba... A pesar de poner la espuma antipinchazos, el pinchazo no se arregló... Enseguida paró un coche de apoyo mecánico, pero no disponían ni de ruedas ni de tubulares... Me ofrecieron bajar en coche hasta Arette para reparar allá, pero preferí subir andando hasta el avituallamiento de Issarbe para intentar que allí me solucionasen el problema, el abandono esta más que presente... En ese momento me vino a la cabeza la historia de Eugene Christophe, para los que no conocéis su historia deciros, que cuando tenía ganado el tour de 1913 rompió su horquilla en la bajada a Tourmalet, y tuvo que bajar andando hasta San Marie de Campan, su historia completa aquí:  Eugene Christophe. Yo tuve que hacerlo al revés, tuve que subir 2 kilómetros cuesta arriba hasta el avituallamiento, era la única manera que veía de acabar la marcha, así que me descalce y para arriba... Al llegar tuve suerte, y me dejaron la última rueda que tenían disponible... Increíble el nivel de asistencia mecánica de la marcha, un montón de ruedas en cada punto de avituallamiento... Después de montar la nueva rueda, me lancé de nuevo hacia abajo... Había perdido 40 minutos, pero bueno, volvía a estar en condiciones de acabar...

Quería recuperar el tiempo perdido, y gasté muchas energías entre Issarbe y Arette, pasaba a grupos y me iba solo, tenía fuerza... Una vez dejado el pueblo de Arette, seguí fuerte, empezando el puerto muy fuerte... Luego descubriría que entre los calentones de después del pinchazo, y que descuidé un poco el comer y el beber, la pájara estaba servida para el último tramo del puerto.. A mediados de puerto, volví a adelantar a Santi y Ana, todavía iba bien, pero a partir de ese punto y hasta el cruce de Labays, viví los peores momentos de toda la marcha... Apenas lograba pasar de las 150 pulsaciones, acalorado.. Tuve muchas tentaciones para dejar la larga, y tirarme a por la mediana... Al final pude darle la vuelta, y después de una parada bastante grande, me lancé hacia Santa Engracia, para encarar de nuevo el bucle...
Buena cara, mal cuerpo
Después de todas las miserias pasadas en la primera subida a Arete, decidí cambiar la mentalidad, no gastaría nada en balde, el objetivo sería acabar... Subiendo Issarbe me junté con uno de Zumaia que andaba parecido, arriba eramos 5 y decidimos que nos reagruparíamos camino a Arette para hacer camino juntos.. En Arette paramos bastante rato, bebimos agua fría, y nos decidimos a encarar la última dificultad del día.. Una vez empezó lo duro, el chico de Zumaia y yo nos fuimos para arriba, ya para mi sorpresa descubrí que esta segunda subida estaba siendo parecida a la primera, a pesar de que en la primera parte, fui mucho más despacio... Con poca energía y agradeciendo el 27 que tenía la rueda que me dejaron, llegué a Soudet... Parada de 5 minutos, y hacia la cumbre... .
Último arreón
Una vez conseguida la cima, entraba en territorio conocido, y se notó, a pesar de que el viento soplaba fuerte de cara, y las últimas calorías que me metí en el avituallamiento me dieron la suficiente energía para apretar al final... Al principio eramos solo 2, pero fuimos cogiendo a gente, llegando a entrar unos 10 en meta... Como el recorrido era conocido, fui a tope, y los del grupo me dejaron entrar el primero, un gesto que no se repite muy a menudo...

Al final me salieron 203 kilómetros (tuve que hacer 4 de propina para arreglar el pinchazo), y mucho desnivel... Una marcha muy bien organizada, en la cual, y a ser posible, repetiré... Enhorabuena al pueblo de Isaba y también a Orbea...

Datos del pulsometro: Pax Avant 07.06.2014 08:16

Ahora a recuperar, y la semana que viene a Zarautz...

1 comentario: