Iron maneko nire entrenoen eta bizipenen erakusgarri izan nahi duen bloga

Blog en los que quiero compartir la preparacion del iron man..

viernes, 31 de agosto de 2012

Bidearen hasiera markatuz / Marcando el inicio del camino

Irakurtzen nauzuen aunitzek jakinen duzue bide berri honen hasierara nola iritsi naizen.. Hala ere blogari hasiera txukuna ematearren, honeraino nola iritsi naizeneko laburpen ttiki bat egitea egoki deritzot.
Ikasketak akitu eta bi urtetar hasi nintzen poliki poliki iraupeneko kirolei gustoa hartzen, dakizuenez karreterazko txirrindularekin hasi nintzen gargero aski urrun dagoen 2006 urte batean.. Orduan dena zen erronka, dena berri.. Hasieratik erronka bila hasi eta hola Indurain luzea, Larra-Larrau luzea, Quebranta.. izan nituen helburu. Horiek lortuta eta erronka bila segi behar horrek, distantzia luzea probatzera bultza ninduen, hartara Luchon-Bayona, Luchon-Doneztebe, Doneztebe Tourmalet Mt Blankeko tourra..

Denborarekin baina, txirrindulan bakarrik ibiltze horrek bide berrietan ibili ezina ekartzen zuela pentsatzen hasi nintzen, eta joan den urtean bideak  poliki zabaltzeko asmoa hartu, eta duatloiren bat egin nuen. Horrek animatuta Behobia eta maratoia erronka jartzea ekarri zuen, eta maratoia eginda, IRON MANA, zergatik ez? Entrenoak ongi joan ziren, igeriketako entrenoetan gozatzera iritsi arte, baina data baina 4 aste lehenago, lesionatu eta, Iron mana maratoiko hogeitamargarren kilometroan utzi beharra ekarri zuen. Ekainan 3-a izan zen hura, uda nora ezean pasa dut, helburu finko batek ematen duen irmotasunik gabe, kosta egin zait entrenatzea...



Baina aste honetan Rotheko iron mana prestatzen hasteko planak egiten hasi eta, hemen nauzue, berriro ere ilusioz lepo, eta plangintza poliki poliki prestatzeaz gain, oraindik geratzen zaizkidan erronkak prestatzen..., bloga barne..

Hau da bide berri honen hasiera, oraindik denboraldi honetako bide guziak bete ez baditut ere, Roth dago bidearen bukaeran, eta bera da  bidea markatuko didana.

Muchos de los que me conoceis sabreis como he llegado al inicio de este camino. Aún asi, y para dar un inicio apropiado al blog, intentaré resumir como he llegado hasta aqui. Pasados dos años desde que acabe los estudios, empecé a cogerle el gusto al tema de los deportes de resistencia. Empecé por la bicicleta de carretera, en un bastante lejano 2006.. Entonces todo era un reto, todo nuevo... Buscamos retos, La Indurain, Larra-Larrau, Quebranta.. Una vez conseguidos, busqué otros más duros, Luchon-Bayona, Luchon Doneztebe, Doneztebe Tourmalet, Tour de Mt Blanc...

Pero con el tiempo me dí cuenta que el andar solo con la bicicleta me impedía explorar y disfrutar de nuevos caminos, y el año pasado probé con algún duatlón... Animado por la experiencia cayerón la Behobia, la maratón de Donosti, y por consiguiente el siguiente reto, IRON MAN, ¿Por qué no? Los entrenos fueron bien, pero a 4 semanas del reto me lesioné, y eso hizo que en el kilometro 30 de la maratón me tuviera que retirar... Fué el 3 de junio, y el verano ya ha pasado, sin la costancia que da el hecho de tener que enfrentarse a un reto...

Pero durante esta semana he empezado a preparar el planing para el iron man de Roth, y aqui estoy, lleno de ilusión, preparando los retos que todavía me quedan para este año, incluido el blog...

Este es a grandes rasgos el inicio de este nuevo camino, aunque todavia en esta temporada me queden caminos sin recorrer.., al final del camino esta Roth, ella me marcará el camino..

2 comentarios:

  1. animo gorka erronka berri honekin, ta fuerte egon momentu honak disfrutatzeko ta txarrak lehen baitlehen pasatzako,hire ipurdia problemak ematen badizu kontatu nirekin ariketak sartzeko entrenotan edo nai duzunarako, oraingoz rehabilitazio gustiak doanik dira!!!!!!!!!!!!!!!!!!sorte on IRON MAN!!!!!!!!!!!!(jon medrano)

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eskerrik asko Jon, kontutan hartuko haut, momentuz guazi, ikusiko diagu etorkizunean...

      Eliminar